Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ZERBITZUETAKO LANGILEA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILAD

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1096/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira zerbitzuetako langile kategorian (Zerbitzuetako-Zerbitzu Orokorretako langilearen lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Mendeko langileen lanbide taldeko zerbitzuetako langile kategorian (Zerbitzuetako-Zerbitzu Orokorretako lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ZERBITZUETAKO LANGILEEN KATEGORIAN (ZERBITZUETAKO-ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEEN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA MENDEKO LANGILEEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira zerbitzuetako langileen kategoriako (Zerbitzuak-Zerbitzu Orokorretako langileen lanpostu funtzionala) destinoak, mendeko langileen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 6

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Proba horretan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko webgunean lortu ahal izango diren galderen multzo itxiari buruzko galderen zerrendari erantzun beharko zaio, ezarritako gehieneko epearen baitan, idatziz.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiriaren (DBH edo baliokidea) fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA:ZERBITZUKO OPERARIOA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ZERBITZU OROKORRETAKO OPERARIOA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA 8 8
BASURTUKO OSPITALEA 10 10
BERMEOKO OSPITALEA 8 8
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1 1
DEBAGOIENA OSPITALEA 1 1
DONOSTIAKO OSPITALEA 20 20
GALDAKAOKO OSPITALEA 10 10
GORLIZKO OSPITALEA 3 3
GURUTZETAKO OSPITALEA 2 2
LEZAKO OSPITALEA 2 2
SANTA MARINA OSPITALEA 6 6
SANTIAGO OSPITALEA 15 15
ZALDIBARKO OSPITALEA 7 7
ZAMUDIOKO OSPITALEA 2 2
Kategoria destino kopurua 95 95

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

MENDEKO LANGILEEN LANBIDE TALDEKO ZERBITZUETAKO LANGILEEN KATEGORIAKO (ZERBITZUETAKO-ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 60 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan zerbitzuetako langile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,27 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,27 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Euskararen ezagutza:

    2HE: 16 puntu

    1HE: 8 puntu

ZERBITZUETAKO OPERARIOEN KATEGORIA PROFESIONALEKO GALDERAK

  1. 1 55/2003 LEGEAK, ABENDUAREN 16KOAK, HAUXE ARAUTZEN DU:
    1. a) Euskal Autonomia Estatutua.
    2. b) Langileen Estatutua
    3. c) Osasun zerbitzuetako Pertsonal Estatutarioaren Estatutu Markoa.
    4. d) Estatuko Funtzionarioen Estatutua.
  2. 2 OSAKIDETZAN ZERBITZU EMATEN DUEN PERTSONALARI ESTATUTARIO DEITZEN ZAIO ARRAZOI HONENGATIK:
    1. a) 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa, aplikatzen zaio.
    2. b) 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, aplikatzen zaio.
    3. c) 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, aplikatzen zaio.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  3. 3 ESTATUTU MARKOA HONI APLIKATU BEHAR ZAIO:
    1. a) Betebeharrak erkidego autonomoetako osasun zerbitzuetako zentro eta erakunde sanitarioetan egiten dituen pertsonal estatutarioari.
    2. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko pertsonalari bakarrik.
    3. c) Betebeharrak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetan egiten dituen pertsonalari.
    4. d) Administrazio Autonomoetako pertsonalari.
  4. 4 OSPITALE HAUETATIK ZEIN EZ DA OSAKIDETZAKOA
    1. a) Basurtuko Ospitalea
    2. b) Gurutzetako Ospitalea.
    3. c) San Juan de Dios Ospitalea.
    4. d) Deba Goieneko Ospitalea.
  5. 5 ESKUALDE HAUETATIK BAKARRA DAGO GAUR EGUN:
    1. a) Deba Goiena Eskualdea.
    2. b) Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdea
    3. c) Deba Behea eskualdea
    4. d) Bidasoa eskualdea.
  6. 6 BARNE OSASUNEKO GAIETAN, AUTONOMIA ERKIDEGOARI DAGOKIO HONAKO HAU:
    1. a) Legeria esklusiboa.
    2. b) Legeria garatzea eta Estatuko oinarrizko legeria betetzea.
    3. c) Eskumen esklusiboa.
    4. d) Eskumen partekatua.
  7. 7 EUSKO JAURLARITZAREN EGOITZA HEMEN DAGO:
    1. a) Bilbon.
    2. b) Gasteizen.
    3. c) Donostian.
    4. d) Hiru horien artean banatuta dago.
  8. 8 SAN ELOY OSPITALEA HEMEN DAGO:
    1. a) Barakaldon.
    2. b) Sestaon.
    3. c) Bilbon.
    4. d) Arrasaten.
  9. 9 PERTSONAL ESTATUTARIO FINKOA HAU DA:
    1. a) Hautapen prozesua gainditu duena.
    2. b) Hautapen prozesua gainditu eta lanposturako izendapen iraunkorra (permanente) lortu duena.
    3. c) Hautapen prozesua gainditu eta lanpostua hartzeko unean borondatezko eszedentzia lortu duena.
    4. d) Hautapen prozesua gainditu bakarrik egin duena, izendapenaren beharrik gabe.
  10. 10 IZENDAPEN HAUETAKO BAT EZ DA AGERTZEN ESTATUTU MARKOAN:
    1. a) Interinitatea
    2. b) Ebentuala.
    3. c) Ordezkapena
    4. d) Erreleboa.
  11. 11 OSAKIDETZAKO PERTSONALAREN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOAREN ARABERA, URTEKO LANALDI ORDUAK HAUEK DIRA:
    1. a) 1592 ordu urtean edozein lanaldi motatarako.
    2. b) 1592 ordu urtean lanaldi mota guztietarako, txanda edo turno errotatorio sistemetako pertsonalarentzat izan ezik.
    3. c) 1592 ordu urtean edozein lanaldi motatarako, gauekorako izan ezik.
    4. d) Estatutu Markoa indarrean sartu zenetik langile guztiek gehienez 1550 ordu efektibo egin behar dituzte.
  12. 12 ERANTZUN HAUETATIK ZEIN DA EGIA?
    1. a) Lanaldi batek jarraian sei ordu baino gehiago irauten badu, Osakidetzako langileek hamabost minutuko atsedena hartzeko eskubidea izango dute.
    2. b) Atseden hartzeko eskubide hori ez da beharrezkoa lan txandaren barruan erabiltzea, horretaz gozatzeak atzeratzeko eskubidea ematen baitu sartzeko orduan nahiz irteteko orduan.
    3. c) Hartu gabeko atsedenaldiak metatu egin daitezke, oporraldia luzatzeko.
    4. d) Atsedenaldia, Akordioak dioena aparte utzita, zentroko arduradunaren borondatearen mende dago.
  13. 13 OSATEK-EUSKADIKO TEKNOLOGIA SANITARIOA ZERBITZU ERAKUNDEA DA ETA IZAERA HAU DU:
    1. a) Sozietate Anonimoa
    2. b) Kooperatiba Sozietatea.
    3. c) Erantzukizun Mugatuko Sozietatea.
    4. d) Batere ez da zuzena ez delako Osakidetzako Zerbitzu Erakundea.
  14. 14 ZENBAT LEHEN MAILAKO ARRETAKO (ATENCIÓN PRIMARIA) ESKUALDEK OSATZEN DUTE BIZKAIKO EREMUA?
    1. a) Bik
    2. b) Lauk
    3. c) Bostek
    4. d) Hiruk
  15. 15 TRANSFUSIO ETA HEMODERIBATUEN EUSKAL ZENTROA
    1. a) Osakidetzako zerbitzu erakundea da, Gipuzkoako Osasun-Barrutiko lurralde eremuan sartzen dena.
    2. b) Ez da zerbitzu erakundea, Ospitale guztiek dutelako Transfusio eta Hemoderibatuen Zentroa.
    3. c) Galdakaoko Ospitalean sartuta dagoen zerbitzu erakundea da.
    4. d) Zerbitzu erakundea da, Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan sartzen dena.
  16. 16 BILBO HIRIA HEMEN SARTZEN DA:
    1. a) Bilboko Eskualdea.
    2. b) Bilbo Handia Eskualdea.
    3. c) Bizkaiko Osasun-barrutiaren Zuzendaritza.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  17. 17 OSAKIDETZAREN OSPITALE ERAKUNDE GUZTIEI HONELA DEITZEN ZAIE:
    1. a) Ospitale
    2. b) Anbulatorio
    3. c) Osasun egoitza
    4. d) Ospitale kliniko
  18. 18 ZENBAT OSPITALE DAUDE BARAKALDO UDALERRIAREN BARRUAN?
    1. a) Bi
    2. b) Bat.
    3. c) Hiru.
    4. d) Bat ere ez.
  19. 19. OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAK KALIFIKAZIO JURIDIKO HAU DU:
    1. a) Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa.
    2. b) Zuzenbide Publikoko Ente Publikoa.
    3. c) Ente Publiko Sanitarioa.
    4. d) Ente Publikoa –Sozietate Publikoa.
  20. 20 PERTSONAL ESTATUTARIOAREN DIZIPLINAZKO HUTSEGITEAK HAUEK IZAN DAITEZKE:
    1. a) Hutsegite larriak eta arinak.
    2. b) Hutsegite oso larriak, larriak edo arinak.
    3. c) Hutsegite oso larriak, larriak, ez hain larriak edo arinak.
    4. d) Hutsegite oso larriak eta arinak.
  21. 21 60 URTETIK GORAKOENTZAKO AKORDIOAK EZARTZEN DUEN URTEKO LANALDIA BETETZEKO, GAUEKO LANAREN FAKTORE BIDERKATZAILEA HAUXE DA:
    1. a) 1,25
    2. b) 1,15
    3. c) 1,20
    4. d) 1,10
  22. 22 ERAKUNDE IREKIETAKO PERTSONALAREN ORDUTEGIA, BENETAKO ORDUETAN, HAUXE DA:
    1. a) 1433.
    2. b) 1450.
    3. c) 1590.
    4. d) 1430.
  23. 23 ORO HAR, EGUNEKO LANALDI NORMALIZATUA HONELAKOA IZANGO DA:
    1. a) 8 ordukoa
    2. b) 6 ordukoa
    3. c) 7,30 ordukoa
    4. d) 7 ordukoa
  24. 24 HAUETAKO BAT EZ DA LIZENTZIATZAT HARTZEN, ZEIN?
    1. a) Gaixotasuna edo istripua
    2. b) Norbera ezkontzea edo senideren bat ezkontzea eta bizikidetza egonkorra hastea.
    3. c) Norberaren gauzak
    4. d) Gauza partikularrak.
  25. 25 AITATASUN LIZENTZIAK ESKUBIDE HAU EMATEN DIO AITARI:
    1. a) 5 lanegun, jarraian ala ez, umea jaio eta hurrengo 15 egun naturalen barruan.
    2. b) 5 egun, jarraian, umea jaio eta hurrengo 15 egun naturalen barruan.
    3. c) 5 lanegun, jarraian, umea jaio eta hurrengo 15 egun naturalen barruan.
    4. d) 5 lanegun, jarraian ala ez, umea jaio eta hurrengo 15 egunen barruan.
  26. 26 OSAKIDETZAKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOA HONEN BIDEZ ONARTU ZEN:
    1. a) 57/2005 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa.
    2. b) 57/2005 Dekretua, otsailaren 15ekoa.
    3. c) 75/2005 Araudia, martxoaren 15ekoa.
    4. d) 57/2005 Dekretua, martxoaren 15ekoa.
  27. 27- 1433 ORDU EGITEN DITUEN ERAKUNDE IREKIETAKO PERTSONALAK AKORDIOAN IZAERA NORMALIZATUAREKIN EZARRITAKO LANALDIA LUZATZEKO ESKA DEZAKE ETA HONEK ONARTU BEHARKO DIO:
    1. a) Giza Baliabideen Zuzendaritzak, Pertsonalaren Batzordeak txostena egin ostean.
    2. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak.
    3. c) Dagokion zerbitzu erakundeko Zuzendaritzak.
    4. d) Horietako bat ere ez, nahikoa delako interesatuak ordutegiz aldatzea nahi izatea automatikoki alda dadin.
  28. 28 ORO HAR, ZEIN DA NOMINA AURRERAPENA ATERATZEKO GEHIENEKO EPEA?
    1. a) Hamabi hileroko.
    2. b) Hogeita lau hileroko.
    3. c) Hamazortzi hileroko.
    4. d) Hogeita sei hileroko.
  29. 29 OSAKIDETZAKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOAK EZARTZEN DUENEZ, ORDU GEHIEGI EGITEAK ESKUBIDE HAU DAKAR:
    1. a) Bi orduko ordaina lan egindako ordu edo frakzio bakoitzeko.
    2. b) Ordu eta erdiko ordaina lan egindako ordu bakoitzeko.
    3. c) Ordu gehiegi egitea diruz ordaintzen da aparteko ordu bezala.
    4. d) Egindako ordu edo frakzioen zenbatekoaren pareko diru konpentsazioa.
  30. 30 ALONSOTEGI UDALERRIA ZEIN ESKUALDETAN DAGO SARTUTA:
    1. a) Ezkerrealdea-Enkartazioetako eskualdea.
    2. b) Bilboko Eskualdea
    3. c) Barakaldo-Sestao eskualdea.
    4. d) Ibai-ezkerraldea-Meatze Gunea eskualdea.
  31. 31 ARABAKO ARTZINIEGA UDALERRIA ETA BIZKAIKOA UBIDEA ZEIN ESKUALDETAN DAUDE SARTUTA?
    1. a) Arabako eta Barrualdeko eskualdea, hurrenez hurren.
    2. b) Barrualdeko eta Arabako eskualdea, hurrenez hurren.
    3. c) Ezkerrealdea-Enkartazioetako eta Barrualdeko eskualdea, hurrenez hurren.
    4. d) Biak Arabako Eskualdean daude.
  32. 32 BIZKAIKO ERMUA UDALERRIA ETA ARABAKO ARAMAIO LEHEN MAILAKO ARRETAKO ZEIN ESKUALDETAN DAUDE SARTUTA?
    1. a) Barrualdeko eta Arabako eskualdea, hurrenez hurren.
    2. b) Barrualdeko eta Gipuzkoa Mendebaldeko eskualdea, hurrenez hurren.
    3. c) Biak Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdean daude.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  33. 33 LEZAKO OSPITALEA NON DAGO?
    1. a) Lezan.
    2. b) Laguardian.
    3. c) Labastidan
    4. d) Samaniegon.
  34. 34 ZERBITZUETAKO OPERARIOAK TALDE PROFESIONAL HONETAKOAK DIRA:
    1. a) E.2. Zerbitzuetako Operarioak.
    2. b) E.1. Subalternoak.
    3. c) E.1. Operarioak
    4. d) E.1. Subalternoak/Operarioak.
  35. 35 NORI DAGOKIO OSAKIDETZAKO EUSKARA PLAN OROKORRA ONARTZEA? :
    1. a) Zuzendaritza Nagusiari, eta hark Osasun Sailburuari jakinaraziko dio.
    2. b) Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, eta hark Kultura Sailari jakinaraziko dio.
    3. c) Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, eta hark Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari jakinaraziko dio.
    4. d) Osakidetzako Mahai Sektorialari, eta hark EHAAri (BOPV) helaraziko dio, argitara dezan.
  36. 36- 67/2003 DEKRETUAK, MARTXOAREN 18KOAK, OSAKIDETZAK EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKOAK, GARATZEKO HIRU ARLO EZARRI DITU, ZEINTZUK DIRA?
    1. a) Lehen mailako arreta, arreta espezializatua eta zerbitzu administratiboak eta orokorrak.
    2. b) Lehen mailako arreta, arreta espezializatua eta erizaintza.
    3. c) Lehen mailako arreta, arreta espezializatua, eta, zerbitzu administratibo eta orokorren barruan, zeladore kategoria bakarrik.
    4. d) Dekretuak ez du ezarri garatzeko arlorik.
  37. 37 ESTATUTU MARKOAREN ARABERA, NAHITAEZ ERRETIRATZEKO ADINA HAU IZANGO DA:
    1. a) 70 urte
    2. b) 65 urte
    3. c) 60 urte
    4. d) Estatutua Osasun Zerbitzuen Mahai Sektorialen Akordioei zaie.
  38. 38 ZEIN BATZORDE EZ DAGO OSAKIDETZAKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOAN?
    1. a) Batzorde Misto Paritarioa
    2. b) Aukera Berdintasunerako Batzordea
    3. c) Lan Eskaintza Publikoen Batzordea
    4. d) Lehen Mailako Arretako Batzorde Teknikoa
  39. 39- 31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA, EZIN ZAIO HONI APLIKATU:
    1. a) Herri Administrazioei, oro har
    2. b) Osasun Zerbitzuei
    3. c) Famili etxeko zerbitzuko lan harremanari.
    4. d) Langileen Estatutuaren alorrari.
  40. 40 LANETIK ERATORRITAKO KALTETZAT JOTZEN DIRA HAUEK:
    1. a) Lana dela kausa jasandako gaixotasunak, patologiak edo lesioak.
    2. b) Lana dela kausa jasandako patologiak edo lesioak.
    3. c) Lana dela kausa bakar, jasandako gaixotasunak, patologiak edo lesioak.
    4. d) Oro har jasandako gaixotasunak, patologiak edo lesioak.
  41. 41 ZER JOTZEN DA LAN EKIPAMENDUTZAT:
    1. a) Lanean erabilitako edozein makina, aparatu, tresna edo instalakuntza.
    2. b) Lanean erabilitako edozein makina, tresna edo instalakuntza.
    3. c) Norbera kontratatua izan den lan hori egiteko behar den edozein makina, aparatu, tresna edo instalakuntza.
    4. d) Lanean erabilitako edozein makina, aparatu, edo tresna.
  42. 42 PREBENTZIOKO ORDEZKARIAK ZER DIRA?
    1. a) Laneko arriskuen prebentzioan aditu diren langileen ordezkariak dira.
    2. b) Laneko arriskuen prebentzioan funtzio espezifikoak dituzten langileen ordezkariak dira.
    3. c) Laneko arriskuen prebentzioan funtzio espezifikoak dituzten langileak dira.
    4. d) Autonomia Erkidegoetako Lan Sailetara atxikita dagoen pertsonala da, enpresaz kanpokoa.
  43. 43 ESKUMEN HAUETAKO BAT PREBENTZIOKO ORDEZKARIEI DAGOKIE:
    1. a) Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Araudia betetzen den zaindu eta kontrolatzea.
    2. b) Langileen Batzordeko sindikatuekin batera lan egitea, jarduera hobetzeko.
    3. c) Sektore jakin batean eta Autonomia Erkidego baten barruan, langileen lankidetza bultzatu eta sustatzea, lan arriskuen araudia bete dadin.
    4. d) Indarreko legeria betetzeko beharrezko neurriak hartzea.
  44. 44 LANEKO ARRISKUTZAT HAUXE JOTZEN DA:
    1. a) Lanetik eratorritako kaltea jasateko aukera.
    2. b) Langile batek lanetik eratorritako kaltea jasateko aukera.
    3. c) Langile batek lanetik zuzenean eratorritako kalte jakin bat jasateko aukera.
    4. d) Langile batek, bere lanpostuan, lanetik zuzenean eratorritako kalte jakin bat jasateko aukera.
  45. 45 NORBERAREN GAUZETARAKO BAIMENAK:
    1. a) Ez dute ordainsari eskubiderik emango eta iraupen metatua ezin izango da lau hilabete baino luzeagoa izan bi urtean behin.
    2. b) Lizentzia eta baimenen aldi berean egin daitezke.
    3. c) Ikasketa ofizialak egiteko eskatzen direnean, hiru hilabete jarraian ere eman ahal izango dira, behin bakarrik eta urteko periodikotasunaz.
    4. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
  46. 46 OSAKIDETZAKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOAREN ARABERA, 12 HILEKOKO BORONDATEZKO ERRETIROAREN SARIA IZANGO DUTE ADIN HONETAN ERRETIRATZEN DIRENEK:
    1. a) 60 urte
    2. b) 64 urte
    3. c) 62 urte
    4. d) 63 urte
  47. 47 GERTAERA HAUETAKO BATEK EZ DU NOMINA AURRERATZEKO ESKUBIDERIK EMATEN:
    1. a) Ezkontidea hiltzea
    2. b) Dibortzioa
    3. c) Oporrak
    4. d) Gaixotasuna.
  48. 48 ZERBITZU ERAKUNDE BATEKO ZUZENDARI NAGUSIAREN EBAZPENAREN AURKA, HAU EGIN DAITEKE:
    1. a) Suplika Errekurtsoa Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean.
    2. b) Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa
    3. c) Gorako errekurtsoa Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean.
    4. d) Birjartzeko errekurtsoa Zuzendari Nagusiaren beraren aurrean.
  49. 49 OSAKIDETZAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUA HAUEK OSATZEN DUTE:
    1. a) Presidenteaz gain, bost kide Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuz.
    2. b) Presidenteaz gain, bost kide Osakidetzako Ospitaleak ordezkatuz.
    3. c) Presidenteaz gain, bost kide Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuz, bi Ogasun Sailburuak proposatuta, bi Osasun Sailburuak proposatuta eta bat Sindikatuak ordezkatuz.
    4. d) Presidenteaz gain, bost kide Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuz, bi Ogasun Sailburuak proposatuta eta hiru Osasun Sailburuak proposatuta.
  50. 50 NOR DAGO ERAKUNDE NAGUSIAREN BURU?
    1. a) Osasun Sailburua
    2. b) Administrazio Saila
    3. c) Zuzendaritza Nagusia
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  51. 51 ZUNTZ HAUETAKO BAT EZ DA LANDARE JATORRIKOA
    1. a) Lihoa
    2. b) Kotoia
    3. c) Zeta
    4. d) Artilea
  52. 52 HAUETATIK ZEIN DA ARRAIN “URDINA”?
    1. a) Legatza
    2. b) Sardina
    3. c) Bisigua
    4. d) Mihi arraina. (Lenguado)
  53. 53 FRUTA ETA BARAZKIEI ESTRIAK EGIN NAHI BADIZKIEGU, HAU ERABILI BEHAR DUGU:
    1. a) Espatula.
    2. b) Urdaiazpiko labana
    3. c) Akanaladorea
    4. d) Txaira bat
  54. 54 AZA GORRIARI (COL MORADA) HONELA ERE DEITZEN ZAIO:
    1. a) Brokolia (Brécol)
    2. b) Azalorea
    3. c) Brusela aza
    4. d) Tipulatxa. (Chalota)
  55. 55 ESNE PASTEURIZATUA HONI DEITZEN ZAIO:
    1. a) Esne naturala, hozte eta berotze prozesua egiten zaionean ezaugarri guztiak izaten jarrai dezan.
    2. b) Behi arraza jakin batzuetatik datorren esnea.
    3. c) Osaera aldatu zaiona.
    4. d) Koipea kendu zaiena.
  56. 56 ESNEAZ, ORO HAR, ARI GARENEAN, ESNE MOTA HONETAZ ARI GARA:
    1. a) Ardi esnea.
    2. b) Gamelu esnea.
    3. c) Behi esnea.
    4. d) Ahuntz esnea.
  57. 57 NONGOA DA BEREZ IDIAZABAL JATORRIZKO DEITURA DUEN GAZTA?
    1. a) Euskal Autonomia Erkidegokoa.
    2. b) Euskal Autonomia Erkidegokoa eta Nafarroako Foru Erkidegokoa.
    3. c) Nafarroako Foru Erkidegokoa.
    4. d) Bi Erkidego horien mugak gainditzen dituen deitura da.
  58. 58 ZER ERABILI BEHAR DUGU SUKALDEAN GAUZA GOGORRAK MOZTEKO, HEZURRAK ESATERAKO?
    1. a) Matxetea
    2. b) Termonixa
    3. c) Trantxelatzeko labana
    4. d) Horietako bat ere ez
  59. 59 ZERI DEITZEN ZAIO PLONGE?
    1. a) Lozazko materiala garbitu eta gordetzen den lekua.
    2. b) Sukaldeko ontziteria garbitu eta gordetzen den lekua.
    3. c) Karroak garbitu eta gordetzen diren lekua.
    4. d) Elikagai galkorrak (perecederos) garbitu eta gordetzen diren lekua.
  60. 60 NON EGON BEHAR DU SALAMANDRAK?
    1. a) Okindegian.
    2. b) Gozotegian.
    3. c) Gela hotzean.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  61. 61 ZEIN ELEMENTUREN BIDEZ IBILTZEN DA SALAMANDRA?
    1. a) Metano gasa.
    2. b) Propano gasa.
    3. c) Ikatza
    4. d) Propano gasa, hiri gasa edo elektrizitatea.
  62. 62 SUKALDEKO ARMAIRUEK OSAGAI HAUEK DITUZTE, NAGUSIKI:
    1. a) Altzairu oxidagaitza, barneko apalak eta ateak, korrederak edo abatibleak.
    2. b) Karbono zuntza, barneko apalak eta ate korrederak.
    3. c) Egur landua, elikagaiak zintzilikatzeko kakoak eta ateak, korrederak edo abatibleak.
    4. d) Berdin du zein materialez eginda dagoen hezetasuna mantentzen ez duen bitartean.
  63. 63- NOLA DEITZEN ZAIO ALTZAIRUZKO BARRAK EBAKITZEKO MAKINARI:
    1. a) Fresatzeko makina.
    2. b) Palanka.
    3. c) Zizaila
    4. d) Ebakitzeko makina.
  64. 64. EURITIK DATORREN URARI HONELA DEITZEN ZAIO:
    1. a) Hondakin urak.
    2. b) Euri urak.
    3. c) Kanpo urak.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  65. 65 ZER DA HODI SEPTIKOA?
    1. a) Bote sinfonikorik ez duten etxebizitzetan jartzen dena.
    2. b) Urak jaisteko zorrotenean (bajantes) jartzen dena.
    3. c) Etxadia osatzen duten eraikin guztietan jartzen dena.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  66. 66 ZERTARAKO BALIO DU PINTORE LABANAK?
    1. a) Kristaletatik pintura kentzeko.
    2. b) Hormetan jartzen diren paperak mozten eta gero kentzen laguntzeko.
    3. c) Eskaiola kentzeko.
    4. d) Luzitu hortza (cuchilla de enlucido) garbitzeko.
  67. 67 ARROPAK NON JARTZEN DIRA PRENTSA UNIBERTSALEAN?
    1. a) Beheko platerean.
    2. b) Kabinan.
    3. c) Plataforman.
    4. d) Goiko platerean.
  68. 68 BESTE BALDINTZA BATZUEZ GAIN, OSPITALE UNITATE GUZTIEK ONDO FUNTZIONATZEA HONEN ARABERAKOA DA:
    1. a) Biltegiratutako arropa zuria.
    2. b) Garbitoki zerbitzua.
    3. c) Erabilitako kopuru zikina.
    4. d) Herritarren etxeen eta Ospitalearen arteko distantzia.
  69. 69 GARBITOKIKO ZEIN ALDETAN EGITEN DA KALANDROA?
    1. a) Berez garbitokitik kanpo jarri behar da.
    2. b) Banaketa eta garbiketa sektorean.
    3. c) Alde garbian.
    4. d) Alde zikinean.
  70. 70 PVC-ZKO ZORUAK
    1. a) Polibinil klorurozko zoruak dira.
    2. b) Produktu kimikoekiko erresistenteak dira.
    3. c) Koloragarriekiko sentikorrak dira.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  71. 71 LINOLEOZKO ZORUA EGOKIENA DA OSPITALEETARAKO ARRAZOI HONEGATIK:
    1. a) Ez du propietate bakterizidarik.
    2. b) Isolatzaile termiko ona da.
    3. c) 10 baino handiagoko pH duten detergenteak erabili daitezke.
    4. d) a eta b zuzenak dira.
  72. 72 GRESEZKO LAUZA TXIKIAK
    1. a) Fabrikatzerakoan 500º C baino tenperatura handiagoetan jartzen dira.
    2. b) Fabrikatzerakoan 900º C baino tenperatura handiagoetan jartzen dira.
    3. c) Fabrikatzerakoan 750º C baino tenperatura handiagoetan jartzen dira.
    4. d) Fabrikatzerakoan 1000º C baino tenperatura handiagoetan jartzen dira.
  73. 73 OSPITALEETAN GEHIEN ERABILTZEN DIREN EHUNAK HAUEK DIRA:
    1. a) Artilea
    2. b) Lihoa
    3. c) Kotoia eta poliester/kotoia.
    4. d) Zeta
  74. 74 ZEIN EKINTZA EGITEN DA ALDE ZIKINEAN?
    1. a) Harrera,
    2. b) Lisaketa.
    3. c) Zentrifugazioa.
    4. d) Biltegiratzea.
  75. 75 NOLA DEITZEN ZAIO KALANDRAKO ZILINDROAREN EHUNEZKO ESTALDURARI?
    1. a) Estaldura
    2. b) Kanpoko geruza.
    3. c) Kalandra ehuna.
    4. d) Muletoia.
  76. 76 ZEIN BALDINTZA BEHAR DIRA GARBIKETA ZUZENA EGITEKO?
    1. a) Eragin mekanikoa, kimikoa, tenperatura eta denbora.
    2. b) Eragin mekanikoa, kimikoa, tenperatura.
    3. c) Eragin mekanikoa, tenperatura eta denbora.
    4. d) Eragin mekanikoa, kimikoa eta denbora.
  77. 77 LISATZEN ARI GARELA, AIRE HODIETAN IHESAK EGONEZ GERO, HAU GERTATUKO DA:
    1. a) Hutsaren (vacío) aplikazio egokia.
    2. b) Kondentsazioa lurrunean.
    3. c) Lurrunezko osagaien korrosioa.
    4. d) Aplikazio desegokia janzkiei.
  78. 78 ARROPAREN GARBITOKIKO PROZESUA HONELA DOA:
    1. a) Alde zikina - kutsadura hesia - alde garbia.
    2. b) Harrera - kutsadura hesia - prentsaketa.
    3. c) Bigarren mailako fluxua - kutsadura hesia - fluxu nagusia.
    4. d) Fluxu nagusia - kutsadura hesia - fluxu nagusia.
  79. 79 ZURITZEKO FASEAN HAU ERABILI BEHAR DA:
    1. a) Neutralizatzailea.
    2. b) Antikloroa
    3. c) Lixiba.
    4. d) Azido azetikoa.
  80. 80 GARBITOKIA DAGOEN LOKALARI HONELA DEITZEN ZAIO:
    1. a) Ospitaletik kanpoko alboko lokala.
    2. b) Kutsadura hesia duen eraikin berezia.
    3. c) Ospitaleko garbitoki-eraikineko lokala.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  81. 81 ZEREZKOAK DIRA KALANDRETAN GEHIEN ERABILTZEN DIREN MULETOIAK?
    1. a) PVC eta poliesterrezkoak.
    2. b) PVC eta polipropilenozkoak.
    3. c) Poliester eta binilozkoak.
    4. d) Kotoi, poliester eta poliamidazkoak.
  82. 82 ZERTARAKO BALIO DU MAKINA ZENTRIFUGADOREAK?
    1. a) Arropa lehortzeko.
    2. b) Ur guztia ateratzeko.
    3. c) Garbigailuko arropak duen uraren %40 kendu edo ateratzeko.
    4. d) Arropa programatutako tenperaturan garbitzeko.
  83. 83 IGELTSUA PISU HONETAKO ZAKUETAN HORNITZEN DA:
    1. a) 30 Kg.
    2. b) 60 Kg.
    3. c) 90 Kg.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  84. 84 HABE (VIGA) BAT ZENBAIT EUSKARRITAN BERMATZEN DENEAN, JARRAITUA DELA DIOGU, BAINA NOLA DEITZEN ZAIO BI BERMAPUNTU HORIEN ARTEKO TARTEARI?
    1. a) Luzera
    2. b) Habeartea
    3. c) Bermapuntua.
    4. d) Argia.
  85. 85 INPRIMAZIOETARAKO HAU ERABILI BEHARKO DA:
    1. a) 42tik 51 mm –ra bitarteko brotxa borobila.
    2. b) Aplikatzaileak.
    3. c) Rodilloa.
    4. d) Edozein tresna.
  86. 86 IGELTSUZ ZARPIATUTAKO GAINAZALARI INPRIMAZIOA JARTZEAREN HELBURUA HAUXE DA:
    1. a) Dauden orbanak kentzea.
    2. b) Gainazala sendotzea porotsua izan ez dadin.
    3. c) Lehen pintura geruza izatea.
    4. d) Fungizida izatea balizko onddo kolonien aurrean.
  87. 87 KOIPE ORBANAK DITUEN PINTATUTAKO GAINAZALA GARBITZEKO. HAU EGIN BEHAR DA:
    1. a) Ur hotzez garbitu.
    2. b) Lixiba eta urez garbitu.
    3. c) Ur beroz garbitu.
    4. d) Gogor zepilatu.
  88. 88 PERTSONAL EZ SANITARIOAREN ESTATUTUAK ADIERAZTEN DU ERAIKINA ETA MATERIALAK GARBITU ETA ZAINTZERAKOAN AURKITUTAKO AKATS ETA ARAZOEN BERRI BEREHALA EMAN BEHAR ZAIELA NAGUSIEI ETA HORI HAUEI DAGOKIELA :
    1. a) Zerbitzu operarioei.
    2. b) Zeladoreei.
    3. c) Zerbitzu operarioei baina horietan bereziki peoiei eta garbitzaileei.
    4. d) Horietako inori ez Estatutu hori 55/2003 Legeak indargabetuta dagoelako.
  89. 89 ZUTABE ETA HABEEN ARMADURAK NON MUNTATZEN DIRA NORMALEAN?
    1. a) Obran bertan.
    2. b) Jarriko diren egitura dagoen leku berean.
    3. c) Tailerrean.
    4. d) Datozen altzairu lantegian bertan.
  90. 90 ZERI DEITZEN ZAIO AGLUTINATZAILE?
    1. a) Eraikuntzan erabiltzen diren materialak –karea, zementua, igeltsua– konglomeratzea ahalbidetzen duten produktuei.
    2. b) Hormigoia osatzen duten produktuei, hau da: aridoak, zementua eta ura.
    3. c) Aridoei, bahetu eta hautatu ondoren.
    4. d) Hormigoiaren urari botatzen zaizkion gehigarriei.
  91. 91 HONDARTZAKO HAREA HONETARAKO ERABILI DAITEKE:
    1. a) Luzituetarako, aldez aurretik garbituz gero.
    2. b) Hormigoi armaturako, edozein egoeratan.
    3. c) Masa hormigoirako, edulkoratzaileak gehituz gero.
    4. d) Erantzun guztiak dira onargarriak.
  92. 92 HORMIGOI MAKINA TXIKI BATEAN HORMIGOIAREN OSAGAIAK ORDENA HONETAN BOTATZEN DIRA:
    1. a) Aridoak, zementua eta ura.
    2. b) Ura, zementua eta aridoak.
    3. c) Zementua, aridoak eta ura.
    4. d) Zementua, ura eta aridoak.
  93. 93. GARBITOKIKO LANGILEEN ZEREGINAK NON DAUDEN ARAUTUTA?
    1. a) Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetan lanean dagoen pertsonal ez sanitarioaren Estatutuko 14-4ean, 1971ko uztailaren 5eko Ordenak onartutakoan.
    2. b) Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetan lanean dagoen pertsonal ez sanitarioaren Estatutuko 14-5ean, 1971ko uztailaren 5eko Ordenak onartutakoan.
    3. c) 57/2005 Dekretuan, martxoaren 15ekoan.
    4. d) Horietako batean ere ez.
  94. 94 ZER ERAGIN DU TENPERATURA ALTUAK GARBITZERAKOAN?
    1. a) Koipe edo olioen biskositatea areagotzen du.
    2. b) Zikinkeria eta ehuna lotzen dituen atxikidura indarra handitzen du.
    3. c) Uraren tentsioa murrizten du.
    4. d) Produktu kimikoen azidotasuna murrizten du.
  95. 95 DETERGENTE SINTETIKOEN ZEREGINETAKO BAT HAU DA:
    1. a) Koipe asko sortzea.
    2. b) Zikin koipetsuak emultsionatzea.
    3. c) Uraren gainazal tentsioa handitzea.
    4. d) Arropa zuritzea.
  96. 96 GARBITOKIKO EKIPAMENDUAK ONDO BANATZEAK ETA ANTOLATZEAK HAU DAKAR:
    1. a) Elektrizitate gehiago kontsumitzea.
    2. b) Ur gehiago kontsumitzea.
    3. c) Egunean arropa garbi gehiago produzitzea.
    4. d) Langile gehiago kontratatzea.
  97. 97 OSPITALEAN ALDAGARRI KOPURU HONETARAKO ADINA ARROPA EGON BEHAR DU BETI:
    1. a) 4-6 arropa aldagarri.
    2. b) 2-3 arropa aldagarri.
    3. c) Aldagarri 1.
    4. d) 6-8 aldagarri.
  98. 98 ALKALINOTASUNA ETA KLOROA NEUTRALIZATZEKO PROZESUAN, ZEIN TENPERATURA GOMENDATZEN DUTE?
    1. a) 40ºC.
    2. b) 60ºC.
    3. c) 90ºC.
    4. d) Ur hotza.
  99. 99 POLIAMIDAZKO EHUNEI ZERK ERAGITEN DIE?
    1. a) Diluitutako azidoek.
    2. b) Azido kontzentratuek.
    3. c) Azido disolbatzaileek.
    4. d) Horiek guztiek.
  100. 100 URTETAN GEHIEN ERABILTZEN DIREN ALKALIETAKO BAT HAU DA:
    1. a) Amoniakoa.
    2. b) Sodio karbonatoa.
    3. c) Sodio kloruroa
    4. d) Sodio nitratoa.
  101. 101 ZER DIRA ALKALIAK?
    1. a) 7 baino gehiagoko pH duten produktu mineralak.
    2. b) 7 baino gutxiagoko pH duten produktu mineralak.
    3. c) Zikina suspentsioan mantentzeko erabiltzen diren produktuak.
    4. d) Izpi ultramoreen azpian fluoreszentzia ematen duten produktuak.
  102. 102 ARROPAKO ODOLA KENTZEKO BALIABIDE MOTA HAU BEHAR DA:
    1. a) Azidoa
    2. b) Neutroa.
    3. c) Disolbatzailea.
    4. d) Alkalinoa.
  103. 103 “MARIA BAINUA” DELAKOAK ONTZIEI BEROA TRANSMITITZEN DIE HONEN BITARTEZ:
    1. a) Olio beroa.
    2. b) Ur beroa.
    3. c) Ur edo olio beroa, berdin dio.
    4. d) Edozein likido.
  104. 104 ZER ONTZEN DA OZPINETAN BATEZ ERE?
    1. a) Haragia
    2. b) Arraina.
    3. c) Arrautzak.
    4. d) Barazkiak.
  105. 105 ZEIN LABANA ERABILTZEN DA TORNEATZEKO?
    1. a) Zatikatzekoa. (Despiece)
    2. b) Urdaiazpiko labana. (Jamonero)
    3. c) Tipula labana. (Cebollero)
    4. d) Labana txikia. (Puntilla)
  106. 106 ANTZINA ZEIN KONTSERBATZEKO SISTEMA ERABILTZEN ZEN?
    1. a) Pasteurizatzea.
    2. b) Liofilizatzea.
    3. c) Uperizatzea.
    4. d) Gazitzea
  107. 107 EZKONTZA TARTAK NON UZTEN DIRA?
    1. a) Tarta-oinean.
    2. b) Breseran.
    3. c) Serpentinean
    4. d) Labe-ontzian. (Rustidera)
  108. 108 EUROPAN HOTZ-GANBERETAKO TENPERATURA ZEIN UNITATETAN NEURTZEN DA NORMALEAN?
    1. a) Gradu zentigradutan.
    2. b) Fahrenheit gradutan.
    3. c) Beaume gradutan.
    4. d) Fabrikatzailearen arabera.
  109. 109 ZERTARAKO BALIO DU ZURITZEKO MAKINAK?
    1. a) Barazkiak lurrunetan egosteko.
    2. b) Barazki batzuei azala kentzeko.
    3. c) Lur hondarrak kentzeko.
    4. d) Barazki batzuk xerratan mozteko.
  110. 110 ZER ERABILTZEN DA GAZTA BIRRINDUA EGITEKO?
    1. a) Ebakigailua.
    2. b) Zatigailua. (Trinchadora)
    3. c) Birringailua.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  111. 111 ZERTARAKO ERABILTZEN DA BISIGU ONTZIA?
    1. a) Haragi gorrietarako.
    2. b) Arrainak labean egiteko.
    3. c) Arrainak plantxan egiteko.
    4. d) Arrainak Erromako erara egiteko.
  112. 112 ZERTARAKO ERABILTZEN DA TIPULA LABANA?
    1. a) Hezurdun haragia mozteko.
    2. b) Barazkiak, arrainak, haragiak... mozteko.
    3. c) Akabatutako animaliak zatikatzeko.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  113. 113 ZERTARAKO BALIO DU GAZTELANIAZKO “GUITARRA”K?
    1. a) Animalia txikiak zatikatzeko.
    2. b) Lustre azukrez hautseztatzeko.
    3. c) Frutaren bihotza kentzeko.
    4. d) Arrautza gogorrak xerratan, berdin-berdin mozteko.
  114. 114 ZER DA LUSTRATZEA?
    1. a) Prestakin gozo bat gas azukrez hautseztatzea.
    2. b) Bahearen bidez irinaren zati lodiak banatzea.
    3. c) Gai bat garbitzea manipulatzeko egokia bihur dadin.
    4. d) Prestakin bati beharrezko ez diren substantziak kentzea iragazkiaren bidez.
  115. 115 AUTOPSIA MAHAIA, ETA GELA ERE BAI, HAUEI DAGOKIE GARBITZEA:
    1. a) Garbitzaileei.
    2. b) Pertsonal medikoari.
    3. c) Zeladoreei.
    4. d) Garbitokiko langileei.
  116. 116 GARBITZAILEEN ZEREGINAK NON DAUDE ARAUTUTA?
    1. a) Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetan lanean dagoen pertsonal ez sanitarioaren Estatutuko 14-6an, 1971ko uztailaren 5eko Aginduak onartutakoan.
    2. b) Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetan lanean dagoen pertsonal ez sanitarioaren Estatutuko 14-7an, 1971ko uztailaren 5eko Aginduak onartutakoan.
    3. c) Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetan lanean dagoen pertsonal ez sanitarioaren Estatutuko 14-5ean, 1971ko uztailaren 5eko Aginduak onartutakoan.
    4. d) Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetan lanean dagoen pertsonal ez sanitarioaren Estatutuko 14-4an, 1971ko uztailaren 5eko Aginduak onartutakoan.
  117. 117 ZEIN EKINTZA KOMENI DA EGITEA OSPITALEKO LOGELA BAT GARBITZEN AMAITU OSTEAN?
    1. a) Arropaz aldatzea.
    2. b) Leihoak irekitzea.
    3. c) Eskuak garbitzea.
    4. d) Logelako atea ixtea.
  118. 118 BEHAR DENA BERRIZ JARTZEA GARBIKETARI DAGOKIO BAINA NOIZ EZ DAGO EGIN BEHARRIK?
    1. a) Paziente bakar batek hartutako logelak garbitzerakoan.
    2. b) Betetako logelak garbitzerakoan.
    3. c) Logela hutsak garbitzerakoan.
    4. d) Isolatutako logelak garbitzerakoan.
  119. 119 OSPITALEAN HAU EGIN BEHAR DA:
    1. a) Garbitu bakarrik.
    2. b) Desinfektatu bakarrik.
    3. c) Garbitu eta desinfektatu.
    4. d) a eta b zuzenak dira.
  120. 120 ZEIN PRODUKTU JOTZEN DA ARRISKUTSUTZAT?
    1. a) Produktu sukoiak.
    2. b) Produktu sentsibilizanteak.
    3. c) Produktu kaltegarriak.
    4. d) Aurreko guztiak kaltegarriak dira.
  121. 121 OSPITALEA GARBITZERAKOAN, OSATZEN DUTEN ALDEAK HONELA SAILKATZEN DIRA:
    1. a) Arrisku handikoak, ertainekoak eta txikikoak.
    2. b) Orokorrak, barnekoak eta kanpokoak.
    3. c) Orokorrak, erdi kritikoak eta kritikoak.
    4. d) Guztiak dira arrisku handikoak.
  122. 122 ZER PRODUKTU MOTA DA AGOARRASA?
    1. a) Kaltegarria.
    2. b) Ez kaltegarria.
    3. c) Korrosiboa.
    4. d) Sukoia.
  123. 123 2002/2000 ERREGE DEKRETUAK, OTSAILAREN 11KOAK, HAU ARAUTZEN DU:
    1. a) Janari prestatuak egiteko, banatzeko eta merkaturatzeko higiene arauak.
    2. b) Elikagaien manipulatzaileei buruzko arauak.
    3. c) Janari lasterrari buruzko arauak.
    4. d) Elikagaien merkataritza txikizkaria.
  124. 124 HONDAKINAK BEHIN-BEHINEAN BILTEGIRATZEKO EDUKIONTZIEK HONELAKOAK IZAN BEHARKO DUTE:
    1. a) Plastikozkoak edo altzairu oxidagaitzezkoak.
    2. b) Material leunezkoak, berdin dio zein material mota.
    3. c) Material iragazgaitzezkoak eta erraz garbitzekoak, tapen beharrik gabe, egunero garbitzen dira eta.
    4. d) Material leun, iragazgaitzezkoak eta erraz garbitzekoak, itxiera hermetikodun tapekin.
  125. 125 NOLA GARBITU BEHAR DA HOZKAILU BARRUA?
    1. a) Xaboiz
    2. b) Urez.
    3. c) Lixibaz
    4. d) Detergente bakterizidaz.
  126. 126 PRESIO ELTZEAN EGOSTEKO ERABILTZEN DEN LIKIDOAREN ALTUERAK EZ DU HAU BAINO HANDIAGOA IZAN BEHAR:
    1. a) Ontziaren altueraren hiru laurden.
    2. b) Ontziaren altueraren erdia.
    3. c) Ontziaren altueraren hiru bosten.
    4. d) Ez dago altuerarik utzi beharrik.
  127. 127 BEHIN-BEHINEAN BILTEGIRATZEKO ONTZIEN ZABORRA NOIZ JASO BEHAR DA?
    1. a) Egunero.
    2. b) Bi egunean behin, eta gaueko txandan.
    3. c) Astero.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  128. 128 LABANA ZIKINAK, ETA BATIK BAT USAIN HANDIA ATERATZEN DUTEN ELIKAGAIAK MOZTEKO ERABILITAKOAK, ZEREZ GARBITU BEHAR DIRA?
    1. a) Ur beroz bakarrik.
    2. b) Ur hotzez eta xaboiz.
    3. c) Lixibaz
    4. d) Ur beroz eta lixibaz.
  129. 129 HOZKAILUAN SARTZERAKOAN, ELIKAGAIEK NOLA EGON BEHAR DUTE?
    1. a) Izoztuta.
    2. b) Bero.
    3. c) Berdin du, hozkailua kalitate onekoa bada.
    4. d) Hotz.
  130. 130 BILTEGIRATU ETA MANIPULATZEKO LOKALETAN INTSEKTUAK ETA KARRASKARIAK (ROEDORES) SAR EZ DAITEZEN, NEURRI HAUEK HARTU BEHARKO DITUGU:
    1. a) Kanpoaldearekin komunikazio zulo guztiak ixtea.
    2. b) Leihoetan sareak, joan-etorriko ateak edo plastikozko gortinak jarriz.
    3. c) Instalazioak garbi edukitzea, elikagai hondarrik gabe eta zabor edo ur geldien inguruko kontaminazio fokurik gabe.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  131. 131 INTSEKTUAK ETA KARRASKARIAK BITARTEKO KIMIKOEN BIDEZ DESAGERRARAZTEKO:
    1. a) Sukaldeko edozein langilek egin behar ditu.
    2. b) Sukaldeko edozein langilek egin behar ditu baina lanaldia bukatu ostean.
    3. c) Pertsonal espezializatuak egin behar du, metodo egokiak eta elikagaiak kutsatzen ez dituztenak erabiliz.
    4. d) Guztiak dira onargarriak.
  132. 132 ESKUAK LEHORTZEKO ZEIN DA SISTEMARIK GOMENDAGARRIENA?
    1. a) Telazko toalla arruntak.
    2. b) Behin bakarrik erabiltzeko paperezko toallak.
    3. c) Banakako aurreko mantala.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  133. 133 PRODUKTU IZOZTUAK GUTXIENEZ TENPERATURA HONETAN EDUKI BEHARKO DIRA:
    1. a) 18º-20º bitartean.
    2. b) 10º-15º bitartean.
    3. c) 5º –10º bitartean.
    4. d) 0º -tan.
  134. 134. ZERK OSATZEN DITU ELIKAGAIAK?
    1. a) Bitaminek.
    2. b) Mineralek.
    3. c) Karbono hidratoek
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  135. 135 KONTSERBATZE ETA MANIPULATZE PROZESUAN ZEIN BITAMINA SUNTSITU DAITEKE ERRAZEN?
    1. a) A bitamina.
    2. b) D bitamina.
    3. c) E bitamina
    4. d) C bitamina.
  136. 136 ESNEAK ASKO DITU:
    1. a) Bitaminak.
    2. b) Proteinak.
    3. c) Kaltzioa.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  137. 137 OSAKERA KONTUAN HARTUTA ELIKAGAIAK HONELA SAILKATZEN DIRA:
    1. a) 6 taldetan.
    2. b) 8 taldetan.
    3. c) 7 taldetan.
    4. d) 10 taldetan.
  138. 138 BEHIAREN HANKAKO ZEIN ZATI DA SAMURRENA?
    1. a) Tapa.
    2. b) Isatsondoa. (Rabadilla)
    3. c) Koxkorra. (Redondo)
    4. d) Azpizuna. (Solomillo)
  139. 139 ZER DA KAPOIA?
    1. a) Oilarra.
    2. b) Eperra.
    3. c) Oilasko kastratua.
    4. d) Antzara.
  140. 140 HOZKAILU GANBEREN GAITASUNA NOLA NEURTZEN DA?
    1. a) Litrotan.
    2. b) Kilotan.
    3. c) Metro kubikotan.
    4. d) Metro koadrotan.
  141. 141 ZERATARAKO BALIO DU SORBETE MAKINAK?
    1. a) Izozkiak eta irabiatuak egiteko.
    2. b) Bildu, emultsionatu eta izotzezko kristal txikiak sortzeko.
    3. c) Kremak izozteko.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  142. 142 GUTXI GORABEHERA, ZENBAT DENBORA KONTSERBATZEN DIRA ARRAUTZA FRESKOAK HOZKAILUAN?
    1. a) Errun ziren egunetik bost aste baino gutxiago.
    2. b) Errun ziren egunetik hiru aste baino gutxiago.
    3. c) Errun ziren egunetik lau aste baino gutxiago.
    4. d) Errun ziren egunetik bi hilabete baino gutxiago.
  143. 143 ZENBATEKOA IZAN BEHAR DU MAIONESA SALTSEN PH-AK AMAITU ONDOREN?
    1. a) Ez 4,2 baino gehiagokoa.
    2. b) Ez 5,2 baino gehiagokoa.
    3. c) Ez 6,2 baino gehiagokoa.
    4. d) Ez 7,2 baino gehiagokoa.
  144. 144 GANBEREN MOTORRA HONEKIN DABIL:
    1. a) Gasarekin.
    2. b) Gasolinarekin.
    3. c) Petrolioarekin.
    4. d) Elektrizitatearekin.
  145. 145 ZERTARAKO BALIO DU IRABIAGAILUAK?
    1. a) Izozkiak egiteko.
    2. b) Montatu, irabiatu eta nahasteko.
    3. c) Pureak egiteko.
    4. d) Masak oratzeko.
  146. 146 ZER DA GORENA (SUPREMA)?
    1. a) Hezurrik gabeko arrainaren xerra, azalarekin edo gabe.
    2. b) Arraina xerratan moztea.
    3. c) Hezurrik gabeko arraina goitik behera moztea.
    4. d) Arraina labean egiteko modu bat.
  147. 147 HARAGIA ZATIKATU ONDOREN HOZKAILU GANBERAN ZENBAT DENBORA KOMENI DA EDUKITZEA?:
    1. a) 10 egun.
    2. b) 7 egun.
    3. c) 12 egun.
    4. d) Hilabete.
  148. 148. NOLA DESIZOZTU BEHAR DA ARRAINA?
    1. a) Ur zorrotada hotzean.
    2. b) Giro tenperaturan utzi eta beste janariek ukitzen ez dutela.
    3. c) Uretan sartu.
    4. d) Bero iturri batera hurbildu.
  149. 149. JANARIA ZEIN TENPERATURATAN EGIN BEHAR DA GUTXIENEZ?
    1. a) 60º.
    2. b) 65º.
    3. c) 75º.
    4. d) 90º.
  150. 150 JANARIA MANIPULATZEAN GERMENAK ZUZENEAN SARTZEN DIRA, HONELA:
    1. a) Eztul edo doministiku egitean.
    2. b) Gauza kutsatuak ukitzean.
    3. c) Hauts eta lurraren bidez.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  151. 151 ULTRAIZOZTEA HONETAN DATZA:
    1. a) Azkar hoztea. Ahal bezain denbora laburrenean tenperaturak gainditzen dira eta janariaren zelulen barnean kristal txikiak sortzen dira.
    2. b) Janaria 100º baino handiagoko tenperaturan hozteko teknika da.
    3. c) Produktu bat apurka eta etengabe hoztea da.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  152. 152. PISU HANDIAK ERABILTZERAKOAN SORTZEN DIREN LESIO OHIKOENETAKOA HAU DA:
    1. a) Hernia diskalak.
    2. b) Gripea.
    3. c) Gastritisa.
    4. d) Lesioak ikusmenean.
  153. 153 PISUA EDO ZAMA ERABILTZEKO HONELA EGIN BEHAR DUGU LAN:
    1. a) Bizkarra zuzen.
    2. b) Indarra gerriarekin egin.
    3. c) Bizkarra zurrun (rígida).
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  154. 154 ZER DA POLEA?
    1. a) Ildodun gurpila, ardatzaren inguruan mugi daitekeena eta pisua altxatzeko balio duena.
    2. b) Ildodun gurpil finkoa.
    3. c) Ildodun gurpil mugigarria, ardatzik gabea.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  155. 155 ZEIN TRESNAK EZ DU ZERIKUSIRIK GAINERAKOEKIN?
    1. a) Zerra.
    2. b) Iltzeak.
    3. c) Egurra.
    4. d) Sopletea.
  156. 156.ZEIN TRESNAK EZ DU BALIO NEURTZEKO?
    1. a) Kalibrea.
    2. b) Konpasa.
    3. c) Metroa.
    4. d) Aitzurra.
  157. 157 ZER DA PLOMUA (PLOMADA)?
    1. a) Balantza bat.
    2. b) Distantziak neurtzeko tresna.
    3. c) Pisu bat.
    4. d) Metalezko pisua, soka batetik zintzilik linea bertikala markatzeko balio duena.
  158. 158 NOLA DEITZEN DIOGU TUERKAK ESTUTU ETA LASAITZEKO BALIO DUEN ETA GRADUA DAITEKEEN TRESNARI?
    1. a) Allen giltza.
    2. b) Giltza ingelesa.
    3. c) Giltza finkoa.
    4. d) Tutu giltza. (Llave de perro)
  159. 159 NOLA DEITZEN DIOGU ATEAK IREKITZEKO ETA IXTEKO BIRAKETA ELEMENTUARI?
    1. a) Grapa.
    2. b) Euskarria
    3. c) Bisagra.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  160. 160 ARIDO ERRODATUEN (RODADOS) ETA BIRRINTZEKOEN (DE MACHAQUEO) ARTEKO DESBERDINTASUN NAGUSIA HAU DA:
    1. a) Birrintzeko aridoek tamaina handiagoa dute.
    2. b) Arido errodatuak ez dira hormigoitarako erabiltzen.
    3. c) Arido errodatuek ez dute ertzik.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  161. 161 ARIDOAK HONELA SAILKATZEN DIRA TAMAINAREN ARABERA:
    1. a) Harriak, harritzarrak eta harri txikiak. (Piedras, pedruscos y piedrecillas)
    2. b) Harriak, hartxintxarra eta hondarrak. (Piedras, grabas y arenas)
    3. c) Harriak, hartxintxarra eta legarra. (Piedras, grabas y gijo)
    4. d) Harriak eta hartxintxarra. (Piedras y grabas)
  162. 162 HORMIGOIAK 10-30 CM BITARTEKO HARRIAK DITUENEAN, HONELA DEITZEN ZAIO:
    1. a) Hormigoi gogorra.
    2. b) Hormigoi ziklopeoa.
    3. c) Hormigoi trinkoa.
    4. d) Hormigoi pisutsua.
  163. 163 ZERTARAKO BALIO DU MUTXARDAK (MARTELLINA)?
    1. a) Hormigoiaren gainazala pikatzeko.
    2. b) Hormigoiaren gainazala pikatzeko eta ale xeheko akabera emateko.
    3. c) Igeltsua pikatzeko.
    4. d) Pintatzeko.
  164. 164 NOLA DEITZEN DIRA LURPERATUTA DAUDEN HONDAKIN-UREN HODIETAN JARTZEN DIREN ERREGISTROAK?
    1. a) Sifoiak.
    2. b) Tranpak.
    3. c) Arketak.
    4. d) Hondakin-uren erregistratzaileak.
  165. 165 ZEIN HELBURU DU METAL GAINEKO INPRIMAZIOAK?
    1. a) Zikina kentzea.
    2. b) Gainazal osoa homogeneoa izatea.
    3. c) Ez oxidatzea.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  166. 166 NONDIK HASI BEHAR DUGU HORMA LUZITZEN?
    1. a) Behean, ezker aldetik.
    2. b) Erdialdetik.
    3. c) Goian, eskuin aldetik.
    4. d) Berdin dio uniforme egiten bada.
  167. 167 TXORROTAKO ABERIA KONPONTZEKO ZEREZ ESTALI BEHAR DUGU ERROSKA?
    1. a) Zapataz.
    2. b) Estopaz.
    3. c) Telaz.
    4. d) Amianto zuntzez.
  168. 168 EGURRAREN GAINAZALA LEUNTZEKO ETA AMAIERA BERDINTZEKO, ZER BEHAR DUGU?
    1. a) Allen giltza.
    2. b) Bihurkina.
    3. c) Lima.
    4. d) Arrabota.
  169. 169 ZEIN TRESNA ERABILIZ GARBITUKO DITUGU LAUZAREN OINARRIKO ZEMENTU HONDARRAK?
    1. a) Bihurkina.
    2. b) Espatula
    3. c) Lima.
    4. d) Txapa.
    170 ESKUZ HARRIAK PUSKATU EDO HORMAK BOTA NAHI BADITUGU, ZEREKIN EGINGO DUGU?
    1. a) Mailua.
    2. b) Palanka.
    3. c) Mazoa.
    4. d) Burila.
  170. 171 ESKUZ ZANGA EGIN NAHI BADUGU, ZER ERABILIKO DUGU?
    1. a) Pikotxa eta pala.
    2. b) Pikotxa bakarrik.
    3. c) Aitzurra.
    4. d) Pala.
  171. 172 GILTZA INGELESAREN EZAUGARRI BAT HAU DA:
    1. a) Finkoa dela.
    2. b) Zabalera neurtzeko torlojua duela.
    3. c) Palanka gisa funtzionatzen duela.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  172. 173 ZEIN DA TRESNA EBAKITZAILEA?
    1. a) Giltza ingelesa.
    2. b) Allen giltza.
    3. c) Polea.
    4. d) Hotzeko zizela.
  173. 174 ZEREZ GARBITU BEHAR DITUGU BROTXAK PINTURA AKRILIKOAREKIN ERABILI OSTEAN?
    1. a) Urez.
    2. b) Disolbatzailez.
    3. c) Xaboiz eta lixibaz.
    4. d) Agoarrasez.
  174. 175 ZEIN PROFESIONALEK ERABILTZEN DU BATEZ ERE SOPLETEA?
    1. a) Pintxeak.
    2. b) Garbitokiko langileak.
    3. c) Mekanikariak.
    4. d) Horietako inork ere ez.
  175. 176 ZERTARAKO ERABILIKO DUGU BARRENA?
    1. a) Zulagailu txikiak egiteko.
    2. b) Puntuak markatzeko.
    3. c) Burdina zulatzeko.
    4. d) Egurrean erroskak egiten hasteko.
  176. 177 GARBITOKIAN ZER DA SUPERBISIOA?
    1. a) Garbitzeko programa bat.
    2. b) Garbitokiko desinfekzio gunea.
    3. c) Izenak adierazten duen bezalaxe, garbiketa-superbisoreak egoten diren gunea.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  177. 178 AKABERA SEKTOREKO ARDURADUNAK ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Garbiketa produktuak ondo erabiltzen diren zaindu.
    2. b) Akaberako azken egitekoak egin.
    3. c) Langile batzuek kontrolatu, batez ere, lisatzaileak.
    4. d) Sektore horretako langileen egitekoak kontrolatu.
  178. 179 ZER DA UR GOGORRA?
    1. a) Ur sendoa.
    2. b) Janaria prestatzeko balio duen ura.
    3. c) Xaboiari guztiz disolbatzen uzten ez diona.
    4. d) Kaltzio gehiegi duena.
  179. 180 ZEIN PROGRAMAK DU GARBIGAILU-LEHORGAILUA LEHORTZE PROGRAMA BAINO LEHEN?
    1. a) Zentrifugazioak.
    2. b) Aurregarbiketak.
    3. c) Irakuzteak (Enjuagado).
    4. d) Aklaratuak
  180. 181 ZEIN DA OINARRIZKO GARBIKETARAKO PRODUKTUA?
    1. a) Soda kaustikoa.
    2. b) Ura.
    3. c) Xaboia.
    4. d) Amoniakoa.
  181. 182 KATILU MOTA HAUEN ARTEAN, ZEIN ERABILTZEN DA HARAGI SALDARAKO?
    1. a) Bi heldulekukoak.
    2. b) Helduleku bakarrekoa.
    3. c) Heldulekurik gabekoak.
    4. d) Haragi salda platerean ateratzen da.
  182. 183 LIXIBA DESINFEKTATZAILEA DA ETA...
    1. a) Amoniakoarekin nahastu behar da beti.
    2. b) Eraginkorragoa da xaboiarekin nahastea.
    3. c) Denbora iraganda ere, inoiz ez du galtzen eraginkortasuna.
    4. d) Guztiak okerrak dira.
  183. 184 ESKUAK GARBITU BEHAR DITUGU?
    1. a) Elikagaiak manipulatzerakoan.
    2. b) Janaria atera ondoren.
    3. c) Arropa zikina jaso ondoren.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  184. 185 ALABASTROAN ORBANAK KENTZEKO, ZER ERABILI BEHAR DUGU?
    1. a) Agoarrasez bustitako kotoia.
    2. b) Alkoholez bustitako kotoia.
    3. c) Ur bero-beroa.
    4. d) Amoniakoa ozpinarekin.
  185. 186 OSPITALEAN NON GORDETZEN DITUZTE SOLAIRUKO LANGILEEK GARBITZEKO TRESNAK?
    1. a) Solairuko Officean.
    2. b) Biltegi nagusian.
    3. c) Bainugeletan.
    4. d) Egunero biltegi nagusira jaitsi behar dituzte.
  186. 187 ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU DETERGENTE APARDUNEKO MAKINAK?
    1. a) PVCa garbitzeko.
    2. b) Alabastroa garbitzeko.
    3. c) Zeramika garbitzeko.
    4. d) Moketak garbitzeko.
  187. 188 ZEIN BAIEZTAPEN DA ZUZENA?
    1. a) Zeta beti lisatu behar da.
    2. b) Artilea gainean oihal bustia jarrita eta estutu gabe lisatzen da.
    3. c) Kotoia eta lihoa eratara edo alde onetik lisatzen dira, plantxa busti-bustia dagoela.
    4. d) Ehun elastikoak tenperatura baxuan lisatzen dira.
  188. 189 NOLA KENDU BEHAR DIOGU MARKA ERATATIK EDO ALDE ONETIK ERRETAKO KOTOIZKO TELARI?
    1. a) Ur oxigenatu pixka batez bustitako kotoia erabiliz.
    2. b) Ozpin pixka batez bustitako kotoia erabiliz.
    3. c) Lixiba pixka batez bustitako kotoia erabiliz.
    4. d) Limoi-urez bustitako tela arrunt bat erabiliz.
  189. 190 PUNTUZKO JANZKIAK HONELA AMAITU BEHAR DIRA:
    1. a) 200º C –tan lisatuz.
    2. b) Posizio horizontalean.
    3. c) Sorbaldetatik kolgadorean jarriz.
    4. d) Pertxetan.
  190. 191 GARBIKETAREN TENPERATURA FAKTORE ASKOREN MENDE EGONGO DA, HORIETAKO BAT HAU:
    1. a) Arropa zuriaren zikintasuna.
    2. b) Erabilitako arropa kantitatea.
    3. c) Garbigailuaren kalitatea.
    4. d) Erabilitako detergente mota.
  191. 192 KALITATEZKO GARBIKETA LORTZEKO, NOLAKOA IZAN BEHAR DU URAK?
    1. a) Gogorra.
    2. b) Erdi gogorra.
    3. c) Biguna.
    4. d) Oso gogorra.
  192. 193 ARROPA LEHORRA LEKU BATEAN UZTEN DA GERO LISATZE GELARA ERAMATEKO. NOLA DEITZEN ZAIO LEKU HORRI?
    1. a) Karroak.
    2. b) Astoak. (Borriquetes)
    3. c) Muletoia.
    4. d) Lisatze-gela.
  193. 194 GARBIGAILUETAN NOLAKO BIRA EMATEN DU ZENTRIFUGATZAILEAK?
    1. a) Biratzeko noranzko bat du.
    2. b) Biratzeko noranzko asko txandakatzen ditu.
    3. c) Garbigailu motaren arabera.
    4. d) Profesionalak aukeratuko du egokien iritzitako noranzkoa.
  194. 195 ZER DA KALANDRA?
    1. a) Rodillo-plantxa.
    2. b) Sukaldeko tresna bat.
    3. c) Janaria eramateko karroa.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  195. 196 ZERTARAKO ZENTRIFUGATZEN DUGU ARROPA GARBITU OSTEAN?
    1. a) Detergentea kentzeko.
    2. b) Arropa lehortzeko.
    3. c) Ura kentzeko.
    4. d) Zentrifugatzeak ez du izatez zeregin zehatzik.
  196. 197 EGURRA ETA KORTXOA
    1. a) Egunero garbitu behar da, urez batez ere.
    2. b) Ur epela ona da egurrerako eta kortxorako.
    3. c) Urak kalte egiten die egurrari eta kortxoari.
    4. d) Ur eta xaboiz bakarrik garbitu behar dugu.
  197. 198 ZEIN PRODUKTU ERABILTZEN DA DEZENTE KALANDRAREN MARRUSKADURA MURRIZTEKO?
    1. a) Argizaria.
    2. b) Parafina.
    3. c) Sodioa.
    4. d) a) eta b) zuzenak dira.
  198. 199 BISKOSA
    1. a) 150-180 gradu bitarteko lisatze tenperatura behar du.
    2. b) Artilearen antze-antzeko zuntza da.
    3. c) Prentsaren bidez landu behar da.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  199. 200 ARROPA BATEN ETIKETAN LISABURDINAREN MARRAZKIA AGERI DA BARRUAN PUNTU BELTZAK DITUELA, ZER ESAN NAHI DU HORREK?
    1. a) Lurrunik gabe lisatu behar da.
    2. b) Gehieneko lisatze tenperatura..
    3. c) Gutxieneko lisatze tenperatura..
    4. d) Lisaburdinarekin egin behar den presioa.
  200. 201 ARROPA INFEKTATU EDO KUTSATUAK ERAMATEN DITUGUN ZAKUAK
    1. a) Garbitokian dagoen arropa zikina uki dezakete.
    2. b) Kolore jakin bateko zakuak dira eta poliester zuntzezkoak.
    3. c) Plastiko autodisolbagarrizko zakuak dira.
    4. d) Desinfektatu ondoren berriz erabiltzen diren zakuak dira.
  201. 202 GARBIGAILUA GAINKARGATZEN BADUGU...
    1. a) Gaizki garbituta geldituko da arropa.
    2. b) Janzkiak puska daitezke.
    3. c) Denbora eta energia aurreztuko dugu.
    4. d) Ekologikoagoa da ur kantitate berdina erabiltzen dugulako jantzi askotarako.
  202. 203 GARBIGAILUAN ARTILEZKO ARROPAK HONELA GARBITZEA GOMENDATZEN DUTE:
    1. a) 60º -tan.
    2. b) 90º -tan..
    3. c) 85º -tan.
    4. d) Artilezko arropak eskuz eta ur hotzetan garbitzea gomendatzen dute.
  203. 204 UR BEROAREN SISTEMA:
    1. a) Ur hotzaren hodiekiko paralelo doa.
    2. b) Husteko sarearekiko paralelo doa.
    3. c) Ur hotzaren hodien kontrako aldean doa.
    4. d) Hoditeria nagusitik kanpoko sarera egindakotik dator.
  204. 205 KUBO BIKOITZEKO KARROA
    1. a) Kubo bakarrak osatzen du.
    2. b) Ospitaleetan ez da erabiltzen.
    3. c) Ospitaleak garbitzeko beharrezko tresna da.
    4. d) Tresna osagarria da.
  205. 206 OSPITALEETAN ZEIN EREMUTAN ERABILTZEN DIRA DETERGENTEAK?
    1. a) Arrisku handiko eremuetan.
    2. b) Kirofano eremuetan.
    3. c) ZIUn (En las UCI).
    4. d) Orokorretan.
  206. 207 ONTZI BATEAN, PROBETA EDO SAIO HODI BAT DAGO ETA ESKURA ISURI DA, ZER ESAN NAHI DU HORREK?
    1. a) Kaltegarria.
    2. b) Leherkorra.
    3. c) Nuklearra.
    4. d) Korrosiboa.
  207. 208 OSPITALEAN, ZEINTZUK DIRA EREMU KRITIKOAK?
    1. a) Sarbide, lorategi eta terrazen eremuak.
    2. b) Kanpo Kontsultak, Ginekologia eta Traumatologia.
    3. c) Zainketa Intentsiboak, Hemodialisia eta Autopsiak.
    4. d) Administrazioa eta Zerbitzu Orokorrak.
  208. 209 GARBIKETA PRODUKTUETAN MARRAZKI ADIERAZLE (PIKTOGRAMA) BATZUK AGERTZEN DIRA, ZERTARAKO BALIO DUTE?
    1. a) Prezioa jakiteko.
    2. b) Iraungitze data jakiteko.
    3. c) Arrisku maila adierazteko.
    4. d) Produktu azidoak bereizteko.
  209. 210 HEMEN ZEHAZTUTAKO GAINAZAL HAUETATIK ZEINETAN UGALTZEN DIRA BAKTERIAK MAIZAGO?
    1. a) Zoruan.
    2. b) Kristaletan..
    3. c) Hormetan.
    4. d) Ateetan.
  210. 211 KIROFANOETAKO ZABOR POLTSAK
    1. a) Guztiz itxi behar dute.
    2. b) Estali gabe egon behar dute.
    3. c) Kirofanoan bertan utzi behar dira hurrengo egunera arte.
    4. d) Kirofanoetan inoiz ez da egon behar poltsarik.
  211. 212 IGELTSUA NON ERABILTZEN DA BATIK BAT?
    1. a) Emokaduretan. (Revocos)
    2. b) Harlangaitzen junturetan. (Juntas de mampuestos)
    3. c) Harlanduen junturetan. (Juntas de sillares)
    4. d) Luzituetan. (Enlucidos)
  212. 213 ZENBAT DENBORA BEHAR DU IGELTSUAK GOGORTZEKO?
    1. a) 3 eta 8 minutu artean.
    2. b) 10 eta 15 minutu artean.
    3. c) 30 bat minutu.
    4. d) 3 minutu.
  213. 214 NOLA OSATZEN DA ESTOLDERIAKO (ALCANTARILLADO) HIRI SAREA?
    1. a) Eraikin bakoitzeko euri zorrotenaren (bajantes pluviales) bidez.
    2. b) Estolda publikoa eta hondakin-uren kolektoreen bidez.
    3. c) Banakako hodi septikoak elkartuz.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  214. 215 ZERTARAKO BALIO DU PINTOREAREN KUBETAK?
    1. a) Pintorearen tresnak gordetzeko.
    2. b) Brotxak bakarrik gordetzeko.
    3. c) Rodilloak bakarrik gordetzeko.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  215. 216 ZER ERABILI BEHAR DUGU METALEZKO GAINAZALAK ISOLATZEKO?
    1. a) Paper urratzailea.
    2. b) Paper metalikoa.
    3. c) Kortxoa,
    4. d) Esmeril papera.
  216. 217 ESMALTEZTATZEKO HAU ERABILTZEA GOMENDATZEN DUTE:
    1. a) Rodilloak.
    2. b) Spraya.
    3. c) Brotxak.
    4. d) Aplikatzaileak.
  217. 218 KARGA JASOGAILUA ZERTARAKO DA?
    1. a) Merkantzia horizontalean garraiatzeko.
    2. b) Merkantzia bertikalean garraiatzeko.
    3. c) Merkantzia bertikalean eta horizontalean garraiatzeko.
    4. d) Merkantzia horizontalean edo bertikalean garraiatzeko.
  218. 219 ARGIKETARI LAN TXIKIA EGIN NAHI BADUGU, ZER HARTUKO DUGU?
    1. a) Mutur laua duen aliketa.
    2. b) Heldulekua material isolatzailez estalita duen aliketa.
    3. c) Giltza ingelesa.
    4. d) Allen giltza.
  219. 220 HORMA ESKU BAKAR BATEZ ZULATU NAHI BADUGU, ZEIN TRESNA ERABILIKO DUGU?
    1. a) Piketa.
    2. b) Pikotxa. (Pico)
    3. c) Zulagailua.
    4. d) Hotzeko zizela. (Cortafrios)
  220. 221 NOLA DEITZEN ZAIO ERAIKUNTZAKO MATERIALAK AMASATZEKO ONTZIARI?
    1. a) Karretila
    2. b) Bahea. (Criba)
    3. c) Azpila. (Artesa)
    4. d) Txirrika (Carrillo)
  221. 222 ERAIKIN BATEAN SARTU ETA ATEAN HIRUKI FORMAKO SEINALEA BADAGO, BARRUAN GAREZURRA DUENA, ZER ESAN NAHI DU?
    1. a) Kaltegarria.
    2. b) Nuklearra.
    3. c) Infekziosoa.
    4. d) Hilgarria.
  222. 223 ERTZETAKO ENTOKADURAK HONDATU EGIN BADIRA, NOLA BABESTU BEHAR DIRA?
    1. a) Txapa baten bidez.
    2. b) Paper baten bidez.
    3. c) Egurrezko listoi baten bidez.
    4. d) Tela metalikoaren bidez.
  223. 224 ZERTARAKO ERABILTZEN DA GAZTELANIAZKO “GRASERA”?
    1. a) Arraina frijitzeko.
    2. b) Erabilitako olioa gordetzeko.
    3. c) Koipetsuak ez diren likidoak gordetzeko.
    4. d) Begetalak ez direnak gordetzeko.
  224. 225 BURRUNTZALI ZULODUNA ZERTARAKO ERABILTZEN DA?
    1. a) Saldari aparra kentzeko.
    2. b) Jeneroak iragazteko.
    3. c) Likidoak gehitzeko.
    4. d) Olibak ateratzeko.
  225. 226 ZEIN TRESNA BEHAR DUGU SALDA EGITEKO?
    1. a) Zartagina.
    2. b) Eltzea.
    3. c) Tapadun marmita.
    4. d) Paella ontzia.
  226. 227 ZERTARAKO ERABILTZEN DA TERRINA MOLDEA?
    1. a) Souffleak egiteko.
    2. b) Bizkotxoak egiteko.
    3. c) Tartak egiteko.
    4. d) Izozkiak egiteko.
  227. 228 ZER ERABILTZEN DA “AL AIRE” TORNEATU, ZURITU ETA MOZTEKO?
    1. a) Hezurrak kentzekoa
    2. b) Urdaiazpiko labana.
    3. c) Tipula labana.
    4. d) Labana txikia. (Puntilla)
  228. 229 “MARMITÓN” DELAKOAREN EGINKIZUNA HAU DA:
    1. a) Sukaldeko ontziteria, plakak eta tresnak garbitzea.
    2. b) Soldaduei janaria prestatzea.
    3. c) Marmitakoa prestatzea.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  229. 230 SUKALDEAN ZER ESAN NAHI DU GAZTELANIAZKO “DESBARASAR” HITZAK?:
    1. a) Lan mahaia edo lekua libre uztea eta garbitzea, tresna bakoitza bere lekuan berriro jarriz.
    2. b) Arraina garbitzea.
    3. c) Behi haragia zatikatzea.
    4. d) Labeak garbitzea.
  230. 231 ZER DA PINTADA?
    1. a) Hegaztitegiko hegaztia.
    2. b) Ehiza hegaztia.
    3. c) Berez ehiza hegaztia zen baina gaur egun, hegaztitegikoa da.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  231. 232 ZER ERABILIKO DUGU BIZKOTXOAK, MERENGEAK, ALMIBARRAK... IRABIATZEKO?
    1. a) Eltzea.
    2. b) Zartagina.
    3. c) Marmita.
    4. d) Kazola.
  232. 233 MARMITAK, SUKALDEKO ELEMENTU DIREN ALDETIK, ZEREZ DAUDE EGINAK NORMALEAN?
    1. a) Aluminioz.
    2. b) Buztin egosiz.
    3. c) Burdinez.
    4. d) Brontzez.
  233. 234 ZEREZKOAK IZAN BEHAR DUTE ESNE IRAGAZKIAK?
    1. a) Egurrezkoak.
    2. b) Zumezkoak.
    3. c) Aluminiozkoak.
    4. d) Telazkoak.
  234. 235 ZEIN DA PIPER ERREEI AZALA KENTZEKO MODURIK ONENA?
    1. a) Zerrendatan moztea.
    2. b) Labean erre baino lehen zuritu behar dira.
    3. c) Labean erre ondoren, oihal batekin estaliko ditugu minutu batzuetarako izerditu daitezen.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  235. 236 ZEIN DA KOTOIAREN POLIMERIZAZIO MAILA?
    1. a) Zuntzak duen molekula kopurua.
    2. b) Zuntzak duen protoi eta neutroi kopurua.
    3. c) Kotoiak harrapatzen duen errekuntza tenperatura.
    4. d) Zuntzak dituen zelulosa manometroen kopurua.
  236. 237 EGUNEAN 12 ORDUZ LAN EGIN ETA 1000 KG ARROPA PROZESATZEN DITUEN OSPITALEKO GARBITOKIAK
    1. a) 8 orduz lan egin eta arropa kantitate berdina prozesatzen duenaren makinaria bikoitza beharko du.
    2. b) 8 orduz lan egin eta arropa kantitate berdina prozesatzen duenaren makinaria baino gutxiago beharko du.
    3. c) 14 orduz lan egin eta arropa kantitate berdina prozesatzen duenaren makinaria erdia beharko du.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  237. 238 NOLA DERITZO SODA KAUSTIKOZ TRATATUTAKO KOTOIARI?
    1. a) Kotoi kaustikoa.
    2. b) Kotoi sintetikoa.
    3. c) Kotoi mertzerizatua.
    4. d) Kotoi higienizatua.
  238. 239 ZERTARAKO BALIO DU KALANDRAK?
    1. a) Arropa paketetan jartzeko.
    2. b) Arropa lisatzeko.
    3. c) Arropa aldi berean lehortu eta lisatzeko.
    4. d) Arropa konpontzeko.
  239. 240 NOLAKOAK IZAN BEHAR DUTE ZUNTZ BEGETALAK GARBITZEKO PROZESUEK?
    1. a) Alkalinoak.
    2. b) Neutroak.
    3. c) Azidoak.
    4. d) 4ko pH-a dutenak.
  240. 241 OSPITALE UNITATEETAKO ARROPA ZIKINA ETA INFEKTATUA OSPITALEKO GARBITOKIRA GARRAIATU NAHI BADUGU, ZER ERABILIKO DUGU?
    1. a) Karroak.
    2. b) Telazko zakuak.
    3. c) Plastikozko zorroak.
    4. d) Plastikozko zaku autodisolbagarriak..
  241. 242 KOTOIA ZEIN JATORRIKO ZUNTZA DA?
    1. a) Landare jatorrikoa.
    2. b) Animalia jatorrikoa.
    3. c) Jatorri sintetikokoa.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  242. 243 DETERGENTE ALKALINOAK:
    1. a) Produktu dekapatzaileak dira.
    2. b) Era guztietako zikinkeria kentzen dute.
    3. c) Zikin koipetsua kentzen dute.
    4. d) a) eta c) zuzenak dira.
  243. 244 LIXIBAK NOIZ GALTZEN DU ERAGINKORTASUNA?.
    1. a) Fabrikatzen denetik hilabetera.
    2. b) Inoiz ez.
    3. c) Iraungitze datatik bi hilabetera.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  244. 245 ZEIN ERATAKO MAKINA ERABILTZEN DA BANAKAKO KARGAKO GARBIKETARAKO?
    1. a) Garbiketarako tunela.
    2. b) Garbigailu estraktorea.
    3. c) Kalandra.
    4. d) Prentsa.
  245. 246 NORI DAGOKIO ANIMALARIOKO KAIOLAK GARBITZEA?
    1. a) Garbitzaileei.
    2. b) Zeladoreei.
    3. c) Pintxeei.
    4. d) Peoiei.
  246. 247 ZERBITZU-OPERARIOEN TITULAZIOARI ETA HIZKUNTZA ESKAKIZUNARI BURUZKO ZEIN BAIEZTAPEN DA ZUZENA?
    1. a) Zerbitzu-operarioen titulazioa, 186/05 Dekretuaren araberakoa, egindako ikasturteak egiaztatzen dituena (DBH edo parekoa).
    2. b) Zerbitzu-operarioen titulazioa, 186/05 Dekretuaren araberakoa, egindako ikasturteak egiaztatzen dituena (DBH edo parekoa), 1 hizkuntza eskakizuna.
    3. c) Zerbitzu-operarioen titulazioa, 186/05 Dekretuaren araberakoa, egindako ikasturteak egiaztatzen dituena (DBH edo parekoa), 2 hizkuntza eskakizuna.
    4. d) Aurreko guztiak dira onargarriak.
  247. 248. PINTXEAK ZEINEN AGINDUETARA DAUDE?
    1. a) Sukaldariaren aginduetara.
    2. b) Subalterno Buruaren aginduetara.
    3. c) Gobernanten aginduetara.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  248. 249 NORI DAGOKIO SUKALDEKO LABEAK PIZTEA ETA MANTENTZEA?
    1. a) Sukaldariei.
    2. b) Pintxeei.
    3. c) Fogoneroei
    4. d) Lisatzaileei.
  249. 250 NORI DAGOKIO SUKALDEKO TRESNAK GARBITZEA?
    1. a) Pintxeei.
    2. b) Garbitzaileei.
    3. c) Sukaldariei.
    4. d) Beste batzuei.
  250. 251 LANGILE BAT ARRAZOITU GABE EGUN BATEAN LANERA JOATEN EZ BADA, ZER MOTATAKO HUTSEGITEA DA?
    1. a) Oso larria.
    2. b) Larria.
    3. c) Arina.
    4. d) Arrazoitu gabe egun batez lanera ez joatea ez da hutsegitea.
  251. 252 NONDIK HASI BEHAR DA BULEGOA GARBITZEN?
    1. a) Zakarrontziak eta hautsontziak hustetik.
    2. b) Lurrean erratza pasatzetik.
    3. c) Altzariak garbitzetik.
    4. d) Lurra urez garbitzetik.
  252. 253 ZERGATIK GARBITZEN DIRA OSPITALEAK BATEZ ERE?
    1. a) Arrazoi estetikoengatik.
    2. b) Arrazoi higienikoengatik.
    3. c) Segurtasun arrazoiengatik.
    4. d) Arrazoi ekonomikoengatik.
  253. 254 ZEIN LURZORU EZ DA KARETSUA?
    1. a) Terrazoa.
    2. b) Egurra.
    3. c) Marmola
    4. d) Trabertinoa.
  254. 255 TERRAZOZKO LURZORUA GARBITZEKO ERRAZAGO BIHURTZEKO, ZER EGITEN DA?
    1. a) Kristalizatu.
    2. b) Makinaz garbitu.
    3. c) Poroak estali produktu espezifiko baten bidez.
    4. d) Produktu irristagaitza bota.
  255. 256 ZERTARAKO BALIO DU LURZORUAN ERRATZA PASATZEAK?
    1. a) Lurzorua urez garbitzeko.
    2. b) Lurzoruko orbanak kentzeko.
    3. c) Lurzoruko hautsa kentzeko.
    4. d) Lurzoruan irrist egitea ekiditeko.
  256. 257 OSAKIDETZAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEN DERRIGORREZKOTASUN ERREGIMEN OROKORRA BETETZETIK SALBUETSITA EGONGO DIRA BALDINTZA HAUEK BETETZEN DITUZTEN LANGILE FINKOAK:
    1. a) Planaren hasieran 45 urte baino gehiago dituztenak.
    2. b) Egindako ikasketen maila bigarren hezkuntzako graduatura edo parekora iristen ez zaien pertsonak.
    3. c) Euskara ikastea eragozten edo zailtzen dien minusbaliotasun fisiko edo psikikoak dituzten pertsonak.
    4. d) Aurreko guztiak dira onargarriak.
  257. 258 ZERATARAKO BALIO DUTE TXILAR ERRATZEK?
    1. a) Kaleak eta kanpoaldeak erraztatzeko.
    2. b) Moketak erraztatzeko.
    3. c) Sintasolezko lurzoruak erraztatzeko.
    4. d) Marmolezko lurzoruak erraztatzeko.
  258. 259 ZEIN DA LURZORUA AZKAR ETA EROSO GARBITZEKO TRESNARIK EGOKIENA?
    1. a) Zepiloa eta baieta.
    2. b) Baieta, xaboi zatia eta belaunetakoa.
    3. c) Etxeko fregona.
    4. d) Fregona industriala.
  259. 260 ZEIN MOTATAKO LURZORUAN EZ DA ERRATZ BUSTIA PASATU BEHAR?
    1. a) Terrazozkoak.
    2. b) Egurrezkoak.
    3. c) Tako gomazkoak.
    4. d) Granitozkoak.
  260. 261 NORBAITEK IRRIST EGIN DU LURZORU BUSTIAN, EZIN DA JAIKI, ETA HANKETAN EZ DUELA EZER SENTITZEN DIO, ZER EGIN BEHAR DA?
    1. a) Zerbitzu medikora eraman berehala.
    2. b) Ura eman.
    3. c) Dagoenean utzi eta burua inmobilizatu.
    4. d) Jaikitzera bultzatu.
  261. 262 ZEIN DA OSPITALEAN UREZ ERRAZTATZEAREN ABANTAILA NAGUSIA?
    1. a) Hautsa kontrolatzen du eta, hortaz, sistema higienikoena da.
    2. b) Zorua apain uzten du.
    3. c) Ohiko erraztatzea baino azkarragoa da.
    4. d) Leku zailetan ere egin daiteke.
  262. 263 LURZORURAKO MAKINA BIRAKARIEK (ROTATIVAS) EZ DUTE BALIO HONETARAKO:
    1. a) Hautsa kentzeko.
    2. b) Zorua urez garbitzeko.
    3. c) Zoruari distira ateratzeko.
    4. d) Zorua kristalizatzeko.
  263. 264 ZERTARAKO DIRA ASPIRADORAK?
    1. a) Urez garbitzeko.
    2. b) Distira ateratzeko.
    3. c) Hautsa kentzeko.
    4. d) Argizaria emateko.
  264. 265 ZER DA ARMIARMA (ARAÑA)?
    1. a) Kozinatutako jakiak elementu solidoetatik ateratzeko erabiltzen den tresna.
    2. b) Kozinatutako jakiak elementu beroetatik ateratzeko erabiltzen den tresna.
    3. c) Kozinatutako jakiak likido beroetatik ateratzeko erabiltzen den tresna.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  265. 266 ZERTARAKO ERABILTZEN DA FERMENTATZEKO ARMAIRUA?
    1. a) Legamia duten oreak fermentatzeko.
    2. b) Likidoak fermentatzeko.
    3. c) Solidoak fermentatzeko.
    4. d) Alkohola izan dezaketen likidoak fermentatzeko.
  266. 267 ZERTARAKO ERABILTZEN DA TARTA-UZTAIA?
    1. a) Tarta-molderako, normalean, masa hautsirako (pasta quebrada).
    2. b) Ospakizunetako tarten molderako.
    3. c) Era guztietako masen molderako.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  267. 268 ZER DA BROTXETA?
    1. a) Janari aurrekozinatua prestatzeko tresna.
    2. b) Janaria sartu eta gero kozinatzeko tresna.
    3. c) Kozinatuta dagoen janaria sartzeko tresna.
    4. d) Begetalak sartzeko tresna.
  268. 269 ZEIN TENPERATURATAN EGOTEN DA PLATER-BEROGAILUAREN KARROA?
    1. a) 100º -ko tenperaturan.
    2. b) 50º -ko tenperaturan.
    3. c) 75º -ko tenperaturan.
    4. d) 90º -ko tenperaturan.
  269. 270 ZER ERABILTZEN DUGU LABANAK ZORROZTEKO?
    1. a) Kuterra.
    2. b) Mandolina
    3. c) Eslaboia.
    4. d) Injektorea
  270. 271 ZER DA ESTAMAÑA?
    1. a) Salda garbituak iragazteko tela.
    2. b) Ontzi bat.
    3. c) Arraina mozteko labana.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  271. 272 ZERTARAKO ERABILTZEN DA MANDOLINA?
    1. a) Oilasko haragia mozteko.
    2. b) Patatak eta barazkiak era desberdinetan mozteko.
    3. c) Likidoei zikina kentzeko.
    4. d) Haragia txikitzeko.
  272. 273 INJEKTOREA ZEREKIN ERABILTZEN DA?
    1. a) Urdaiazpiko egosia.
    2. b) Solomo ontzutua. (Lomo adobado)
    3. c) Hirugiharra.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  273. 274 NOLA DU IZENA BIRRINTZEKO EDO MASA EGITEKO HORTZ EDO KUTXILLA BATZUK BIRARAZTEN DITUEN GAILU ELEKTRIKOAK, POTENTZIA HANDIKO MOTORRA ETA TENPERATURA BATZEN DITUENAK?
    1. a) Salamandra.
    2. b) Rondona
    3. c) Termonixa
    4. d) Birringailua. (Refinadora)
  274. 275 NON GORDE BEHAR DIRA BANANAK?
    1. a) Izozkailuan.
    2. b) Hozkailu ganberan gainerako frutarekin batera.
    3. c) Aurreko horietako edozeinetan.
    4. d) Biltegiko lekuren batean, giro tenperaturan.
  275. 276 “RECHAUD” DELAKOARI HONELA ERE DEITZEN ZAIO:
    1. a) Su txikia (Infernillo)
    2. b) Salamandra
    3. c) Injektorea
    4. d) Kuterra.
  276. 277 SU TXIKIA (INFERNILLO) ZEREN BIDEZ DABIL?
    1. a) Elektrizitatearen bidez.
    2. b) Gas edo alkoholaren bidez.
    3. c) Gasolinaren bidez..
    4. d) Gasaren bidez.
  277. 278 ZER DA GAZTELANIAZKO “AVIAR”?
    1. a) Hegaztiak egosteko prestatu.
    2. b) Kozinatutako janaria prestatzeko teknika da.
    3. c) Animalia sakrifikatu baino lehen egiten diren gauza guztiak.
    4. d) Pastelgintzan egiten da.
  278. 279 BATZUETAN JAKIAK HOTZETIK KOZINATZEN DIRA PRESTATZEN ARI GAREN JAKI HORREN ELEMENTU NUTRITIBOAK (ZUKUAK) KANPORA IRTEN ETA ERABILTZEN ARI GAREN BITARTEKOAREKIN NAHAS DAITEZEN. NOLA DEITZEN ZAIO HORRI?
    1. a) Kontzentrazio bidez egostea.
    2. b) Espantsio bidez egostea.
    3. c) Lurrun bidez egostea.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  279. 280 SUKALDARITZAN ZER DA ILTZEA?
    1. a) Espezia lurrintsua.
    2. b) Perretxikoa.
    3. c) Haragia.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  280. 281 ZERI DEITZEN DIOGU ESKALOPATZEA?
    1. a) Edozein jaki xerra lodi eta zabal samarretan ebaki.
    2. b) Haragiari gantza kentzea.
    3. c) Salda garbitzea.
    4. d) Pieza bati ebakidurak egitea.
  281. 282 ZER DA NIAZINA?
    1. a) Karbono-hidratoa.
    2. b) Gatza.
    3. c) Bitamina hidrosolublea.
    4. d) Proteina.
  282. 283 ZERI DEITZEN DIEGU KARBONO-HIDRATO?
    1. a) Batez ere karbonoz osatutako konposatu organikoak.
    2. b) Batez ere karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatutako konposatu ez-organikoak.
    3. c) Batez ere karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatutako konposatu organikoak.
    4. d) Bitaminez eta proteinez osatutako konposatu organikoak.
  283. 284 NOLA DEITZEN ZAIO JAKI SOLIDOA LIKIDO BATEKIN BATERA PURE BIHURTZEARI?
    1. a) Sueztitzea.
    2. b) Bahetzea.
    3. c) Galdarraztatzea.
    4. d) Diluitzea.
  284. 285 ZEIN TRESNA ERABILTZEN DA SALDAK, KREMAK... IRAGAZTEKO?
    1. a) Bahea.
    2. b) Puregailua
    3. c) Iragazki txinatarra.
    4. d) Kazola zabala.
  285. 286 URDAITEGIAN APARATU BAT ERABILTZEN DA MASA FINAK EGITEKO ETA HARAGI TXIKITUA OSO MEHE EGITEKO. NOLA DEITZEN ZAIO APARATU HORRI?
    1. a) Kuterra.
    2. b) Prestatzailea.
    3. c) Fianbrera
    4. d) Espalmadera
  286. 287 ZIZTAGAILUAZ
    1. a) Likidoak sartzen ditugu, batez ere, gatzuna, piezen barruan, haragi zatietan normalean.
    2. b) Solidoak haragi zatietan sartzen ditugu.
    3. c) Esne-gaina sartzen dugu ogietan.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  287. 288 ZER ERABILTZEN DUGU BUFFETEAN MONTATUTAKO PIEZAK APAINTZEKO?
    1. a) Mahuka muturra (boquilla)
    2. b) Brotxeta.
    3. c) Uztaiak.
    4. d) Ateleteak.
  288. 289 ZERTARAKO ERABILTZEN DA SALAMANDRA?
    1. a) Sukaldeko platerak garbitzeko.
    2. b) Janaria banatzeko.
    3. c) Prestakin jakin batzuk gorritzeko edo gratinatzeko.
    4. d) Sukaldean ez dago halako tresnarik.
  289. 290 ZERI DEITZEN DIOGU “CLARIFICAR”?
    1. a) Saldari gardentasuna emateari.
    2. b) Saldari gardentasuna emateari beste jaki batzuek sartu baino lehen.
    3. c) Saldari gardentasuna emateari esekita edo suspentsioan dauzkan zatikiak eta hondarrak kenduz.
    4. d) Saldari ura botatzeari.
  290. 291 EGITEKO PROZESUA ARINTZEKO, BATEZ ERE, ERRETZERAKOAN, EBAKIAK EGITEN ZAIZKIO PIEZARI. NOLA DEITZEN ZAIO HORRI?
    1. a) Apaindu (Detallar)
    2. b) Ebaki (Incidir)
    3. c) Prestatu. (Aviar)
    4. d) Zizelatu. (Cincelar)
  291. 292 SUKALDEAN ZER HARTU BEHAR DUGU KONTUAN ISTRIPUAK SAIHESTEKO?
    1. a) Su-itzalgailuak egotea.
    2. b) Alarma
    3. c) Larrialdietako argiak.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  292. 293 NOLA DEITZEN ZAIO GAZTELANIAZ MIHI-ARRAINA (LENGUADO) BRESEATZEKO (BRESEAR) TRESNARI?
    1. a) Besuguera
    2. b) Braseadora
    3. c) Lubinera
    4. d) Turbotera
  293. 294 EHIZA-HEGAZTI BAT OSO ESTIMATUA DA EUSKADIN SUKALDARITZAN BALIO HANDIA DUELAKO ETA MIGRATZAILEA DA, ZEIN?
    1. a) Eperra
    2. b) Oilagorra
    3. c) Faisaia.
    4. d) Basoilarra
  294. 295 ESNE GATZATUAK ZER MOTATAKO ALTERAZIOA DU?
    1. a) Fisikoa.
    2. b) Biologikoa.
    3. c) Naturala
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  295. 296 ZEIN GAIXOTASUN HARRAPATU DAITEKE ESNEAREN BIDEZ BEHIAREN GAIXOTASUNA DELA ETA?
    1. a) Gripea.
    2. b) Elgorria
    3. c) Maltako sukarra.
    4. d) Bronkitisa.
  296. 297 ZEIN SISTEMA ERABILI DA TRADIZIOZ ESNEAREN BIDEZ KUTSATUTAKO INPUREZAK, BALIZKO GAIXOTASUNAK... EZABATZEKO?
    1. a) Egostea.
    2. b) Izoztea.
    3. c) Pasteurizatzea.
    4. d) Higienizatzea.
    298 KARBONO-HIDRATOEI HONELA ERE DEITZEN ZAIE:
    1. a) Proteinak.
    2. b) Bitaminak.
    3. c) Kaloriak.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  297. 299 ZENBAT ATALETAN DAGO BANATUTA SUKALDEA?
    1. a) Sei.
    2. b) Lau.
    3. c) Bost.
    4. d) Zazpi.
  298. 300 NOIZ BOTA BEHAR DITUGU KONTSERBAK?
    1. a) Ontzia konkortuta dagoenean.
    2. b) Ontziaren ertzak oxidatuta daudenean.
    3. c) Iraungitze data igaro denean.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  299. 301 ZER DA AZUKREA?
    1. a) Bitamina.
    2. b) Minerala.
    3. c) Proteina.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  300. 302 NOIZ GALTZEN DITU JANARIAK, BATEZ ERE, BARAZKI ETA BERDUREK, C BITAMINA BATZUK?
    1. a) Garaiz aurretik jasotzen ditugunean.
    2. b) Desinfektatzaileak erabiltzen ditugunean.
    3. c) Egosterakoan..
    4. d) Egosi ondoren izozten badugu.
  301. 303 SALTSA URRITUKO (REDUCIR) DUGULA DIOGUNEAN, ZER EGITEN DUGU?
    1. a) Egiteko botatako elementu batzuk kendu.
    2. b) Ura gehitu.
    3. c) Irakinarazi kontzentratuago egiteko.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  302. 304 ZEIN TENPERATURATAN EDUKI BEHAR DUGU IZOZKIAK GORDETZEKO ALTZARIA?
    1. a) – 35º.
    2. b) 0º.
    3. c) + 5º.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  303. 305 ELIKAGAI-KUTSADURA ESTAFILOKOZIKOAN, ZEIN IZATEN DA ERAMAILE KUTSATZAILE OHIKOENA?
    1. a) Azukrea.
    2. b) Arrautza.
    3. c) Berdurak.
    4. d) Manipulatzailea.
  304. 306 LABANA ZEREN ANTZERA ERABILTZEN DA?
    1. a) Morteroa
    2. b) Espatula.
    3. c) Rodilloa
    4. d) Kuterra.
  305. 307 ZER EZINGO DUGU INOIZ TRINTXADORAN SARTU?
    1. a) Ogia.
    2. b) Haragia.
    3. c) Gazta.
    4. d) Hezurrak.
  306. 308 MORTEROA ERABILTZEKO ZER BEHAR DUGU?
    1. a) Mazoa.
    2. b) Espatula.
    3. c) Rodilloa.
    4. d) Iragazki txinatarra.
  307. 309 ZERTARAKO ERABILTZEN DA RODILLOA?
    1. a) Irinezko oreak luzatzeko.
    2. b) Gazta lautzeko.
    3. c) Haragia lautzeko.
    4. d) Morteroan erabiltzeko.
  308. 310 NOLAKOA IZAN BEHAR DU PARRILLAK?
    1. a) Labearen antzeko neurria izan behar du.
    2. b) Labea baino neurri handiagokoa izan behar du.
    3. c) Labea baino zerbait txikiagoa.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  309. 311 ANTEKAMARAK ZEIN TENPERATURATAN EGON BEHAR DU?
    1. a) + 2º eta + 4º artean.
    2. b) 0º -tan.
    3. c) 5º eta 9º artean..
    4. d) +10º eta +12º artean..
  310. 312 LABE ELEKTRIKOETAKO ERRETOKIEK (CÁMARAS DE COCCIÓN) ZEIN TENPERATURA JASAN DEZAKETE GEHIENEZ?
    1. a) 250º.
    2. b) 350º.
    3. c) 400º.
    4. d) 500º
  311. 313 SUKALDEKO TRESNAK ONDO MANTENTZEKO, ZEIN ERATAKO XABOIA ERABILI BEHAR DA?
    1. a) Neutroa.
    2. b) Pisutsua.
    3. c) Korrosiboa.
    4. d) Azalbabeslea.
  312. 314 SUKALDEAN, ZERTARAKO DA KANPAIA?
    1. a) Askatutako gasak emultsioz jasotzeko.
    2. b) Askatutako lurrunak zabaltzeko.
    3. c) Askatutako lurrunak jaso eta zabaltzeko.
    4. d) Askatutako lurrun eta gasak xurgatuz jaso eta ezabatzeko.
  313. 315 NON JARRI BEHAR DITUGU BETI MAKINA PIKADORAK?
    1. a) Biltegian.
    2. b) Gela hotzean.
    3. c) Fogoien ondoan.
    4. d) Sukaldeko sarreran.
  314. 316 NOIZ ESATEN DUGU GASAREN ERREKUNTZA TXARRA DELA?
    1. a) Garra horia denean.
    2. b) Garra etengabe itzaltzen denean.
    3. c) Garra oso iluna denean.
    4. d) Garra gorrixka denean.
  315. 317 ZER DA DESGLASATZEA?
    1. a) Erabili berri den erregailura ardoa gehitzea eduki dezakeen zukua berreskuratzeko.
    2. b) Likido bati azukrea gehitzea.
    3. c) Barazkiak egindakoan ateratako likidoari ardoa gehitzea.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  316. 318 LIXAK IZENDATZEAN, ZENBAKI ALTUAK ZER ESAN NAHI DU?
    1. a) Egur gogorretarako lixa.
    2. b) Ale lodiko lixa.
    3. c) Ale fineko lixa.
    4. d) Zenbakia fabrikatzailearen barne kodea da eta ez du ezer berezirik esan nahi erabiltzailearentzat.
  317. 319 KARGAK JASOTZEKO ELEMENTU LAGUNTZAILEEK NOLAKOAK IZAN BEHAR DUTE?
    1. a) Ahalik eta luzeenak.
    2. b) Beltzak edo grisak.
    3. c) Jaso beharreko kargak jasaten dituztenak.
    4. d) Aurreko hiru erantzunetatik bat ere ez da zuzena.
  318. 320 ZER DA INGLETEA?
    1. a) Egurrezko bi piezaren edozein lotura.
    2. b) Egurrezko bi pieza eskuadran lotzea.
    3. c) Muntaketak egiteko tresna.
    4. d) Bi pieza kolatzeko makina.
  319. 321 ZER DA EGURRAREN KOPADURA (ALABEO O REVIRO)?
    1. a) Egurrezko pieza lehortzean sortzen den deformazioa.
    2. b) Egurraren kurbadura hezetasuna dela eta.
    3. c) Egurraren handitua hezetasuna dela eta.
    4. d) Egurrezko pieza lehortzean sortzen den pitzadura.
  320. 322 ZER ADIERAZTEN DIGU KOLORE GORRIXKAZ TINDATURIKO TAULA AGLOMERATUAK?
    1. a) Aire zabalean erabili daitekeela.
    2. b) Hidrofugoa dela.
    3. c) Xilofagoen erasoei aurre egiten diela.
    4. d) Suaren kontrakoa dela.
  321. 323 ATEAREN MARKOAN, ZER DA LARGEROA?
    1. a) Markoaren barruko aldea.
    2. b) Goiko pieza horizontala.
    3. c) Osatzen duten bi pieza edo ertz bertikaletako bakoitza.
    4. d) Zoladura azpian dagoen marko-zatia.
  322. 324 ZERTAN DATZA ZERRA EDO ZERROTE BATI ENTRAMA ATERATZEA?
    1. a) Hortzak pixka bat okertzea alde batera eta gero bestera.
    2. b) Zerrotearen hortzak zorroztea.
    3. c) Zerra zuntzarekiko perpendikular erabiltzea.
    4. d) Zerrotearen hortzak gori-gori egitea eta bat-batean hoztea gogortu daitezen.
  323. 325 ZER ERABILIKO DUGU ANGELUAK PIEZA BATETIK BESTERA ERAMATEKO?
    1. a) Transportadorea
    2. b) Sasieskuadra (falsa escuadra)
    3. c) Konpasa.
    4. d) Eskuadra eta kartaboia.
  324. 326 ZER DA GAZTELANIAZKO “TALADRO PERCUTOR” DELAKOA?
    1. a) Gainazal gogorragoekin topo egitean errebotatzeko prestatutako zulagailua.
    2. b) Blokeagailua duen zulagailua.
    3. c) Zulatu eta kolpatu aldi berean egiten duen zulagailua.
    4. d) Hormigoia zulatzeko zulagailua.
  325. 327 ILTZEAREN EZAUGARRIETAN ZER AGERTZEN DA BETI?
    1. a) Luzera eta lodiera.
    2. b) Luzera bakarrik.
    3. c) Lodiera bakarrik.
    4. d) Fabrikatzailearen arabera.
  326. 328 EGURRA ZAKARKI ARBASTATZEKO (DEBASTAR), ZER ERABILIKO DUGU?
    1. a) Lima.
    2. b) Arraspa (escofina).
    3. c) Gilamea
    4. d) Zerrotea.
  327. 329 ZEIN DA ZINTZILIKATZEKO BURDINERIA (HERRAJE DE COLGAR)?
    1. a) Muellea
    2. b) Orpoa (quicio)
    3. c) Bisagra.
    4. d) Morroiloa (cerrojo).
  328. 330 ZER DA GAZTELANIAZKO “PASADOR” DELAKOA?
    1. a) Atea guztiz irekitzen uzten ez duen katea.
    2. b) Segurtasun-sarraila mota bat.
    3. c) Maratila (aldabilla) mota.
    4. d) Ate eta leihoetako orriak geldik eduki eta aseguratzeko erabiltzen den sarraila-mota.
  329. 331 ZEIN MATERIAL EZ DU SEKULA UKITU BEHAR BERUNAK?
    1. a) Karea.
    2. b) Igeltsua.
    3. c) Eskaiola.
    4. d) Zementua.
  330. 332 ZER DA AHARI-KOLPEA (GOLPE DE ARIETE)?
    1. a) Hodi batean sortzen den gainpresio suntsitzailea likidoaren pasabidea bat-batean ixten denean.
    2. b) Txorrota bati eman behar zaion indarra handik fluidoa ez galtzeko.
    3. c) Balbula multzo jakin bati ematen zaion izena, horren eraginez ixten dena.
    4. d) Hodietan eman behar den kolpea muntatzen hasteko.
  331. 333 NON JARRI BEHAR DA KOMUNEKO SIFOIA?
    1. a) Komunak ez du sifoirik izaten, tutura husten da zuzenean.
    2. b) Forjatuaren azpian, handia da eta.
    3. c) Komunari ez zaio sifoirik jarri behar aparatuak berak baduelako bat.
    4. d) Forjatuan enbutituta, sartzen bada.
  332. 334 ESKAILERA ERAMANGARRI TOLESGARRIEN EGONKORTASUNA BERMATZEKO, ZER EGIN BEHAR DA?
    1. a) Hanken oinarriak lokarri batez lotu.
    2. b) Parez pareko bi maila kate edo uhalez lotu.
    3. c) Alboko langetak lotu iltzatutako ohol batez.
    4. d) Ez dago ezer egin beharrik.
  333. 335 ZEIN EKIPAMENDU ERABILIKO DUGU LOKAL BATEKO TENPERATURA ETA HEZETASUN MAILA NEURTZEKO?
    1. a) Anemometroa.
    2. b) Manometroa.
    3. c) Termohigrometroa.
    4. d) Termometroa.
  334. 336 AIRE GIROTUAREN EKIPAMENDUAN, ZEIN EGOERA ALDAKETA GERTATZEN DA REFRIGERANTEAN, EBAPORADORETIK PASATZEAN?
    1. a) Gasifikatu egiten da.
    2. b) Solido bihurtzen da.
    3. c) Likidotu egiten da.
    4. d) Ez da aldaketarik gertatzen.
  335. 337 ZER EGITEN DU TERMOSTATOAK?
    1. a) Tenperatura neurtu.
    2. b) Tenperatura kontrolatu.
    3. c) Presioa kontrolatu.
    4. d) Presioa neurtu.
  336. 338 HOTZA EDO BEROA PRODUZITZEAZ GAIN, ZERTARAKO BALIO DU KLIMATIZAZIO-SISTEMAK?
    1. a) Aireztatzeko beharra kentzeko lokaletan.
    2. b) Intsektuak agertzeko aukera ezabatzeko.
    3. c) Suspentsioan dagoen polenaren indizea kontrolatzeko.
    4. d) Lokaleko hezetasun erlatiboa kontrolatzeko.
  337. 339 EGURREZKO ESKAILERA ERAMANGARRIA EGOERA ONEAN ETA SEGURTASUN BERME GUZTIEKIN MANTENTZEKO, ZER EZ DA EGIN BEHAR?
    1. a) Zintzilikatu.
    2. b) Bi punturen gainean jarri.
    3. c) Leku lehorrean gorde.
    4. d) Koloreztatu.
  338. 340 ZEREN BIDEZ KENDU BEHAR DA ZULAGAILUAREN OINARRIAN GELDITUTAKO TXIRBILA?
    1. a) Eskuz, kontu handiz.
    2. b) Xaboiz.
    3. c) Aire konprimatua emanez.
    4. d) Zepiloz edo brotxaz.
  339. 341 LANTOKIAN LURREAN KUTXATILAKO TAPA FALTA DELA ETA ZULOA GELDITZEN DELA IKUSI DUGU. ZER EGIN BEHAR DUGU LEHENIK ETA BEHIN?
    1. a) Sarreran oharra jarri.
    2. b) Argiak piztuta laga.
    3. c) Kutxatilaren tapa bilatu.
    4. d) Hesiak edo gauzak jarri zuloa inguratzeko.
  340. 342 DATUAK BISTARATZEKO PANTAILAK SU HARTU DU. ZEIN SU ITZALGAILU DA EGOKIENA?
    1. a) Anhidrido karbonikozkoa.
    2. b) Ur pulberizatua.
    3. c) Hauts lehor polibalentea.
    4. d) Ur zorrotada.
  341. 343 NON JARRI BEHAR DIRA ESKU-ESKAILERAREN OINAK, EDO ZAPATAK, EGONKOR EGON DADIN?
    1. a) Estera txiki baten gainean.
    2. b) Oinarri sendo baten gainean.
    3. c) Egurrezko takoen gainean.
    4. d) Adreiluen gainean.
  342. 344 LANTOKIAN MATXURA ELEKTRIKO GARRANTZITSUA DAGOELA SUMATZEAN, ZER EGIN BEHAR DA LEHENIK ETA BEHIN?
    1. a) Argiketariari esan.
    2. b) Itxaron.
    3. c) Matxura aurkitzen saiatu.
    4. d) Korrontea moztu eta kartel hau jarri: “ez konektatu, kontuz!”
  343. 345 ENPRESAN, NOR ARDURATUKO DA SEGURTASUNA EGITEAZ?
    1. a) Arduraduna.
    2. b) Prebentzioko burua.
    3. c) Segurtasun eta Osasun Batzordea
    4. d) Denak.
  344. 346 ZERTAN DATZA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA KUDEATZEA?
    1. a) Kaskoak, betaurrekoak, eskularruak, botak, eta, oro har, babes elementuak erostean.
    2. b) Segurtasunaz arduratzean.
    3. c) Horren ardura hartzean, enpresako antolakuntza-egitura erabiliz.
    4. d) Baliabide ekonomikoak helburu baterako banatzean. Prebentzioan.
  345. 347 MAKINA BATEK PARTIKULAK BOTATZEN DITU. ZER EGIN BEHAR DA ISTRIPUAK SAIHESTEKO?
    1. a) Banakako babeserako ekipamendua jarri.
    2. b) Makina pantailatu.
    3. c) Begiak itxi.
    4. d) Makina gutxi erabili.
  346. 348 NOLA IGO EDO JAITSI BEHAR DUZU ESKU-ESKAILERA?
    1. a) Eskuak aske eta aurreraka, eskailerari begira.
    2. b) Eskuak aske eta eskailerari atzea emanda.
    3. c) Gutxienez, esku bat aske duzula.
    4. d) Ohituta gauden eran.
  347. 349 SUKALDEKO GASAK XURGATZEKO KANPAIA PRODUKTU DETERGENTEZ GARBITZEKO, NOLA BABESTU BEHAR DUGU GEURE BURUA?
    1. a) Betaurrekoen bidez.
    2. b) Aurpegi-pantailaren bidez.
    3. c) Zapiaren bidez.
    4. d) Biseradun txapelaren bidez.
  348. 350 “MARTILLO DE UÑAS” DELAKOA ZERTARAKO ERABILIKO DUGU?
    1. a) Gauza pisutsuak kolpekatzeko.
    2. b) Iltzeak sartu eta ateratzeko.
    3. c) Torlojuak estutu eta lasaitzeko.
    4. d) Mozteko.
  349. 351 ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA ZIZELAK (CINCELES) BATEZ ERE?
    1. a) Palanka egiteko.
    2. b) Mailuz kolpekatuz era guztietako materialak landu, moztu eta markatzeko.
    3. c) Gauza pisutsuak kolpekatzeko.
    4. d) Aurreko erantzun bat bera ere ez da zuzena.
  350. 352 NORK KONPONDU BEHAR DITU ESKU-ERREMINTAK?
    1. a) Langileak.
    2. b) Enpresariak.
    3. c) Pertsonal espezializatuak.
    4. d) Horietako edonork.
  351. 353 ZERTARAKO BALIO DUTE BATIK BAT TENAZEK?
    1. a) Piezei eusteko.
    2. b) Puntak iltzatzeko.
    3. c) Torlojuak estutzeko.
    4. d) Iltzeak atera eta alanbreak mozteko.
  352. 354 KARRETILA JASOTZAILEAREKIN ATE BATETIK PASATZERAKOAN, ZER EGINGO DUGU?
    1. a) Azkar pasatu.
    2. b) Atzeraka pasatu.
    3. c) Albotik pasatu.
    4. d) Makal pasatu eta lehenagotik klaxona jo.
  353. 355 ONDO IKUSTEN UZTEN EZ DIGUN KARGA BADARAMAGU KARRETILA JASOTZAILEAN, NOLA JOAN BEHARKO DUGU?
    1. a) 20 km/h –ko abiaduran gehienez.
    2. b) Atzeraka.
    3. c) Argiak piztuta.
    4. d) Karga jasota.
  354. 356 ZER DA “BRUNOISE”A?
    1. a) Barazkiak xehe-xehe ebakitzeko modua.
    2. b) Haragia xehe-xehe ebakitzeko modua.
    3. c) Arraina xehe-xehe ebakitzeko modua.
    4. d) Barazki mota.
  355. 357 ZER DA “JULIANA”?
    1. a) Barazkiak zerrenda loditan ebakitzeko modua.
    2. b) Edozein jaki zerrenda xehe eta luzetan ebakitzeko modua, batez ere barazkiak.
    3. c) Kozinatzeko modua.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  356. 358 ZER DA “POPIETA”?
    1. a) Arrain-xerra edo haragi-xerra, betegarriekin edo gabe bildua.
    2. b) Arrain-xerra da, betegarririk gabe bildua.
    3. c) Haragi-xerra da, betegarriekin bildua.
    4. d) Arrain-xerra da.
  357. 359 ESKU-ESKAILERA HORMA BATEN KONTRA JARTZEN BADUGU, NOLAKOA IZANGO DA ESKAILERAREN LUZERA ETA HONEN OINARRIAREN ETA HORMAREN ARTEKO DISTANTZIAREN ARTEKO ERLAZIOA?
    1. a) 2 - 1
    2. b) 3 - 1
    3. c) 4 - 1
    4. d) 5 - 1
  358. 360 ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA ALIKETAK BATEZ ERE?
    1. a) Tuerkak estutzeko.
    2. b) Zuloak egiteko.
    3. c) Ebakitzeko..
    4. d) Torlojuak estutzeko.
  359. 361 ZER DA GARBITZEA?
    1. a) Altzariei eta zoruari distira ateratzea.
    2. b) Desinfektatzea.
    3. c) Zikina kentzea.
    4. d) Anbientadorea botatzea.
  360. 362 ESKU-KARGAK MANEIATZERAKOAN, KARGAREN PISUA KONTUAN IZANDA, BA AL DU ERAGINIK KARGA ZEIN ALTUERARAINO JASOTZEN DUGUN?
    1. a) Ez.
    2. b) Berdin dio.
    3. c) Bai.
    4. d) Karga maneiatzen duen pertsonaren arabera.
  361. 363 ZERK DU ERAGINA KARGAK ESKUZ MANEIATZERAKOAN?
    1. a) Kargaren koloreak.
    2. b) Urtaroak.
    3. c) Enpresa-motak.
    4. d) Maneiatzearen maiztasunak, pisuak eta pertsonaren adinak.
  362. 364 NOLA HELDU BEHAR ZAIE ESKUZ KARGEI, MANEIATZEKO?
    1. a) Esku-ahurrekin (palmas) eta falangeekin.
    2. b) Hatz puntekin.
    3. c) Bizkarra okertuz.
    4. d) Enborra bihurtuta eta hanka baten gainean.
  363. 365 ZERTARAKO BALIO DU GAPIRIOAK (CABRIA)?
    1. a) Kargak igo edo jaisteko.
    2. b) Jendea garraiatzeko.
    3. c) Hormigoia txikitzeko.
    4. d) Zuloak egiteko.
  364. 366 BILTEGIAN, NON JARRI BEHAR DIRA MATERIAL PISUTSUENAK?
    1. a) Goi-goiko partean.
    2. b) Berdin dio.
    3. c) Oztopo egiten ez duten lekuan.
    4. d) Biltegiko beheko partean.
  365. 367 EDOZEIN SUBSTANTZIA KIMIKO MANIPULATU BAINO LEHEN, ZER EGIN BEHAR DA?
    1. a) Haren kolorea eta itxura orokorra ezagutu.
    2. b) Etiketak eta segurtasun-fitxak arretaz irakurri, istripurik bada zein arrisku dauden eta zein neurri hartu jakiteko.
    3. c) Substantzia hori duten edukiontziak itxi, une horretan erabiltzen ari garena izan ezik.
    4. d) Biltegiko giro-tenperatura eta –hezetasuna zaindu.
  366. 368 KARRETILA JASOTZAILEAREN GEHIENEKO KARGA-GAITASUNA GAINDITZEN BADUGU, ZEIN ARRISKU IZANGO DA HANDIENA?
    1. a) Makalago joatea.
    2. b) Karretila iraultzea.
    3. c) Atzeraka ezin joatea.
    4. d) Ez da arrisku berezirik sortzen.
  367. 369 ZER EGIN BEHAR DA SUBSTANTZIA KIMIKO ARRISKUTSU GUZTIEKIN?
    1. a) Kolore deigarri batez pintatu.
    2. b) Erabat itxitako lekuetan biltegiratu.
    3. c) Garabien bidez manipulatu.
    4. d) Behar bezala identifikatu eta dagokien segurtasun-fitxa jarri.
  368. 370 ZER DIRA SU-ITZALGAILUAK?
    1. a) Hormetan jarrita eta ur-tutuetara konektatuta dauden gailuak.
    2. b) Ur-harguneak (puntos de toma de agua).
    3. c) Sua bizitzeko elementuak.
    4. d) Sutara bota edo bideratu daitekeen itzaltzeko substantzia duten aparatuak.
  369. 371 NOLAKOAK IZAN BEHAR DUTE SUBSTANTZIA KIMIKOAK BILTEGIRATZEKO GUNEEK?
    1. a) Suaren kontra babestuta eta behar adina aireztatuta.
    2. b) Lokal nahiko txikiak eta erabat itxiak.
    3. c) Instalazio elektrikoetatik gertu egon behar dute.
    4. d) Berokuntza-instalazioetatik gertu egon behar dute.
  370. 372 SEGURTASUN SEINALEETAN, ZER ADIERAZTEN DU KOLORE GORRIAK?
    1. a) Salbamendua eta lehen sorospenak.
    2. b) Ohartarazpena (advertencia)
    3. c) Betebeharra (obligación)
    4. d) Debekua, arriskua edo alarma.
  371. 373 ZEIN EZ DA ZUZENA?
    1. a) Elikagaiak erabili aurretik eskuak xaboiz garbitu behar dira.
    2. b) Elikagaiak nahiko kozinatu behar dira, germen kaltegarriak desagerrarazteko.
    3. c) Gordinik jaten diren barazkiak uretan eduki behar dira, janariekin erabiltzeko lixiba tanta batzuekin.
    4. d) Egosiko ditugun barazkiak ez dira aurretik garbitu behar.
  372. 374 ZEIN FORMA DAUKATE JOKABIDE KONKRETU BATEN BETEBEHAR SEINALEEK?
    1. a) Triangelu-forma.
    2. b) Karratu-forma.
    3. c) Laukizuzen-forma.
    4. d) Borobil-forma.
  373. 375 NOLAKOAK DIRA MOKETAZKO ZORUAK?
    1. a) Gogorrak.
    2. b) Porotsuak.
    3. c) Ehunezkoak.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  374. 376 ZER GERTATZEN DA TRATATU EZ DUGUN EGURREZKO ZORU BAT SARRITAN GARBITZEN DUGUNEAN?
    1. a) Ez du garrantzirik.
    2. b) Itxura hobea daukala.
    3. c) Belztu egiten da.
    4. d) Gutxiago irristatzen du.
  375. 377 ZER ERABILI BEHAR DUGU BOLIGRAFO TINTA ORBANAK EHUN NATURALETATIK KENTZEKO?
    1. a) Ur hotza, erretzeko alkoholarekin.
    2. b) Xaboi-ura, irakiten dagoen lixibarekin.
    3. c) Ur oxigenatua.
    4. d) 90º-ko alkoholaz bustitako kotoi umela.
  376. 378 NOLA GARBITU BEHAR DIRA ALFONBRAK?
    1. a) Ur beroz.
    2. b) Xurgagailua soilik pasako zaie.
    3. c) Astindu egingo dira.
    4. d) Indargabetutako amoniakoz bustitako esponja batez.
  377. 379 ZER GERTATZEN DA BERNIZTUTAKO EGURREZKO ZORU BAT SARRITAN GARBITZEN DENEAN?
    1. a) Ez du garrantzirik.
    2. b) Itxura hobea daukala.
    3. c) Belztu egiten da.
    4. d) Gutxiago irristatzen du.
  378. 380 ZORU HAUETATIK, ZEIN DA GARBITZEN ERRAZENA?
    1. a) Terrazozkoa.
    2. b) Kortxozkoa.
    3. c) Poro gutxien dauzkana.
    4. d) Granitozkoa.
  379. 381 ZERK EGITEN DIE KALTE EGURREZKO ZORUEI?
    1. a) Hautsak.
    2. b) Urak
    3. c) Argizariak
    4. d) Bernizak.
  380. 382 UTZIKERIAGATIK, GARBIKETA PRODUKTU BAT UR MINERAL BOTILA BATEAN SARTU ZEN ETA NORBAITEK LIKIDOA EDAN DU. ZER EGIN BEHAR DA?
    1. a) Esnea edatera behartu.
    2. b) Oka eginarazi.
    3. c) Jatorrizko ontzia aurkitu eta Toxikologiako Zentro Nazionalera telefonoz deitu.
    4. d) Jateko zerbait eman.
  381. 383 ZERTARAKO EMATEN ZAIE ARGIZARIA ZORUEI, FUNTSEAN?
    1. a) Garbitzeko.
    2. b) Babesteko.
    3. c) Distira emateko.
    4. d) Ez zikintzeko.
  382. 384 ZEREZ GARBITZEN DIRA EGURREZKOAK EZ DIREN ALTZARIAK?
    1. a) Urez eta detergentez.
    2. b) Argizariz.
    3. c) Distira-emailez.
    4. d) Zepilo gogorrez.
  383. 385 ZER EGIN BEHAR DA OSO ZIKIN DAGOEN LARRUZKO TRESILLO BAT GARBITZEKO?
    1. a) Argizaria eman.
    2. b) Urez, detergente neutroz eta baieta leunez garbitu, eta, behin lehortuta, larrurako kremaz igurtzi.
    3. c) Indarrez igurtzi.
    4. d) Lixibaz garbitu.
  384. 386 KRISTALAK HOBETO GARBITZEN DIRA:
    1. a) Beiragile-arrastelu (rastrillo de cristalero), ur eta detergentez.
    2. b) Paperez.
    3. c) Argizari likidoz.
    4. d) Baietaz.
  385. 387 ZEIN DA GARBIKETA PRODUKTURIK ONENA?
    1. a) Ura.
    2. b) Xaboia eta detergenteak.
    3. c) Lixiba.
    4. d) Argizariak.
  386. 388 ZEREZKOAK DIRA SINTASOLEZKO ZORUAK?
    1. a) Egurrezkoak.
    2. b) Harrizkoak
    3. c) Plastikozkoak.
    4. d) Ehunezkoak.
  387. 389 ZEIN DA DETERGENTE BATEN FAKTORERIK GARRANTZITSUENA?
    1. a) Dentsitatea.
    2. b) Usaina.
    3. c) Kontzentrazioa.
    4. d) Kolorea.
  388. 390 ZE PRODUKTUK GARBITZEN DUTE HOBETO KOIPEA?
    1. a) Detergente azidoek.
    2. b) Lixibak.
    3. c) Argizariek.
    4. d) Detergente alkalinoek.
  389. 391 ZEIN BAIEZTAPEN DA ZUZENA?
    1. a) Zoruak urez garbitu behar dira.
    2. b) Geletara garbiketa-karroak sartu behar ditugu.
    3. c) Ospitaleetako kafetegiak ez dira inoiz garbitu behar.
    4. d) Garbiketa honela egin behar da: leku garbienetatik hasi, zikinenetara joateko.
  390. 392 ZEREZ GARBITU BEHAR DIRA BAINUGELAK?
    1. a) Bi detergentez, gutxienez.
    2. b) Lixibaz bakarrik.
    3. c) Akuafortez.
    4. d) Produktu anbientadorez.
  391. 393 NOLA DIRA ERAGINKORRAGOAK DETERGENTEAK?
    1. a) Puruak.
    2. b) Urarekin nahastuta.
    3. c) Disolbatzailearekin nahastuta.
    4. d) Argizariekin nahastuta.
  392. 394 ZEIN ZORUTAN EZ DIRA ERABILI BEHAR UR OINARRIA DUTEN ARGIZARIAK?
    1. a) Plastikozkoetan.
    2. b) Terrazozkoetan.
    3. c) Buztinezko baldosazkoetan.
    4. d) Kortxozkoetan.
  393. 395 NOIZ DAGO GARBI ZORU BAT?
    1. a) Distiratsu dagoenean.
    2. b) Marrarik ez daukanean.
    3. c) Hautsik eta orbanik ez daukanean.
    4. d) Irristatzen ez duenean.
  394. 396 ZER EGIN BEHAR DA GAINAZAL BATETIK ODOL ARRASTOAK KENTZEKO?
    1. a) Lixibaz garbitu.
    2. b) Detergentez garbitu.
    3. c) Alkoholez garbitu.
    4. d) Ur beroz garbitu.
  395. 397 ZEIN MAKINA ERABILI BEHAR DA SANITARIOAK GARBITZEKO?
    1. a) Bat ere ez.
    2. b) Xurgagailua.
    3. c) Fregadora.
    4. d) Zepiladora.
  396. 398 PRODUKTU BAT UR ZIRKULATZAILETAN DESIZOZTU NAHI BADUGU, NOLA EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Irakiten dagoen uretan, eta posible bada, ontziratuta.
    2. b) Ur hotzetan eta ontzirik gabe.
    3. c) Ur hotzetan, eta posible bada, ontziratuta.
    4. d) Ur berotan eta ontzirik gabe.
  397. 399 ELIKAGAIAK TRATATZERAKOAN, ZER ERAGITEN DU HOTZA ETA BEROAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK?
    1. a) Hotzak eta beroak germenak hiltzen dituzte.
    2. b) Izozteak soilik hiltzen ditu germenak.
    3. c) Beroak bakarrik hiltzen ditu germenak.
    4. d) Ez batak, ez besteak ez ditu germenak hiltzen.
  398. 400 BERO JATEN DEN PLATER BAT PRESTATUTA BADAUKAGU HOZKAILUAN, ZER EGIN BEHAR DUGU PLATER HORI ZERBITZATU AURRETIK?
    1. a) Irakiten jarri, germenak deuseztatzeko.
    2. b) Apur bat berotu, ontziaren hondora ez itsasteko.
    3. c) Hornigai on bat gehitu.
    4. d) Errazio indibidualetan banatu.
  399. 401 ZEIN ARRISKU DAUKA SUKALDEKO ZAPI BERA BI EGUNEZ SEGIDAN ERABILTZEAK?
    1. a) Hartu duen zikinkeria sikatzea.
    2. b) Ohikoa da eta ez dauka arriskurik.
    3. c) Batu zitzakeen germenak bertan ugaltzea, gauean.
    4. d) Gero, garbitzea zailagoa izatea.
  400. 402 NOLA DEITZEN ZAIO JENERO BAT KERIK GABEKO GAR BATETIK PASATZEARI (NORMALEAN HEGAZTIAK), LUMA HONDARRAK KENTZEKO?
    1. a) Galdarraztatu. (Escaldar)
    2. b) Hezurgabetu . (Espinar)
    3. c) Ezkatak kendu. (Escamar)
    4. d) Labekatu (Hornear)
  401. 403 ELIKAGAI MANIPULATZAILEAK, BERE ZAURI INFEKTATUAK BENDAJEZ BABESTU BEHAR DITU. ZERGATIK, BATEZ ERE?
    1. a) Zornea (pus) desatsegina delako.
    2. b) Germenak elikagaietara pasa daitezkeelako.
    3. c) Elikagaiekin kontaktua izateak zauria okerragotu dezakeelako.
    4. d) Zornea jariatzen ari den zauri bat ez da inoiz babestu behar.
  402. 404 KIROFANO BAT GARBITU NAHI BADUGU, ZER JANTZI BEHAR DUGU, DAGOKION UNIFORMEAZ GAIN.
    1. a) Eskularruak eta galtzak.
    2. b) Ez da beharrezkoa beste ezer janztea.
    3. c) Txanoa, galtzak, eskularruak eta maskara.
    4. d) Txanoa eta eskularruak.
  403. 405 ZER EZ DA INOIZ EGIN BEHAR ZAMAK JASOTZEKO APARATUAK ERABILTZEAN?
    1. a) Zamak eskuez lagundu.
    2. b) Zamari eusten dioten elementuak berrikusi.
    3. c) Zamak bertikalean jaso.
    4. d) Zamarik gabe lan egiten denean, kakoa altxatu.
  404. 406 ELIKAGAI BAT GERMENEZ KUTSATUA DAGOENEAN:
    1. a) Begi hutsez ikusten da.
    2. b) Zapore txarra eta usain txarra dauka.
    3. c) Itxura normala izan dezake.
    4. d) Beti aldatzen da kolorez.
  405. 407 ERREFRIGERAZIOKO TENPERATURAN:
    1. a) Ez da inolako germen motarik ugaltzen..
    2. b) Mikrobioak deuseztatu egiten dira.
    3. c) Mikrobioen ugalketa gutxitzen (moteltzen) da.
    4. d) Mikrobioen hazkuntza bizkortzen da.
  406. 408 NOLA ERAGITEN DU IZOZTE TENPERATURAK?
    1. a) Mikrobioak hiltzen ditu.
    2. b) Mikrobioen ugalketa gutxitzen edo moteltzen du.
    3. c) Mikrobioen ugalketa ezeztatzen du.
    4. d) Elikagaien zaporea aldatzen du.
  407. 409 ZER EZ ZAIO EGIN BEHAR IZOZTU NAHI DUGUN PRODUKTU BATI?
    1. a) Kortxo zurizko kutxa batean sartu.
    2. b) Zilarrezko paperean bildu.
    3. c) Plastikozko paperean bildu.
    4. d) Hutsean ontziratu.
  408. 410 ZER DA JOGURTA?
    1. a) Esne minduzko (leche cortada) produktu bat.
    2. b) Esne azidotua eta koagulatua.
    3. c) Produktu artifizial bat.
    4. d) Balio nutritiborik ez duen zerbait.
  409. 411 ZEIN ELIKAGAIK DAUKA, TXARTO ERABILIZ GERO, SALMONELLA INTOXIKAZIO BAT SORRARAZTEKO AUKERA GEHIEN:
    1. a) Arrozak.
    2. b) Legunbreak
    3. c) Pastel kremak.
    4. d) Barazkiek.
  410. 412 BAIEZTAPEN HAUETATIK, ZEIN EZ DA ZUZENA?
    1. a) Elikagai prestatu bat ez da prestatu gabeko lehengaiekin kontaktuan egon behar.
    2. b) Aurretik prestatutako produktuak ondo berotu behar dira, kontsumitu aurretik.
    3. c) Prestatutako elikagai bat ezin da izoztu, kontserbatzeko.
    4. d) Elikagaien mikrobio-kutsadura intsektuen bitartez kutsatu daiteke.
  411. 413 HAUETAKO ZEIN KASUTAN SOR DAITEKE INFEKZIO ARRISKUA?
    1. a) Tamaina ona baina azala apurtuta daukaten arrautzak.
    2. b) Azal gorri edo “beltzarana” daukaten arrautzak.
    3. c) Tamaina txikiko arrautzak.
    4. d) Arrautzek ez daukate infekzio arriskurik.
  412. 414. ZEIN EZ DA ZUZENA?
    1. a) Elikagaien manipulatzaileak ezin ditu gaixotasunak kutsatu jeneroen bidez, manipulatzaile txartela badauka.
    2. b) Manipulatzaileak elikagaien gainean eztula egin, doministiku egin edo ilea ukitzea saihestu behar du.
    3. c) Elikagaien manipulatzaileak aizto desberdinak erabiltzea komeni da, adibidez: bat haragirako, beste bat barazkietarako eta beste bat ogirako.
    4. d) Elikagaien manipulatzaileak ezin die animaliei sukaldera sartzen utzi.
  413. 415 NON EGON BEHAR DIRA IZOZKAILUA ETA HOZKAILUAK?
    1. a) Fogoien ondoan.
    2. b) Jantokian.
    3. c) Biltegian.
    4. d) Gela hotzarekin eta hornitzaileen sarrerarekin komunikatuta.
  414. 416 ARRAIN ZURIAK...
    1. a) Arrain guztiak dira.
    2. b) Urdinak baino digeritzeko zailagoak dira.
    3. c) Izoztuta bakarrik merkaturatzen dena.
    4. d) Urdinak baino digeritzeko errazagoak, eta beraz, dieta delikatuetarako aproposagoak.
  415. 417 ZERGATIK DESBERDINTZEN DIRA MORTEROA ETA HORMIGOIA, BESTE GAUZA BATZUEN ARTEAN?
    1. a) Hormigoiak ur gutxiago behar duelako.
    2. b) Hormigoiak, uraz gain, beste elementu batzuk behar dituelako.
    3. c) Hormigoiak ur gehiago behar duelako.
    4. d) Ez dago desberdintasunik.
  416. 418 ADREILU FABRIKA BATEAN, ZE LODIERA DAUKATE JUNTUREK, GUTXI GORA BEHERA?
    1. a) 3 cm.
    2. b) 4 cm.
    3. c) 2 cm.
    4. d) 1 cm.
  417. 419 ZER EMANGO DU OBRA BATEKO LAGUNTZAILEAK?
    1. a) Normalean mortero deitzen zaiona.
    2. b) Adreiluak.
    3. c) Morteroa egiteko beharrezko baliabideak.
    4. d) Morteroa eta adreiluak.
  418. 420 NOIZ ESATEN DA HORMA BAT ADREILU BISTAKOA (CARA VISTA) DELA?
    1. a) Morteroz estaliko ez denean.
    2. b) Egituraren pisuari eusten dionean.
    3. c) Aztertu ahal izateko, horrela uzten denean.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  419. 421 NOLA ZORROZTUTA EGON BEHAR DIRA XAFLAK?
    1. a) Ez du filorik eduki behar
    2. b) Lantzerka (en bisel).
    3. c) Zerran. (en sierra).
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  420. 422 EMULTSIO PINTURARAKO, NOLAKOA DA IGELTSUAREN INPRIMAZIOA?
    1. a) Olio-pinturaren inprimazioaren konposizio bera dauka.
    2. b) Agoarrasarekin diluituta dago.
    3. c) Uretan diluitutako pintura beraz osatuta dago.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  421. 423 NOLA EGIN BEHAR DA ATEAREN INPRIMAZIOA?
    1. a) Alde batetik bakarrik.
    2. b) Beti alde bietatik.
    3. c) Beti alde bietatik eta ertzetatik.
    4. d) Alde batetik bakarrik eta ertzetatik.
  422. 424 ZER APLIKATU BEHAR DUGU LUZITU BAT EGOKIA DEN IKUSTEKO?
    1. a) Aurreko argi bat.
    2. b) Argi rasante bat.
    3. c) Plomada bat.
    4. d) Eskuadra.
  423. 425 FUNTZIO HAUETATIK, ZEIN EZ DAGOKIE ZERBITZU OPERARIOEI?
    1. a) Ospitaleko pasabideak garbitzea.
    2. b) Sukaldea garbitzea.
    3. c) Izarak lisatzea.
    4. d) Bisitarien sarbide eta egonaldia zaindu.
  424. 426 NOLA EMATEN DA HORMIGOI ARMATURAKO ALTZAIRUA?
    1. a) Barratan, soilik.
    2. b) Sareetan, soilik.
    3. c) Erroilutan, soilik.
    4. d) Erroilutan, barratan eta sareetan.
  425. 427 HORMA BAT UMEL BADAGO, KAPILARITATEAREN ERAGINPEAN, ZER EGIN BEHAR DA?
    1. a) Ehun asfaltikoz estali.
    2. b) Beira-zuntzez estali.
    3. c) Pintura fungizidaz tratatu behar da.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  426. 428 ERAIKUNTZA AKATS BATENGATIK, IGELTSUZ ENFOSKATUTAKO HORMA BATEAN ARRAKALA BAT AGERTZEN BADA , ZER EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Emokadura (guarnecido) raspatu behar dugu.
    2. b) Beira-zuntzezko banda bat, edo antzeko bat jarri, betetzeko produktuaz bustita.
    3. c) Arrakala bete, aurretiaz umeldutako produktu berezi batekin.
    4. d) Guztiak dira onargarriak.
  427. 429 ZER BEHAR DUGU ARIDOAK SAILKATZEKO?
    1. a) Mallak.
    2. b) Sarea.
    3. c) Mazeak eta baheak. (Tamices y cedazos)
    4. d) Guztiak dira onargarriak.
  428. 430 IGELTSUZ ENFOSKATUTAKO GAINAZAL BATEK ZULOAK DAUZKA, IGELTSUA BERRIRO APLIKATU AURRETIK. ZER BEHAR DUGU HORI KONPONTZEKO?
    1. a) Zuloak ondo lehortu.
    2. b) Zuloak apur bat handiago egin, lehortzeko.
    3. c) Zuloak umeldu.
    4. d) Itsasgarri bat sartu.
  429. 431 ZEIN DA SIFOIAREN OINARRIZKO FUNTZIOA?
    1. a) Edateko urari bidea ixtea.
    2. b) Elementu solidoei irteera ematea.
    3. c) Usain txarrak saihestea.
    4. d) Uraren errefluxua saihestu.
  430. 432 TRESNA EDO ELEMENTU HAUETATIK, ZEIN EZ DA IGELTSEROARENA?
    1. a) Sopletea.
    2. b) Paleta
    3. c) Plomada.
    4. d) Azpila. (Artesa)
  431. 433 ZEIN TRESNA EZ DUGU ERABILI BEHAR LORATEGIAN ILDOAK EGITEKO?
    1. a) Rastrilloa.
    2. b) Aitzurra.
    3. c) Mazoa.
    4. d) a eta c zuzenak dira.
  432. 434 ZER DA INTERRUPTORE BAT KONPONTZEKO EGIN BEHAR DEN LEHENENGO GAUZA?
    1. a) Piezaren torlojuak hormatik atera, zuzenean.
    2. b) Interruptoreak kaxa badauka, hura zabaldu eta lan egin.
    3. c) Korrontea deskonektatu.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  433. 435 ZEIN MATERIAL ERABILI BEHAR DUGU SOLDATZEKO?
    1. a) Urrea.
    2. b) Zilarra.
    3. c) Burdina.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  434. 436 MUTURREKO BALDINTZARIK EZ DAGOELA SUPOSATUZ, NOLA IRAUNGO DU GEHIAGO HORMIGOIAK?
    1. a) Uraren dosia handitu eta zementuarena txikituta.
    2. b) Aridoak gehitu eta ura murriztuta.
    3. c) Beti gehitu behar da zementua, gainerako elementuak berdin mantenduz.
    4. d) Zementua gehitu eta ura murriztuta.
  435. 437 OSPITALE BATEAN:
    1. a) Garbitu baino ez dugu egin behar.
    2. b) Desinfektatu baino ez dugu egin behar.
    3. c) Garbitu eta desinfektatu egin behar dugu.
    4. d) Garbitu eta desinfektatu egin behar dugu, komenigarri deritzogunean.
  436. 438 ZEREN ARABERA AUKERATU BEHAR DA DETERGENTEA?
    1. a) Biltegian daudenen arabera.
    2. b) Garbitzeko daukagun denboraren arabera.
    3. c) Garbitu beharreko gainazalaren neurria.
    4. d) Ezabatu beharreko zikinkeria-mota.
  437. 439 NOLAKOA IZAN BEHAR DA LIXIBAREN ONTZIA?
    1. a) Gardena.
    2. b) Zuri kolorekoa.
    3. c) Urdin kolorekoa.
    4. d) Opakua.
  438. 440 OSPITALEAN ZEIN ANBULATORIOAN, SANITARIOETAKO TXORROTAK:
    1. a) Nahiko maiz garbitu behar dira.
    2. b) Ez da beharrezkoa desinfektatzea.
    3. c) Egunero garbitu behar dira, soilik.
    4. d) Gainerako altzariak bezala garbitu eta desinfektatu behar dira.
  439. 441 NOLAKOAK DIRA OSPITALE BATEKO EREMU OROKORRAK?
    1. a) Arrisku handikoak.
    2. b) Arrisku ertainekoak.
    3. c) Kanpokoak edo barrukoak izan daitezke.
    4. d) Beti dira barrukoak.
  440. 442 ZER DIRA LIXIBA ETA ALKOHOLA?
    1. a) Deskoipetzaileak.
    2. b) Desinfektatzaileak.
    3. c) Desinkrustatzaileak.
    4. d) Garbiketa produktu soilak.
  441. 443 ERANTZUN HAUETATIK, ZEIN AGERTU BEHAR DA DERRIGORREZ GARBIKETA PRODUKTU BATEAN?
    1. a) Prezioa
    2. b) Fabrikatzailearen izena.
    3. c) Identifikazio-etiketa.
    4. d) Ez da beharrezkoa ezer agertzea, ontziak eta koloreak esaten digute zein produktu den.
  442. 444 OSPITAL BATEKO ZORUA GARBITU NAHI BADUGU, ZEIN EREMU GARBITUKO DITUGU?
    1. a) Eremu kritikoak.
    2. b) Eremu orokorrak.
    3. c) Eremu kritikoak eta semikritikoak soilik.
    4. d) Aipatutako eremu guztiak garbitu behar dira.
  443. 445 ZEIN ZORUETAN EZ DIRA ERABILI BEHAR DISOLBAGARRI OINARRIA DUTEN ARGIZARIAK?
    1. a) Egurrezkoetan.
    2. b) Gomazkoetan.
    3. c) Marmolezkoetan.
    4. d) Terrazozkoetan.
  444. 446 OSPITALE BATEKO KAFETEGIA, ZER DA?
    1. a) Eremu kritikoa.
    2. b) Eremu semikritikoa.
    3. c) Eremu orokorra.
    4. d) Ospitale baten barruan egon arren, kafetegi bat ez da aurreko eremuetako batean ere sartzen, ez delako ospitale eremutzat hartzen.
  445. 447 AZALERA BAT PERTSONEKIN KONTAKTU ZUZENEAN BADAGO, ZER EGIN BEHAR DUGU DESINFEKTATU ONDOREN?
    1. a) Berez lehortu dadin utzi.
    2. b) Aklaratuta bakarrik utzi behar dugu.
    3. c) Ezin dugu inoiz desinfektatu pertsonekin kontaktu zuzenean dagoen azalera bat.
    4. d) Aklaratu egin behar dugu, eta gero ondo lehortu behar da
  446. 448 LIXIBA PRODUKTU AZIDO BATEKIN NAHASTEA ERABAKITZEN BADUGU, ZER GERTATZEN DA?
    1. a) Gas toxikoa askatzen du.
    2. b) Ez da ezer gertatzen, lixibak bere propietateak mantentzen ditu oraindik.
    3. c) Bi produktu nahastean, garbiketa eta desinfekzio hobea lortuko ditugu.
    4. d) Nahasketa hori ospitaleko eremu kritikoetan erabiltzea komeni da.
  447. 449 PRODUKTU HAUETATIK, ZEIN DA OXIDATZAILEA?
    1. a) Amoniakoa.
    2. b) Ur oxigenatua.
    3. c) Lixiba.
    4. d) Alkohola.
  448. 450 ERANTZUN HAUETATIK ZEIN DA ZUZENA?
    1. a) Argizaria beharrezko produktua da kirofanoetan.
    2. b) Produktu antiestetiko bat produktu gehigarria da.
    3. c) Detergenteak ez dira garbiketan erabiltzen.
    4. d) Produktu desinkrustatzaileak garrantzitsuak dira garbiketarako.
  449. 451 NOLA KENTZEN DA OSPITALE BATEKO HAUTSA?
    1. a) Erratza pasatuz.
    2. b) Mopa pasatuz.
    3. c) Plumero batez.
    4. d) Mopa umela pasatuz.
  450. 452 GARBIKETA PRODUKTU HAUETATIK, ZEINTZUK DIRA GUTXIENEZ BEHAR DIRENAK?
    1. a) Ura.
    2. b) Ura eta lixiba.
    3. c) Ura eta detergente anionikoa.
    4. d) Ura, lixiba eta detergente anionikoa.
  451. 453 LIXIBA:
    1. a) 50º-tan ez erabiltzea gomendatzen da.
    2. b) Ez nahastu beste produktu batekin.
    3. c) Gainazaletan materia organiko askorekin erabili behar da.
    4. d) Patio batean biltegiratu behar da, eguzkiarekin kontaktu zuzenean.
  452. 454 OSPITALEA GARBITZEAN, EREMUAK HONELA SAILKATZEN DIRA:
    1. a) Hiru eremutan.
    2. b) Bost eremutan.
    3. c) Lau eremutan.
    4. d) Bi eremutan.
  453. 455 ONTZI BIKOITZEKO SISTEMAN, ONTZI GORRIAN:
    1. a) Eskurridorea eta ur garbi apur bat jartzen dira.
    2. b) Ura eta detergente apur bat jartzen da.
    3. c) Ura goraino botatzen da.
    4. d) Ura erdiraino botatzen da.
  454. 456 OSPITALE BATEAN GUZTIZKO HIGIENIZAZIOA LORTU NAHI BADUGU, ZER EGIN BEHAR DA?
    1. a) Nahikoa da, eraikina eraikitzerakoan, geroko garbiketa eta desinfekzioa kontuan hartzea.
    2. b) Hainbat faktoreren konbinazio zuzena behar da: garbiketa eta desinfekzio metodoak eta eraikinaren eraikuntza.
    3. c) Komunetan, nahikoa da komun-ontziak lurrean ezarrita egotearekin.
    4. d) Komunetan, nahikoa da zokaloak angelu zuzenean egotearekin.
  455. 457 ZEIN KOLORETAKOA DA GELA BATEKO ALTZARIAK GARBITZEKO ERABILTZEN DEN BAIETA?
    1. a) Horia.
    2. b) Urdina.
    3. c) Zuria.
    4. d) Gorria.
  456. 458 LIKIDOZ BETETAKO IDENTIFIKAZIORIK GABEKO BOTILA BAT AURKITZEN BADUGU, ZER EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Kolore bereko beste botila batzuekin gorde.
    2. b) Garbitzeko erabili dezakegu.
    3. c) Usaindu behar dugu, zein likido daukan jakiteko.
    4. d) Onena, ez erabiltzea da.
  457. 459 ZER DA GOMENDAGARRIA ERABILTZEA ARROPA FINAK ESKUZ GARBITZEKO?
    1. a) Ur beroa eta lixiba.
    2. b) Ur epela bakarrik.
    3. c) Ur hotza eta xaboi neutroa.
    4. d) Ur epela eta xaboi neutroa.
  458. 460 TRESNA HAUETATIK, ZEIN ERABILTZEN DA ALTZARIETAKO HAUTSA KENTZEKO?
    1. a) Gamuza bat.
    2. b) Trapu bat.
    3. c) Erratz bat
    4. d) Plumero bat.
  459. 461 LISATZEAN, ERANTZUN HAUETATIK, ZEINEK ERRAZTEN DU LANA GEHIEN?
    1. a) Lisatzeko tresna bakoitzaren inguruan leku gutxi izateak.
    2. b) Lisatzeko tresna bakoitzaren inguruan leku nahikoa izateak.
    3. c) Argi gutxi edukitzeak.
    4. d) Guztiak zuzenak dira.
  460. 462 ESALDI EGOKIA AUKERATU:
    1. a) Mikroorganismo jakin batzuk elikagai batean garatzeko, beharrezkoa da ondo hazteko behar dituzten baldintzak ematea, denbora epe batean.
    2. b) Giroaren hezetasunak, batez ere txikia bada, kutsadura errazten du,.
    3. c) Elikagai baten kanpo faktoreek ez dute infekzioa errazten, eta ez dute eragin garrantzitsurik germenak sartzean.
    4. d) Aurreko bat bera ere ez da zuzena.
  461. 463. HARAGIA BEHI ZAHARRARENA DELA ESATEN DUGUNEAN, ZERA ESAN NAHI DUGU:
    1. a) Bost urtetik gorako behiaren haragia.
    2. b) Bi urtetik gorako behiaren haragia.
    3. c) Idi-haragia
    4. d) Urte askoko behiaren haragia.
  462. 464. ELEMENTU HAUETAKO ZEIN EZ DA ERABILTZEN ELIKAGAIAK MANTENTZEKO?
    1. a) Koipea.
    2. b) Azukrea.
    3. c) Ura
    4. d) Alkohola.
  463. 465. MATERIAL HAUETAKO BAT POZOITSUA IZAN DAITEKE.
    1. a) Beira.
    2. b) Portzelana.
    3. c) Loza.
    4. d) Horietako batek ere ez du pozoitzen.
  464. 466. HAUETAKO ZEIN EZ DA ARRAUTZA FRESKOAREN EZAUGARRI BAT?
    1. a) Aire-kamera zabala
    2. b) Azal ez distiratsua
    3. c) Argitara begiratuta, gardentasuna eta orbanik eza.
    4. d) 100eko 10eko kontzentrazioko salmuera batean murgilduta, hondoan geratzen da.
  465. 467. GIZA GORPUTZEKO ZE ZATITAN AGERTZEN DA SALMONELLA, OROKORREAN?
    1. a) Ahoan.
    2. b) Hestean.
    3. c) Ez dira giza gorputzean bizi.
    4. d) Eztarrian.
  466. 468. HAUETAKO ZEIN EZ DA ARRAIN FRESKOAREN EZAUGARRI BAT?
    1. a) Kolore bizi eta garbiko zakatzak.
    2. b) Ezkatak ez dira gogorrak, ez ugariak.
    3. c) Begiak esferikoak eta irtenak, gardenak eta kornea garbikoak dira.
    4. d) Abdomeneko barrunbea estaltzen duen ehuna, distiratsua eta erraz kentzekoa izan behar da.
  467. 469. ZER DA OSSOBUCCOA?
    1. a) Haragia eta hezurra dauzkan xerra lodia da, behiaren hankaren beheko aldetik ateratakoa.
    2. b) Arraina prestatzeko era bat.
    3. c) Isatsondoari (rabadilla) deitzeko beste era bat.
    4. d) Xerra fina da, hankaren beheko zatiaren haragia bakarrik dauka.
  468. 470. ZEIN EZ DA ZUZENA?
    1. a) Elikagaiak erabili aurretik eskuak xaboiz garbitu behar dira.
    2. b) Elikagaiak nahiko kozinatu behar dira, germen kaltegarriak desagerrarazteko.
    3. c) Gordinik jaten diren barazkiak uretan eduki behar dira, janariekin erabiltzeko lixiba tanta batzuekin.
    4. d) Egosiko ditugun barazkiak ez dira aurretik garbitu behar.
  469. 471. ZEREN SINONIMOA DA GAZTELANIAZKO “DETALLAR” HITZA?
    1. a) Desmoldatu (Desmoldear)
    2. b) Prestatu. (Preparar)
    3. c) Kozinatu. (Cocinar)
    4. d) Deskonposatu. (Descomponer)
  470. 472. ORDENATU KONTSERBAZIO METODO HAUEK, ELIKAGAIEK HORRELA KONTSERBATUTA IRAUTEN DUTEN DENBORAREN ARABERA, GEHIENETIK GUTXIENERA.
    1. a) Gazitzea / esterilizazioa / hoztea.
    2. b) Hoztea / gazitzea / esterilizazioa.
    3. c) Esterilizazioa / gazitzea / hoztea.
    4. d) Gutxi gora behera, guztiek berdin irauten dute.
  471. 473 IZOZTE ETA DESIZOZTEARI DAGOKIONEZ, EZ DUGU INOIZ HONAKORIK EGIN BEHARKO:
    1. a) Dagoeneko desizoztuta dauden elikagaiak izoztu.
    2. b) Izoztuko dugun jeneroa babestu.
    3. c) Elikagai landuak izoztu.
    4. d) Elikagai bat hozkailuan desizoztu.
  472. 474 AIRE GIROTUAREN EKIPOAN, ZE EGOERA ALDAKETA EMATEN DA REFRIGERANTEAN, KONDENTSADORETIK PASATZEN DENEAN?
    1. a) Solido bihurtzen da.
    2. b) Likidotu.
    3. c) Gasifikatu.
    4. d) Ez da aldaketarik ematen.
  473. 475 ZER DA DETERGENTE DESINFEKTATZAILEA?
    1. a) Koipea kentzen duen detergentea.
    2. b) Oxido orbanak kentzeko detergentea.
    3. c) Bakterioak deuseztatzen dituen detergentea.
    4. d) Baxera garbitzeko detergentea.
  474. 476 ERANTZUN HAUETATIK ZEIN DA BAIEZKOA?
    1. a) Zona kritikoen garbiketa berezia izan behar da.
    2. b) Ospitaleko administrazioa leku kritikoa da.
    3. c) Zeladoreek leku kritikoak garbitzen dituzte.
    4. d) Sukaldariek ospitaleak garbitzen dituzte.
  475. 477 MATERIA ORGANIKOA
    1. a) Aldehidoekiko inaktiboa da
    2. b) Alkoholarekiko inaktiboa da..
    3. c) Detergente anionikoekiko inaktiboa da.
    4. d) %5ean disolbatutako detergentearekiko inaktiboa da.
  476. 478 TALDEAN LAN EGITEAK HAU ESAN NAHI DU:
    1. a) Zurekin bi kide daudela beti.
    2. b) Helburuak partituz lan egitea.
    3. c) Unitate bateko kide guztiak elkarrekin ondo moldatzea.
    4. d) Taldeak, jasotako aginduak bete behar ditu .
  477. 479 TREN BATEK 50 ZALDI, 353 TXERRI ETA 255 PULARDA GARRAIATZEN DITU, ZENBAT BURU ETA HANKA DAUDE GUZTIRA?
    1. a) 658 buru eta 2122 hanka.
    2. b) 654 buru eta 2122 hanka.
    3. c) 654 buru eta 2222 hanka.
    4. d) 658 buru eta 1322 hanka.
  478. 480. TREN BATEAN, 34 BIDAIARI DOAZ LEHEN KLASEAN, BIGARRENEAN 8 GUTXIAGO, ETA HIRUGARRENEAN, BI BAGOI HORIETAN (BATERA) BAINO 30 GUTXIAGO; ZENBAT BIDAIARI DAUDE?
    1. a) 90.
    2. b) 92.
    3. c) 94.
    4. d) 96.
  479. 481 LANGILE BATEK 2755 EUROKO NOMINA DAUKA, BAINA %23 ATXIKITZEN DIOTE. BERE EMAZTEAK 554.354 PEZETAKOA, ETA %24 ATXIKITZEN DIOTE. ZEIN ZENBATEKO GELDITZEN ZAIE BIEI, EUROTAN?
    1. a) 4655,47.
    2. b) 4650,47.
    3. c) 4653,47.
    4. d) 4635,47.
  480. 482 ZEIN DA 1845-REN %23,54-A?
    1. a) 433,31.
    2. b) 443,31.
    3. c) 435,31.
    4. d) 434,31.
  481. 483 BATUKETA HAUETATIK, ZEIN DA ZUZENA?
    1. a) 32,57+58,25+15,20=107.02.
    2. b) 32,57+58,25+15,20=106,02.
    3. c) 32,57+58,25+15,20=106,00.
    4. d) 32,57+58,25+15,20=106,01.
  482. 484 ZENBAT DA 0,053 ZATI 5,678?
    1. a) 0,0093.
    2. b) 0,093.
    3. c) 0,00092.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  483. 485 ZENBAT DA 0,183 BIDER 0,45?
    1. a) 0,0823.
    2. b) 0,823.
    3. c) 0,0923
    4. d) 0,0832
  484. 486 ZEIN DA 143 METRO ETA 83KO ALDEA DUEN LAUKIZUZEN BATEN AZALERA?
    1. a) 11870.
    2. b) 11869.
    3. c) 11869,99.
    4. d) 11868.
  485. 487.NEURRI HAUETATIK, ZEIN DAGOKIO SISTEMA METRIKO HAMARTARRARI?
    1. a) Lur milia.
    2. b) Dekametroa.
    3. c) Yarda.
    4. d) Legua.
  486. 488 ZEIN DA 16-REN ERRO KARRATUA?
    1. a) 8.
    2. b) 4.
    3. c) 1
    4. d) 5.
  487. 489 TURNIZITATE OSAGARRIA HONELA ORDAINTZEN DA:
    1. a) 12 hilerokotan.
    2. b) 11 hilerokotan.
    3. c) Osakidetzan ez da ordaintzen.
    4. d) Langile finkoei bakarrik.
  488. 490 NORI EMATEN DIO BOTOA OSASUN ZERBITZUETAKO PERTSONAL ESTATUTARIOAK?
    1. a) Enpresa Batzordeari.
    2. b) Pertsonal Batzordeari.
    3. c) Pertsonal Ordezkariei.
    4. d) Ezin dio horietako bati ere botoa eman, ez baitauka eskubide sindikalik.
  489. 491 BESTE MAILA BATZUEI DAGOZKIEN EGINKIZUNAK BETETZEKO AUKERATUTAKO OSAKIDETZAKO LANGILEEK:
    1. a) Eman zaizkion eginkizun berriei atxikitako ordainketak jasoko ditu.
    2. b) Eman zaizkion eginkizun berriei atxikitako ordainketak jasoko ditu, normalean jasotzen duena baino gutxiago direnean izan ezik. Kasu horretan, bere jatorrizko mailari dagozkionak jasoko ditu.
    3. c) Osakidetzan, maila baxuagoko eginkizunak bakarrik bete ditzakete.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  490. 492 HAUETAKO ZEIN EZ DA, OSAKIDETZAN, ERREGIMEN ESTATUTARIOKO LANGILEEN ORDAINKETAREN KONTZEPTUA?
    1. a) Ordainsariak. (Recompensas)
    2. b) Kalte ordainak. (Indemnizaciones)
    3. c) Ordainketa osagarriak. (Retribuciones complementarias)
    4. d) Oinarrizko ordainketak. (Retribuciones básicas)
  491. 493. ZER EZ DAGO ARAUTUA OSAKIDETZAN?
    1. a) Aldi baterako barne promozioa. (Promoción interna temporal)
    2. b) Permuta
    3. c) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia.
    4. d) Nahitaezko eszedentzia. (Excedencia forzosa)
  492. 494. OSAKIDETZAKO ESTATUTU SOZIALAK IRAKURRITA, EGON AL DAITEKE BEREZKO LEGE NORTASUNA DAUKAN ZERBITZU ERAKUNDERIK?
    1. a) Bai.
    2. b) Bai, baina Gobernuak bere sorrera onartu behar du, dekretu bidez.
    3. c) Bai, baina Eusko Jaurlaritzak bere sorrera onartu behar du.
    4. d) Estatutu Sozialek berariaz debekatzen dute.
  493. 495 OSAKIDETZAKO OTI (OSASUN TXARTEL INDIBIDUALA) TXARTELAK (TIS) HONETARAKO ESKUBIDEA EMATEN DU:
    1. a) Gizarte Segurantzako pentsioetarako.
    2. b) Hori aurkeztuta, Europar Batasunean laguntza jasotzeko.
    3. c) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuetarako.
    4. d) Osasun laguntzarako.
  494. 496 55/2003 LEGEAK ONETSITAKO ESTATUTU MARKOA, BESTE BATZUEN ARTEAN HAUEK ARAUTZEN DITUZTEN LANGILEEI APLIKATZEN ZAIE:
    1. a) Gizarte Segurantzaren eta Enpleguko Institutu Nazionalaren diruzaintza orokorreko langileen araubide juridikoa.
    2. b) Diziplinako espediente bati hasiera eman ahal dion agintea.
    3. c) Bitarteko, ordezkapen eta behin-behinekotasun kontratuak.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  495. 497 HERRITARREK ARTXIBO ETA ERREGISTROETARA SARTZEKO ESKUBIDEA DAUKATE:
    1. a) Bai, beti.
    2. b) Prozedura erabakita dagoenean.
    3. c) Edozein kasutan, prozedurek pertsonen intimitateko datuak gordetzen dituztenean izan ezik.
    4. d) Zentroko Arduradunak erabakiko du.
  496. 498 OSAKIDETZAKO OSPITALEEK HONELA DEITZEN DEN PARTE HARTZE ORGANOA EDUKI BEHAR DUTE:
    1. a) Zuzendaritza Medikoa.
    2. b) Kontseilu Teknikoa.
    3. c) Kontseilu Aholkularia
    4. d) Aholku Batzordea
  497. 499 ZUZENDARITZA HAUETATIK BAT EZ DA EXISTITZEN:
    1. a) Zuzendaritza Medikoa.
    2. b) Erizaintzako Zuzendaritza.
    3. c) Giza baliabideetako Zuzendaritza.
    4. d) Zuzendaritza Teknikoa.
  498. 500 HAUTAPEN PROZESU BAT PRINTZIPIO HAUETAN OINARRITZEN DA:
    1. a) Berdintasuna, meritua, gaitasuna eta publizitatea.
    2. b) Berdintasuna, meritua eta publizitatea.
    3. c) Berdintasuna eta hautakortasuna.
    4. d) Berdintasuna, lehia eta meritua.
  499. 501 ZER DA FLUXOR BAT?
    1. a) Eskuzko txorrota.
    2. b) Automatikoki ixten den txorrota.
    3. c) Irekitze-txorrota.
    4. d) Txorrota osagarria.
  500. 502 ERRAKOREAK HONETARAKO ERABILTZEN DIRA:
    1. a) Berunezko hodiak lotzeko.
    2. b) Burdinazko hodiak lotzeko.
    3. c) PVC eta kobrezko piezak lotzeko.
    4. d) Txorrotak eta sumideroak engastatzeko.
  501. 503 TUNGSTENOA HONETARAKO ERABILTZEN DA:
    1. a) Bonbillen filamentoetarako.
    2. b) Galdarak estaltzeko.
    3. c) Aislanteetarako.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  502. 504 KOBREZKO HODI BAT OKERTZEKO HAU ERABILIKO DUGU:
    1. a) Pintza bat.
    2. b) Giltza kurbatzailea.
    3. c) Muelle kurbatzailea.
    4. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
  503. 505 BURDINAZKO HODI BATEN BARRUAN ERROSKA BAT EGIN NAHI BADUGU, ZE TRESNA ERABILI BEHAR DUGU?
    1. a) Tenazak.
    2. b) Terraja.
    3. c) Matxoa.
    4. d) Aliketak.
  504. 506 KOBREZKO HODI BAT SOLDATZEKO, HAUEK ERABILI BEHAR DITUGU, ORDENAN:
    1. a) Dekapantea, bero iturria eta eztainua.
    2. b) Bero iturria eta dekapantea.
    3. c) Bero iturria eta eztainua.
    4. d) Bero iturria baino ez.
  505. 507 GALDARA GELAN, GELAREN BERAREN PLANOAN KOLORE EZBERDINETAKO MARRAK DAUDE. HORIETAKO BAT HORIA DA. ZER ESAN NAHI DU KOLORE HORREK?
    1. a) Hortik ur beroa doala adierazten du.
    2. b) Hortik telefono lineak doazela adierazten du.
    3. c) Hortik gasa doala adierazten du.
    4. d) Hortik ura doala adierazten du, beroa edo hotza dela ere.
  506. 508 ZER EDUKI BEHAR DUGU KONTUAN MAKINA ELEKTRIKOA LEHENENGO ALDIZ ERABILTZERAKOAN?
    1. a) Sareari konektatuta ez egotea.
    2. b) Jarraibideak.
    3. c) Zerez eginda dagoen.
    4. d) Makinak zertarako balio duen aztertu behar dugu.
  507. 509 HODI BATEN BARRUAN AIRE POLTSAK BADAUDE, HAU ERAGITEN DUTE:
    1. a) Usain txarrak.
    2. b) Zaratak.
    3. c) Hodiak ez funtzionatzea.
    4. d) Hodia leher daitekeela.
  508. 510 ARRAKALA TXIKIAK DITUZTEN HODIAK HONELA SOLDATZEN DIRA:
    1. a) Soldadura sendo bidez.
    2. b) Soldadura bigun bidez.
    3. c) Hotzean eginiko soldadura bidez.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  509. 511 MORTEROAK ETA HORMIGOIAK GOGORTZEAK HAU DAKAR:
    1. a) Dilatazioa.
    2. b) Txikiagotzea.
    3. c) Tenperatura jaistea.
    4. d) Erresistentzia jaistea.
  510. 512 HARAGIA TXIKITZEKO MAKINAN JENERO HAUEK ZATITZEN DIRA:
    1. a) Haragia eta barazki batzuk.
    2. b) Fruitu lehorrak.
    3. c) Arrainak.
    4. d) Ogi bereziak.
  511. 513 ZERTARAKO BALIO DU AMASADORAK?
    1. a) Irina eta likidoak amasatzeko.
    2. b) Koipeak amasatzeko.
    3. c) Krema likidoak nahasteko.
    4. d) Masak ebakitzeko.
  512. 514 PRODUKTU HAUETAKO ZEINEK SORTZEN DU TOXINA PILOA, 90º-TIK GORA BEROTZEAN?
    1. a) Azukreak.
    2. b) Esneak.
    3. c) Gurinak.
    4. d) Alkoholak.
  513. 515 ZERI ZOR ZAIO JENERO BATEN KALITATEA JAISTEA?
    1. a) Jeneroan mikroorganismoak ugaltzeari.
    2. b) Hezetasunak uraren edukiera jaisteari.
    3. c) Erein aurretik lehortea egoteari.
    4. d) Ongarriak egokiak ez izateari.
  514. 516 ELIKAGAI HAUETATIK, ZEINEK DAUKA KALITATE NUTRITIBO HANDIAGOA?
    1. a) Haragiak.
    2. b) Barazkiek.
    3. c) Arrainak.
    4. d) Zerealek.
  515. 517 JENERO GORDINAK APROBETXATZEAZ ARI GARENEAN, ZER ESAN NAHI DUGU?
    1. a) Edozein jeneroren zati orok balio duela.
    2. b) Jenero gordina garbitzean, lortzen diren zati ezberdinei erabilerarik onena emango zaiela.
    3. c) Ez dela ezer zaramara bota behar.
    4. d) Merkatuko jenero bat jasotzen denean, berehala kozinatu behar dela, ezer ez sobratzeko.
  516. 518 JENEROAK MEHETU NAHI BADITUGU, HAU ERABILIKO DUGU:
    1. a) Egurrezko espatula bat
    2. b) Armiarma (Araña)
    3. c) Mandolina
    4. d) Espalmadera
  517. 519 ZERTARAKO ERABILTZEN DA KAZOLA ZABALA? :
    1. a) Gisatuak egiteko.
    2. b) Paellak, eta beste arroz plater batzuk egiteko.
    3. c) Barazkiak gordetzeko.
    4. d) Arrautzak egosteko, ur irakinetan arrautzak eta tomateak egiteko...
  518. 520 ELIKAGAI HAUETATIK, ZEIN DA GALKORRAGOA (PERECEDERO) 15º-KO BATEZ BESTEKO TENPERATURAN?
    1. a) Behi-haragia
    2. b) Arrautzak.
    3. c) Arraina.
    4. d) Barazkiak.
  519. 521 LEGUMINOSO HAUETAKO BATETIK TXOKOLATEAREN ANTZEKO SUZEDANEO BAT EGITEN DA, ZEIN DA? :
    1. a) Algarrobo leka.
    2. b) Ilarra.
    3. c) Dilista.
    4. d) Kakahuetea.
  520. 522 ZER GEHIGARRI DARAMATE LYON ERARA EGINDAKO PATATEK?
    1. a) Baratxuria eta perrexila.
    2. b) Tipula frijitua, izerditan.
    3. c) Porruak eta esne krema.
    4. d) Perrexil txikitua.
  521. 523 ZERTAN BUSTIKO DITUGU FRUTA ETA BARAZKI BATZUK, BEHIN ZURITUTA DAUDELA, OXIDATU EZ DAITEZEN?
    1. a) Ur gazitan.
    2. b) Uretan, ardo zuriarekin.
    3. c) Uretan, limoi zukuarekin.
    4. d) Horietako batean ere ez.
  522. 524 ZER DA PANATXEA?
    1. a) Guarnizio sinple bat.
    2. b) Guarnizio konposatu bat.
    3. c) Guarnizioa arroz zuriarekin.
    4. d) Panatxea ez da guarnizioa.
  523. 525 ZENBAT DENBORAN MANTENDU DAITEKE HARAGI TXIKITUA?
    1. a) Bitik bost egunera.
    2. b) Ez da gorde behar, albait arinen erabili behar da.
    3. c) Hozkailu on batean, astebete.
    4. d) Behin hozkailutik aterata, giro tenperaturan, egun bat edo bi.
  524. 526 FRUTA HAUETATIK, ZEIN DA SENTIKORRENA TENPERATURA BAXUETAN? :
    1. a) Sagarra.
    2. b) Melokotoia.
    3. c) Okaranak.
    4. d) Banana.
  525. 527 NOIZ OXIDATZEN DIRA ELIKAGAIAK?
    1. a) Airearekin kontaktu zuzenean daudenean.
    2. b) Uretan daudenean.
    3. c) Hozkailuan daudenean.
    4. d) Behin prestatuta daudenean.
  526. 528 ZERTARAKO ERABILTZEN DA FILTRATZEN DEN SOBERAKO OLIOA?
    1. a) Usain txarrak saihesteko.
    2. b) Partikulak deuseztatzeko.
    3. c) Kutsadurak saihesteko.
    4. d) Germenak deuseztatzeko.
  527. 529 ZER DA ASPIC-A?
    1. a) Tomate saltsa bat.
    2. b) Plater hotz bat, osagaietako bat gelatina da.
    3. c) Hegaztiak bridatzeko kordel bat.
    4. d) Ontzi bat.
  528. 530 BAIEZTAPEN HAUETATIK, ZEIN DA ZUZENA? :
    1. a) Lisatzeko mahaiaren estaldurak elastikotasuna behar du.
    2. b) Lisatzeko mahaiaren estaldurak inperfekzioak eduki behar ditu.
    3. c) Lisatzeko mahaiaren estaldurak gogorra izan behar du.
    4. d) Lisatzeko mahaiaren estaldura PVCezkoa izan behar da
  529. 531 NOLAKOA IZAN BEHAR DA PRENTSA UNIBERTSALAREN OIHALAREN ESTALDURA? :
    1. a) Solidotasun gutxikoa.
    2. b) Erliebeduna.
    3. c) Moldakaitza.
    4. d) Nahiko porotsua.
  530. 532 ZEIN DA KOIPEKI NATURAL ETA POTASA EDO SOSAREN KONPOSATUA?
    1. a) Zuritzaile bat.
    2. b) Xaboia.
    3. c) Lixiba.
    4. d) Suabizantea
  531. 533 533 ZENBATEKO AURRERAPENAZ ESKATU BEHAR DA PERTSONAL ESTATUTARIO IZATEARI UZTEA?
    1. a) 20 eguneko aurrerapenaz.
    2. b) 15 eguneko aurrerapenaz.
    3. c) 15 eguneko gutxieneko aurrerapenaz.
    4. d) 20 eguneko gutxieneko aurrerapenaz.
  532. 534 NOLA LISATU BEHAR DA KOTOIZKO EHUN BAT?
    1. a) Lehor lisatzen da, tenperatura altuan eta eratara, edo alde onetik .
    2. b) Umel lisatu behar da, tenperatura altuan eta eratara, edo alde onetik.
    3. c) Umel lisatu behar da, tenperatura baxuan eta eratara, edo alde onetik.
    4. d) Kotoizko ehunak ez dira lisatzen.
  533. 535 ZER EGIN BEHAR DUGU TXOKOLATE ORBAN ZAILAK KENTZEKO?
    1. a) Ur hotza alkoholarekin erabili.
    2. b) Borax eta amoniakozko nahasketa bat (erdia eta erdia) erabili.
    3. c) Glizerina eta arrautza gorringozko nahasketa bat erabili.
    4. d) Irakiten dagoen lixiba erabili.
  534. 536 ZERTARAKO ERABILI BEHAR DUGU UR OXIGENATUA? :
    1. a) Produktu desinfektatzaile eta desinkrustatzaile bezala.
    2. b) Orban mota batzuk gogortu ez daitezen.
    3. c) Garbigarri desinfektatzaile bezala.
    4. d) Desinkrustatzaile eta zuritzaile bezala.
  535. 537 GARBITU AURRETIK, ZEREN ARABERA SAILKATU BEHAR DUGU ARROPA?
    1. a) Kolorearen arabera.
    2. b) Ehun motaren arabera, soilik.
    3. c) Irizpide bi horiek, baita zikinkeria maila ere.
    4. d) Gaur egun, garbigailuekin, ez da beharrezkoa aurretik sailkapen bat egitea.
  536. 538 GARBIGAILUAREN JARRAIBIDEETAN, 60 KG-KO KARGA DAUKALA JARTZEN BADU, ZER ESAN NAHI DU HORREK?
    1. a) Arropa lehorraren pisua.
    2. b) Arropa bustiaren guztizko pisua, gehi botatzen zaizkion detergenteak eta leungarriak.
    3. c) Orduko 60 kg. garbitzen duela.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  537. 539 LISATZERAKOAN, ZERTAN SAIATU BEHAR DUGU?:
    1. a) Antzekoak diren arropa multzoak lisatzen.
    2. b) Lehenbailehen amaitzen.
    3. c) Hamar minuturo geldialdiak egiten.
    4. d) Pazientziaz egiten.
  538. 540 ESTROPAJO MOTA HAUETATIK, ZEINEK EZ DU HONDAKINIK BOTATZEN? :
    1. a) Espartzuzkoak. (Esparto)
    2. b) Aluminiozkoak.
    3. c) Nylonezkoak.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  539. 541 ZER ERABILIKO DUGU SABAIAK GARBITZEKO?
    1. a) Baieta bat.
    2. b) Plumeroa.
    3. c) Zurdazko zepilo bat. (Cepillo de cerdas)
    4. d) Mopa bat.
  540. 542 ELEMENTU HAUETATIK, ZEIN EZ DAGOKIO KOMUN BATEKO OINARRIZKO EKIPAMENDUARI? :
    1. a) Edalontziak.
    2. b) Sanitarioak.
    3. c) Ispilua.
    4. d) Eskuohialak.
  541. 543 “GUERIDON” TERMINOAK HAU ESAN NAHI DU:
    1. a) Zopa ontzia.
    2. b) Entsalada ontzia.
    3. c) Mahai lagungarria.
    4. d) Mahai-zapia.
  542. 544 ENTSALADAK, GUARNIZIOAK DIRENEAN, HONELA JARRIKO DIRA:
    1. a) Mahaikidearen eskuinetara.
    2. b) Mahaikidearen ezkerretara.
    3. c) Mahaikidearen aurrean.
    4. d) Berdin da.
  543. 545 MAHAIAN SARDEXKA BAT JARTZEN BADUGU ZURE ESKUINETARA, ETA ZOPA KOILARA BAT EZKERRETARA, ZER ZERBITZATUKO DUGU?
    1. a) Espagetiak.
    2. b) Arrautza frijituak.
    3. c) Paella.
    4. d) Indabak.
  544. 546 ALDEHIDOAK DESINFEKTATZAILEAK DIRA, ZE LEKUTAN ERABILTZEN DIRA?
    1. a) Arrisku gutxiko lekuetan.
    2. b) Leku orokorretan.
    3. c) Leku semikritikoetan.
    4. d) Leku kritikoetan.
  545. 547 ZER EGIN BEHAR DA SOLUZIO DESINFEKTATZAILE BATEK EZ KUTSATZEKO?
    1. a) Pertsona bik prestatu behar dute, gutxienez.
    2. b) Urez prestatu behar da, burdin askorekin.
    3. c) Estali gabe eduki behar dugu.
    4. d) Ontziak garbi egon behar dira.
  546. 548 ZE PROZEDURA JARRAITU BEHAR DUGU LEKU OROKOR BATEKO ALTZARIEKIN?
    1. a) Bioalkoholdun detergentez bustitako baieta umel bat pasatu.
    2. b) Plumero bat pasatu.
    3. c) Baieta umel bat pasatu.
    4. d) Baieta lehor bat pasatu.
  547. 549 BEHIN LANALDIA AMAITUTA, ZER EGIN BEHAR DUTE GARBITZAILEEK?
    1. a) Garbiketa-materiala ur beroz garbitu.
    2. b) Garbiketa-materiala garbitu eta desinfektatu.
    3. c) Hurrengo egunerako materiala eta soluzio desinfektatzailea prestatu.
    4. d) Garbitu duten lekuetan errepaso bat egin.
  548. 550 ZER EGIN BEHAR DUGU ARRISKU ERTAINEKO LEKU BATEKO SANITARIOA GARBITZEKO?
    1. a) Aldehido batez bustitako baieta umel bat erabili.
    2. b) Detergente bat erabili, soilik.
    3. c) Lixibaz bustitako baieta umel bat erabili.
    4. d) Arrisku ertaineko lekua izanik, ez da beharrezkoa desinfektatzea.
  549. 551 PRODUKTU TENTSIOAKTIBO ANIONIKOAK, ZEREKIN DIRA BATERAEZINAK?
    1. a) Lixibarekin.
    2. b) Amoniakoarekin.
    3. c) Tentsioaktibo kationikoekin.
    4. d) Fenolarekin.
  550. 552 FENOLEZKO SOLUZIO BAT EGIN NAHI BADUGU, ZEREKIN NAHASTU BEHAR DUGU?
    1. a) Ur hotzarekin.
    2. b) Ur beroarekin.
    3. c) Amoniakoarekin.
    4. d) Lixibarekin.
  551. 553 URA GOGORTZAT JOTZEN DA, GRADU HIDROTIMETRIKO FRANTSESAREN TARTEA HAUEN ARTEAN DAGOENEAN:
    1. a) 31 eta 50º THF bitartean.
    2. b) 21 eta 30º THF bitartean.
    3. c) 51 eta 60º THF bitartean.
    4. d) 11 eta 20º THF bitartean.
  552. 554 TITULU ALKALIMETRIKO SINPLEAK (TA) EDUKI HAUEK NEURTZEN DITU URETAN:
    1. a) Hidroxidoak, alkalinoak eta karbonato alkalinoak.
    2. b) Hidroxido alkalinoak eta sulfato alkalinoak.
    3. c) Karbonato alkalinoak eta hidroxido alkalinoen erdia.
    4. d) Hidroxido alkalinoak eta karbonato alkalinoen erdia.
  553. 555 NOIZ EGIN BEHAR DA URAREN GOGORTASUN KONTROLA (HARTZEN DUEN KARE ETA MAGNESIO EDUKIA)? :
    1. a) Azkeneko aklaratuan.
    2. b) Aurregarbiketan.
    3. c) Sarean sartzean eta deskaltzifikatzailetik irtetean.
    4. d) Garbiketan.
  554. 556 GARBITOKIKO ZEIN ALDETAN BEHAR DA ARGITASUN HANDIAGOA? :
    1. a) Garbiketa egiten den aldean.
    2. b) Josten den aldean.
    3. c) Pisatzen den aldean.
    4. d) Biltzen den aldean.
  555. 557 ZER EGITEN DA GARBITOKI BATEKO ARROPATEGIAN? :
    1. a) Josketa lanak soilik.
    2. b) Garbitu.
    3. c) Lisatu.
    4. d) Arropa sailkatu, banatu eta josi.
  556. 558 OSPITALEKO GARBITOKIA, INFEKZIOAK SAIHESTEKO, BI ALDETAN BANATZEN DA, ZEINTZUETAN ? :
    1. a) Alde zikina eta alde garbia.
    2. b) Alde zikina eta alde mekanikoa.
    3. c) Alde umela eta alde lehorra.
    4. d) Alde kutsatua eta alde ez kutsatua.
  557. 559 ZEREKIN KENDU DAITEZKE ARROPAN ITSATSITAKO HAUTSAK?
    1. a) 90º-tik gorako tenperaturarekin.
    2. b) Garbiketa normal baten jarduera mekanikoaren bitartez.
    3. c) Produktu azido bat erabiliz.
    4. d) Nahikoa da arropa astintzearekin.
  558. 560 ZEIN KONTZENTRAZIO DAUKA IKUZTEGI BATEAN ERABILTZEN DEN LIXIBAK?
    1. a) 140 g, kloro aktibo litro bakoitzeko.
    2. b) 100 g, kloro aktibo litro bakoitzeko.
    3. c) 150 g, kloro aktibo litro bakoitzeko.
    4. d) 200 g, kloro aktibo litro bakoitzeko.
  559. 561 ZEINTZUK DIRA ARRISKU ELEKTRONIKO BATEAN ZEHARKAKO KONTAKTUAK SAIHESTEKO DEFENTSA MEKANISMOAK? :
    1. a) Material eroaleak erabiltzea.
    2. b) Instalazioan interruptore diferentziala eta lur konexioko kablea edukitzea.
    3. c) Tentsioko zatietara sarbidea edukitzea, horiengan kontrol handiago izateko.
    4. d) Interruptore diferentziala izatea, besterik ez.
  560. 562 ELEMENTU HAUETATIK, ZEIN DA EZINBESTEKOA HODI FLUORESZENTE BAT PIZTEKO?
    1. a) Zebadorea
    2. b) Filamentoa
    3. c) Kondentsadorea
    4. d) Erreaktantzia
  561. 563 ZER ERABILI BEHAR DUGU KORRONTE ELEKTRIKOAREN INTENTSITATEA NEURTZEKO?
    1. a) Polo bilatzailea.
    2. b) Manometroa.
    3. c) Voltimetroa
    4. d) Tenaza anperimetrikoa.
  562. 564 ZEREZKO HODIAK ERABILTZEN DIRA DESAGUE SAREAN?
    1. a) PVCzkoak.
    2. b) Berunezkoak.
    3. c) Kobrezkoak.
    4. d) Horiek guztiak dira zuzenak.
  563. 565 SALTSA EMULTSIONATU HOTZAK EDO BIZKOTXO IRABIATUAK MONTATZEKO, ETA HOZKAILUAN JENEROAK MANTENTZEKO, ZER ERABILTZEN DUGU?
    1. a) Barreñoa
    2. b) Rondoia
    3. c) Labeko plaka.
    4. d) Breseadora.
  564. 566 ZE MASA MOTA MOLDATZEKO ERABILTZEN DA “BRIOCHE”A?
    1. a) Hojaldreak
    2. b) Bizkotxoak.
    3. c) Izozkiak.
    4. d) Opilak.
  565. 567 ELIKAGAIEN ERRENDIMENDUAZ ARI GARENEAN, ZER ESAN NAHI DUGU?
    1. a) Produktuaren iraupen mota, baldintza higieniko onetan.
    2. b) Produktu gordin bat zenbat murrizten den jateko prestatzen dugunean.
    3. c) Jenero baten kalitatea eta prezioa.
    4. d) Jenero batek eskatzen dituen mantentzeko baldintzak.
  566. 568 ZER ERABILTZEN DA ONTZIETAKO HONDAKINAK BILTZEKO?
    1. a) Metxadora.
    2. b) Espuela.
    3. c) Gomazko espatula.
    4. d) Ateletteak.
  567. 569 ZER EGITEA DAGOKIO PARTIDA-BURUARI?
    1. a) Sukaldeko lantaldearen jaiegunak antolatzea.
    2. b) Bere taldearen platerak maneatzea.
    3. c) Sukaldeko talde osoa antolatzea.
    4. d) Bere taldekoek behar dituzten jeneroak erostea.
  568. 570 ELEMENTU ETA PRODUKTU HAUEK SUKALDEKO GASTU OROKORRAK DIRA, ETA ZEHARKAKO ERAGINA DAUKATE PREZIOAN. BERAZ, BEHAR EZ DIRENEAN EZ KONTSUMITZEN SAIATU BEHAR GARA :
    1. a) Gasa eta elektrizitatea.
    2. b) Frutak eta barazkiak.
    3. c) Erredukzioak egiteko ardoak.
    4. d) Kontserbak.
  569. 571 ZER DA OSASUNA?
    1. a) Gaixotasun fisikorik eza.
    2. b) Gaixotasun fisiko eta buru gaixotasunik eza.
    3. c) Guztizko ongizatea: fisikoa, burukoa eta soziala.
    4. d) Inoiz gaixotasunik eduki ez izana.
  570. 572 ISTRIPUAK PREBENITZEKO TEKNIKETAKO BAT LANEKO SEGURTASUNA DA; ZEIN BESTE TEKNIKAK PREBENITZEN DITU ISTRIPUAK? :
    1. a) Higiene pertsonalak.
    2. b) Ergonomiak.
    3. c) Hainbat sendagai dauzkan botika kutxa bat egoteak.
    4. d) Horietako batek ere ez.
  571. 573 LAGUNTZA ESKATU BEHAR DUGU HONELAKO ZAMA BAT HARTZEN DUGUNEAN:
    1. a) Hartzeko erraza den leku batean dagoenean.
    2. b) Pisu gutxikoa denean.
    3. c) Ertaina denean.
    4. d) Bere edukiagatik, garraiatzeko arriskutsua denean.
  572. 574 ERAGILE HAUETAKO BAT EZ DA FISIKOA, ZEIN? :
    1. a) Erradiazioak.
    2. b) Bibrazioak.
    3. c) Birusak.
    4. d) Zarata.
  573. 575 NOIZ JOTZEN DUGU TRESNA BAT ERGONOMIKOTZAT?
    1. a) Modernoa denean.
    2. b) Sintetikoa denean.
    3. c) Tradizionala denean.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  574. 576 ZER DA SUKALDE BATEAN KOLATZEA (ENCOLAR)?
    1. a) Prestakin bati beharrezko likidoa gehitzea.
    2. b) Salda bati ur beroa gehitzea.
    3. c) Prestakin likido bati gelatina gehitzea, hoztean loditu dadin eta distira har dezan.
    4. d) Prestakin likido bati gelatina gehitzea, gelatinaren zaporea indartzeko.
  575. 577 ZERTARAKO BALIO DU MAHAI BEROAK?
    1. a) Elikagaiak bero mantentzeko.
    2. b) Platerak berotzeko eta horiekin jantokia hornitzeko.
    3. c) Lan mahaia eta estufa fermentatzailea.
    4. d) Zerbitzuaren aurretik soilik erabiltzen da.
  576. 578 SUKALDARITZAN, ZER DA NAPATZEA?
    1. a) Jenero bati zeharka moztutako xerrak lodiak egitea.
    2. b) Prestakin bati, egosteko beharrezko likidoa gehitzea.
    3. c) Prestakin bat estaltzea, irauten duen likido lodi batekin.
    4. d) Jenero bat urez edo olioz estaltzea.
  577. 579 AKOPLAMENDU EZAUGARRIEN ARABERA, FOGOIAK HONELAKOAK IZAN BEHAR DIRA:
    1. a) Hormakoak, zentralak, eramangarriak, integralak, eta elementu akoplagarri bidezkoak.
    2. b) Hormakoak, zentralak, integralak, eta elementu akoplagarri bidezkoak.
    3. c) Hormakoak, zentralak, angeluarrak, eramangarriak eta integralak.
    4. d) Hormakoak, zentralak, angeluarrak, eramangarriak, integralak, eta elementu akoplagarri bidezkoak.
  578. 580 ZEIN DA BERO EROALERIK ONENA ETA ARINEN BEROTZEN DENA?
    1. a) Lokatza.
    2. b) Altzairu oxidagaitza.
    3. c) Portzelana.
    4. d) Loza.
  579. 581 SUKALDARITZAN, ZER DA KOSTRADA?
    1. a) Prestakin bat estaltzeko orea.
    2. b) Molde edo ontzi bateko hormak jenero edo paper batekin estaltzea.
    3. c) Prestakin bat gelatinaz estaltzea.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  580. 582 ZER ERABILTZEN DA MOLDURAK DISTIRARAZTEKO.
    1. a) 13 mm-ko pintzel bat.
    2. b) 40tik 50 mm –ra bitarteko brotxa borobila.
    3. c) 23 mm-ko brotxa bat.
    4. d) 31 mm-ko brotxa laua.
  581. 583 HORMIGOI ARMATUA MATERIA HOMOGENEOTZAT HAR DAITEKE, ETA:
    1. a) Konprimatzeari dagokionez, altzairuaren propietateak dauzka, eta trakzioan, hormigoiarenak.
    2. b) Konprimatzeari eta trakzioari dagokionez, altzairuaren propietateak dauzka.
    3. c) Konprimatzeari eta trakzioari dagokionez, hormigoiaren propietateak dauzka.
    4. d) Konprimatzeari dagokionez, hormigoiaren propietateak dauzka, eta trakzioan, altzairuarenak.
  582. 584 HORMIGOIAREKIN LANEAN, EGURRA DESENKOFRATZEA ERRAZTEKO, ZER ERABILTZEA DA GOMENDAGARRIA?
    1. a) Ur destilatua.
    2. b) Hormigoian eragiten ez duen olioa.
    3. c) Edozein disolbatzaile.
    4. d) Parafina.
  583. 585 ZER ERABILIKO DUGU SETO BAT PODATZEKO?
    1. a) Labana.
    2. b) Artaziak.
    3. c) Belarra mozteko makina.
    4. d) Horietako batez ere ez.
  584. 586 ZEIN ELEMENTU BEHAR DITUGU EGUR BAT FINKATZEKO?
    1. a) Torlojuak.
    2. b) Iltzeak.
    3. c) Grapak.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  585. 587 ZER DA LIMATOIA?
    1. a) Limoi handi bat
    2. b) Lima borobil eta handi bat.
    3. c) Triangelu itxurako lima handi bat.
    4. d) Lima lau bat.
  586. 588 ZUNTZ AKRILIKO BAT LISATZERAKOAN HORIXKA BIHURTZEN BADA, ZER ESAN NAHI DU?
    1. a) Garbitzean, leungarri hori bat erabili dela.
    2. b) Lisaburdina beroegiz lisatu dela.
    3. c) Lisaburdinak berotasun gutxi zuela.
    4. d) Normala da hori gertatzea, ehun akriliko guztietan gertatzen baita.
  587. 589 AKABERA-TUNELAK ARMAIRU ANTZEKO BATZUK DIRA, EKIPAMENDU HONEKIN:
    1. a) Xurgapen sistema eta baporizazio sistema.
    2. b) Baporizazio sistema eta ur hotzaren zirkulazio sistema.
    3. c) Baporizazio sistema eta aire hotzaren zirkulazio sistema.
    4. d) Baporizazio sistema eta aire beroaren zirkulazio sistema.
  588. 590 ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU LISAKETAREN LURRUNA?
    1. a) Zuntzak biguntzeko.
    2. b) Gaia hoztu eta guztiz lehortzeko.
    3. c) Gaiari ukitu sendo bat emateko.
    4. d) Arropak kolorea gal ez dezan.
  589. 591 ZENBAT DENBORA EGOTEN DA ARROPA AKABERAKO GARBIKETA TUNEL BATEAN?
    1. a) 5 ordu.
    2. b) Berdina da arropa mota guztientzat.
    3. c) Zein arropa mota den eta zein zimurtuta dagoen hartu behar da kontuan.
    4. d) 3 ordu.
  590. 592 FLUIDO TERMIKOZ BEROTUTAKO LEHORGAILUAK TENPERATURA HAUETARA IRITS DAITEZKE:
    1. a) 160º - 195º
    2. b) 120º - 140º
    3. c) 220º - 240º
    4. d) 180º - 210º
  591. 593 ZEIN EZ DA ZUZENA?
    1. a) Beroaren eraginez, arropa akrilikoak desitxuratu daitezke.
    2. b) PVCezko arropak asko txikitzen dira tenperaturarekin.
    3. c) Ehun flokatu bat lisatzean, ez dago istripu arriskurik.
    4. d) Lisatzerakoan, ehun mota eduki behar da kontuan, lodiera, ehundura eta zuntzaren akabera.
  592. 594 ZER ERAGITEN DU BERO HANDIEGIAK KLAROFIBRAZKO EHUN BATEAN?
    1. a) Zimurdurak.
    2. b) Oxido-orbanak.
    3. c) Gogortzea.
    4. d) Luzatzea.
  593. 595 ZER DA ARROPA ZURITZEA?
    1. a) Garbiketaren aurreko fasea.
    2. b) Garbiketa eta aklaratuaren ondorengo fase bat, zentrifugazioaren aurrekoa.
    3. c) Garbiketaren ondorengo fase bat, aklaratuaren eta zentrifugazioaren aurrekoa.
    4. d) Garbiketa, aklaratu eta zentrifugazioaren ondorengo fase bat.
  594. 596 ZEREZKOAK IZAN OHI DIRA “FINAK” DEITURIKO ESKUOHIALAK?
    1. a) Harizkoak.
    2. b) Gamuzazkoak.
    3. c) Zuntzezkoak.
    4. d) Felpa finezkoak.
  595. 597 ZER ERABILIKO DUGU LARRUZKO TAPIZERIA EDO PLASTIKOZKO MATERIALETIK ORBAN BAT KENTZEKO?
    1. a) Bentzina.
    2. b) Magnesio kaltzinatua.
    3. c) Parafinazko olioa.
    4. d) Karbono tetrakloruroa.
  596. 598 ZEREZ GARBITZEN DIRA EGUR NATURALEZKO ALTZARIAK?
    1. a) Ur epel, xaboi eta zepiloz.
    2. b) Ur oso bero eta sosaz.
    3. c) Disolbatzaile eta zapiz.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  597. 599 ZER ERABILTZEN DA KOMUNETAKO APALAK, ISPILUAK ETA KRISTALAK GARBITZEKO?
    1. a) Detergenteak.
    2. b) Lixiba.
    3. c) Beirak garbitzekoa, alkoholarekin.
    4. d) Alkohola.
  598. 600 NOLA KENTZEN DIRA FRUTA ORBANAK ARROPA ZURIAN?
    1. a) Limo-zuku eta ur beroaz.
    2. b) Ozpina eta ur hotzaz.
    3. c) Ur gogorrez.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  599. 601 ZENBAT KILO ARROPA GARBITZEN DA OSPITALE PSIKIATRIKO BATEAN, PAZIENTEKO ETA EGUNEKO, EGOERA NORMAL BATEAN?
    1. a) Kg 1 arropa, pazienteko eta eguneko.
    2. b) 3 kg arropa, pazienteko eta eguneko.
    3. c) 4 kg arropa, pazienteko eta eguneko.
    4. d) 10 kg arropa, pazienteko eta eguneko.
  600. 602 GARBIKETA ARLOKO ARDURADUNAK DAUKAN ATRIBUZIOETAKO BAT HAU DA:
    1. a) Ikuztegiko langileak kontrolatzea.
    2. b) Garbitutako arropa garbi dagoela egiaztatzea, garbiketa prozesuan arazorik ote dagoen begiratuz.
    3. c) Arropa garbia biltegiratzea.
    4. d) Ur eta detergenteen kontsumoa egiaztatu.
  601. 603 NOLA GARBITU BEHAR DA ARROPA SINTETIKOA?
    1. a) Bainuaren maila baxuaz.
    2. b) Zuntz desberdineko beste arropa batzuekin.
    3. c) Jarduera mekaniko handiaz.
    4. d) Makinaz, bere edukieraren 2/3 beteta.
  602. 604 ZENTRIFUGAZIOAN, ZENBAT JAISTEN DA ARROPAREN PISUA, OROKORREAN?
    1. a) %40.
    2. b) %80.
    3. c) %60.
    4. d) %50.
  603. 605 ZEIN ORBAN MOTA DA KAFEA?
    1. a) Pigmentuduna.
    2. b) Emultsionagarria.
    3. c) Uretan disolbagarria.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  604. 606 GALDARA GELA BATEN PLANOA BEGIRATZEN BADUGU, ESPANTSIO ONTZI BAT AURKITUKO DUGU ZABALIK, ZE FUNTZIO DAUKA INSTALAZIOAN?
    1. a) Konbustio gasak xurgatzen ditu, tximiniara irten daitezen.
    2. b) Instalazioko ur litroen bolumena handitzean, soberakina xurgatu eta irtenarazi egiten du.
    3. c) Instalazioko airearen bolumena handitzean, soberakina xurgatu eta irtenarazi egiten du.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  605. 607 AIRE GIROTUAREN INSTALAZIO BATEN PLANOAN, ELEMENTUETAKO BATI EV DEITZEN ZAIO GAZTELANIAZ, ZER ESAN NAHI DU?
    1. a) Lurrungailua. (Evaporador)
    2. b) Elektrovoltimetroa (Electrovoltímetro)
    3. c) Segurtasun balbula. (Válvula de seguridad)
    4. d) Elektrobalbula. (Electroválvula)
  606. 608 BEROGAILU INSTALAZIO BATEN ESKEMAN, ZIRKUITUETAKO BAKOITZEAN AZELERAZIO PONPA BI DAUDE, ZERGATIK?
    1. a) Instalazioaren azelerazioa gehitzea beharrezkoa balitz ere.
    2. b) Ordezko bat edukitzeko, bestea matxuratuko balitz ere.
    3. c) Ponpetako bat badaezpada dago, tenperaturak zero azpitik jaitsiko balira ere.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  607. 609 ZER DA ARNESA?
    1. a) Langilearen NBE (EPI) bat.
    2. b) Lanabes bat.
    3. c) Disuasiorako tresna.
    4. d) Edergarria.
  608. 610 DISKO MAKINA BATEN DISKOA ALDATU BEHAR BADUGU, HAU EGIN BEHARKO DOGU:
    1. a) Makina saretik deskonektatu.
    2. b) Segurtasun eskularruak eta betaurrekoak jarri.
    3. c) Kide bati laguntza eskatu.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  609. 611 GARBIGAILU BATEN BARRUKO BONBOAK, PALAK EDO HEGALAK DAUZKA, ZERTARAKO BALIO DUTE?
    1. a) Garbiketaren amaieran, arropa guztiz okertuta gera ez dadin.
    2. b) Arropa ez urratzeko.
    3. c) Detergenteek euren funtzioa ondo bete dezaten.
    4. d) Zentrifugazioaren mugimendu bortitza saihesteko.
  610. 612 NOIZ EGIN BEHAR DA ARROPA GARBIAREN PROBA BAKTERIOLOGIKOA?
    1. a) Garbiketa bakoitzaren ondoren.
    2. b) Lanaldi bakoitzaren amaieran.
    3. c) Produktu berriak erabiltzera goazenean.
    4. d) Egunean behin.
  611. 613 GARBITZEKO ERABILTZEN DUGUN URETAN, ZER SORTZEN DU BURDIN ETA MAGNESIO EDUKI ALTUAK?
    1. a) Elektrizitate gehiago kontsumitzea.
    2. b) Arropa horitzea eta makinan korrosio bat egotea.
    3. c) Arropa hobeto desinfektatzea.
    4. d) Orbanak lehenago desagertzea.
  612. 614 GARBIKETA PROZESUAN KALTEREN BAT JASAN DUTEN ARROPAK KONPONDUTA,
    1. a) Berriro lisatzen dira.
    2. b) Berriro garbitzen dira.
    3. c) Tolestu eta biltegiratu egiten dira.
    4. d) Ez dira aprobetxagarriak.
  613. 615 PRODUKTU HAUETATIK, ZEIN DA ANTIKLOROA?
    1. a) Perborato sodikoa.
    2. b) Bentzenoa.
    3. c) Alkohol etilikoa.
    4. d) Lixiba.
  614. 616 ZERGATIK SORTZEN DA KORROSIOA UR EROALEETAN?
    1. a) Inkrustazioengatik.
    2. b) Elektrolisiaren eraginagatik.
    3. c) Gatz mineralengatik.
    4. d) Uraren kareagatik.
  615. 617 ZER EGIN BEHAR DA MOTOR TRIFASIKO BATEN ERABILERA 380 V.-TIK 440V.-RA ALDATZEKO?:
    1. a) Konexio kaxa zabaldu eta konexioa triangelutik izarrera aldatu.
    2. b) Konexio kaxa zabaldu eta konexioa izarretik triangelura aldatu.
    3. c) Motorraren sei bordetara bi kontaktore konektatu.
    4. d) Aldaketa hori ezin da egin.
  616. 618 ZER SORRARAZTEN DU GALDARAREN TERMOSTATOA APURTZEAK?
    1. a) Tenperatura ezegonkorra.
    2. b) Garra amatatzea.
    3. c) Gasaren jario etengabea.
    4. d) Ez da erreakziorik ematen.
  617. 619 ZEIN DA SALBAMENDU EDO SOROSPEN SEINALEEN SEGURTASUN KOLOREA LAN ZENTRO BATEAN?
    1. a) Piktograma zuria atzealde gorriaren gainean.
    2. b) Piktograma gorria atzealde zuriaren gainean.
    3. c) Piktograma zuria atzealde berdearen gainean.
    4. d) Piktograma berdea atzealde zuriaren gainean.
  618. 620 ZEREZ EGITEN DA ERAIKIN BATEKO UR BERO ETA HOTZAREN SAREA?
    1. a) Altzairu oxidagaitzez.
    2. b) Berunez.
    3. c) Kobrez.
    4. d) Brontzez.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación