Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ZELARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1095/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira zelarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Mendeko langileen lanbide taldeko zelari kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ZELARIEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA MENDEKO LANGILEEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira zelari kategoriako destinoak, mendeko langileen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 15
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Proba horretan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko webgunean lortu ahal izango diren galderen multzo itxiari buruzko galderen zerrendari erantzun beharko zaio, ezarritako gehieneko epearen baitan, idatziz.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiriaren (DBH edo baliokidea) fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ZELARIA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ZELARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01 2005-10-21 2006-07-20 2008-06-01  
BARRUALDEKO ESKUALDEA 1 8       9
BASURTUKO OSPITALEA 21 1       22
BIDASOAKOA OSPITALEA 7       1 8
BILBOKO ESKUALDEA 1 9     2 12
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M.   2       2
DEBAGOIENA OSPITALEA 7         7
DONOSTIAKO OSPITALEA 59 1   3   63
EMERGENTZIAK 1         1
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 4 2       6
GALDAKAOKO OSPITALEA 9         9
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA 1 9 1     11
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA 1 4       5
GORLIZKO OSPITALEA 13         13
GURUTZETAKO OSPITALEA 36 1       37
LEZAKO OSPITALEA 1         1
MENDAROKO OSPITALEA 4 1       5
SAN ELOY OSPITALEA 3       1 4
SANTA MARINA OSPITALEA 7         7
SANTIAGO OSPITALEA 11 1       12
TXAGORRITXU OSPITALEA 21         21
URIBEKO ESKUALDEA 1 1       2
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 3         3
Kategoria destino kopurua 212 40 1 3 4 260

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin

III. ERANSKINA

MENDEKO LANGILEEN LANBIDE TALDEKO ZELARI KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 60 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan zelari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,33 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,33 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

ZELADOREEN KATEGORIA PROFESIONALEKO GALDERAK

  1. 1 OSASUN-ZERBITZUETAKO PERTSONAL ESTATUTARIOAREN ESTATUTU MARKOA ONARTZEN DUEN ARAU JURIDIKOA, HURRENGO HAU DA:
    1. a) Abenduaren 18an argitaratutako abenduaren 17ko 55/2003 Legea.
    2. b) Abenduaren 16an argitaratutako abenduaren 15eko 55/2003 Legea.
    3. c) Abenduaren 17an argitaratutako abenduaren 16ko 55/2003 Legea.
    4. d) Abenduaren 17an argitaratutako abenduaren 16ko 55/2002 Legea.
  2. 2 ZEIN DA ESTATUTU MARKOA APLIKATZEKO EREMUA?
    1. a) Erkidego Autonomoetako Osasun-zentroetako Sanitate-zentro edo -erakundeetan edo Estatuko Administrazio Orokorreko Sanitate-zentro eta -zerbitzuetan bere eginkizuna burutzen duen pertsonala.
    2. b) Erkidego Autonomoetako Osasun-zentroetako Sanitate-zentro edo -erakundeetan edo Estatuko Administrazio Orokorreko Sanitate-zentro eta -zerbitzuetan bere eginkizuna burutzen duen pertsonal estatutarioa.
    3. c) Erkidego Autonomoetako Osasun-zentroetako Sanitate-zentro edo -erakundeetan bere eginkizuna burutzen duen pertsonala.
    4. d) Estatuko Administrazio Orokorreko Sanitate-zentro eta -zerbitzuetan bere eginkizuna burutzen duen pertsonal estatutarioa.
  3. 3 ONDOKO KOLEKTIBO HAUETATIK ZEIN EZ DAGO NAHITAEZ ORDEZKATURIK EKAINAREN 26KO 8/97 LEGEKO 11. ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO PARTAIDETZA KOMUNITARIOKO KONTSEILUETAN?
    1. a) Sanitateko elkargo profesionalak.
    2. b) Toki- eta foru-administrazioak.
    3. c) Sindikatuak eta enpresa-erakundeak.
    4. d) Estatuko Administrazioa.
  4. 4 PERTSONAL ESTATUTARIOAREN ORDAINSARIAK:
    1. a) Oinarrizko ordainsarietan eta ordainsari osagarrietan egituratzen dira.
    2. b) Soldatetan eta osagarrietan egituratzen dira.
    3. c) Oinarrizko ordainsarietan eta ordainsari aldagarrietan egituratzen dira.
    4. d) Aurreko batean ere ez.
  5. 5 ZELADORE BATI KONTRATUA EGITEN BAZAIO TITULARRA BESTE ZERBITZU ERAKUNDE BATEAN DAGOELAKO ZERBITZUAK BETETZEN, ESTATUTU MARKOAREN ARABERA ZEIN KONTRATU EGINGO ZAIO ETA NOIZ AMAITUKO DA?
    1. a) Ordezkapenezko lan kontratua egingo zaio eta lanpostua utzi beharko du titularra itzultzen denean edo lanpostuan edo eginkizunean berriz hasteko eskubidea galtzen duenean.
    2. b) Lan kontratu ebentuala egingo zaio eta lanpostua utzi beharko du titularra itzultzen denean edo lanpostuan edo eginkizunean berriz hasteko eskubidea galtzen duenean.
    3. c) Lan-kontratu interinoa egingo zaio eta bere lanpostua arauz betetzen denean utzi beharko du.
    4. d) Erantzun bat ere ez da baliozkoa Estatutu Markoan ez direlako arautzen lan-kontratuak.
  6. 6 EKAINAREN 26KO 8/1997 LEGEAREN ARABERA, ZEINTZUK DIRA INFORMAZIO-PRINTZIPIOAK?
    1. a) Unibertsaltasuna, zerbitzuen kalitatea eta herritarren parte-hartzea.
    2. b) Unibertsaltasuna, solidaritatea, ekitatea, zerbitzuen kalitatea eta herritarren parte-hartzea.
    3. c) Solidaritatea, ekitatea, zerbitzuen kalitatea eta herritarren parte-hartzea.
    4. d) Berdintasuna, solidaritatea, ekitatea, zerbitzuen kalitatea eta herritarren parte-hartzea.
  7. 7 8/1997 LEGEAREN ARABERA, ZEIN DA LURRALDE ANTOLAKETA EGITEKO SANITATE-PLANGINTZAREN OINARRI NAGUSIA?
    1. a) Euskal Autonomi Erkideagoa osasun-eremuetan banatzea.
    2. b) Herrialde Historikoak osasun-eremuetan banatzea.
    3. c) Euskal Autonomi Erkideagoa sanitate-eskualdeetan banatzea.
    4. d) 8/1997 Legeak ez du ezartzen sanitate-plangintzarik.
  8. 8 PERTSONAL ESTATUTARIOAREN ORDAINSARI-SISTEMAN (SISTEMA DE RETRIBUCIONES) BAKOITZAK DAUKAN LANPOSTU MAILARI DAGOKION ORDAINSARI OSAGARRIARI NOLA DEITZEN ZAIO?
    1. a) Destino-osagarria.
    2. b) Osagarri espezifikoa.
    3. c) Produktibitate-osagarria.
    4. d) Osagarri pertsonala.
  9. 9 ZEIN EGINKIZUN DU OSASUN-SISTEMA NAZIONALEKO GIZA BALIABIDEEN BATZORDEAK?
    1. a) Osasun-sistema nazionala planifikatzeko ekintzak garatzekoa.
    2. b) Osasun-sistema nazionala prestatzeko programen diseinua garatzekoa.
    3. b) Osasun-sistema nazionala zuzendu, garatu, koordinatu eta diseinatzekoa.
    4. d) Osasun-sistema nazionaleko giza baliabideak prestatu eta modernizatzeko programen plangintza eta diseinu ekintzak garatzekoa.
  10. 10 ZEIN DIRA LEHEN MAILAKO ARRETAKO ESKUALDEETAKO ZUZENDARITZA ETA KUDEAKETA ORGANOAK ?
    1. a) Zuzendari Gerentea.
    2. b) Zuzendari Gerentea eta Pertsonalaren Batzordea.
    3. c) Zuzendari Gerentea eta Gerentziako Zuzendaritza-taldea.
    4. d) Gerentea, Gerentziako Zuzendaritza-taldea eta Zuzendaritzako Kontseilua.
  11. 11 ZEIN DA OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZU PUBLIKOAREN HELBIDEA?
    1. a) Administrazio eta kudeaketa korporatiboaren Erakunde Zentralak bere egoitza ofizialtzat daukana, eta egoitza hori finkatu edo aldatzea Gobernu-kontseiluari dagokio.
    2. b) Administrazio eta kudeaketa korporatiboaren Erakunde Zentralak bere egoitza ofizialtzat daukana, eta egoitza hori finkatu edo aldatzea Erakundearen Administrazio-kontseiluari dagokio.
    3. c) Administrazio eta kudeaketa korporatiboaren Erakunde Zentralak bere egoitza ofizialtzat daukana, eta egoitza hori finkatu edo aldatzea Osasun Sailburuari dagokio.
    4. c) Administrazio eta kudeaketa korporatiboaren Erakunde Zentralak bere egoitza ofizialtzat daukana, eta egoitza hori finkatu edo aldatzea Osakidetzako Zuzendaritza Orokorrari dagokio.
  12. 12 LEHEN MAILAKO ARRETAKO ESKUALDEETAKO KONTSEILU TEKNIKOKO KIDEEN IZENDAPENAK NORK EGIN BEHAR DITU ETA ZENBAT DENBORARAKO?
    1. a) Gerenteak eta berriztagarria den 4 urteko epealdirako.
    2. b) Gerentziako Zuzendaritza-taldeak eta berriztagarria den 2 urteko epealdirako.
    3. c) Gerenteak eta berriztagarria den 2 urteko epealdirako.
    4. d) Gerentziako Zuzendaritza taldeak eta berriztagarria den 4 urteko epealdirako.
  13. 13 ZEIN DA OSASUN-SISTEMA NAZIONALEKO GIZA BALIABIDEEN BATZORDEAREN MENDE DAGOEN FOROA?
    1. a) Foro Marko Sindikala.
    2. b) Elkarrizketa Sozialerako Autonomia-arteko Foroa.
    3. c) Elkarrizketa Sozialerako Foro Markoa.
    4. d) Giza baliabideen Foro Nazionala.
  14. 14 ZER ESAN NAHI DU ZERBITZUTIK KENTZEKO (SEPARACIÓN) ZIGORRAK?
    1. a) Pertsonal estatutario finkoaren izaera galtzea.
    2. b) Zigorra betetzea, baina Pertsonal estatutario finkoaren izaera mantenduz.
    3. c) Daukan lanpostuaren galera eta nahitaezko eszedentziara pasatzea.
    4. c) Aurreko bat ere ez.
  15. 15 LEHEN MAILAKO ATENTZIOKO UNITATE BURUEN POSTUAK ERA HONETAN HORNITUKO DIRA:
    1. a) Osasun-eskualdean adskribaturiko pertsonalarentzat egindako deialdi publikoaren bidez.
    2. b) Estatutario, funtzionario edo langile finkoaren izaera daukaten guztiak parte har dezaketen deialdi publikoaren bidez.
    3. c) Estatutario, funtzionario edo langile finkoaren izaera eduki eta Osasun-eskualdean atxikitako pertsonalarentzat, merituak baloratuta, egindako deialdi publikoaren bidez.
    4. d) Estatutario, funtzionario edo langilearen izaera eduki eta Osasun-eskualdean atxikitako pertsonalarentzat, merituak baloratuta, egindako deialdi publikoaren bidez.
  16. 16 OSAKIDETZAKO ADMINISTRAZIO-KONTSEILUAK HAR AL DEZAKE ZERBITZU ERAKUNDEENGAN ESKU HARTZEKO NEURRIRIK?
    1. a) Bai, baina kudeaketan efizientzia eta efikazia irizpideak babesteko xedeaz.
    2. b) Bai, egoki irizten badio eta Gobernu-kontseiluak eskatuz gero.
    3. c) Bai.
    4. d) Ez, Gobernu-kontseiluaren eskumena delako.
  17. 17 ARABAKO LAUDIO ETA AMURRIO UDALERRIAK LEHEN MAILAKO ARRETAKO HURRENGO OSASUN-ESKUALDEKOAK DIRA:
    1. a) Araba.
    2. b) Bilbo.
    3. c) Enkartazioak.
    4. d) Barrualdea.
  18. 18 NORI DAGOKIO OSAKIDETZAKO PLANTILLAK ONARTZEA?
    1. a) Administrazio-kontseiluari; Gobernu-Batzordeak urtero onartzen duen gehieneko efektibo-kopurura egokitu beharko du plantilla.
    2. b) Administrazio-kontseiluari; zerbitzu-erakundeek duten egitura izaerako gehieneko langile-kopuruak osatzen du plantilla, eta hori Gobernu-kontseiluak, Osasun-Sailak proposatuta, urtero onartzen duen gehieneko efektibo-kopurura egokitu beharko du.
    3. c) Administrazio-kontseiluari; zerbitzu-erakundeek duten egitura izaerako gehieneko langile-kopuruak osatzen du plantilla, eta hori Gobernu-kontseiluak, Ogasun-Sailak proposatuta, urtero onartzen duen gehieneko efektibo-kopurura egokitu beharko du.
    4. d) Administrazio Kontseiluari; zerbitzu-erakundeek duten egitura izaerako gutxieneko langile-kopuruak osatzen du plantilla, eta hori Gobernu Kontseiluak, Osasun-Sailak proposatuta, urtero onartzen duen gutxieneko efektibo-kopurura egokitu beharko du.
  19. 19 PERTSONAL ESTATUTARIO FINKOAREN EGOERARA HELTZEKO ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DIRA, HURRENEZ HURREN?
    1. a) Aukeraketa-probak gainditzea.
    2. b) Aukeraketa-probak gainditu, izendatua izan eta,betekizun formalak bete ondoren, lanean hastea.
    3. c) Aukeraketa-probak gainditu eta, betekizun formalak bete ondoren, lanean hastea.
    4. d) Aukeraketa-probak gainditu eta izendatua izatea.
  20. 20 OSAKIDETZAKO ZENBAT OSPITALE DAUDE GASTEIZKO UDAL-BARRUTIAN?
    1. a) Bat.
    2. b) Bi.
    3. c) Lau.
    4. d) Hiru.
  21. 21 INDARREAN DAGOEN OSAKIDETZAKO AKORDIOAN, ZENBAT IRAUTEN DU EZKONTZAGATIKO LIZENTZIAK?
    1. a) 20 egun natural, baina ospatu ostean gozatu beharko dira aipatu data epealdi horren barruan sartuta.
    2. b) 20 egun natural, eta ospatu aurretik zein ostean hartu ahal izango dira , baina aipatu data epealdi horren barruan sartu beharko da.
    3. c) 20 lanegun (hábil) eta ospatu aurretik zein ostean hartu ahal izango dira, baina aipatu data epealdi horren barruan sartu beharko da.
    4. d) 20 lanegun (hábil), baina ospatu ostean hartu beharko dira, aipatu data epealdi horren barruan sartuta.
  22. 22 BIDASOAKO LEHEN MAILAKO ARRETAKO ESKUALDEA ZEIN LURRALDE HISTORIKOTAN DAGO?
    1. a) Gipuzkoa.
    2. b) Eskualde horren benetako izena Bidasoa-Irun da eta Gipuzkoan dago.
    3. c) Ez dago Bidasoa eskualderik.
    4. d) Bizkaia.
  23. 23 EKAINAREN 26KO 8/1997 LEGEAN HAUTAPEN PROZEDURARAKO EZARRITAKO PRINTZIPIOAK ZEINTZUK DIRA?
    1. a) Berdintasuna, meritua eta izendapen librea.
    2. b) Berdintasuna, gaitasuna eta meritua.
    3. c) Gaitasuna, publizitatea eta meritua.
    4. d) Berdintasuna, publizitatea, meritua eta gaitasuna.
  24. 24 PERTSONAL ESTATUTARIO FINKOAREN EGOERA GALTZEKO KAUSAK HURRENGO HAUEK DIRA:
    1. a) Zerbitzua uztea eta zerbitzutik kentzearen diziplinazko zigorra.
    2. b) Zerbitzua uztea, nazionalitatea galtzea, zerbitzutik kentzea (separación), ezgaikuntza (inhabilitación) absolutuaren zigor nagusia edo erantsia, erretiroa eta ezintasun iraunkorra.
    3. c) Zerbitzua uztea, nazionalitatea galtzea, zerbitzutik kentzea, ezgaikuntza (inhabilitación) absolutuaren zigor nagusia edo erantsia, eta ezintasun iraunkorra.
    4. d) Zerbitzua uztea, nazionalitatea galtzea, zerbitzutik kentzea, erretiroa eta ezintasun iraunkorra (incapacidad permanente).
  25. 25. EKAINAREN 26KO 8/1997 LEGEAREN ARABERA, ZER BERMATUKO DU EUSKAL SANITATE-SISTEMAK?
    1. a) Osasuna babesteko eskubidearen legezko erregulaziotik eratortzen diren izaera instrumental eta osagarriko eskubide eta betebehar guztiak garatzea eta aplikatzea.
    2. b) Osasuna babesteko eskubidea garatzea eta erregulatzea.
    3. c) Sanitate-eskubide eta -betebehar guztiak garatzea eta aplikatzea.
    4. d) Ekainaren 26ko 8/1997 Legeak Euskadiko sanitate-sisteman ez du ezartzen inolako berme motarik.
  26. 26 GAUR EGUN NON DAGO OSAKIDETZAKO OSPITALE-KONPLEXU BAKARRA?
    1. a) Donostia.
    2. b) Bilbo.
    3. c) Barakaldo.
    4. d) Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun ez dago ospitale gunerik.
  27. 27 NOLA BETE BEHAR DA OSPITALEKO GIZA BALIABIDEETAKO ZUZENDARI POSTUA?
    1. a) Izendapen librearen bidez.
    2. b) Traslado-lehiaketaren bidez.
    3. c) Enpleguaren eskaintza publikoaren bidez.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  28. 28 ALBIA OSASUN-ZENTROA ZEIN ESKUALDETAN DAGO?
    1. a) Barnealdean.
    2. b) Bilbon.
    3. c) Uriben.
    4. d) Osasun-zentro hori ez da existitzen .
  29. 29 OSAKIDETZAKO AKORDIOAK ESATEN DUENEZ, ZEIN ESKUBIDE EMATEN DU LANEGUNETAN SOBERAKO ORDUAK EGITEAK?
    1. a) Lan egindako ordu bakoitzeko bi orduko konpentsaziorakoa.
    2. b) Lan egindako ordu bakoitzeko ordu bateko konpentsaziorakoa.
    3. c) Lan egindako ordu bakoitzeko ordu eta erdiko konpentsaziorakoa.
    4. d) Lan egindako ordu bakoitza aparteko ordutzat (hora extraordinari a) hartuko da.
  30. 30 PERTSONAL ESTATUTARIO FINKOAREN HAUTAPEN-PROZESUETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZA HAUETAKO BAT EZ DA EGIAZKOA, ZEIN?
    1. a) Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe izatea edo eskaerak aurkezteko epearen barruan titulazio hori eskuratzeko moduan egotea.
    2. b) 18 urte eginda izan eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.
    3. c) Zerbitzutik kenduta egotea diziplina-espedientearen bidez.
    4. d) Dagokion izendapenetik eratortzen diren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.
  31. 31 OSPITALERATUTAKO UMEEK DITUZTEN ESKUBIDE HAUETAKO BAT EZ DA EGIAZKOA, ZEIN?
    1. a) Ospitaleratzea ahal dela egunez egin behar da.
    2. b) Eskola-prestakuntza eteteko eskubidea.
    3. c) Beste haur batzuekin ospitaleratua izateko eskubidea.
    4. d) Jostailuak edukitzeko eskubidea.
  32. 32 NORK ESKA DEZAKE LANALDIA MURRIZTEKO BAIMENA?
    1. a) Pertsonal finkoak baino ez.
    2. b) Pertsonal finkoak eta interinoak.
    3. c) Nahi duten guztiek.
    4. d) Baimen-mota hori ez dago araututa.
  33. 33 OSAKIDETZAKO OSPITALE OROKORREK PARTE-HARTZEKO ORGANOA EDUKI BEHAR DUTE. ZEIN DA BERE IZENA?
    1. a) Zuzendaritzako Kontseilua.
    2. b) Kontseilu Teknikoa.
    3. c) Kontseilu Sindikala.
    4. d) Kontseilu Medikoa.
  34. 34 EMAKUMEAK, SANITATE-ZERBITZUEN ERABILTZAILE DEN HEINEAN, BA AL DAUKA ZERBITZU ESPEZIFIKORIK?
    1. a) Ez, ekiparazioa gizonezkoen berdina delako.
    2. b) Bai, baina hori ez dago jasota legezko testu batean ere.
    3. c) Bai, eta uztailaren 18ko 175/1989 Dekretuan arauturik daude.
    4. d) Bai, berak eskatzen badu.
  35. 35 ZERTAN DATZA OPOSIZIO-SISTEMA?
    1. a) Partehartzailearen gaitasuna ebaluatzera zuzenduriko proba bakar bat egitean.
    2. b) Dagozkien eginkizunak burutzeko lanpostura aurkeztu direnen gaitasuna, trebetasuna eta egokitasuna ebaluatzera zuzenduriko proba bat edo gehiago egitean.
    3. c) Partehartzailearen lehentasun-ordena ebaluatzeko proba bat edo gehiago egitean.
    4. d) Lanpostura aurkeztu direnek partehartzaileari dagozkion eginkizunak burutzeko duten gaitasuna, trebetasuna eta egokitasuna ebaluatzera zuzenduriko proba bat edo gehiago egitean.
  36. 36 NOLA BETEKO DA LEHEN MAILAKO ARRETAKO ESKUALDE BATEKO GERENTE POSTUA?
    1. a) Deialdi publikoaren bidez eta lehiakideen merituak eta gaitasuna baloratuz, izendapen librearen sistemaz baliatuta.
    2. b) Deialdi publikoaren bidez.
    3. c) Gobernu-kontseiluaren bidez.
    4. d) Kontseilu Teknikoaren bidez eta izendapen librearen sistemaren bidez.
  37. 37 ADIERAZ EZAZU OSAKIDETZAKO LANGILEEK ZEIN EGOERATAN EZIN DUTEN ESKATU IZAERA PUBLIKO EDO PERTSONALEKO NAHITAEZKO EGINKIZUNAK BETETZEKO LIZENTZIARIK:
    1. a) Epaitegiko zitazioak.
    2. b) Pasaportea.
    3. c) Notarioaren tramiteak.
    4. d) Erosketetan laguntzea.
  38. 38 NOLA EGITURATZEN DA ANTOLAKETA ZENTRALA?
    1. a) Zerbitzu-erakunde ezberdinen plangintza estrategikoa eta garapen korporatiboa kontuan izanda
    2. b) Zerbitzu-erakundeak jasotzailetzat dituzten prozesu funtzionalak bakarrik kontuan izanda
    3. c) Kontuan izanda Zerbitzu-erakundeak jasotzailetzat dituzten prozesu funtzionalak, beren plangintza estrategiko eta eskubide korporatiborako.
    4. d) Kontuan izanda Zerbitzu-erakundeak jasotzailetzat dituzten prozesu funtzionalak, beren plangintza estrategikorako, eskubide korporatiborako, aholkamendu eta zerbitzu komunerako eta koordinazio eta kontrolerako
  39. 39 GAIXOAK ETA ERABILTZAILEAK ATENDITZEKO ZERBITZUEN EGINKIZUNA HURRENGOA DA:
    1. a) Beste batzuen artean informazioa jaso eta gaixoak eta senideak orientatzea sanitate-zentroetara eramaten dituztenean edo etortzen direnean.
    2. b) Kexa guztiak hartu eta tramitatzekoa.
    3. c) Erabiltzaileei inkestak egitekoa.
    4. d) Aipatu diren guztiak dira gaixoa atenditzeko zerbitzuen eginkizunak.
  40. 40 ALDI BATERAKO PERTSONALA ZEIN EGOERATAN DAGO SALBUETSITA PROBALDIA EGITETIK?
    1. a) Izendapen berria eman aurreko hiru urteetan, osasun-zerbitzu berean ezaugarri berdinetako eginkizunak burutzeko aldi baterako aurreko izendapena dela-eta, gainditu dutenak.
    2. b) Izendapen berria eman aurreko urtean, osasun-zerbitzu berean ezaugarri berdinetako eginkizunak burutzeko aldi baterako aurreko izendapena dela-eta, gainditu dutenak.
    3. c) Izendapen berria eman aurreko sei hilabeteetan, osasun-zerbitzu berean ezaugarri berdinetako eginkizunak burutzeko aldi baterako aurreko izendapena dela-eta, gainditu dutenak.
    4. d) Izendapen berria eman aurreko bi urteetan, osasun-zerbitzu berean ezaugarri berdinetako eginkizunak burutzeko aldi baterako aurreko izendapena dela-eta, gainditu dutenak.
  41. 41 AKORDIOKO I. ERANSKINEAN, ZELADOREAREN ZEIN POSTU FUNTZIONAL EZ DAGO?
    1. a) Autopsietako zeladorea.
    2. b) Zeladore polibalentea.
    3. c) Ateko zeladorea.
    4. d) Zeladore txanda-arduraduna .
  42. 42 ZEIN DA ASTEKO ATSEDENALDIA KALKULATZEKO ERREFERENTZIAZKO EPEA?
    1. a) 2 hilabete.
    2. b) 4 hilabete.
    3. c) Hilabete bat.
    4. d) Azkeneko astea.
  43. 43 OSPITALERATZEKO OSAGARRIA HURRENGO HONETAN DATZA:
    1. a) Urteko ospitaleratze osagarria; bere kategoriari asignaturiko ordainsarien %4a, 14 hilerokotan ordainduko dena.
    2. b) Urteko ospitaleratze osagarria; bere kategoriari asignaturiko ordainsarien %5a, 12 hilerokotan ordainduko dena.
    3. c) Urteko ospitaleratze osagarria; bere kategoriari asignaturiko ordainsarien %4a, 12 hilerokotan ordainduko dena.
    4. d) Urteko ospitaleratze osagarria; bere kategoriari asignaturiko ordainsarien %6a, 12 hilerokotan ordainduko dena.
  44. 44 AKORDIOAREN 26. ARTIKULUAREN INDIZE ZUZENTZAILEA APLIKATUKO DA, BALDIN ETA LAN-TXANDA HURRENGO ORDU HAUEN BARRUAN EGITEN BADA:
    1. a) 22:00 eta 08:00 artean.
    2. b) 22:00 eta 06:00 artean.
    3. c) 20:00 eta 08:00 artean.
    4. d) 20:00 eta 06:00 artean.
  45. 45 ZERBITZUAREN BEHARRIZANENGATIK EGUTEGIAN JADANIK EZARRITA DAUDEN OPORREN DATA ALDATZEN BADA, KALTETUEK HURRENGO KONPENTSAZIO HAU IZANGO DUTE:
    1. a) 2 lanegun gehiago ematea oporretarako.
    2. b) 4 lanegun gehiago ematea oporretarako.
    3. c) 3 lanegun gehiago ematea oporretarako.
    4. d) 5 lanegun gehiago ematea oporretarako.
  46. 46 OPORRAK ZENBAT ZATITAN BANA DAITEZKE?
    1. a) Bi zatitan bana daitezke eta horietako batek gutxienez 5 egunekoa izan beharko du.
    2. b) Bi zatitan bana daitezke eta horietako batek gutxienez 5 egunetakoa eta nahitaez astelehenetik ostiralerakoa izan beharko du.
    3. c) Lau zatitan bana daitezke.
    4. d) Akordioak ez du ezartzen ezer oporrak zatitzeko epeei buruz .
  47. 47 AKORDIOKO BATZORDE MISTO PARITARIOAREN EGINKIZUNAK HURRENGO HAUEK DIRA:
    1. a) Akordioaren testua eta bere aplikazio praktikoa interpretatzea .
    2. d) Akordioa ez dela betetzen salatzea.
    3. c) Akordioan itundurikoa kolektiboki eta osorik betetzen dela zaintzea.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  48. 48 ZENBAT IRAUTEN DU GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEEKIN LAN EGITEKO BAIMENAK?
    1. a) Baimenak gehienez bi urte iraungo du.
    2. b) Baimenak gehienez bi urte iraungo du, baina urtebete gehiago luza daiteke.
    3. c) Baimenak gehienez bi urte iraungo du, baina bi urte luza daiteke.
    4. d) Erantzun bat ere ez da zuzena.
  49. 49 ORO HAR, ZENBAT DIRA ERREGIMEN IRAUNKORREAN GAUEKO TXANDARAKO URTEKO BENETAKO LANORDUAK?
    1. a) 1592 ordu.
    2. b) 1480 ordu.
    3. c) 1447 ordu.
    4. d) 1450 ordu.
  50. 50 ZEIN ESKUBIDE DUTE ZERBITZU BEREZIETAKO EGOERAN DAUDEN LANGILEEK?
    1. a) Lanpostua gordetzekoa.
    2. b) Egoera horretan irauten duen denbora antzinatasun ondorioetarako kontatzekoa.
    3. c) Ez ditu hartzen dagozkion ordainsariak.
    4. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
  51. 51 ZEIN DIRA ORDAINSARI OSAGARRIAK (RETRIBUCIONES COMPLEMENTARIAS)?
    1. a) Osagarri espezifikoa, destino-osagarria eta gratifikazioak.
    2. b) Osagarri espezifikoa, destino-osagarria, produktibitate-osagarria eta etengabeko atentzioaren osagarria.
    3. c) Osagarri espezifikoa, produktibitate-osagarria eta errendimendu-osagarria.
    4. d) Destino-osagarria, osagarri espezifikoa eta aparteko paga (paga extraordinari a).
  52. 52 OSPITALE BATEKO KONTSEILU TEKNIKOAK ETA LEHEN MAILAKO ARRETAKO ESKUALDE BATEKOAK ZENBAT KIDE IZAN DITZAKETE?
    1. a) Kide kopuru bera, gutxienez 10 eta gehienez 20.
    2. b) Kide kopuru bera, gehienez 18.
    3. c) Kide kopuru bera, gutxienez 12 eta gehienez 20.
    4. d) Kide kopuru ezberdina, Eskualdeak gehienez 18 eta Ospitaleak gehienez 12.
  53. 53 ORDAINSARIEN HURRENGO KONTZEPTUETATIK ZEIN EZ DAGO ESTATUTU MARKOAN JASOTZEN DIREN ORDAINSARI OSAGARRIEN BARRUAN?
    1. a) Soldata.
    2. b) Hirurtekoak.
    3. c) Karrera osagarria.
    4. d) Aparteko ordainsaria.
  54. 54 ESTATUTU MARKOAREN ARABERA PERTSONAL ESTUTUTARIOAREN APARTEKO PAGAK HURRENGO HAUEK IZANGO DIRA:
    1. a) Urtean bi eta ahal bada ekainean eta abenduan jasoko dira. Bakoitzaren zenbatekoa hau izango da: hileko soldata eta hirurtekoak eta destino-zenbatekoaren urteko zenbatekoaren hamalaurena gehituko zaie.
    2. b) Urtean bi eta ahal bada ekainean eta abenduan jasoko dira. Bakoitzaren zenbatekoa gehienez hau izango da: hileko soldata eta hirurtekoak eta destino-zenbatekoaren urteko zenbatekoaren hamalaurena gehituko zaie.
    3. c) Urtean bi eta ahal bada ekainean eta abenduan jasoko dira. Bakoitzaren zenbatekoa gutxienez hau izango da: hileko soldata eta hirurtekoak eta destino-zenbatekoaren urteko zenbatekoaren hamalaurena gehituko zaie.
    4. d) Urtean bi eta ahal bada ekainean eta abenduan jasoko dira. Bakoitzaren zenbatekoa gutxienez hau izango da: hileko soldata eta hirurtekoak eta destino-zenbatekoaren urteko zenbatekoaren hamabirena gehituko zaie.
  55. 55 ABENDUAREN 16KO 55/2003 LEGEAN EZARTZEN DEN ERREGIMENEAN LANGILE PUBLIKOAK HURRENGO HARREMANAREN BITARTEZ EMATEN DITU BERE ZERBITZUAK:
    1. a) Funtzionario-harreman berezia, estatutarioa deitua.
    2. b) Funtzionario-harremana.
    3. c) Lan-harremana.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  56. 56 SANITATE-ZERBITZUAREN ERABILTZAILEAK MODU IRAUNKOR ETA ETENGABEAN ATENDITZEN DITUEN PERTSONALA ORDAINTZEKO ORDAINSARI KONTZEPTUARI NOLA DEITZEN ZAIO?
    1. a) Arreta jarraituko osagarria.
    2. b) Osagarri iraunkorra.
    3. c) Guardiako arreta lokalizatuaren osagarria.
    4. d) Produktibitatearen osagarria.
  57. 57 PERTSONAL ESTATUTARIOAREN DIZIPLINA-ERREGIMENAREN PROZEDURAK ZEIN PRINTZIPIOEI ERANTZUN BEHAR DIE?
    1. a) Berehalakotasuna.
    2. b) Ekonomia prozesala.
    3. c) Errespetu osoa dagozkien eskubide eta bermeei.
    4. d) Estatutuak ezartzen du aurreko hiru printzipio horiek bete behar direla.
  58. 58 NOIZ ONARTU ZEN OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO PERTSONAL EZ-SANITARIOAREN ESTATUTU MARKOA:
    1. a) Ekainaren 26ko 8/1997 Legearen bidez.
    2. b) Abenduaren 16ko 55/2003 Legearen bidez.
    3. c) Osakidetzako pertsonal ez-sanitarioaren Estatutu Markoa ez dago araututa.
    4. d) Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretuaren bidez.
  59. 59 PRODUKTIBITATE OSAGARRIA:
    1. a) Lanpostuko titularraren errendimendu berezia, interesa edo iniziatiba ordaintzeko da.
    2. b) Lanpostuko titularraren errendimendu berezia ordaintzeko da.
    3. c) Lanpostuko titularraren errendimendu berezia, interesa, dinamika edo iniziatiba ordaintzeko da.
    4. d) Lanpostuko titularraren errendimendu berezia, interesa, ikasketak eta iniziatiba ordaintzeko da.
  60. 60 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUAK LORTU NAHI DITUEN INTERES OROKORREKO XEDEEN ARTEAN HURRENGO HAU DAGO:
    1. a) Osasunaren zientzietan irakaskuntza sustatzea.
    2. b) Sanitate-zerbitzu pribatuen hornikuntza sustatzea.
    3. c) Pertsonal sanitarioaren prestakuntza soilik sustatzea.
    4. d) Lagun jakin batzuk sanitate-zerbitzuetara hel daitezen sustatzea.
  61. 61 ESTATUTU MARKOAK EZ DU JASOTZEN DIZIPLINA-AHALMENARI BURUZKO PRINTZIPIO HAUETAKO BAT, ZEIN?
    1. a) Tipikotasuna.
    2. b) Efikazia.
    3. c) Efektibotasuna.
    4. d) Proportzionaltasuna.
  62. 62 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO-KONTSEILUAK ZERBITZU-ERAKUNDE BATI BURUZ ESKU HARTZEKO NEURRIREN BAT HARTZEN BADU, ESKU HARTZE HORREK ZENBAT DENBORA IRAUN BEHAR DU?
    1. a) Urtebete.
    2. b) Sei hilabete.
    3. c) Hilabete.
    4. d) Horretarako hartu den Ebazpenean berariaz agertzen den denbora.
  63. 63 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO ANTOLAKUNDEEN ZERRENDAREN BARRUAN AUTONOMIA ERKIDEGOAREN LURRALDE EREMUAN SARTZEN DA:
    1. a) Osakidetza Erakunde Publikoaren Zuzendaritza Orokorra.
    2. b) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa barruan dago.
    3. c) Barruan daude hala Zuzendaritza Orokorra nola Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.
    4. d) Ez daude barruan ez Zuzendaritza Orokorra ez Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.
  64. 64 ZELADORE BATEK ZERBITZUA LAU ORDUZ INOLAKO JUSTIFIKAZIORIK GABE UZTEN BADU, ZER ARRISKU DAUKA?
    1. a) Falta oso larria.
    2. b) Falta larria.
    3. c) Falta arina.
    4. d) Justifikaziorik gabeko hutsegiteak ez dira faltak.
  65. 65 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO OSPITALE-ERAKUNDEAK HURRENGO PROBISIO HAUETAZ ARDURATUKO DIRA
    1. a) Ospitaleko asistentzia eta asistentzia espezializatuaren sanitate-prestazioak.
    2. b) Ospitaleko eta lehen mailako asistentziaren sanitate-prestazioak.
    3. c) Ospitaleko asistentzia kontzertatuaren sanitate-prestazioak.
    4. d) Lehen mailako asistentziaren sanitate-prestazioak.
  66. 66 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUAREN EREMUAN, OSAKIDETZAKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOAREN ARABERA URTEKO BENETAKO LANORDUAK HURRENGO HAUEK DIRA:
    1. a) Urtean 1592 ordu lanaldi-mota guztietarako.
    2. b) Urtean 1592 ordu lanaldi-mota guztietarako, gauekoa izan ezik, etengabeko erregimenean, 1447 ordukoa baita.
    3. c) Urtean 1592 ordu lanaldi-mota guztietarako, gauekoa izan ezik, 1447 ordukoa baita.
    4. d) Urtean 1592 ordu lanaldi-mota guztietarako, gauekoa izan ezik, etengabeko erregimenean, 1448 ordukoa baita.
  67. 67 ZERBITZU ERAKUNDE BAKOITZARI DAGOKIONEZ, ZUZENDARITZA, IRAKASKUNTZA, IKERKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA HURRENGO HONI DAGOKIO:
    1. a) Zerbitzu-erakundeko Zuzendari Medikoari.
    2. b) Zerbitzu-erakundeko Giza baliabideen Zuzendariari.
    3. c) Zerbitzu-erakundeko Zuzendari Gerenteari.
    4. d) Zerbitzu-erakundeko Erregimen Juridikoaren Zuzendariari.
  68. 68 ZEIN FALTA DA ARINA ESTATUTU MARKOAREN ARABERA?
    1. a) Kalteak edo narriadura egitea instalazio, ekipamendu, instrumental edo dokumentazioan, axolagabekeria barkaezinagatik gertatzen direnean.
    2. b) Zabarkeriaz jokatzea nagusi, lagun, menpeko edo erabiltzaileekin .
    3. c) Osasun-zerbitzuetako erabiltzaileek emandako edozein motatako kontraprestazioa hartzea.
    4. d) Osasun-erakunde, -zentro edo -zerbitzuetako instalazioak edo ekipamendua erabiltzea aipatu zerbitzuekin zerikusirik ez duten ekintza edo zereginak burutzeko.
  69. 69 ZERBITZU-ERAKUNDE BATEKO PERTSONAL BURU IZATEA HURRENGO HONI DAGOKIO:
    1. a) Giza baliabideetako Zuzendariari.
    2. b) Zuzendari Gerenteari.
    3. c) Erizaintzako Zuzendariari.
    4. d) Zuzendari Medikoari.
  70. 70 ZEIN URTETAN EZARRI ZEN OSAKIDETZAN OSASUN-TXARTEL INDIBIDUALA?
    1. a) 1988an.
    2. b) 1989an.
    3. c) 1987an.
    4. d) 1986an.
  71. 71 LEHEN MAILAKO ARRETAKO ESKUALDEETAKO GERENTEA HURRENGO MOTAKO ORGANOA DA:
    1. a) Erabaki-organo politikoa da.
    2. b) Zuzendaritza- eta kudeaketa-organoa da.
    3. c) Askapen organoa da.
    4. d) Ordezkatzeko izaera baino ez daukan organoa da.
  72. 72 BERE EGINKIZUNA BETETZEN ARI DELA HARREMANA DUEN EDOZEIN LAGUNI EGINDAKO ERASO LARRIA, ZEIN FALTA-MOTA DA?
    1. a) Falta larria.
    2. b) Falta oso larria.
    3. c) Falta oso larria lehen aldia ez bada.
    4. d) Estatutu Markoan ez dago tipifikatuta; bai, ordea, Kode Penalean.
  73. 73 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO ZUZENDARI NAGUSIA HURRENGO HONEK IZENDATZEN DU:
    1. a) Gobernu-kontseiluak.
    2. b) Parlamentuak.
    3. c) Osasun-Sailburuak.
    4. d) Administrazio-kontseiluak.
  74. 74 LEHEN MAILAKO ARRETAKO UNITATEEK KUDEAKETA PLANA EDUKI BEHAR AL DUTE?
    1. a) Ez, ez da beharrezkoa.
    2. b) Zerbitzu-erakundeko Zuzendaritzak egokitzat uste duenean baino ez.
    3. c) Bai, beti.
    4. d) Administrazio-kontseiluak eskatzen duenean baino ez.
  75. 75 FALTA OSO LARRIAK, LARRIAK ETA ARINAK NOIZ PRESKRIBATZEN DIRA?
    1. a) Bata sei urtera, bestea lau urtera eta hirugarrena sei hilabetera.
    2. b) Bata lau urtera, bestea bi urtera eta hirugarrena lau hilabetera.
    3. c) Bata sei urtera, bestea lau urtera eta hirugarrena bi hilabetera.
    4. d) Bata lau urtera, bestea bi urtera eta hirugarrena sei hilabetera.
  76. 76 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO GAIXO ETA ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN GUTUNA, NOIZ ONARTU ZEN?
    1. a) Uztailaren 18ko 175/1989ko Dekretuaren bidez.
    2. b) Ekainaren 18ko 175/1989 Errege Dekretuaren bidez.
    3. c) Uztailaren 17ko 175/1989ko Dekretuaren bidez.
    4. d) Uztailaren 18ko 174/1989ko Dekretuaren bidez.
  77. 77 NORK IREKI DEZAKE ZIGOR ESPEDIENTEA?
    1. a) Zerbitzu-erakunde bateko Giza baliabideen Zuzendariak.
    2. b) Zerbitzu-erakunde bateko Sanitate-laguntzaren Zuzendariak.
    3. c) Administrazio-kontseiluak.
    4. d) Zerbitzu-erakunde bateko Zuzendari Gerenteak.
  78. 78 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO GAIXO ETA ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN GUTUNAREN ARABERA, ONARTURIK DAGO ERABILTZAILEEK ESKUBIDEA DUTELA ATENDITUAK IZATEKO MODU INDIBIDUALIZATUAN ETA…
    1. a) Pertsonalizatuan.
    2. b) Aldizkakoan.
    3. c) Selektiboan.
    4. d) Familiarrean.
  79. 79 ZERBITZU-ERAKUNDE BATEKO ZUZENDARI GERENTEAREN ZIGOR EBAZPEN BATEN AURREAN, NOREN AURREAN JAR DAITEKE GORAKO ERREKURTSOA (ALZADA)?
    1. a) Osakidetzako Zuzendari Orokorraren aurrean.
    2. b) Osasun-sailburuaren aurrean.
    3. c) Administrazio-kontseiluaren aurrean.
    4. d) Ezin da egin administrazio-errekurtsorik, administrazio-bidea agortzen duelako.
  80. 80 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO GAIXOEK BA AL DUTE ERREZETAN EMANDAKO MEDIKAMENTUEI BURUZKO IDATZIZKO JARRAIBIDEAK JASOTZEKO ESKUBIDERIK?
    1. a) Bai, beti.
    2. b) Gaixoek ahoz esandakoa ulertzeko arazoak dituztenean baino ez.
    3. c) Medikamentuek kontraindikazioak dituztenean baino ez.
    4. d) Ez da beharrezkoa.
  81. 81 ZEIN ERAKUNDE SINDIKALEK DUTE SANITATEKO NEGOZIAZIO-MAHAI SEKTORIALA OSATZEKO ESKUBIDEA?
    1. a) Estatu eta Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten erakunde Sindikalak.
    2. b) Ordezkarientzako eta pertsonalaren batzordeetarako hauteskundeetan ordezkoen %10 edo gehiago izan dutenek.
    3. c) Estatuan eta Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten erakunde Sindikalek eta ordezkarietarako eta pertsonalaren batzordeetarako hauteskundeetan ordezkoen %10 edo gehiago izan dutenek.
    4. d) Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten erakunde Sindikalek eta ordezkarietarako eta pertsonalaren batzordeetarako hauteskundeetan ordezkarien %10 edo gehiago izan dutenek.
  82. 82 EMAKUMEEK ONARTURIK DUTE ERDITU AURRETIK, BITARTEAN EDO ERDITU ETA BEREHALA HURRENGO HAUEN LAGUNTZA IZATEKO ESKUBIDEA:
    1. a) Gurasoena.
    2. b) Senarrarena edo lagunkidearena.
    3. c) Bere konfiantzazko lagunarena.
    4. d) Bere neba-arrebena.
  83. 83 PERTSONAL ESTATUTARIOAK ZEIN EPE DAUKA GORAKO ERREKURTSOA (ALZADA) AURKEZTEKO?
    1. a) Hilabete.
    2. b) 30 egun.
    3. c) Abisua hartzen duenetik hilabetekoa, baldin ekintza berariazkoa ez bada.
    4. d) Abisua hartzen duenetik hilabetekoa, ekintza berariazkoa bada, eta hiru hilabetekoa, berariazkoa ez bada.
  84. 84 NOIZ DAUKAGU OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUARI OSASUN-TXARTEL INDIBIDUALA ITZULTZEKO BETEBEHARRA?
    1. a) Tratamendu-metodoak onartzen ez direnean.
    2. b) Ospitaleko alta medikoaren informea onartzen ez denean.
    3. c) Borondatezko alta dokumentua sinatzea ukatzen denean.
    4. d) Horietako batean ere ez.
  85. 85 ZEIN DA LANEKO PREBENTZIO ETA ARRISKUEN GAIA ARAUTZEN DUEN LEGEA?
    1. a) Abenduaren 6ko 31/1995 Legea, 1996ko otsailaren 10ean indarrean sartu zena.
    2. b) Irailaren 5eko 31/1995 Legea, 1996ko otsailaren 10ean indarrean sartu zena.
    3. c) Apirilaren 6ko 31/1995 Legea, 1996ko otsailaren 9an indarrean sartu zena.
    4. d) Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, 1996ko otsailaren 10ean indarrean sartu zena.
  86. 86 EUSKAL OSASUN PUBLIKOAN UMEEK HURRENGO HAU IZATEKO ESKUBIDEA DUTE:
    1. a) Historia Klinikoa.
    2. b) Umeen Osasun-kartilla.
    3. c) Osasun Txartel Indibiduala.
    4. d) Aurreko guztia.
  87. 87 PEAZek (SAPU) NORI BIDALIKO DIO AZKENEKO INFORMEA?
    1. a) Zentroko Zuzendaritzari.
    2. b) Administrazio-kontseiluari.
    3. c) Arartekoari.
    4. d) Erreklamatzaileari .
  88. 88 NOR IDENTIFIKATZEN DU OSASUN-TXARTEL INDIBIDUALAK?
    1. a) Profesionalak, Osakidetzako pertsonala diren aldetik.
    2. b) Gizabanakoak, Osakidetzako erabiltzaileak diren aldetik.
    3. c) Gizabanakoak, Osakidetzako bazkideak diren aldetik.
    4. d) Gizabanakoak, Osakidetzako jabeak diren aldetik.
  89. 89 EUSKADIKO SANITATE-SISTEMA ARAUTZEN DUEN OINARRIZKO ARAUA, ZEIN DA?
    1. a) Ekainaren 24ko 8/1997 Legea, Euskadiko Sanitatea Antolatzen duena, uztailaren 21ean BOEn argitaratua.
    2. b) Ekainaren 25eko 8/1997 Legea, Euskadiko Sanitatea Antolatzen duena, uztailaren 22an EHAAn argitaratua.
    3. c) Ekainaren 27ko 8/1997 Legea, Euskadiko Sanitatea Antolatzen duena, uztailaren 20an EHAAn argitaratua.
    4. d) Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Sanitatea Antolatzen duena, uztailaren 21ean EHAAn argitaratua.
  90. 90 INDARREAN DAGOEN ARAUDIAREN ARABERA, NOLA ADSKRIBATU BEHAR DA MEDIKUNTZA OROKORREKO MEDIKUA?
    1. a) Zozketaren bidez.
    2. b) Medikuen Elkargo Ofizialak izendatuta.
    3. c) Aukeraketa librearen eskubidea erabilita.
    4. d) Erantzun bat ere ez da zuzena.
  91. 91 EUSKADIKO SANITATE-SISTEMAN HERRITARREK PARTE HARTZEKO AHALBIDEA IZAN DEZATEN, ZEINTZUK DIRA EUSKADIKO OSASUN ANTOLAMENDUKO LEGEAREN ARABERA ERABILI DAITEZKEEN MEKANISMOAK?
    1. a) Probintziako Parte-hartze Kontseilua sortuko da.
    2. b) Herritarren Parte-hartze Kontseiluak sortuko dira Autonomia Erkidegoko eremurako eta Osasun Arlo bakoitzaren eremurako.
    3. c) Udal mailako Parteharmen Kontseiluak sortuko dira.
    4. d) Ospitale izaerako Parte-hartze Kontseiluak eratuko dira.
  92. 92 OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUAN PEDIATREI DAGOKIEN LAGUNTZA MEDIKOA HURRENGO ADIN HAU GAINDITZEN EZ DUTEN ERABILTZAILEEI EMANGO ZAIE:
    1. a) 10 urte.
    2. b) 12 urte.
    3. c) 16 urte.
    4. d) 14 urte.
  93. 93 SANITATEAREN ARLOAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK HURRENGO ESKUMEN-MOTA HAU DAUKA:
    1. a) Erabatekoa.
    2. b) Betearaztekoa.
    3. c) Garapenekoa.
    4. d) Lege-garapenekoa.
  94. 94 BIKOTEAK BIZIKIDETZA EGONKORRARI EKITEAGATIKO LIZENTZIAREN ESKUBIDEA IZATEKO, ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DA?
    1. a) Helbideratuta dauden Udalaren bizikidetza-ziurtagiria edo Elkarketa Zibilen Udal-Erregistroko ziurtagiria.
    2. b) Familia-liburuaren kopia.
    3. c) Erregistro Zibilaren ziurtagiria.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  95. 95 NORK OSATZEN DU OSAKIDETZAKO ADMINISTRAZIO-KONTSEILUA?
    1. a) Presidenteak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza duten 5 kidek, gehiagok ez.
    2. b) Presidenteak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza duten 7 kidek, gehiagok ez.
    3. c) Presidenteak, Sanitate arloan eskuduna den Sailburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaritza duten 6 kidek, gehiagok ez.
    4. c) Presidenteak, Sanitate arloan eskuduna den Sailburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaritza duten 3 kidek, gehiagok ez.
  96. 96 ODOLKIDETASUN EDO AFINITATEKO 2. MAILARA ARTEKO SENIDEEN GAIXOTASUN LARRIAGATIK HARTUTAKO LIZENTZIAREN IRAUPENA, HURRENGO HAU DA:
    1. a) 2 egun natural eta bi gehiago baldin hori eragin duten gertaerak eskatzailearen egoitza-lekutik 100 km baino gehiagora ematen badira.
    2. b) 2 egun natural eta bi gehiago baldin hori eragin duten gertaerak eskatzailearen egoitza-lekutik 200 km baino gehiagora ematen badira.
    3. c) 2 egun natural eta bi gehiago baldin hori eragin duten gertaerak eskatzailearen egoitza-lekutik 150 km baino gehiagora ematen badira.
    4. d) 2 egun natural eta bi gehiago baldin hori eragin duten gertaerak eskatzailearen egoitza-lekutik 250 km baino gehiagora ematen badira.
  97. 97 ERDITZEAN ARAZOAK SORTZEN BADIRA AMAREN EDO UMEAREN KOADRO KLINIKOETAN, HURRENGO LIZENTZIA IZATEKO ESKUBIDEA EDUKIKO DA:
    1. a) 5 lanegun, segidan ala ez, erditu eta hurrengo 15 egun naturalen barruan, eta 2 egun natural luzatuko da horregatik.
    2. b) 5 egun natural, segidan ala ez, erditu eta hurrengo 15 egun naturalen barruan, eta 2 egun natural luzatuko da horregatik.
    3. c) 5 lanegun, segidan ala ez, erditu eta hurrengo 15 lanegunen barruan, eta 2 egun natural luzatuko da horregatik.
    4. d) 5 egun natural, segidan ala ez, erditu eta hurrengo 15 lanegunen barruan, eta 2 egun natural luzatuko da horregatik.
  98. 98 INDARREAN DAGOEN OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ARABERA, LANALDIA JARRAIAN SEI ORDUTIK GORAKOA BALDIN BADA LANALDIAREN BARRUAN HURRENGO ATSEDENALDIA EGONGO DA
    1. a) 15 minutukoa.
    2. b) 20 minutukoa.
    3. c) 10 minutukoa.
    4. d) 30 minutukoa.
  99. 99 LANGILE BATEK LANAREN ONDORIOZ KALTE JAKIN BAT JASATEKO AUKERA BADU, ZER DUELA DIOGU?
    1. a) Prebentzioa.
    2. b) Lan-arriskua.
    3. c) Lanetik eratorritako kaltea.
    4. d) Zuhurtziarik eza.
  100. 100 INDARREAN DAGOEN AKORDIOAREN ARABERA, ERAKUNDE IREKIETAKO PERTSONALAREN BENETAKO LANORDUEN KOPURUA, HURRENGO HAU IZANGO DA:
    1. a) 1435 h.
    2. b) 1433 h.
    3. c) 1440 h.
    4. d) 1445 h.
  101. 101 INDARREAN DAGOEN OSAKIDETZAKO AKORDIOAN AURREIKUSITAKOAREN ARABERA, UNITATE BAKOITZEKO LAN KARTELDEGI ESPEZIFIKOAK ETA NEGOZIATUAK NAHITAEZKOAK IZANGO DIRA:
    1. a) Hiru hiletan.
    2. b) Bi hiletan.
    3. c) Hilabetean.
    4. d) Urtebetean.
  102. 102 ZEIN DA OSAKIDETZAREN IZAERA JURIDIKOA?
    1. a) Zuzenbide pribatuko erakunde Publikoa.
    2. b) Zuzenbide publikoko Erakunde Pribatua.
    3. c) Erakunde autonomoa.
    4. d) Sozietate Publikoa.
  103. 103 NOIZ ESKA DAITEKE NORBERE EGINKIZUNETARAKO BAIMENA?
    1. a) Edonoiz.
    2. b) Lanean urtebete egin ondoren.
    3. c) Bost urte pasatuta.
    4. d) 15 urteko antzinatasuna duen pertsonalak bakarrik du baimen hori.
  104. 104 NORI DAGOKIO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEKO OSASUN PLANA ONARTZEA?
    1. a) Osasun Sailburuari.
    2. b) Lehendakariari.
    3. c) Euskal Jaurlaritzari.
    4. d) Osakidetzako Administrazio-kontseiluari.
  105. 105 OSAKIDETZAREN GAUR EGUNGO AKORDIOAREN ARABERA, PERTSONALAK ZERBITZU URTE BAKOITZEKO HURRENGO OPORRALDI ORDAINDUA IZATEKO ESKUBIDEA DU:
    1. a) 25 egun naturalekoa.
    2. b) 26 egun naturalekoa.
    3. c) 27 lanegunekoa.
    4. d) 28 lanegunekoa.
  106. 106 NOR DA OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO-KONTSEILUKO PRESIDENTEA?
    1. a) Lehendakaria.
    2. b) Osakidetzako Zuzendari Nagusia.
    3. c) Osasun-Sailburua.
    4. d) Kideen artean hautatzen da.
  107. 107 OSAKIDETZAKO AKORDIOAN EZARRITAKOAREN ARABERA, HURRENGO LIZENTZIA ORDAINDUETATIK ZEINETARAKO EZ DU ESKUBIDERIK BERE EREMUAN SARTUTAKO PERTSONALAK?
    1. a) Gaixotasun edo istripuagatiko lizentziak.
    2. b) Norbera ezkontzeagatiko lizentzia.
    3. c) Arazo partikularrengatiko lizentzia.
    4. d) Ikastaro eta kongresuetara joateko lizentzia.
  108. 108 2003. URTEAN LAN ARRISKUAK PREBENITZEKO LEGEAK ERREFORMA GARRANTZITSUA IZAN ZUEN, ZEIN ZEN LEGE HORI?
    1. a) Abenduaren 12ko 54/2003 Legea.
    2. b) Abenduaren 12ko 55/2003 Legea.
    3. c) Abenduaren 12ko 53/2003 Legea.
    4. d) Abenduaren 12ko 52/2003 Legea.
  109. 109 EMAKUMEZKO LANGILEEK HAURDUNALDI EDO ERDITZEAGATIK LIZENTZIA HARTZEKO ESKUBIDEA DUTE. ZENBAT DIRAU LIZENTZIA HORREK?
    1. a) Hamazazpi aste etengabeak, baina erditze multiplea badu, hiru aste gehiago seme-alaba bakoitzeko.
    2. b) Hamazortzi aste etengabeak, baina erditze multiplea badu, bi aste gehiago seme-alaba bakoitzeko.
    3. c) Hamasei aste etengabeak, baina erditze multiplea badu, bi aste gehiago seme-alaba bakoitzeko.
    4. d) Hamazazpi aste etengabeak, baina erditze multiplea badu, bi aste gehiago seme-alaba bakoitzeko.
  110. 110 NORI DAGOKIO OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUAREN ESTATUTU SOZIALAK EGITEA?
    1. a) Administrazio-kontseiluari.
    2. b) Osasun-sailburuari.
    3. c) Lehendakariari.
    4. d) Euskal Jaurlaritzari.
  111. 111 OSAKIDETZAKO GAUR EGUNGO AKORDIOAN, ZEIN IZAERA DUTE LIZENTZIEK?
    1. a) Lanean ordaindu gabeko hutsegitea egiteko eskubide pertsonalak dira, arauan tipifikatutakoko kausak eta iraupena dituztenak.
    2. b) Lanean ordaindutako hutsegitea egiteko eskubide pertsonalak dira, arauan tipifikatutakoko kausak eta iraupena dituztenak.
    3. c) Lanean ordaindutako hutsegitea egiteko eskubide pertsonalak dira, arauan finkatutako kausak dituztenak.
    4. d) Lanean ordaindutako hutsegitea egiteko eskubide sindikalak dira, arauan tipifikatutakoko kausak eta iraupena dituztenak.
  112. 112 ZEINTZUK DIRA OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN-ZERBITZUA ZUZENTZEN DUTEN ORGANOAK?
    1. a) Administrazio-kontseilua eta Batzorde Teknikoak.
    2. b) Administrazio-kontseilua eta Presidentea.
    3. c) Sailburua, Zuzendaritza Orokorra eta Administrazio-kontseilua.
    4. d) Sailburua, Administrazio-kontseilua eta Mahai Sektoriala.
  113. 113 OPORRAK HURRENGO GARAI HAUETAN HARTUKO DIRA AHAL IZANEZ GERO:
    1. a) Urte osoan.
    2. b) Martxotik urrira, biak barne.
    3. c) Ekainetik Irailera, biak barne.
    4. d) Ekainetik abuztura, biak barne.
  114. 114 NORI DAGOKIO URTERO-URTERO TXOSTEN BAT PRESTATU ETA LEGEBILTZARRARI BIDALTZEA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO OSASUN PLANAREN HELBURUEKIN ETA EBALUAZIOAREKIN?
    1. a) Euskal Jaurlaritzari.
    2. b) Osasun-sailari.
    3. c) Osasun-sailburuari.
    4. d) Administrazio-kontseiluari.
  115. 115 LIZENTZIAK ETA BAIMENAK:
    1. a) Bateragarriak dira guztiak.
    2. b) Bateraezinak dira guztiak.
    3. c) Bateraezinak dira, edoskitze-lizentzia eta txikiak zaintzeagatiko lanaldi murrizketa izan ezik.
    4. d) Erantzun bat ere ez da zuzena.
  116. 116 PROGRAMA-KONTRATUA NON DAGO ARAUTUTA?
    1. a) Ekainaren 26ko 8/1997 Legean
    2. b) Abenduaren 16ko 55/2003 Legean
    3. c) Urriaren 11ko 396/1994 Dekretuan
    4. d) Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretuan
  117. 117 OSAKIDETZAKO PERTSONALAK ARAZO PARTIKULARRENGATIK HURRENGO LIZENTZIETARAKO ESKUBIDEA DU:
    1. a) Bost egun natural urte natural bakoitzeko
    2. b) Bost egun natural urte natural bakoitzeko, baina gehienez ere 35 orduko mugarekin
    3. c) Sei egun natural urte natural bakoitzeko
    4. d) Sei egun natural urte natural bakoitzeko, baina gehienez ere 42 orduko mugarekin
  118. 118 ARGI ETA GARBI ESKUMENIK EZ DUTEN ORGANOEK (ÓRGANOS MANIFIESTAMENTE INCOMPETENTES) AGINDUTAKO EGINTZAK ZEIN DIRA?
    1. a) Efikazia osoa duten baliodun administrazio-egintzak.
    2. b) Administrazio-egintza baliogabeak.
    3. c) Gorako errekurtsoa (alzada) egin dakiekeen baliodun administrazio-egintzak.
    4. d) Tramite hutseko egintzak.
  119. 119 INDARREAN DAGOEN OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ARABERA PERTSONALAK NORBERE KONTUETARAKO BAIMENA ESKA DEZAKE, ZENBAT DENBORAKOA?
    1. a) Hiru hilabetekoa, urtero.
    2. b) Bi hilabetekoa, urtero.
    3. c) Lau hilabetekoa, bi urtean behin.
    4. d) Hilabetekoa sei hilean behin.
  120. 120 ZER DIRA PREBARIKAZIOZ AGINDUTAKO ADMINISTRAZIO-EGINTZAK?
    1. a) Nuluak.
    2. b) Anulagarriak.
    3. c) Baliodunak.
    4. d) Presuntziozkoak.
  121. 121 INDARREAN DAGOEN OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ARABERA, KONTSULTA, TRATAMENDU ETA MIAKETA MEDIKOETARA JOATEKO BAIMENAK HURRENGO IRAUPENA DAUKA:
    1. a) Oro har, 4 orduko iraupena.
    2. b) 7 ordukoa.
    3. c) Oro har, gehienez ere 4 ordukoa, behar bezala justifikaturiko kasu berezietan izan ezik.
    4. d) Oro har, gehienez ere 8 ordukoa, behar bezala justifikaturiko kasu berezietan izan ezik.
  122. 122 ADMINISTRAZIO-EGINTZA BAT EPEZ KANPO AGINTZEN BADA, NOLAKOA DA?
    1. a) Nulua.
    2. b) Anulagarria.
    3. c) Anulagarria, epea terminoaren izaerak hori ezartzen duenean.
    4. d) Guztiak okerrak dira.
  123. 123 OSAKIDETZAKO PERTSONALAREN PERMUTAK OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ZEIN ARTIKULUTAN AGERTZEN DIRA?
    1. a) Pertsonalaren Egoerak izenburutzat daukan V Tituluko artikuluetan agertzen dira.
    2. b) 55. artikuluan aurkitzen dira.
    3. c) I. Eranskinean.
    4. d) Pertsonalaren permutak ez daude Osakidetzako Akordioan araututa.
  124. 124 LANGABEZIA-PRESTAZIOA HURRENGO HONETAN DAGO ARAUTUTA:
    1. a) Apirilaren 7ko 8/1988 Legean.
    2. b) Ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegilean.
    3. c) Apirilaren 7ko 2/1995 Errege Dekretu Legegilean.
    4. d) Martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegilean.
  125. 125 OSAKIDETZAKO AKORDIOAN EZARRITAKOARI JARRAIKI, ZEIN DA BORONDATEZKO ESZEDENTZIA EGOERAN EGOTEKO GUTXIENEKO DENBORA?
    1. a) 2 urte.
    2. b) Urtebete.
    3. c) 5 urte.
    4. d) Ez dauka gutxieneko eperik.
  126. 126 ORO HAR, NOLA ITZULTZEN DA ZERBITZU AKTIBORA?
    1. a) Deitzen diren borondatezko mugikortasun prozeduren bidez.
    2. b) Lan-eskaintza Publikoaren bidez.
    3. c) Zerbitzu Aktibora borondatez eta behin betiko itzulita.
    4. c) Erantzun bat ere ez da zuzena.
  127. 127 OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ARABERA, NOR JARRIKO DA DESTINOAREN ZAIN (EXPECTATIVA DE DESTINO)?
    1. a) Efektiboak berriz esleitzeko prozesuaren eraginpeko pertsonala.
    2. b) Efektiboak berriz esleitzeko prozesuaren eraginpeko eta lehenengo fase bietan lanposturik eskuratu ez duen pertsonal finkoa.
    3. c) Lanpostuen birmoldaketen eraginpeko pertsonal finkoa.
    4. d) Aurreko erantzunetako bat ere ez.
  128. 128 OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ARABERA, NOIZ JARRIKO DA OSAKIDETZAKO PERTSONALA NAHITAEZKO ESZEDENTZIAN?
    1. a) Betetzen duen lanpostutik kenduta egon eta beste lanpostu bat ezin zaionean eman.
    2. b) Lanpostua gordetzeko eskubidea ematen duen administrazio-egoera batetik etorri arren, lanposturik ezin zaionean eman.
    3. c) Eginkizunen etenaldia bete ondoren, pertsonal finkoak itzultzeko eskatu eta lortu ezin duenean lanpostu librerik ez dagoelako.
    4. d) b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
  129. 129 OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ZEIN ARTIKULUTAN ARAUTZEN DA IZENDAPEN LIBREA (LIBRE DESIGNACIÓN)?
    1. a) 70. artikuluan
    2. b) 72. artikuluan
    3. c) 75. artikuluan
    4. d) 73. artikuluan
  130. 130 INDARREAN DAGOEN OSAKIDETZAKO AKORDIOAK EZARTZEN DUENEZ, 60 URTEKO LANGILEAK BORONDATEZKO ERRETIROAREN HURRENGO PRIMARAKO ESKUBIDEA IZANGO DU:
    1. a) 16 hilerokorako.
    2. b) 24 hilerokorako.
    3. c) 20 hilerokorako.
    4. b) 18 hilerokorako.
  131. 131 OSAKIDETZAKO AKORDIOAK EZARTZEN DUENEZ, ZER IZANGO DU ZERBITZUAK LANALDI ZATITUAN EMAN OHI DITUEN PERTSONALAK?
    1. a) Kategoriagatik egokitzen zaizkion ordainsarien %10eko osagarria.
    2. b) Kategoriagatik egokitzen zaizkion ordainsarien %5eko osagarria.
    3. c) Kategoriagatik egokitzen zaizkion ordainsarien %10eko osagarria aparteko saldatan.
    4. d) Oporrak 5 lanegun luzatzea.
  132. 132 1971KO UZTAILAREN 5EKO AGINDUA LEGE HONEK INDARGABETURIK DAGO:
    1. a) Uztailaren 26ko 8/1977 Legeak.
    2. b) Abenduaren 16ko 55/2003 Legeak.
    3. c) Azaroaren 21eko 44/2003 Legeak.
    4. d) Ez dago indargabeturik; alderantziz, indarrean dago bere alderdi guztietan.
  133. 133 GIZARTE-SEGURANTZAREN ERAKUNDEETAKO PERTSONAL EZ-SANITARIOAREN ESTATUTUAN AIPATZEN DIREN ZELADOREEN EGINKIZUNAK INDARREAN DAUDE HEMEN EZARRITAKOAREN ARABERA:
    1. a) Seigarren xedapen iragankorrean – Abenduaren 16ko 55/2003 Legeko 1ean.
    2. b) Seigarren xedapen iragankorrean – Abenduaren 16ko 55/2003 Legeko 2an.
    3. c) Abenduaren 16ko 55/2003 Legeko bosgarren xedapen iragankorrean.
    4. d) Abenduaren 16ko 55/2003 Legeko laugarren xedapen iragankorrean.
  134. 134 EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA DEKRETU HONEN BIDEZ ONARTU ZEN:
    1. a) Martxoaren 31ko EHAAn argitaratu zen martxoaren 18ko 67/2004 Dekretuaren bidez.
    2. b) Martxoaren 31ko EHAAn argitaratu zen martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren bidez.
    3. c) Martxoaren 31ko EHAAn argitaratu zen martxoaren 17ko 67/2003 Dekretuaren bidez.
    4. d) Martxoaren 31ko EHAAn argitaratu zen martxoaren 16ko 67/2003 Dekretuaren bidez.
  135. 135 EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANAREN ARABERA NORI APLIKATU BEHAR ZAIO?
    1. a) Gobernu-kontseiluak onarturiko talde profesional ezberdinetako pertsonal guztiari.
    2. b) Administrazio-kontseiluak onarturiko talde profesional ezberdinetako pertsonal guztiari.
    3. c) Administrazio-kontseiluak onarturiko talde profesionaletako lehen mailako arretako pertsonal guztiari.
    4. d) Administrazio-kontseiluak onarturiko E Taldeko pertsonal guztiari.
  136. 136 ZERI ESATEN DIEGU ADMINISTRAZIO-UNITATE ELEBIDUNAK?
    1. a) Berari dagozkion eginkizunak bi hizkuntza ofizialetako batean zein bestean nahitaez burutzen dituztenei.
    2. b) Berari dagozkion eginkizunak bi hizkuntza ofizialetako batean zein bestean berdin burutzen dituztenei.
    3. c) Berari dagozkion eginkizunak bi hizkuntza ofizialetan berdin burutzen dituztenei, baina %70etik gorako biztanleria euskalduna duten udalerrietan.
    4. d) Berari dagozkion eginkizunak bi hizkuntza ofizialetako batean zein bestean berdin burutzen dituztenei, baina %70etik gorako biztanleria euskaldun pediatrikoa duten udalerrietan.
  137. 137 EKINTZEK NOIZ IZAN BEHAR DUTE MOTIBATUAK?
    1. a) Eskubide subjektiboak edo interes legitimoak mugatzen dituztenean.
    2. b) Presako aplikazioko edo epeak zabaltzeko hitzarmenak direnean.
    3. c) Ahalmen diskrezionalak (potestades discrecionales) praktikatzean ematen direnean.
    4. d) Aurreko hirurek izan behar dute motibatuak.
  138. 138 EBAZPEN BATEN BERRI EMAN DIGUTE ETA BERTAN 10 EGUNEKO EPEA EMAN DIGUTE. EGUN HORIEK NOLA ZENBATU BEHAR DIRA?
    1. a) Naturalak bezala; beraz, igandeak eta jaiegunak ere zenbatzen dira.
    2. b) Lanegunak (hábiles) bezala; beraz, igandeak eta jaiegunak kanpo geratzen dira.
    3. c) Lanegunak (hábiles) bezala; beraz, larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo geratzen dira.
    4. d) Erantzun bat ere ez da zuzena.
  139. 139 EPEA HILABETETAN EDO URTETAN FINKATZEN BADA, ZEIN EGUNETIK AURRERA HASI BEHAR DA ZENBATZEN?
    1. a) Egintzaren jakinarazpena hartu den egun beretik hasita.
    2. b) Egintza eman den egun beretik hasita.
    3. c) Egintza eman den egunaren hurrengotik hasita.
    4. d) Egintzaren jakinarazpena hartu den egunaren hurrengotik hasita.
  140. 140 ZER GERTATZEN DA EPEAREN AZKEN EGUNA BALIOGABEA (INHÁBIL) DENEAN?
    1. a) Berdin da egun hori laneguna zein baliogabea izatea.
    2. b) Azken eguna jaieguna bada, epea aurreko egunean amaitzen da.
    3. c) Hurrengo lanegunera luzatu dela ulertuko da.
    4. d) Errekurtsoa onartu behar duen agintariaren esku geratzen da.
  141. 141 HURRENGO ESALDIETATIK ZEIN EZ DA ZUZENA?
    1. a) Gaixoek eta erabiltzaileek ospitaleko alta medikoa hartzeko eskubidea dute.
    2. b) Gaixoek eta erabiltzaileek bi OTI (TIS) edukitzeko eskubidea dute, bata lehen mailarako eta bestea espezializaturako.
    3. c) Gaixoek eta erabiltzaileek bere diagnostikoaren ardura duen medikua uneoro ezagutzeko eskubidea dute.
    4. d) Gaixoek eta erabiltzaileek egiaztatu gabeko efektibitate prozeduren menpe ez jartzeko eskubidea dute.
  142. 142 AZAROAREN 11KO 255/1997 DEKRETUAK HURRENGO HAU ARAUTZEN DU:
    1. a) Osakidetza/Euskal Osasun-zerbitzua organismo autonomoaren Estatutu Sozialak.
    2. b) Osakidetzako pertsonalaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa.
    3. c) Osakidetzako Estatutu Sozialak.
    4. d) Lehen mailako atentziorako Osakidetzari atxikitako baliabideen egitura antolatzailea.
  143. 143 ZERBITZU-ERAKUNDE BATEAN NORI DAGOKIO PROGRAMA-KONTRATUA SINATZEA?
    1. a) Gerentziako Zuzendaritza-taldeari.
    2. b) Zuzendari Medikoari.
    3. c) Kontseilu Teknikoari.
    4. d) Gerenteari.
  144. 144 ZER EGIN BEHAR DU ARRETA ESPEZIALIZATUKO ZERBITZU-ERAKUNDEKO ZUZENDARITZA MEDIKOAK?
    1. a) Ospitaleko Kontseilu Teknikoko buru izatea.
    2. b) Ospitaleko jarduera klinikoak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
    3. c) Gerenteari asignaturiko eginkizunak bereganatzea hutsegitea, gaixotasuna edo lanpostu hutsen bat gertatzen denean.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  145. 145 EMERGENTZIEN LURRALDE-EREMUA, HURRENGO HAU DA:
    1. a) Araba eta Bizkaia.
    2. b) Emergentzia-unitatea osasun arlo bakoitzean dago.
    3. c) Autonomia Erkidego osoa.
    4. d) Bere lurralde eremua Gipuzkoari baino ez dagokio.
  146. 146 ZENBAT ZERBITZU-ERAKUNDE DAUDE ARABAKO OSASUN ARLOAREN LURRALDE EREMUAN?
    1. a) Bat: Araba eskualdea.
    2. b) Bi: Araba eskualdea eta Gasteiz eskualdea.
    3. c) Hiru: Araba eskualdea, Gasteiz eskualdea eta Errioxa Arabarra eskualdea.
    4. d) Erantzun bat ere ez da zuzena.
  147. 147 UZTAILAREN 23KO 194/1996 DEKRETUAK HURRENGO HAUEK ARAUTZEN DITU:
    1. a) Lehen mailako arretarako Osakidetzari atxikitako baliabideak.
    2. b) Atentzio psikiatrikorako Osakidetzari atxikitako baliabideak.
    3. c) Emergentzietarako Osakidetzari atxikitako baliabideak.
    4. d) Arreta espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideak.
  148. 148 ZEINTZUK DIRA LEHEN MAILAKO ARRETAKO UNITATEEN OINARRIZKO EGINKIZUNAK?
    1. a) Bere pertsonalaren lanbide eta giza sustapenaren garapen eraginkorra.
    2. b) Bere asistentziako eta laguntzako jardueraren garapen eraginkorra eta lanbide sustapena.
    3. c) Bere asistentziazko jardueraren garapen eraginkorra, bere pertsonalaren lanbide eta giza sustapena.
    4. d) Bere sanitateko pertsonalaren asistentziazko eta giza jardueraren garapen eraginkorra.
  149. 149 NOLA ZEHAZTEN DIRA LEHEN MAILAKO ARRETAKO UNITATE BAKOITZAREN ASISTENTZIAZKO HELBURUAK?
    1. a) Egiten zaien urteko ebaluazioaren arabera.
    2. b) Bere eskualdeko programa kontratuko konpromisoen arabera.
    3. c) Kontseilu Teknikotik sortzen diren irizpideen arabera.
    4. d) Modu horietako batean ere ez.
  150. 150 ZER DAGOKIO LEHEN MAILAKO ARRETAKO UNITATE-BURUARI?
    1. a) Asistentziazko prozesuak.
    2. b) Giza baliabideak antolatu eta kudeatzea.
    3. c) Programa-kontratua lantzea.
    4. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
  151. 151 ESTATUTU MARKOAREN III KAPITULUAK HAU ARAUTZEN DU:
    1. a) Eskubideak eta betebeharrak.
    2. b) Pertsonalaren plangintza.
    3. c) Pertsonalaren plangintza eta antolamendua.
    4. d) Pertsonalaren sailkapena.
  152. 152 URTEKO LANALDI ARRUNTAREN IRAUPENA, OSAKIDETZAKO AKORDIOAREN ZEIN ARTIKULUTAN DAGO JASOTA?
    1. a) 20. artikuluan.
    2. b) 22. artikuluan.
    3. c) 26. artikuluan.
    4. d) Aurreko artikulu batean ere ez.
  153. 153 ESTATUTU MARKOKO ZEIN ARTIKULUK ARAUTZEN DU SEKTORE PUBLIKOAN ZERBITZUAK PRESTATZEAGATIKO ESZEDENTZIA?
    1. a) 66. artikuluak.
    2. b) 64. artikuluak.
    3. c) 68. artikuluak.
    4. d) 60. artikuluak.
  154. 154 NORI DAGOKIO LEHEN MAILAKO ARRETAKO SANITATE-ESKUALDE BATEKO ORDEZKARITZA OFIZIALA?
    1. a) Zuzendari Medikoari.
    2. b) Giza baliabideen Zuzendariari.
    3. c) Zuzendari Gerenteari.
    4. d) Erizaintzako Zuzendariari.
  155. 155 NORI DAGOKIO ESKUALDEKO URTEKO MEMORIA ONARTZEA?
    1. a) Kontseilu Teknikoari.
    2. b) Administrazio-kontseiluari.
    3. c) Zuzendaritza-kontseiluari.
    4. d) Batzar Nagusiei.
  156. 156 SOLDATA HONI DEITZEN DIOGU:
    1. a) Eskatzen den tituluaren arabera kategoria bakoitzari asignaturiko ordainsarien (retribuciones) guztizkoari.
    2. b) Ordainsari osagarriari.
    3. c) Kategoria batean lanean jarduteko eskatzen den tituluaren arabera, aipatu kategoriari asignatzen zaionari eta oinarrizko ordainsaria da.
    4. d) Lanpostuko titularraren errendimendua, interesa edo ekimen berezia ordaintzeko denari.
  157. 157 ESTATUTU MARKOAK BERE XI. KAPITULUAN HURRENGO HAU ARAUTZEN DU:
    1. a) Diziplina-araubidea.
    2. b) Ordainsariak.
    3. c) Lanaldia, baimenak eta lizentziak.
    4. d) Pertsonal estatutarioaren egoerak.
  158. 158 BORONDATEZKO ESZEDENTZIA ESKATZEN DUENAK LEGEZ ZENBAT DENBORAZ EGON BEHAR DU ZERBITZU AKTIBOAN?
    1. a) Sektore publikoan benetako zerbitzuak ematea juxtu aurreko 5 urteetan.
    2. b) Sektore publikoan benetako zerbitzuak ematea juxtu aurreko 10 urteetan.
    3. c) Sektore publikoan benetako zerbitzuak ematea juxtu aurreko 2 urteetan.
    4. b) Sektore publikoan benetako zerbitzuak ematea aurreko urtean.
  159. 159 OSAKIDETZAKO HAUTAPEN PROBETAN ONARTUA IZATEKO GUTXIENEKO ADINA ZEIN DA?
    1. a) Estatutu Markoaren arabera, 20 urte.
    2. b) Estatutu Markoaren arabera, 18 urte.
    3. c) Estatutu Markoak bere 30. artikuluan Osasun-zerbitzuen esku uzten du sarbiderako gutxieneko adina ezartzea.
    4. d) Hori testu legal batean ere ez dago araututa.
  160. 160 ANBULANTZIA LARRIALDI-ZERBITZURA HELTZEN DENEAN, NORK JOAN BEHAR DU SARRERARA GAIXOA HARTZERA?
    1. a) Zeladoreak.
    2. b) Erizainak.
    3. c) Erizaintzako laguntzaileak.
    4. d) Medikuak.
  161. 161 OSPITALEKO ARTXIBOEN IRTEEREN ERREGISTROA EGIN BEHARRA AL DAGO?
    1. a) Bai.
    2. b) Ez, artxibo historikoak ez badira behintzat.
    3. c) Eskatu duen erabiltzailea nor den ikusi behar.
    4. d) Ez, administrazio-artxiboak ez badira behintzat.
  162. 162 NOLA DEITZEN ZAIE EZ ERORTZEKO OHEAREN BI ALDEETAN JARTZEN DIREN BABESGARRIEI?
    1. a) Besoen euskarriak.
    2. b) Arku-babesgarriak.
    3. c) Burdinsareak edo barandak.
    4. d) Kuña metalikoak.
  163. 163 NON DAUDE FOLIOAREN ETA DIN A4-AREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK?
    1. a) Luzeran.
    2. b) Zabaleran.
    3. c) Luzeran eta zabaleran.
    4. d) Ez dago ezberdintasunik, antzekoak baitira.
  164. 164 ZELADOREEN KOMUNA ZAINTZEKO ARDURA NORI DAGOKIO?
    1. a) Zeladoreei.
    2. b) Garbitzaileei.
    3. c) Pertsonal subalternoaren buruari.
    4. d) Txanda ardura duten zeladoreei.
  165. 165 POSIZIO GINEKOLOGIKOARI NOLA DEITZEN ZAIO BESTE ERA BATERA?
    1. a) “Decúbito prono”.
    2. b) Sims.
    3. c) Litotomia.
    4. cd Fowler.
  166. 166 BISITEN ORDUTEGIAN ZELADOREAK ZEIN EGINKIZUN BETE BEHAR DU?
    1. a) Bisita-baimenak indarrean dauden eta balioa duten kontrolatzea.
    2. b) Gelaz gela joatea esatera bisiten ordutegia amaitu dela.
    3. c) Geletara laguntzea.
    4. d) Aurreko jarduera guztiak zuzenak dira.
  167. 167 ZELADOREARI ESATEN BADIOTE PAZIENTEARI EEG-RA LAGUNDU BEHAR DIOLA, ZEIN ZERBITZURA JOANGO DA?
    1. a) Errehabilitazio-zerbitzura.
    2. b) Kardiologia-zerbitzura.
    3. c) Neurofisiologia klinikoaren zerbitzura.
    4. d) Erradiodiagnostiko-zerbitzura.
  168. 168 ZERI DEITZEN ZAIO KOADRO BALKANIKOA?
    1. a) Gaixo jakin batzuen oheetan jartzen den armazoiari.
    2. b) Gaixotasun baten sintoma multzoari.
    3. c) Oheak geletan geldirik mantentzen dituen armazoiari.
    4. d) Mantenimenduko pertsonalak erabiltzen duen aparatu mekaniko bati.
  169. 169 ZELADOREEK, OSPITALETAKO ANIMALARIOETAN ERABILTZEN DIREN ANIMALIEKIN LOTUTA, HAU EGIN BEHAR DUTE:
    1. a) Zaindu egingo dituzte, euren kaiolak garbitu, txukundu; baina inoiz ez diete janarik emango, hori albaitaritza-laguntzaileen zeregina delako.
    2. b) Zeladoreen eginkizunak pertsonekin zerikusia dutenak dira, eta inola ere ez animaliekin zerikusia dutenak.
    3. c) Erizaintzako laguntzaileen zeregina da.
    4. d) Euren ardurapean edukiko dituzte, zaindu, janaria eman, kaiolak garbitu eta txukundu egingo dute.
  170. 170 ZEIN DA SU-DETEKTAGAILUAREN EGINKIZUNA?
    1. a) Suteak detektatzea.
    2. b) Sutea non dagoen seinalatu eta lokalizatzea.
    3. c) Alarma martxan jartzea.
    4. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
  171. 171 TRENDELEMBÜRG-EN KONTRAKO POSIZIOA ZEIN DA?
    1. a) Litotomia.
    2. b) Morestin.
    3. c) Kontratrendelembürg.
    4. d) Aurreko bat ere ez.
  172. 172 OSPITALEEK DITUZTEN EGINKIZUN EZBERDINEN ARTEAN HAUEK DAUDE:
    1. a) Internamendu klinikoa eta sanitatearekin koordinazioa.
    2. b) Osasuna sustatzea.
    3. c) Asistentzia espezializatua, ikerkuntza eta irakaskuntza.
    4. d) Gaixotasunen prebentzioa eta hilkortasunari eta mugikortasunari buruzko estatistiken kontrola.
  173. 173 FOWLER ALTUA POSIZIOAN, ZEIN DA OHEAK GUTXI GORABEHERA EGITEN DUEN ANGELUA?
    1. a) 90º.
    2. b) 180º.
    3. c) 120º.
    4. d) 60º.
  174. 174 ZEIN DA OINARRIZKO BBBaren (RCP) ETA BBB AURRERATUAREN ARTEAN DAGOEN EZBERDINTASUNA?
    1. a) Berez ez dago ezberdintasunik, nork egiten duen baino ez.
    2. b) BBBa ospitaleetan baino ez da egiten.
    3. c) BBB aurreratua pertsonal adituak eta material espezifikoarekin egiten du; oinarrizkoa, berriz, edonork egin dezake eta ez du behar ekipamendurik.
    4. d) BBB aurreratua pertsonal adituak, eta material espezifikoarekin egiten du; oinarrizkoa, berriz, pertsonal adituak egin dezake, baina ez du behar ekipamendurik.
  175. 175 NORI DAGOKIO KIROFANO ESPERIMENTALETAN ERABILTZEN DIREN ANIMALIEI JATEN EMATEA?
    1. a) Albaitariaren laguntzaileari.
    2. b) Zeladoreari.
    3. c) Erizaintzako laguntzaileari.
    4. d) Aurreko hiru horietako bati ere ez.
  176. 176 NORI DAGOKIO EBAKUNTZA KIRURGIKOAREN ORRIA BETETZEA?
    1. a) Zeladoreari.
    2. b) Zerbitzuburuari.
    3. c) Ebakuntzaren ardura duen zirujauari.
    4. d) Superbisoreari.
  177. 177 OSPITALEAN DAUDEN HIRU TXANDETATIK ZEINETAN EGIN BEHAR DIRA ZAINTZA-ZEREGINAK?
    1. a) Goizekoan
    2. b) Arratsaldekoan
    3. c) Goizekoan eta arratsaldekoan
    4. d) Hiruretan: goizekoan, arratsaldekoan eta gauekoan
  178. 178 ZELADOREAK ZER EGIN BEHAR DU MEDIKUAREN KONTSULTAN EGON DEN GAIXO BATEK MEDIKUAK AGINDU BERRI DION MEDIKAZIOARI BURUZ ZALANTZAK DITUELA ESATEN BADIO?
    1. a) PEAZera (SAPU) igorri.
    2. b) Superbisorearengana bidali.
    3. c) Hartu behar duen tratamenduari buruz informatu.
    4. d) Egon berri den kontsultara bidali berriro, zalantzak argitzeko.
  179. 179 MAHOMETANOA DERITZON POSIZIOA BESTE ZEIN POSIZIORI DAGOKIO?
    1. a) Genupektorala.
    2. b) Sims.
    3. c) Trendelembürg.
    4. d) Horietako bati ere ez.
  180. 180 ZER DA ZONA SEPTIKOA?
    1. a) Zona zikina.
    2. b) Desinfektaturiko zona.
    3. c) Kutsatzeko arriskua daukan zona.
    4. d) Infektaturiko zona.
  181. 181 OHEAN DAGOEN GAIXOA GARBITZEN ARI BAGARA, ZENBAT ALDIZ ALDATU BEHAR DIOGU URA?
    1. a) Xaboi larregi daukanean.
    2. b) Larregi zikintzen denean.
    3. c) Bi aldiz aldatuko da, lehenengoarekin gorputzaren goiko aldea garbituko zaio eta bigarrenarekin beheko aldea.
    4. d) Ur bera erabiliko dugu beti.
  182. 182 LARRIALDIETAKO ZELADOREAK NOIZ EGIN DEZAKE SENDAKUNTZA?
    1. a) Egoki dela uste duenean.
    2. b) Beti.
    3. c) OLTk (ATS) agintzen dionean.
    4. d) Inoiz ere ez.
  183. 183 ZER DA TANATOPRAXIA?
    1. a) Tanatorioak eta mortuorioak garbitu eta desinfektatzea.
    2. b) Gorpua, behar diren bermeekin, kontserbatu eta erakustea ahalbidetzen duten hileta praktika guztiak.
    3. c) Autopsia.
    4. d) Gorpuak erretzea.
  184. 184 OPEARAZIO BATEAN ZELADOREARI HURRENGO ZER HAU ESKA DAKIOKE:
    1. a) Tresna kirurgikoak erabiltzea.
    2. b) Muestrak garraiatzea.
    3. c) Medikamentuak erabiltzea.
    4. d) Anestesia erabiltzea.
  185. 185 LARRIALDIETAN DAGOEN GAIXO BATEK ZERBAIT ESKATZEN BADIO MINA KENTZEKO, ZELADOREAK ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Esan zerbitzuko zeladorea dela eta, beraz, ezin diola eman inolako medikaziorik.
    2. b) Esan fakultatiboa ikusi arte ezin duela ezer edan.
    3. c) Sanitateko pertsonalari jakinarazi gaixoak min handia daukala esaten duela.
    4. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
  186. 186 MIN-MOTA DELA-ETA, TRATU BEREZIA BEHAR DUTEN GAIXOAK ALDATZEA ETA MUGITZEA, NOREN ZEREGINA DA?
    1. a) Zeladorearena.
    2. b) Erizainarena.
    3. c) Erizaintzako laguntzailearena.
    4. d) Aurreko guztiena.
  187. 187 NOREN EGINKIZUNA DA MATERIAL SANITARIOAREN KONTSERBAZIOAZ ETA EGOERA ONAZ ARDURATZEA?
    1. a) Zeladoreena.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileena.
    3. c) Pertsonal subalternoaren buruarena.
    4. d) Erizainena.
  188. 188 NORK ERAMANGO DU ARTROSKOPIEN APARATUA KIROFANOKO TRESNA ETA APARATUEN BILTEGITIK OPERAZIO-MAHAIRAINO?
    1. a) Erreteneko zeladoreak.
    2. b) Zirujauak.
    3. c) BAMEak (MIR).
    4. d) Kirofanoko zeladoreak.
  189. 189 BERE ZERBITZUAK LARRIALDIETAN EMATEN DITUEN ZELADOREAK HAU EGIN BEHARKO DU:
    1. a) Baimena duten lagunei bakarrik utzi sartzen.
    2. b) Gaixoen presio arteriala zaindu aldizka.
    3. c) Gaixoari bere historia klinikoa irekitzeko behar den informazioa bildu.
    4. d) Gaixoaren datuak hartu.
  190. 190 ZEIN POSIZIO EZ DA KIRURGIKOA?
    1. a) “Decúbito prono”.
    2. b) Ginekologikoa.
    3. c) Trendelembruga.
    4. d) Genutektorala.
  191. 191 GAUR EGUNGO ESTATUTU MARKOKO ZEIN ARTIKULUTAN DAUDE ARAUTUTA ZELADOREAREN ZEREGINAK?
    1. a) Abenduak 17ko 55/2002 legeko 13. artikuluan.
    2. b) Abenduak 16ko 55/2002 legeko 14. artikuluan.
    3. c) Estatutu Markoan ez da erreferentziarik egiten Zeladoreen funtzioei.
    4. d) Estatutu Markoak ez ditu funtzioak erregulatzen inolako artikuluan, baina beren funtzioei erreferentzia bat egiten du bere disposizio transitorietako batean.
  192. 192 ZERTAN DATZA FOWLER POSIZIOA?
    1. a) Pazientea erdi-eserita jartzean datza, 45º -ko angelua osatuz eta hankak pixka bat tolestuta.
    2. b) Pazientea etzanda jartzean datza, hankekin 45º -ko angelua osatuz.
    3. c) Cúbito lateral delakoaren antzekoa da.
    4. d) Ez dago halako posiziorik.
  193. 193 OSPITALEAN, NORK TRASLADATU BEHAR DITU GORPUAK MORTUORIORA?
    1. a) Gaixoaren senideek.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileek.
    3. c) Zeladoreek.
    4. d) Pertsonal sanitarioak.
  194. 194 NOLA JOKATU BEHAR DUTE ZELADOREEK OSPITALERATUTAKO GAIXO BATEK ALTA EMAN GABE OSPITALETIK IRTEN NAHIKO BALU?
    1. a) Zaintza-zerbitzuari abisatu.
    2. b) Ahal den guztia egin joaten ez uzteko.
    3. c) Zuzeneko buruei jakinarazi.
    4. d) Ospitaletik irteten lagundu.
  195. 195 ZER EGIN BEHAR DUGU PAZIENTEA OHETIK ATSEDENERAKO BESAULKIRA ERAMATEKO?
    1. a) Hura mugitzen hasi baino lehen ohea frenatuta dagoela ziurtatu.
    2. b) Eseri behar den besaulkia egokiena dela eta oin-euskarria duela ziurtatu.
    3. c) Pazientea altxatu ohe ertzean eseri arte eta besoak gurutzatuta hartuz besaulkira eraman.
    4. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
  196. 196 ISTRIPUA IZAN DUEN BAT LEPOAN KOLPEA DUELA ETORRIZ GERO, ZEIN MUGIMENDU EZ DITU EGIN BEHAR LEPOAREKIN?
    1. a) Flexionatu eta luzatu.
    2. b) Alboetara flexionatu, ezkerrera eta eskuinera.
    3. c) Eskuinera eta ezkerrera biratu.
    4. d) Mugimendu horiek guztiak saihestu behar dira.
  197. 197 MIAKETA ERRADIOLOGIKOAN, ZELADOREAK GELAN EGON BEHAR BADU PAZIENTEARI EUSTEN, ZEIN BABES-BITARTEKO ERABILI BEHAR LUKE?
    1. a) Dosimetroa.
    2. b) Amantal plomatua.
    3. c) Babes-betaurrekoak.
    4. d) Aurreko guztiak dira beharrezkoak eta nahitaezkoak.
  198. 198 NORI EMANGO ZENIOKE LARRIALDIETAKO ATERA ANBULANTZIAZ IRITSI DEN PAZIENTEAREN DOKUMENTAZIO KLINIKOA?
    1. a) Onarpen-zerbitzua.
    2. b) Pertsonal Subalternoko Burua.
    3. c) Guardiako medikua.
    4. d) PEAZ (SAPU).
  199. 199 INKONTZIENTE DAUDEN PAZIENTEEI SEKREZIOAK ERRAZAGO KENTZEKO, ZEIN POSIZIOTAN JARRI BEHAR DIRA?
    1. a) Sims posizioan.
    2. b) Morestin posizioan.
    3. c) Genupektoral posizioan.
    4. d) Fowler posizioan.
  200. 200 PAZIENTEA LARRIALDIETAKO ZERBITZUTIK ERRADIODIAGNOSTIKO-ZERBITZURA ERAMAN BEHAR BADUZU, ZER EGIN BEHAR DUZU?
    1. a) Bidean pazientea hotz ez dela zaindu.
    2. b) Garraiobide egokiena aukeratu pertsonal sanitarioak pazientearen mugikortasunari buruz esandakoari kasu eginez.
    3. c) Pazienteari azaldu zein bide egin behar duen eta nola.
    4. d) Erantzun horiek guztiak dira zuzenak.
  201. 201 ZELADOREEK ZERTAN LAGUNDU BEHARKO DUTE AUTOPSIAK EGITERAKOAN?
    1. a) Gorpuaren gainean inongo tresnarik erabili behar ez den zeregin lagungarrietan.
    2. b) Gorpuaren gainean tresnak erabili behar diren zeregin lagungarrietan.
    3. c) Beti eta edozein egoeratan.
    4. d) Inoiz ez, pertsonal sanitarioaren lana da eta.
  202. 202 AUTOPSIA-GELAN, ZEIN DA ZELADOREEN BETEBEHARRA BESTEAK BESTE?
    1. a) Gorpua disekzionatzea eta prestatzea gero medikuak lan egiteko.
    2. b) Forenseak eskatutakoan bakarrik erabili ahal izango dituzte tresnak gorpuaren gainean.
    3. c) Autopsia-mahaia eta gela bera garbitzea.
    4. d) Autopsiaren ostean, baltsamatzeaz arduratuko dira.
  203. 203 ZAINTZA-ZEREGINEI DAGOKIENEZ, ZER EGIN BEHAR DUTE ZELADOREEK?
    1. a) Gaixoen senide eta bisitariei bakarrik utzi sartzen.
    2. b) Instituzioaren sarrerak zainduko dituzte eta baimena dutenei bakarrik utziko diete sartzen.
    3. c) Zentro sanitarioko hornitzaileei bakarrik utziko diete sartzen.
    4. d) Gaixoen lehen mailako odolkide diren senideei bakarrik utzi sartzen.
  204. 204 PAZIENTEA OHEAN BELAUNIKO, ESKUAK GURUTZATUTA KOLTXOI GAINEAN ETA BURUA GAINEAN DUELA BADAGO, ZEIN POSIZIOTAN DAGO?
    1. a) Ginekologikoa.
    2. b) Semiproma.
    3. c) Fowler.
    4. d) Genupektorala.
  205. 205 NON EGINGO DA ASISTENTZIA ESPEZIALIZATUKO OSASUN-HARRERA?
    1. a) Anbulatorio eta osasun-zentroetan bakarrik.
    2. b) Osasun-zentroetan baino ez.
    3. c) Anbulatorioetan baino ez.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  206. 206 INSTITUZIO SANITARIOETAN NORK ERAMANGO DITU ALTZARIAK ZERBITZU BATZUETATIK BESTE BATZUETARA?
    1. a) Zeladoreek.
    2. b) Medikuek.
    3. c) Zerbitzu-operarioek.
    4. d) Administrari laguntzaileek.
  207. 207 NEURRI HIGIENIKO BAT EZINBESTEKOA DA TUBERKULOSIAZ OSPITALERATUTAKO PAZIENTEAK TRATATZEKO, ZEIN?
    1. a) Arropa aseptikoa erabiltzea.
    2. b) Txanoa, maskara eta eskularruak erabiltzea.
    3. c) Galtzak, maskara eta eskularruak erabiltzea eta profilaxia muturreraino eramatea.
    4. d) Erresoluzio altuko maskara erabiltzea.
  208. 208 ZEIN POSIZIOTAN EGON BEHAR DU PAZIENTEAK BURUA, LEPOA ETA BULAR ALDEA MIATZEN DIOTENEAN?
    1. a) Supinoa.
    2. b) Genupektorala.
    3. c) Morestina.
    4. d) Fowlera.
  209. 209 LARRIALDI ATEETAKO ZELADOREEK NOLAKOAK IZAN BEHAR DUTE?
    1. a) Sinpatikoenak izan behar dute.
    2. b) Azkarrenak izan behar dute.
    3. c) Flexibleak eta adaptableak izan behar dute potentzialki alda daitezkeen egoeretan.
    4. d) Etorri handia izan behar du pazientea entretenitu eta lasaitzeko.
  210. 210 PAZIENTEAREN POSTURA ALDATU NAHI BADUGU, ZEIN MATERIAL EZ DA BEHAR?
    1. a) Bendak.
    2. b) Ferulak.
    3. c) Almohadak eta kojinak.
    4. d) Protuberantzien babesak.
  211. 211 GAIXOA ZENBAT ALDETATIK TRATATZEKO MODUAN EGON BEHAR DU OHEAK GELAN JARRITA?
    1. a) Bi aldetatik.
    2. b) Alde batetik.
    3. c) Hiru aldetatik.
    4. d) Lau aldeetatik.
  212. 212 ZENBATEKOA DA A5 FORMATUA BESTE BATZUEKIKO?
    1. a) A4aren bikoitza.
    2. b) A4aren erdia.
    3. c) A4aren herena.
    4. d) A6aren erdia.
  213. 213 ZELADOREARI ESAN DIOTE OHEAN DAGOEN PAZIENTE BAT GELAZ ALDATU BEHAR DUELA. PAZIENTEA SUEROA HARTZEN ARI DA GURPILDUN OIN ERAMANGARRIAN JARRITAKO GOTEROAREN BIDEZ. OHEA ETA OIN ERAMANGARRIA EZIN DIRA BATERA ERAMAN ETA OIN ERAMANGARRIRIK EZ BADU, ZER EGIN BEHAR DU ZELADOREAK?
    1. a) Goteroa ohe gainean jarri eta pazientea gelaz aldatzeri ekingo dio.
    2. b) Goteroa txiza eta drenaje-likidoetarako alboko euskarrietan jarri eta pazientea gelaz aldatzeari ekingo dio.
    3. c) Goteroa itxi, ohe gainean jarri eta pazientea gelaz aldatzeri ekingo dio.
    4. d) Hiru moduak dira egokiak.
  214. 214 ZELADOREEK EGIN AL DEZAKETE IGOGAILUZAIN-LANA?
    1. a) Ez, mantenimendu-pertsonalaren zeregina da.
    2. b) Bai, zerbitzu beharrak hala eskatzen duenean.
    3. c) Zeregin hori zaintzaileei dagokie.
    4. d) Espresuki debekatuta dute.
  215. 215 NOIZ GARBITU BEHAR DITU ESKUAK ZELADOREAK?
    1. a) Pazientea garbitzen lagundu baino lehen.
    2. b) Jatera joan baino lehen.
    3. c) Pazientea garbitzen lagundu ostean.
    4. d) Erantzun horiek guztiak dira zuzenak.
  216. 216 ZERTARAKO BALIO DU HARTU-AGIRIAK (ACUSE DE RECIBO)?
    1. a) Bidalketa helbidera iritsi dela jakinarazteko bidaltzaileari.
    2. b) Bidalketa helbidera iritsi dela jakinarazteko hartzaileari.
    3. c) Hartzaileak frogagiria izan dezan.
    4. d) Hartzaileak bidaltzailearen datuak izan ditzan.
  217. 217 NOIZ SAR DAITEKE ZELADOREA KIROFANOAN?
    1. a) Operazioan bakarrik.
    2. b) Laguntza eskatzen duen kirofanoko pertsonalari laguntzeko bakarrik.
    3. c) Zeladorea ezin da inoiz kirofanoan sartu operatzen ari diren bitartean.
    4. d) Aurreko erantzun bat bera ere ez da zuzena.
  218. 218 NORBAIT LARRIALDIETAKO ZERBITZURA ETORRI ETA ZELADOREARI ESATEN BADIO KALEAN NORBAIT DAGOELA LURREAN ETA LAGUNTZA BEHAR DUELA, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Entzundakoa egiaztatu, berehala pertsonal sanitarioari jakinarazi, eta haien jarraibideak jarraituko ditu pazientea mugitzeko.
    2. b) Aulkia emango dio gaixoa traslada dezan.
    3. c) Hurbiltzeko esango dio mediku batek ikus dezan.
    4. d) Ezin du ezer egin eta ez du egingo ezer pertsona hori ospitale-barrutitik kanpo dagoelako.
  219. 219 ZEIN TENPERATURA EGON BEHAR DU KIRURGIAKO EREMUAN?
    1. a) Beti berdina.
    2. b) Gutxienez 19º eta gehienez 24º.
    3. c) 15º eta 25º artean egon beharko du.
    4. d) Tenperatura hotza gomendatzen dute.
  220. 220 PAZIENTEAREN BIZKARRA MIATU NAHI BADUGU, ZEIN POSIZIOTAN EGON BEHAR DU?
    1. a) Trendelembürg.
    2. b) Sims.
    3. c) ”Decubito prono”a.
    4. d) Fowler.
  221. 221 IGOGAILUA LURZORUA BAINO HAMAR ZENTIMETRO GORAGO GELDITU BADA, NOLA SARTU BEHAR DU HAN ZELADOREAK GURPIL-AULKIAN PAZIENTEA DARAMANEAN?
    1. a) Biak atzeraka sartuko dira.
    2. b) Biak aurreraka sartuko dira.
    3. c) Gaixoa atzeraka sartuko da eta zeladorea aurreraka.
    4. d) Zeladorea atzeraka sartuko da eta gaixoa aurreraka.
  222. 222 ZEIN SALBUESPENEZKO EGOERATAN LAGUNDU BEHAR DU ZELADOREAK GARBIKETA-LANETAN?
    1. a) Emakumezko langileek ondo egiten ez dutenean.
    2. b) Emakumezko langileek itxuraz egiten ez dutenean.
    3. c) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
    4. d) a) eta b) erantzunak okerrak dira.
  223. 223 BISITARI BATEK EDO ALTA EMAN DIOTEN PAZIENTE BATEK, ZENTRO SANITARIOTIK IRTETEAN, LEIHO BAT APURTUTA IKUSI ETA ZELADOREARI ESATEN BADIO, NOLA JOKATU BEHAR DU ZELADOREAK?
    1. a) Egia dela egiaztatuko du.
    2. b) Inori minik ez diola egiten egiaztatuko du.
    3. c) Txanda-arduradunari esango dio.
    4. d) Egiteko horiek guztiak egingo ditu.
  224. 224 NORBAITEK ZENTRO SANITARIOAN ARMAK EDO BESTE OBJEKTU ARRISKUTSURIK SAR DEZAKEEN EGIAZTATZEKO, ZER EGINGO DUGU?
    1. a) Eskanerra erabili.
    2. b) Jendea tentuz begiratu eskanerra erabili gabe.
    3. c) Gure buruak esaten digunaren zain egon eta hori egingo dugu.
    4. d) Eraikinean sartzen diren fardel eta pakete guztiak begiratuko ditugu eta eskanerra une zehatzetan erabiliko dugu.
  225. 225 SUPERBISOREAK OXIGENODUN GAIXO BAT TRASLADATU BEHAR DUELA ESATEN BADIO ZELADOREARI, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Oxigenodun gaixoa ezin da gelatik mugitu.
    2. b) Trasladatu daiteke, betiere oxigeno-bala eramanez gero.
    3. c) Ezin da trasladatu goteroa falta zaiolako.
    4. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
  226. 226 OHEAK EGIN BEHAR DIRENEAN, NORK MUGITU ETA TRASLADATU BEHAR DITU OHEAN DAUDEN ETA JASATEN DITUZTEN OINAZEENGATIK TRATU BEREZIA BEHAR DUTEN GAIXOAK?
    1. a) Zeladoreak.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileak.
    3. c) Erizaintzak.
    4. d) Aurreko guztiek.
  227. 227 NORMALEAN, NORK GARBITU BEHAR DITU PAZIENTEAK?
    1. a) Garbitzaileek.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileek.
    3. c) Zeladoreek.
    4. d) Erizainek.
  228. 228 ZEIN ZEREGIN DITUZTE ZELADOREEK, EUREN ESTATUTUAREN ARABERA, PAZIENTEEI MEDIKAMENTUAK EMATEARI DAGOKIONEZ?
    1. a) Egoera zehatz batzuetan eman ahal izango dizkiete, betiere euren buruen begiradapean.
    2. b) Solairuko erizaina aurrean dagoenean bakarrik emango dizkiete.
    3. c) Zeladoreek ezin dute inongo medikamenturik eman.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  229. 229 LARRIALDIETAKO ZELADOREAK ZER EGIN BEHAR DU PAZIENTE BAT BELAUNA HAUTSITA AGERTZEN BAZAIO?
    1. a) Kontu handiz aulki batean jarri.
    2. b) Muleta parea eman.
    3. c) Hanka txarra inmobilizatzeko euskarri egokia duen gurpil-aulkian jarri.
    4. d) Trasladatzen lagunduko dio bere sorbaldei eutsiz.
  230. 230 ZENBATETAN GARBITU ETA TXUKUNDU BEHAR DITUZTE ZELADOREEK OHEAN DAUDEN GIZONEZKO GAIXOAK EDO EUREN KABUZ EGITEKO GAI EZ DIRENAK?
    1. a) Oso gutxitan, solairuko edo zerbitzuko superbisoreen esanei kasu eginez.
    2. b) Oso gutxitan eta pertsonal subalternoko buruak agindutakoan bakarrik.
    3. c) Inoiz ez, erizaintzako laguntzaileek egin beharreko lana da eta.
    4. d) Gaixoek behar duten guztietan, hori baita zeladoreek jarrita duten zereginetako bat.
  231. 231 PERTSONAL EZ-SANITARIOAREN ESTATUTUAK DIO, ZELADOREEN ZEREGINAK DEFINITZEN DITUENEAN, GAIXOAK HONELA TRASLADATUKO DIRELA:
    1. a) Erizaintzako pertsonalak lagunduta.
    2. b) Medikuak emandako jarraibideen arabera.
    3. c) Erizaintzako laguntzaileekin umeak trasladatu behar direnean.
    4. d) Ez dio ezer.
  232. 232 ZER DA FOTOKOPIAGAILUEN ALIMENTADOREA?
    1. a) Fotokopiatutako papera uzten den lekua.
    2. b) Paper zuria uzten den lekua.
    3. c) Paper sailkatua uzten den lekua.
    4. d) Originala uzten den lekua.
  233. 233 BIZKARREZURRA HAUTSITA EDUKI DEZAKEELA DIAGNOSTIKATU DIOTEN GAIXOA ZEIN ZERBITZUTARA ERAMAN BEHAR DUGU?
    1. a) Geriatriara.
    2. b) Ginekologiara.
    3. c) Traumatologiara.
    4. d) Odontologiara.
  234. 234 NOLA DEITZEN ZAIO GORPUA PRESTATZEARI SENIDEEK BEILATU DEZATEN?
    1. a) Baltsamatzea.
    2. b) Hila janztea.
    3. c) Gorpua prestatzea.
    4. d) Gorpua garbitzea.
  235. 235 ZELADORE BATEK LANEAN ORRATZ HIPODERMIKOAREN ZIZTADA JASOTZEN BADU, ZER EZ DU EGIN BEHAR?
    1. a) Zerbitzuko superbisoreari esan.
    2. b) Odolik ez badu, ez du ezer egin behar.
    3. c) Medikuntza prebentiboko zerbitzura joan.
    4. d) a) eta c) erantzunetan adierazitakoa.
  236. 236 NORK GARBITU BEHAR DU ZELADOREEN GELA?
    1. a) Zeladoreek.
    2. b) Garbitzaileek.
    3. c) Pintxeek.
    4. d) Garbitokiko langileek.
  237. 237 ZELADORE BATI PAZIENTEA EDO HAREN SENIDEA HURBILDU ETA KEXA EDO ERREKLAMAZIOA EGIN NAHI DUELA ESATEN BADIO, NORA BIDALIKO DU?
    1. a) Onarpen-zerbitzura.
    2. b) Pertsonal subalternoaren buruarengana.
    3. c) Informazio-zerbitzura.
    4. d) S.A.P.U.ra.
  238. 238 ZERBAIT PISUTSUA LURRETIK ALTXATU NAHI BADUGU, NOLA EGINGO DUGU?
    1. a) Belauna tolestuta baina ez bizkarra.
    2. b) Belaunak tolestu gabe eta bizkarra ere okertu gabe.
    3. c) Belaunak tolestuta eta bizkarra okertuta.
    4. d) Bizkarra okertuta baina belaunak tolestu gabe.
  239. 239 ZEIN POSTURATAN JARRI BEHAR DIRA SCHOCKA IZAN DUTEN PAZIENTEAK?
    1. a) Fowler.
    2. b) Kontratrendelembürg.
    3. c) Trendelembürg.
    4. d) Sims.
  240. 240 NOREN EGINKIZUNA DA DOKUMENTAZIOA ERAMATEA?
    1. a) Administrari-laguntzailearena.
    2. b) Zeladorearena.
    3. c) Zerbitzu-operarioena.
    4. d) Erizaintzako langileena.
  241. 241 GAIXOAK ESKUBIDEA AL DU BERE NORTASUNA, GIZA-DUINTASUNA ETA INTIMITATEA ERRESPETA DIEZAIOTEN?
    1. a) Ez.
    2. b) Beti.
    3. c) Batzuetan bakarrik.
    4. d) Gaixoak ez du eskubiderik.
  242. 242 ZER ESAN NAHI DUTE E.E.G SIGLEK?
    1. a) Elektroenzefalograma.
    2. b) Elektroenzefalogramoa.
    3. c) Estudio elektroniko generala.
    4. d) Estudio elektrografikoa.
  243. 243 ZEIN ZAINTZA-EGINKIZUN DITUZTE ZELADOREEK, BESTEAK BESTE?
    1. a) Logeletan erretzen ez uztea.
    2. b) Gaixoei janaria ekartzen ez uztea.
    3. c) Bisitariei ohean jartzen ez uztea.
    4. d) Erantzun horiek guztiak dira zuzenak.
  244. 244 LIPOTIMIA IZAN DUEN PAZIENTEARENTZAT, ZEIN DA POSIZIO EGOKIENA?
    1. a) Morestin.
    2. b) Trendelembürg.
    3. c) Roser.
    4. d) Sims.
  245. 245 NOIZ HARTZEN DITUGU TELEGRAMAK NAZIOARTEKOTZAT?
    1. a) Jatorria eta helmuga beste herrialde batekoak direnean.
    2. b) Jatorria edo helmuga beste herrialde batekoa denean.
    3. c) Jatorria eta helmuga Estatuaren lurraldekoak direnean baina atzerriko enpresa batek bidalita.
    4. d) Jada ez dago nazioarteko telegramarik.
  246. 246 NORK BALORATU ETA EGIAZTATU BEHAR DITU HERIOTZAK?
    1. a) Zentroko zuzendaritzak.
    2. b) Pertsonal medikoak.
    3. c) Txandako zeladore arduradunak.
    4. d) Guardiako A.T.S.ri.
  247. 247 ZELADOREEK NOIZ KENDU BEHAR DIOTE ILEA OPERATUKO DITUZTEN GAIXOEI, BEHAR DIREN LEKUETAN?
    1. a) Ile-apaintzailea ez dagoenean edo operazioa presakoa denean.
    2. b) Kirofanoan destinatuta daudenean.
    3. c) Beti.
    4. d) Inoiz ez.
  248. 248 OSPITALEAN, PAZIENTEA BISITATZEKO TXARTELAK TRUKA AL DAITEZKE SENIDE ETA LAGUNEN ARTEAN?
    1. a) Bai.
    2. b) Ez.
    3. c) Solairuko erizainak baimentzen badu.
    4. d) Onarpen-zerbitzuak baimentzen badu.
  249. 249 ZERTARAKO ERABILTZEN DA ESKUAK ELKAR GURUTZATZEKO METODOA?
    1. a) Pazienteari oinez ibiltzen laguntzeko.
    2. b) Inkontziente dagoen pazientea garbitzeko.
    3. c) Pazienteari ohean erdi-eseritzen laguntzeko.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  250. 250 SENIDE BATEK FAMILIAKO BATEN HISTORIA KLINIKOA IKUSTEN UZTEKO ESKATZEN BADIO ZELADOREARI, ZER EGIN BEHAR DU ZELADOREAK?
    1. a) Berehala erantzungo dio eskaerari.
    2. b) Pertsona serioa bada emango dio.
    3. c) Eskatzailea zeladorearen laguna bada emango dio.
    4. d) Txanda-arduradunarekin hitz egiteko esango dio.
  251. 251 NOLA TRATATU BEHAR DIRA GAIXOAK?
    1. a) Arreta osoz.
    2. b) Adeitasunez.
    3. c) Errespetuz eta kortesiaz.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  252. 252 NOLA DEITZEN DA PAPERA MOZTEKO ERABILTZEN DEN MAKINA?
    1. a) Gillotina.
    2. b) Prentsatzeko makina.
    3. c) Estanpatzeko makina.
    4. d) Suntsitzeko makina.
  253. 253 ERIZAINAK ZELADOREARI GAIXO BAT HIL DELA ESAN ETA LAGUNTZEKO ESKATZEN DIONEAN, ZER EGIN BEHAR DU ZELADOREAK?
    1. a) Hildakoaren logela berean zegoen gaixoa logelatik aterako du beste bat eman diezaioten.
    2. b) Nekropsietako zeladoreari esango dio, hura berehala arduratu dadin hildakoaz.
    3. c) Erizainari edo arduradunari lagunduko dio hila janzten eta gorpua mortuoriora trasladatuko du.
    4. d) Heriotzaren berri emango die senideei eta haiek lasaitzen saiatuko da.
  254. 254 NOLA JOKATU BEHAR DU ZELADOREAK HEMIPLEJIKO BATI GURPIL-AULKIAN ESERTZEN LAGUNTZERAKOAN?
    1. a) Aulkia frenatu eta oinetako euskarria igo.
    2. b) Aulkia frenatu eta oinetako euskarria jaitsi.
    3. c) Aulkia desfrenatu eta oinetako euskarriak igo.
    4. d) Aulkia desfrenatu eta oinetako euskarriak jaitsi.
  255. 255 ZER DA PROFILAXIA?
    1. a) Neurri sendagarri bat.
    2. b) Neurri prebentibo bat.
    3. c) Neurri terapeutiko bat.
    4. d) Aurreko guztiak.
  256. 256 ZERI DEITZEN ZAIO ANTISEPSIA?
    1. a) Objektu bizigabeen gainean egiten den esterilizazioa.
    2. b) Ehun bizien gaineko desinfekzioa.
    3. c) Mikroorganismoak egotea ehun kutsatuetan.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  257. 257 OXIGENO BALEK ZEIN TENPERATURATAN EGON BEHAR DUTE?
    1. a) 70º.
    2. b) 21º.
    3. c) 60º.
    4. d) 50º.
  258. 258 ZELADOREAK ZER EGIAZTATU BEHAR DU LEHENIK GAIXOA KIROFANORA TRASLADATZEN DUENEAN?
    1. a) Operatu beharreko partean ilea kenduta duela.
    2. b) Txostenak gaixoarenak direla.
    3. c) Gaixoak kirofanoko maskara daramala.
    4. d) Gaixoak bata jantzita duela.
  259. 259 FOTOKOPIAGAILUAN %200EKO HANDITZE-ESKALA ERABILTZEN BADA, ZER ESAN NAHI DU?
    1. a) Kopiaren tamaina osoa handitzen duela 200 aldiz.
    2. b) Kopiaren zabalera bikoizten duela.
    3. c) Kopiaren tamaina osoa bikoizten duela.
    4. d) Kopiaren zabalera handitzen duela 200 aldiz.
  260. 260 OSPITALERATZE-ORRIA NORK BETETZEN DU?
    1. a) Zeladoreek.
    2. b) Erizaintzako langileek.
    3. c) Administrazio-langileek.
    4. d) Zerbitzu-buruek.
  261. 261 ZELADOREAK POSTA JASOTZEN DUENEAN, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Ospitaleko zerbitzu guztietako administrari laguntzaileei abisatu, etorri eta jaso dezaten.
    2. b) Sailkatu eta zeladoreak berak banatu.
    3. c) Mostradorean sailkatu zerbitzu edo atal bakoitzetik bat etor dadin jasotzera.
    4. d) Postariak berak banatu behar du ospitaleko zerbitzu eta arloetan.
  262. 262 GUTXI GORABEHERA ZENBAT TXIKITZEN DA TAMAINA A3-TIK A4-RA?
    1. a) %50.
    2. b) %70.
    3. c) %25.
    4. d) %30.
  263. 263 ZEIN TAMAINA DU FOLIOAK?
    1. a) 420 mm. X 594 mm.
    2. b) 297 mm. X 420 mm.
    3. c) 215 mm. X 315 mm.
    4. d) 256 mm. X 364 mm.
  264. 264 ZEIN POSIZIOTAN JARRI BEHAR DUGU PAZIENTEA ANBULANTZIATIK OSPITALEKO KAMILLARA PASA NAHI DUGUNEAN?
    1. a) ”Decubito supino” posizioan, plano gogorrean eta burua albo batera.
    2. b) ”Decubito prono”an plano gogorraren gainean.
    3. c) ”Decubito supino”an, burua pixka bat albo batera.
    4. d) ”Decubito prono”an, burua albo batera.
  265. 265 ZEIN ARRISKU DITUZTE OSPITALEKO LANGILEEK?
    1. a) Arrisku biologikoak.
    2. b) Arrisku psikiko eta sozialak.
    3. c) Arrisku kimikoak.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  266. 266 BI LAGUN, OSAKIDETZAKO LANGILEAK IZAN NAHIZ EZ IZAN, PASILLOAN EZTABAIDAN BADAUDE, ZER EGIN BEHAR DU ZELADOREAK?
    1. a) Ordena eta isiltasuna jartzeko ohartarazi.
    2. b) Segurtasun-zerbitzuari abisatu.
    3. c) Kanpora bota.
    4. d) Aurreko hiru aukeretakoren bat egin.
  267. 267 NOR ARDURATU BEHAR DA GAIXO EDO SENIDEEK OSAKIDETZAKO TRESNAK ETA ARROPA GAIZKI ERABILTZEN EZ DITUZTELA ZAINTZEAZ?
    1. a) Erizaintzako langileak.
    2. b) Zeladoreak.
    3. c) Pertsonal medikoa.
    4. d) Instituzioko langile guztiak.
  268. 268 ZEREZ DAUDE EGINAK OXIGENO-DENDAK?
    1. a) Lihoa.
    2. b) Artilea.
    3. c) Plastikoa.
    4. d) Nylona.
  269. 269 NORK JOAN BEHARKO DU LABORATEGIRA ANALITIKEN EMAITZAK JASOTZERA?
    1. a) Erizaintzako laguntzaileak.
    2. b) Superbisoreak.
    3. c) Zeladoreak.
    4. d) Zerbitzuko administrari laguntzaileak.
  270. 270 ZERI ESATEN DIOGU GAZTELERAZ “ENSOBRADO”?
    1. a) Gutun-azaletan sartzeari.
    2. b) Gutun-azalak frankeatzeri.
    3. c) Gutun-azalak husteari.
    4. d) Gutun-azalak soberan izateari.
  271. 271 KOMUNIKAZIO BIDE EDO KANALAREN ARABERA, NOLA SAILKATZEN DA?
    1. a) Ahozkoa, keinu bidezkoa, idatzizkoa eta irudi bidezkoa.
    2. b) Informaziozkoa, instrukziozkoa edo kontsultazkoa.
    3. c) Idatzizkoa, entzunezkoa eta ikusizkoa.
    4. d) Berehalakoa, berantiarra eta diferitua.
  272. 272 OHE ELEKTROZIRKULARRAK PAZIENTEA BIRATZEN DUENEAN, ZENBATEKO BIRA EGITEN DU?
    1. a) 30º.
    2. b) 45º.
    3. c) 90º.
    4. d) 180º.
  273. 273 ZENTRO SANITARIOTIK GAUZAK ETA ALTZARIAK ATERATZEN ARI DIRELA IKUSTEN BADUGU, ZER EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Horretan dabilenari identifikazioa eskatu.
    2. b) Horretan dabilenari identifikazioa, jatorria eta destinoa eskatu.
    3. c) Destinoa bakarrik eskatuko diogu.
    4. d) Ez dugu ezer egingo.
  274. 274 ZENBATEN ARTEAN KOMENI DA OHEAN DAGOEN PAZIENTEA GARBITZEA?
    1. a) Bi lagunen artean egitea komeni da.
    2. b) Bi pertsonen artean egin beharko da beti.
    3. c) Batek bakarrik egitea komeni da.
    4. d) Lagun gehiago jartzea oheko garbiketa egiteko, lehenago amaitzeko neurri gisa bakarrik gomendatzen dute eta gaixoari trabarik ez egiten saiatuz.
  275. 275 HIGIENE-ARAUEKIN LOTUTAKO BAIEZTAPEN HAUETAKO BAT OKERRA DA, ZEIN?
    1. a) Instituzio anbulatorioetan gaixoekin harremanetan zaude etengabe eta higiene giltzarria da, xehetasun txikiena ere zaindu egin behar da.
    2. b) Toxinak (serie mikroskopikoak) odolean barrena hedatzen dira, eta organismoko zelulei eraso egin eta suntsitu egiten dituzte.
    3. c) Higienean bi alderdi daude: banakako higienea eta higiene soziala.
    4. d) Osasuna lortu eta mantentzera bideratutako ekintza multzoari higiene deritzo.
  276. 276 PAZIENTEARI ZELADOREAK EMAN BEHAR AL DIO DIAGNOSTIKOEN BERRI?
    1. a) Ez, pazientea lagun mina duenean bakarrik.
    2. b) Bai, zeladoreak ondo ezagutzen duelako sintomatologia.
    3. c) Diagnostikoaren arabera dago hori.
    4. d) Ez, inoiz ez.
  277. 277 PERTSONAL SUBALTERNOAREN BURUAK NOR KONTROLATUKO DU ORDUTEGIA BETETZEN DUEN ETA LANPOSTUAN EGOTEN DEN JAKITEKO?
    1. a) Erizaintzako laguntzaileak.
    2. b) Pertsonal subalternoa.
    3. c) Ofiziozko pertsonala.
    4. d) Ofiziozko pertsonala eta subalternoa.
  278. 278 OHEAN DAGOEN PAZIENTEARI ZEIN PARTE GARBITU BEHAR ZAIO AZKENA?
    1. a) Bizkarraldea.
    2. b) Perineo aldea.
    3. c) Goiko gorputz-adarrak.
    4. d) Beheko gorputz-adarrak.
  279. 279 ZELADOREAK GAIXOA GURPIL-AULKIAN BADARAMA ETA ORRI ELASTIKODUN ATETIK PASA BEHAR BADU, NOLA EGINGO DU?
    1. a) Posizio bera mantenduko du martxan, atzetik bultzatuz.
    2. b) Pasatu eta kuña batzuk jarriko ditu irekita egon dadin.
    3. c) Aulkiari buelta eman eta zeladorea bera pasako da pazientea baino lehen, atzeraka.
    4. d) Albo batean jarri eta gurpil-aulkia bultzatuko du esku batez eta orri bat baztertu besteaz.
  280. 280 EBAKUATU BEHAR DENEAN, GAIXOAK TRASLADATZEKO METODOA AUKERATZEKO, FAKTORE BATZUK IZAN BEHAR DIRA KONTUAN, ZEIN?
    1. a) Erabili beharreko bideak eta haien zabalera.
    2. b) Ebakuatu beharreko gaixo mota.
    3. c) Ebakuazio motak (bertikala edo horizontala).
    4. d) Aurreko hiru erantzunak dira zuzenak.
  281. 281 PAZIENTEA ZIU-RA (UCI) ERAMATEN BADUGU. ZEIN POSIZIOA HARTU BEHAR DUGU?
    1. a) Pazientea ZIUko zeladoreari utzi eta bere solairura itzuliko da.
    2. b) ZIUko langileen aginduak jarraituz, lagundu egingo die eta, behar izanez gero, ZIUko zeladoreari ere lagunduko dio. Pazientea han utzi ondoren lehenagoko logelara itzuliko da ohe hutsarekin.
    3. c) Une horretan ZIUko zeladorea falta bada, itzultzeko zain egongo da eta pazienteaz arduratuko da.
    4. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
  282. 282 OSPITALEETAN, NOLA DEITZEN ZAIO ODOL-EMAILEEN ODOLA GORDETZEN DEN LEKUARI?
    1. a) Odol-bankua.
    2. b) Odol-biltegia.
    3. c) Odol-dispentsarioa.
    4. d) Serologia.
  283. 283 ZER ESAN NAHI DU TALDEAN LAN EGITEAK?
    1. a) Pazienteak mobilizatzeko beti bi zeladorek joan behar dutela batera.
    2. b) Lanean parte hartzeko modua, helburu berdinekin.
    3. c) Unitateko kideak oso ondo konpontzea elkarrekin.
    4. d) Aginduen bidez erabakiak hartzea da.
  284. 284 SISTEMA SANITARIOAREN BALIABIDEAK ETA JARDUERAK NORA BEGIRAKOAK DIRA BATEZ ERE?
    1. a) Norbanakoaren, familiaren eta gizartearen interesa.
    2. b) Osasuna bultzatzea eta gaixotasunak prebenitzea.
    3. c) Arriskuak saihestea.
    4. d) Erabiltzaileei informazioa ematea.
  285. 285 LARRIALDIRIK BALEGO, ZEIN ORDENATAN EBAKUATU BEHARKO LIRATEKE ERIZAINTZA-UNITATEKO PAZIENTEAK?
    1. a) Gaixo ibiltariak (ambulantes), irteera-atetik gertuen dauden gaixo ez-ibiltariak eta irteera-atetik urrunen dauden gaixo ez-ibiltariak.
    2. b) Irteera-atetik gertuen dauden gaixo ez-ibiltariak, irteera-atetik urrunen dauden gaixo ez-ibiltariak eta gaixo ibiltariak (ambulantes).
    3. c) Gaixo ibiltariak (ambulantes), irteera-atetik urrunen dauden gaixo ez-ibiltariak eta irteera-atetik gertuen dauden gaixo ez-ibiltariak.
    4. d) Gaixo oso larriak bakarrik ebakuatu beharko dira.
  286. 286 PAZIENTEAK HANKAK ESKAIOLATUTA IZANGO BALITU ETA OHETIK ATSEDENERAKO BESAULKIRA TRASLADATU BEHARKO BAGENU, NOLA EGIN BEHARKO GENUKE MOBILIZAZIOA?
    1. a) Maindire gogorra edo lona erabiltzen da mugitzeko.
    2. b) Irristan pasatzen da, altxatu gabe.
    3. c) Eskaiolatutako parteei heldu eta posizioa errespetatzen da.
    4. d) Gainazal gogor batean jartzen da.
  287. 287 ZERTARAKO BALIO DU BILTEGIAK?
    1. a) Materialak edo merkantziak hartu, gorde eta mantentzeko.
    2. b) Merkantziak fabrikatzeko.
    3. c) Merkantziak banatzeko.
    4. d) Merkantziak saltzeko.
  288. 288 NORK EGIN BEHAR DU UMEA ERDITU BAINO LEHENAGOKO PRESTAKETA PSIKOPROFILAKTIKOA?
    1. a) Lehen mailako arreta taldeko medikuak.
    2. b) Zeladoreak.
    3. c) Erizaintzako zeladoreak.
    4. d) Horietako batek ere ez.
  289. 289 ZELADOREA ERIZAINARI HILDAKOA JANZTEN LAGUNTZEN ARI ZAIO ETA GORPUAK DUEN ZUNDA KENTZEKO ESAN DIOTE, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Kendu egingo du.
    2. b) Modu onean esango dio erizainari hori ez dela bere egitekoa.
    3. c) Eusteko globoa kentzeko eskatuko dio erizainari gero berak zunda kentzeko.
    4. d) Ez dio kenduko lanpetuta dagoelako tresnak gorpuaren gainean erabiltzen.
  290. 290 ZER DA GILLOTINAKO PLETINA?
    1. a) Moztu beharreko materialari eusten dion mekanismoa da.
    2. b) Moztu beharreko materiala jartzen den lekua.
    3. c) Mozteko mekanismoa.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  291. 292 ZELADOREEK AUTOPSIETAN ERABILTZEN DITUZTEN ESKULARRUEI BURUZKO BAIEZTAPEN HAUETAKO BAT EZ DA ZUZENA:
    1. a) Eskuan zauriak dituzten guztietan erabili behar dituzte.
    2. b) Latexezkoak.
    3. c) Eskularruak barrerako babes garrantzitsuenak dira.
    4. d) Erabili ondoren xaboiz garbitu daitezke berriro erabiltzeko.
  292. 292 ZERTAN DATZA LAN-ARRISKUAK KUDEATZEA?
    1. a) Kaskoak, eskularruak, botak eta, oro har, babes-elementuak erostean.
    2. b) Segurtasunaz arduratzean, enpresaren antolaketa-egitura erabiliz.
    3. c) Helburu baterako baliabide ekonomikoak ematean: aurreikuspena.
    4. d) Segurtasunaz arduratzean.
  293. 293 PRESAKO GIRO NAZIONALAK BIDALI AL DAITEZKE HARTU-AGIRIAREKIN (ACUSE DE RECIBO)?
    1. a) Bai.
    2. b) Ez.
    3. c) Zein bulegotan ezartzen diren ikusi behar.
    4. d) Zein bulegotara bidali diren, horren arabera dago.
  294. 294 ZER DA PALET-A?
    1. a) Gainazal handiak garbitzeko tresna.
    2. b) Jendearentzako igogailu-mota.
    3. c) Barne-garraiorako erabili daitekeen plataforma horizontala.
    4. d) Likidoen edukiontzia.
  295. 295 ZER ESAN NAHI DUTE GAZTELANIAZKO “AR” INIZIALEK?
    1. a) Aviso de recogida.
    2. b) Acuse de recogida.
    3. c) Aviso de llegada.
    4. d) Acuse de Recibo.
  296. 296 NORK ERAGOTZI BEHAR DIE GAIXOEI BAIMENDU GABEKO PAKETEAK OSPITALEAN SARTZEA?
    1. a) Kontratatutako enpresako zaintzaileek.
    2. b) Zeladoreek.
    3. c) Mantenimenduko langileek.
    4. d) Garbiketako langileek.
  297. 297 NOIZ HASTEN DA OPERAZIO ONDOKO ALDIA?
    1. a) Anestesistak bere lana amaitzen duenean.
    2. b) Zirujau arduradunak bere lana amaitzen duenean.
    3. c) Pazientea kirofanotik irteten denean.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  298. 298 NOLA GARBITU BEHAR DITU ESKUAK ZELADOREAK PREBENTZIOKO OHIKO EGOERETAN?
    1. a) Ura eta xaboiaz garbitu, azkazalak zepillatu eta desinfektatzailea bota behar da.
    2. b) Ur eta xaboiz garbitu bakarrik.
    3. c) Maiz eginez gero, nahikoa da urez bakarrik garbitzea.
    4. d) Ez dago eskuak garbitu beharrik zentro sanitarioaren barruan.
  299. 299 ZERTARAKO BALIO DU ETIKETAK?
    1. a) Identifikatzeko.
    2. b) Konparatzeko.
    3. c) Elaboratzeko.
    4. d) Gogoeta egiteko.
  300. 300 “DECUBITO SUPINO” POSIZIOA NOLA DA?
    1. a) Horizontalean etzanda, bizkarra lurraren kontra.
    2. b) Ahoz behera etzanda.
    3. c) Ezkerreko aldearen gainean jarrita.
    4. d) Eskuineko aldearen gainean jarrita.
  301. 301 ZEIN TRESNA EZ DA EXISTITZEN?
    1. a) Megatoskopioa.
    2. b) Laringoskopioa.
    3. c) Fonendoskopioa.
    4. d) Guzti horiek existitzen dira.
  302. 302 GOIKO NAHIZ BEHEKO GORPUTZ-ADARRAK HAUTSITA DITUEN PAZIENTEA ERAMATEKO ESATEN BADIZUTE, ZEIN OHE BEREZITARA ERAMANGO DUZU?
    1. a) Ohe elektrozirkularrera.
    2. b) Ohe rigidora.
    3. c) Ohe artikulatura.
    4. d) Ohe ortopedikora.
  303. 303 ZEIN DA “DECUBITO PRONO” POSIZIOA?
    1. a) Ahoz gora etzanda.
    2. b) Alboka etzanda.
    3. c) Ahoz behera etzanda.
    4. d) Belauniko mahai kirurgikoaren gainean.
  304. 304 ZIU-N (UCI) ZELADOREAK ZER EGINGO DU?
    1. a) Behar larria izanez gero, sedanteak eman.
    2. b) Behar larria izanez gero, gaixoak intubatu.
    3. c) Zerbitzu-ohe edo -kamillak konpondu.
    4. d) Posturak aldatzen lagundu.
  305. 305 ZELADOREAREN ZEREGINA AL DA FOTOKOPIAGAILUA ERABILTZEA?
    1. a) Ez, mantenimenduko langileen zeregina da.
    2. b) Zeregin hori administrazioko langileena bakarrik da.
    3. c) Bai.
    4. d) Zeladore espezializatuek bakarrik egiten dute.
  306. 306 ZER DELA-ETA ATERATZEN DIRA GAIXOAK OSPITALETIK?
    1. a) Sendatzeagatiko alta, borondatezko alta, beste ospitale batera trasladoa edo heriotza.
    2. b) Borondatezko altagatik bakarrik.
    3. c) Heriotzagatik bakarrik.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  307. 307 ZER DA BARRA-KODEA?
    1. a) Marra batzuek eta haiei lotutako zenbakiek osatutako zeinu multzoa. Kontsumo-produktuei jartzen zaie eta izakinak informatikoki kudeatzeko erabiltzen da.
    2. b) Apaletegiak, segidako barrez mugatuak, izakinak honda ez daitezen.
    3. c) Gaien gehieneko prezioa identifikatzeko balio duen marra multzoa.
    4. d) Biltegiko produktuen bolumena identifikatzen duten segidako marren kopurua.
  308. 308 ARTXIBOAN, NOLA DEITZEN ZAIO GAUZA BAKOITZARI ZENBAKI BAT EMATEARI?
    1. a) Zenbakitu.
    2. b) Sailkatu.
    3. c) Kodifikatu.
    4. d) Restauratu.
  309. 309 PAZIENTEARI ARNASA GELDITU ZAIO ETA MEDIKUAK TUTUAK JARRI BEHAR DIZKIO, NOLA JARRIKO DUZU PAZIENTEA?
    1. a) Roser posizioan.
    2. b) Oheburuko ohola kenduko duzu.
    3. c) Fowler posizioan.
    4. d) a) eta b) zuzenak dira.
  310. 310 ZELADOREAREN ZEREGINA AL DA MEDIKUARI LAGUNTZEA PAZIENTEARI ZIZTADA LUNBARRA (PUNCIÓN LUMBAR) EGITERAKOAN?
    1. a) Beharrezko materiala emanez bakarrik lagunduko dio.
    2. b) Ez dio lagunduko eta zeregin hori pertsonal sanitarioarena soilik dela esango dio.
    3. c) Bai, lagundu egingo dio medikuari.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  311. 311 DEMAGUN ZENTRO SANITARIOAN SUTEA GERTATZEN DELA, PAZIENTEAK TRASLADATZEKO ZEIN METODO DAUDE?
    1. a) Aulkian arrastatuz.
    2. b) Koltxoian arrastatuz.
    3. c) Altxatuz.
    4. d) Horiek guztiak lan-metodoak dira eta, hortaz, zuzenak dira.
  312. 312 OSPITALERATU DITUZTEN PAZIENTEEK NOREN AURREAN IDENTIFIKATU BEHAR DUTE EUREN BURUA?
    1. a) Onarpenean.
    2. b) Subalterno buruaren aurrean.
    3. c) Harreran.
    4. d) Ateko zeladorearen aurrean.
  313. 313 NORK GARBITU BEHAR DITU KIROFANOAN ERABILITAKO TRESNAK?
    1. a) Erizain instrumentistak.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileak.
    3. c) Superbisoreak.
    4. d) Kirofanoko zeladoreak.
  314. 314 NORI DAGOKIO AUTOPSIA-MAHAIA ETA -GELA GARBITZEA?
    1. a) Garbitzaileei.
    2. b) Zeladoreei.
    3. c) Mahaia zeladoreari eta gela garbitzaileei.
    4. d) Mahaia garbitzaileei eta gela zeladoreari.
  315. 315 KIROFANOEI BURUZKO ESALDI HAUETATIK, ZEIN DA ZUZENA?
    1. a) Kirofanoa kirurgia handi anbulatorioko operazioak bakarrik egiteko ondo egokitutako lokala da.
    2. b) Kirofanoa operazio kirurgikoak egiten diren edozein gela da.
    3. c) Kirofanoa bere dependentzia guztiak esterilizatuta dituen lokala da.
    4. d) Kirofanoa anestesia orokorrarekin egiten diren operazioetarako bakarrik erabiltzen den lokala da.
  316. 316 KIROFANOKO ZELADOREAK ZER ERABILI BEHARKO DU NORMALEAN HIGIENE-NEURRI GISA?
    1. a) Ezer ez, ez dago ezer ere erabili beharrik.
    2. b) Zuekoak.
    3. c) Uniforme aseptikoa, galtzak, maskara eta txanoa.
    4. d) Eskularru esterilak.
  317. 317 KIROFANOAN MEDIKUAK EGITEKO ASKO EMATEN DIZKIO ZELADOREARI, ZEIN EGIN BEHARKO DITU?
    1. a) Bloke kirurgikoko kirofanoak berrikusi, eta bakoitzean behar diren altzariak jarri.
    2. b) Anestesia-aparatua eta kirofanoko mahaia hark esan bezala jarri operazioa egiteko.
    3. c) Transplanterako organoak erauzteko behar den guztia prestatzea.
    4. d) Egiteko horiek guztiak egin behar ditu.
  318. 318 ZELADOREA HISTORIEN ARTXIBORA BADOA PAZIENTE BATEN HISTORIA KLINIKOAREN BILA, ETA IRISTEAN, ZERBITZU HORRETAN INOR EZ DAGOELA IKUSTEN BADU:
    1. a) Historia klinikorik gabe itzuliko da.
    2. b) Bilatu eta solairura eramango du.
    3. c) Txanda arduradunarengana joko du hark bila dezan.
    4. d) Onarpen-zerbitzuko administrazio-langileengana joko du haiek bila dezaten.
  319. 319 ZEIN TRESNA ERABILI BEHAR DITU ZELADOREAK AUTOPSIAN?
    1. a) Fakultatiboak baimendutakoak bakarrik.
    2. b) Tresna punzanteak ez direnak bakarrik.
    3. c) Ez du tresnarik erabiliko.
    4. d) Zeladorea inoiz ez da aurrean egoten autopsia egiten ari diren bitartean.
  320. 320 NORI DAGOKIO APOSITUAK ETA SENDAKETA-MATERIALA PRESTATZEA?
    1. a) Erizainei.
    2. b) Zeladoreei.
    3. c) Barruko mediku egoiliarrei (Médicos internos residentes).
    4. d) Horietako inori ere ez.
  321. 321 TXANOA ERABILI BEHAR AL DA KIROFANOAN?
    1. a) Ez, medikuek bakarrik erabili behar dute.
    2. b) Nahitaezko janzkia da zeladore eta area kirurgikoan sartzen diren guztientzat.
    3. c) Pertsonal sanitarioarentzat bakarrik dago ezarrita.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  322. 322 ZELADOREARI JAIOBERRIEN IDENTIFIKAZIO-ESKUMUTURREKOAK ETA HATZ-MARKAK DITUEN PAKETEA EMATEN BADIOTE, NON DAGO?
    1. a) Erditze-gelan. (Paritorio)
    2. b) Neonatologian.
    3. c) Habian. (Nido)
    4. d) Pediatrian.
  323. 323 ZELADOREAK GAIXOA OSPITALEKO SOLAIRU BATETIK BESTERA TRASLADATZEN DUENEAN:
    1. a) Ematen dioten gaixoaren inguruko dokumentazioaren ardura ere hartuko du.
    2. b) Bere ardura gaixoa ahalik eta azkarren eta ondoen trasladatzea bakarrik izango da.
    3. c) Dokumentazioaren ardura erradiologiara eramaten badu bakarrik hartuko du.
    4. d) Erizaintzako pertsonala izango da dokumentazio klinikoaren arduradun bakarra.
  324. 324 KIROFANOKO ZELADOREA EZ DA KIROFANOAN SARTUKO:
    1. a) Kirofanoko langileei laguntzeko.
    2. b) Operatu behar den pazientea sartzeko.
    3. c) Operatutako pazientea ateratzeko.
    4. d) Operatzen ari diren bitartean.
  325. 325 ZER DIRA MOBILIZAZIO AKTIBOAK?
    1. a) Pazienteak berak egindakoak profesional baten gainbegiradapean.
    2. b) Terapeutak pazientearen hainbat gorputz-atalen gainean egindakoak.
    3. c) Aparatu bereziekin egiten direnak.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  326. 326 ZELADOREARI EMATEN ZAIZKION ZAINTZA ZEREGIN HAUETATIK BAT EZ DA ZUZENA:
    1. a) Ospitalean nor sartzen den zaintzea.
    2. b) Nor irteten den zaintzea.
    3. c) Ospitaleko sarbideak noiz ireki eta noiz itxi kontrolatzea.
    4. d) Argiak noiz piztu eta noiz itzali kontrolatzea.
  327. 327 OPERATU DUTEN PAZIENTE BATEN GURASOEK ZELADOREA IKUSI DUTE PAZIENTEA TRASLADATZEKO UNEAN ETA OPERAZIOA NOLA JOAN DEN GALDETU DIOTE. ZER EGIN BEHAR DU ZELADOREAK?
    1. a) Lasaitu egingo ditu, guztia ondo irtengo dela esanez.
    2. b) Pazienteari eginiko diagnostikoaren berri emango die.
    3. c) Gaixoa zaintzeaz arduratzen den medikuaren kontsultara bideratuko ditu.
    4. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
  328. 328 GAIXOA KAMILLAN TRASLADATZEAN, ETA RANPAREN BAT IGARO BEHAR DENEAN, NON JARRI BEHAR DU KAMILLA DARAMAN ZELADOREAK BEHERAKOAN?
    1. a) Pazientearen aurrean eta aldapari aurrea emanez.
    2. b) Pazientearen aurrean eta aldapari atzea emanez.
    3. c) Pazientearen atzean eta aldapari aurrea emanez.
    4. d) Pazientearen atzean eta aldapari atzea emanez.
  329. 329 GAUEKO TXANDAKO ZELADOREA INPKLIKAZIO JURIDIKOA ESKATZEN DUEN EGOERAN BADAGO, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Guardiako Epaitegiari parte emango dio.
    2. b) Guardiako medikuari abisatuko dio.
    3. c) Txostena bidaliko dio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari.
    4. d) Txostena bidaliko dio Ospitaleko Zuzendaritzari.
  330. 330 OHARTARAZTEKO SEINALEEK HIRUKI FORMA DUTE,PIKTOGRAMA BELTZA ETA HONDO HORIA, BAINA SALBUESPENA DAGO SEINALEA MATERIA KALTEGARRI ETA IRRITANTEEZ ARI DENEAN. ZEIN KOLORETAKOA DA SEINALE HORREN HONDOA?
    1. a) Berdea.
    2. b) Zuria.
    3. c) Urdina.
    4. d) Laranja.
  331. 331 KUTSATZEKO ARRISKUA DUTEN HONDAKIN INFEKZIOSOAK NORA BOTATZEN DIRA?
    1. a) Zabor-ontzietara.
    2. b) Kolore gorriko poltsetara.
    3. c) Hermetikoki itxitako zabor-poltsa arruntetara.
    4. d) Zabor-poltsa arruntetara.
  332. 332 ZER DA FOTOKOPIAGAILUAREN TONERRA?
    1. a) Kopiaren kalitatearen erregulatzailea.
    2. b) Kopia handitu edo txikitzen duen sistema.
    3. c) Makinaren tinta.
    4. d) Bero-rodilloak daramana hoztu ostean.
  333. 333 OSAKIDETZAKO LANGILE-TALDE BATEK PROTESTA MODUAN ANBULATORIOAN GILTZAPERATU NAHI DELA ESATEN BADU, ZER EGIN BEHARKO DU ZELADOREAK?
    1. a) Joan egin behar dutela esan, osterantzean, Ertzaintzari deituko diola.
    2. b) Zentro sanitarioan daudela eta ezin dutela okupatu esan.
    3. c) Ezer ez egin.
    4. d) Gertaera horren berri eman bere hierarkiako nagusiari.
  334. 334 PAZIENTEA OHETIK KAMILLARA ERAMAN BEHAR BADUGU, NOLA JARRIKO DUGU KAMILLA?
    1. a) Kamilla ohearekiko paralelo jartzen da eta hura ukitzen.
    2. b) Ohearekiko paralelo jartzen da eta ez dago hura ukitzen duela jarri beharrik.
    3. c) Ohearekiko perpendikular jartzen da.
    4. d) Ohearen segidan jartzen da.
  335. 335 NON JARTZEN DA ETIKETA GUTUN-AZALETAN?
    1. a) Beheko aldean.
    2. b) Ezkerreko aldean.
    3. c) Eskuineko aldean.
    4. d) Erdian.
  336. 336 BATERE MUGITU EZ DAITEKEEN PAZIENTEA OHETIK KAMILLARA ERAMAN BEHAR BADUGU ETA HORRETARAKO HIRU LAGUN BAGAUDE, NON JARRI BEHAR DUGU KAMILLA?
    1. a) Ohearekiko paralelo eta hura ukitzen.
    2. b) Ohearen segidan jartzen da.
    3. c) Kamilla ohearekiko perpendikular jartzen da, kamillaren burualdeak ohe-barrena ukitzen duela.
    4. d) Kamilla ohearekiko perpendikular jartzen da, kamillaren burualdea oheburua ukitzen duela.
  337. 337 OSPITALE-OHE BATEK OSAGARRI ASKO DITU BAINA EZ DU IZAN BEHAR HONAKO HAU:
    1. a) Segurtasun-barandak.
    2. b) Pixa-poltsetarako euskarria.
    3. c) Libratzeko ontzia. (Cuña evacuadora)
    4. d) Lurreko euskarria edo oina.
  338. 338 PAZIENTEA OHETIK GURPIL-AULKIRA PASATU NAHI DUGU, ZER EGIN BEHAR DUGU LEHENIK ETA BEHIN?
    1. a) Gurpilak finkatu.
    2. b) Aulkia mugitzeko arriskua badago, bi lagun beharko dira eta horietako batek aulkiari helduko dio atzetik mugitu ez dadin.
    3. c) a) eta b) zuzenak dira.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  339. 339 NON JARRIKO DUGU GURPIL-AULKIA PAZIENTEA OHETIK GURPIL-AULKIRA PASATU NAHI DUGUNEAN?
    1. a) Ohearen barrenean eta harekiko paralelo.
    2. b) Oheburuan eta harekiko perpendikular.
    3. c) Ohearen barrenean eta harekiko perpendikular.
    4. d) Ohearekiko paralelo.
  340. 340 ZER DA “TARTEKO IZARA” (ENTREMETIDA)?
    1. a) Luzeran erditik tolestutako izara da.
    2. b) Zabaldutako izara da.
    3. c) Tolestutako izara da.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  341. 341 ZER DIRA LEHEN MAILAKO ERREDURAK?
    1. a) Epidermisari eragiten diotenak.
    2. b) Giharrei eragiten dietenak.
    3. c) Dermisaren gainazalari eragiten dietenak.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  342. 342 ZERGATIK LEHORTZEN DA TONERRA?
    1. a) Beroagatik.
    2. b) Lurrunagatik.
    3. c) Erreakzio kimikoagatik.
    4. d) Xurgapenagatik.
  343. 343 OHEAN DAGOEN PAZIENTE EZ-KOLABORATZAILEA MOBILIZATU BEHAR DUGU BI LAGUNEK, ZER EGINGO DUGU?
    1. a) Ohearen alde banatan jarri.
    2. b) Oinak banatuta jarri.
    3. c) Ohearen goialdeko maindireak kendu eta beso bat pazientearen sorbalda azpitik sartu eta bestea izterraren azpitik.
    4. d) Guztiak zuzenak dira eta egin beharreko faseak dira.
  344. 344 OSPITALEKOAK EZ DIREN PERTSONAK IDENTIFIKATZEKO TXARTELA NOIZ EMAN BEHAR DA?
    1. a) Datu pertsonalak hartu baino lehen.
    2. b) Ez dago identifikazio-txartela eman beharrik.
    3. c) NAN eskatu eta datu pertsonalak nahiz nora doan apuntatu ondoren egiten da.
    4. d) NAN eskatu baino lehen egiten da.
  345. 345 ZEIN POSIZIO EZ DU HARTZEN OHEAN DAGOEN PAZIENTEAK?
    1. a) Roser.
    2. b) Ilotomia.
    3. c) “Decúbito supino” buruaren hiperestentsioarekin.
    4. d) Lunbotomia.
  346. 346 ZERGATIK DA FUNTSEZKOA OHEAN DAUDEN PAZIENTEEI POSTURA ALDATZEA?
    1. a) Erizaintzako laguntzaileen eta beste paziente batzuen lana errazten du.
    2. b) Presioagatik ultzerak agertzea saihesten du.
    3. c) Oheak garbitzea eta egitea errazten du.
    4. d) Aurreko bat ere ez da zuzena.
  347. 347 ADMINISTRAZIO-ZENTROKO SARRERAN EMATEN DITUZTEN IDENTIFIKAZIO-TXARTELAK:
    1. a) Pertsonalak dira.
    2. b) Intransferibleak dira.
    3. c) Pertsonalak eta intransferibleak dira.
    4. d) Ez dira ezertarako behar.
  348. 348 PAZIENTEA ZERBITZU BATETIK BESTERA TRASLADATZEN DUGUNEAN, ZER EZ DUGU EGIN BEHAR?
    1. a) Pazientearen historia eraman.
    2. b) Drenajeak ohe gainean laga.
    3. c) Pazienteari esan zer egin behar duten berarekin.
    4. d) Jatorriko zerbitzuko pertsonal sanitariori esan pazientea eramango dutela.
  349. 349 ZERTARAKO ERABILTZEN DA LIBURU-OHEA?
    1. a) Luzaroan inmobilizatuta egon behar duten pazienteentzat.
    2. b) Alboko angeluazioa egiteko.
    3. c) Aurreko bi horiek zuzenak dira.
    4. d) Guztiak okerrak dira.
  350. 350 KIROFANORA ERAMAN BEHAR DUGU PAZIENTEA OPERATU DEZATEN, ZER EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Pazientea nor den egiaztatu eta bere historia klinikoa daramala ziurtatu.
    2. b) Pazientea egin behar zaion operaziorako ondo prestatu al duten egiaztatu.
    3. c) Logela-zenbakia eta ohe-zenbakia kirofanoan eskatutakoaren bat datozela egiaztatu.
    4. d) Horiek guztiak dira zuzenak.
  351. 351 LARRIALDIETAKO MEDIKUAK MEDIKAMENTUAK ESKATU DIZKIO FARMAZIAKO BILTEGIAN LAN EGITEN DUEN ZELADOREARI, NOLA JOKATUKO DU ZUZEN ZELADOREAK?
    1. a) Eskatutako medikamentua eman eta gero, farmazian dagoen erregistroan apuntatuko du.
    2. b) Zuzendari medikoari esango dio.
    3. c) Ukatu egingo dizkio.
    4. d) Farmazeutiko arduradunari jakinaraziko dio.
  352. 352 SARRERA-KONTROLEKO ERREGISTRO-LIBURUAN HONEK EGON BEHAR DU:
    1. a) NANak bakarrik.
    2. b) Pertsonaren izenak bakarrik.
    3. c) Zentrora iritsi den pertsona-kopurua.
    4. d) Zentrokoak direnen izenak.
  353. 353 NOR DA ZELADOREEN BURUA?
    1. a) Sukaldeko gobernanta.
    2. b) Tailerreko burua.
    3. c) Pertsonal subalternoaren burua.
    4. d) Garbitzailea.
  354. 354 IGOGAILUAREN ZULOTIK KEA DATORRELA IKUSTEN BADUGU, ZER EGINGO DUGU?
    1. a) Alarma jo eta alde egin azkar batean.
    2. b) Gainerakoei irteteko eta suhiltzaileei abisatzeko esan.
    3. c) Igogailua geldiarazi gertuen dagoen solairuan, inmobilizatu eta txanda arduradunari abisatu.
    4. d) Ez da gertaeraz kezkatu behar, beste kategoria batzuen zeregina baita hori.
  355. 355 DESINFEKZIOA ZEREN SINONIMO DA?
    1. a) Apepsia.
    2. b) Antisepsia.
    3. c) Aurreko biak.
    4. d) Bietako bat ere ez.
  356. 356 LIBURU EDO ALDIZKARIEN ALBOAK MOZTEKO ERABILTZEN DEN MAKINAK NOLA DU IZENA?
    1. a) Zizaila.
    2. b) Gillotina trilaterala.
    3. c) Trokelatzeko makina.
    4. d) Txifla.
  357. 357 NORK JARRI BEHAR DU PAZIENTEA ERRADIOLOGIA ZERBITZUKO ESPLORAZIO-MAHAIAN?
    1. a) Premiazkoa bada, zeladoreak, senideek lagunduta.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileek bakarrik.
    3. c) Pertsonal fakultatiboak bakarrik.
    4. d) Zeladoreak, pertsonal sanitarioak lagunduta eta gidatuta.
  358. 358 NOLA TRASLADATU BEHAR DA OSPITALEKO LARRIALDIETAKO ATETIK SARTU BERRI DEN GAIXOA?
    1. a) Gurpil-aulkian.
    2. b) Ohean.
    3. c) Oinez.
    4. d) Horietako edozein eratan, min-motaren arabera.
  359. 359 NORI DAGOKIO BISITAK KONTROLATZEA?
    1. a) Kirofanoetako zeladoreari.
    2. b) Ateetako zeladoreari.
    3. c) Biltegizainari.
    4. d) Erradiologiako zeladoreari.
  360. 360 PAZIENTE BAT DATORKIGU OSPITALEKO LARRIALDIETAKO ZERBITZURA SENIDEEK LAGUNDUTA, ZELADORE GAREN ALDETIK, ZER EGINGO DUGU?
    1. a) Gaixotasunaren diagnostikoaren berri eman.
    2. b) Zein gaixotasun duen galdetu eta jarraitu beharreko tratamendua.
    3. c) Ezaugarri berdineko gaixoei egiten zaien tratamendua azaldu.
    4. d) Guztiak dira okerrak.
  361. 361 NOIZ ERABILI BEHARKO DUGU DOSIMETRO PERTSONALA?
    1. a) Larrialdietan bakarrik.
    2. b) Erradiodiagnostiko-zerbitzuan lan egiten dudanean.
    3. c) Katastroferen bat gertatzean bakarrik.
    4. d) Kirofanoan lan egiten dudanean.
  362. 362 ZEIN APARATU ERABILTZEN DA NORMALEAN OSPITALEAN?
    1. a) Fonendoskopioa.
    2. b) Otoskopioa.
    3. c) Rinoskopioa.
    4. d) Guztiak erabiltzen dira.
  363. 363 INFORMAZIO-ZERBITZUAN DAGOEN ZELADOREAK ONDO JAKINGO DU HONAKO HAU:
    1. a) Une bakoitzean dagoen ohe libre kopurua.
    2. b) Zentroko zerbitzu guztiak non dauden, eta, ahal izanez gero, arduradunen izenak.
    3. c) Zentroko zerbitzu guztiak non dauden.
    4. d) Egiten diren operazio-motak.
  364. 364 BAZKALORDUAN, ESKUAK HAUTSITA DITUEN PAZIENTEAK JATEN EMATEKO ESKATU DIO ZELADOREARI HORRETAZ ARDURATZEN DEN SENIDEA ORAINDIK EZ DELAKO IRITSI, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Eskatutakoa egin beharko du.
    2. b) Erizaintzako laguntzaile bati abisatuko dio.
    3. c) Senidea etorri arte itxoiteko aholkatuko dio.
    4. d) Pintxeari abisatuko dio.
  365. 365 PAZIENTEAK JANARIAREN MAHAITXOAREN ALTUERA ETA NORABIDEA ERREGULATZEKO ESKATU BADIO ZELADOREARI, ZER EGINGO DU?
    1. a) Erregulatu egingo dio eta nola erabili azaldu.
    2. b) Erizaintzako laguntzaile bati abisatuko dio hark erregulatu eta erabilera azaldu diezaion.
    3. c) Janaria ateratzen duen pintxeari abisatuko dio hark egin dezan eta nola egin azaldu diezaion.
    4. d) Guztiak altuera berdinean erregulatuta daudela esango dio eta ezin duela aldatu.
  366. 366 EAG-N (PAC) ZIRKULAZIO-ISTRIPUAN ZAURITUTAKO PAZIENTEA AGERTU ZAIGU ETA UNE HONETAN PERTSONAL SANITARIOA ETXEZ ETXEKO ASISTENTZIA EMATEN DAGO, ZEIN ERATAKO SENDAKETAK EGIN BEHAR DITU ZELADOREAK?
    1. a) Sendatu egingo du zauria garrantzi gutxikoa bada.
    2. b) Sendatu egingo du beti, baina aldez aurretik medikuarekin hitz egingo du telefonoz eta hark jarraibideak emango dizkio.
    3. c) Ez dio inoiz sendaketarik egingo.
    4. d) Bai, baina pazienteak baimena ematen badio betiere.
  367. 367 ERIZAINAK OHEAN DAGOEN GAIXOA BERAK BAKARRIK MUGITU EZIN DUELA ETA, ZELADOREARI LAGUNTZA ESKATZEN BADIO, ZER EGINGO DU ZELADOREAK?
    1. a) Hori ez dela bere zeregina esango dio.
    2. b) Erizaintzako laguntzaile bati abisatzeko esango dio.
    3. c) Lagundu egingo dio haren jarraibideak betez.
    4. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
  368. 368 NOLA EGON BEHAR DUTE PAZIENTEAREN DRENAJE-TUTUEK ETA BESIKULAKO ZUNDEK?
    1. a) Drenaje-tutuak eta besikulako zundak pazientea baino altuago egongo dira une oro.
    2. b) Drenaje-tutuek eta besikulako zundek pazientea baino baxuago egon beharko dute une oro.
    3. c) Berdin dio zein altueratan dauden drenaje-tutuak eta besikulako zundak.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  369. 369 ZELADOREEI AL DAGOKIE GARBIKETA-LANAK EGITEA?
    1. a) E taldeko pertsonala den aldetik, bai.
    2. b) Salbuespenezko egoeretan.
    3. c) Inoiz ez.
    4. d) Zikintzen dutena bakarrik.
  370. 370 MATERIAL KUTSATUEKIN GERTATUTAKO PINTXAZOAK, EBAKIAK EDO URRADURAK DIRELA-ETA SORTUTAKO ARRISKU BIOLOGIKOEN AURREAN, ZEIN BABES-NEURRI ERAGINKOR HARTU BEHAR DITUGU?
    1. a) Ura eta xaboi askoz garbitu eta txerto antitetanikoa eta B hepatitisaren kontrakoa jarri.
    2. b) Gauzak eskularruekin erabili eta txerto antitetanikoa eta B hepatitisaren kontrakoa jarri.
    3. c) Lantokira joan baino lehen zeure burua garbitu eta gripearen kontrako txertoa hartu.
    4. d) Gauzak eskularruekin erabili eta ur eta xaboi askoz garbitu lantokitik irten ostean.
  371. 371 ZEIN UNITATERA BIDALI DITZAKETE ZELADOREAK LANERA?
    1. a) Kirofanora.
    2. b) Zainketa intentsiboen unitatera.
    3. c) Biltegi nagusira.
    4. d) Horietara guztietara joan daiteke.
  372. 372 NORI DAGOKIO ARROPAK PRESTATZEA OSASUN-ZENTROETAN?
    1. a) Erizainei.
    2. b) Zeladoreei.
    3. c) Zerbitzu-operarioei.
    4. d) Horietako inori ere ez.
  373. 373 ANBULANTZIAN PAZIENTEA TRASLADATZEN DENEAN NON JOANGO DA ZELADOREA?
    1. a) Gidatzen.
    2. b) Gaixoaren kamillan eserita.
    3. c) Ez da inoiz anbulantzian joango.
    4. d) Horretarako jarritako aulkian eserita, gaixoaren alboan.
  374. 374 ZELADOREARI ZEIN ZERBITZURAKO DEN JARTZEN EZ DION GUTUN-AZALA EMATEN BADIOTE, ZER EGINGO DU?
    1. a) Erregistro Nagusira eramango du.
    2. b) Giza Baliabideen Zuzendaritzara eramango du.
    3. c) Gerentziara eramango du.
    4. d) Ez du onartuko.
  375. 375 ZER EZ DU EGIN BEHAR ZELADOREAK INKONTZIENTE DAGOEN GAIXOA BADU AURREAN?
    1. a) Gaixoa etzanari.
    2. b) Ura eman edateko.
    3. c) Ohean badago, trabesekoa eta almohada kendu.
    4. d) Pertsonal sanitarioari deitu azkar.
  376. 376 ZEIN ALTUERATAN EGON BEHARKO DU PIXA-POLTSAK?
    1. a) Maskuriaren altueran.
    2. b) Maskuriaren altuera baino gorago.
    3. c) Maskuriaren altuera baino beherago.
    4. d) Pazienteari erosoen egiten zaion lekuan.
  377. 377 NORK EMAN BEHAR DIE JATEN LABORATEGIAN ERABILTZEN DIREN ANIMALIEI?
    1. a) Albaitaritzako laguntzaileek.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileek.
    3. c) Mantenimenduko langileek.
    4. d) Horietako inork ere ez.
  378. 378 ZEIN FUNTZIO DITU ARTXIBOAK?
    1. a) Dokumentuak gordetzea.
    2. b) Dokumentuak ordenatu eta gordetzea.
    3. c) Dokumentuak prestatzea.
    4. d) Dokumentuak gordetzea, dokumentuetarako sarbidea, artxiboaren sistematizazioa, informazio eta hezkuntza.
  379. 379 ZER ADIERAZTEN DU KOLORE URDINAK LAN-GUNEETAN?
    1. a) Betebehar-seinalea. Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko betebeharra.
    2. b) Debeku-seinalea. Jokaera arriskutsua da.
    3. c) Laguntza-seinalea.
    4. d) Funtzio bat bete behar izateko seinalea.
  380. 380 OSPITALERA HELTZEAN, ANBULANTZIA BATEKO BIDAIARIEK POLITRAUMATIZATU BATI BURUZKO DOKUMENTAZIO KLINIKOA DAKARTE. ZELADOREAK NORI EMAN BEHAR DIO HORI?
    1. a) Pertsonal subalternoaren buruari.
    2. b) Zaintzako medikuari.
    3. c) Zuzendari medikoari.
    4. d) Larrialdietako gainbegiraleari.
  381. 381 ZELADORE BATEK LEGEZKO GREBA BATEAN PARTE HARTU DU, ETA HILABETE AMAIERAN, KONTURATU DA LAN EGIN EZ DUEN EGUN HORIEK NOMINATIK DESKONTATU DIZKIOTELA. ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Guardiako epaitegian Administrazioa salatuko du, bidegabe jabetzeagatik.
    2. b) Bere nagusiari erreklamazioa egingo dio, idatziz, uste baitu ez zaiola ezer deskontatu behar.
    3. c) Legeak ezarritakoa da, eta ados ez egotekotan, helegitea aurkeztu ahal izango du.
    4. d) Beste greba batera joango da, ordaindu ez zaizkion kopuruak eskatzeko.
  382. 382 NOLA DEITZEN ZAIO BALIO EZ DUTEN DOKUMENTUAK FISIKOKI DEUSEZTATZEARI?
    1. a) Espoliazioa.
    2. b) Artxiboko dokumentuak.
    3. c) Dossierra.
    4. d) Espurgoa.
  383. 383 ZEIN DA DIN-A4 DEITZEN ZAION PAPERAREN TAMAINA?
    1. a) 294 mm. X 420 mm.
    2. b) 210 mm. X 420 mm.
    3. c) 420 mm. X 290 mm.
    4. d) 210 mm. X 297 mm.
  384. 384 FAX BIDEZKO INFORMAZIOA JASOTZEN BADUGU, ZE EUSKARRI MOTATAN DAGO?
    1. a) Paperean.
    2. b) Zinta magnetikoa.
    3. c) Plastikoa.
    4. d) Horietako batean ere ez.
  385. 385 ZEIN DA A4 DOKUMENTU BAT TOLESTUTA BIDALTZEKO GUTUN-AZAL APROPOSA?
    1. a) Amerikarra: 110 X 225 mm.
    2. b) Karratua: 120 X 176 mm.
    3. c) Karratua: 176 X 136 mm.
    4. d) Holandarra.
  386. 386 ZELADORE BATEK EGIN AHAL DITUEN LANEN ARTEAN, ZEIN DA EGOKIENA HAURDUN EGONDA?
    1. a) Jendearenganako arreta, soilik.
    2. b) Zeladore gisa dagozkion eginkizun guztiak egingo ditu, mugarik jarri gabe.
    3. c) Korrespondentzia banatuko du, soilik.
    4. d) Jendearenganako arreta eta korrespondentzia banatzea.
  387. 387 INFEKZIO ARRISKUA KONTUAN HARTUTA, ZE MOTATAKO MATERIALA DIRA JOSTURA HARIAK?
    1. a) Kritikoa.
    2. b) Fungiblea.
    3. c) Inbentariagarria.
    4. d) Ez kritikoa.
  388. 388 ANATOMIA PATOLOGIKOAREN ZERBITZUAN, ZER EGIN BEHARKO DU ZELADOREAK?
    1. a) Mahaia eta gela garbitu.
    2. b) Lagundu eta txostenak idatzi.
    3. c) Mediku patologoari lagunduko dio, tresnak erabili gabe.
    4. d) a) eta c) zuzenak dira.
  389. 389 GILLOTINA BATEAN, ZER DA SUMILA (PISÓN)?
    1. a) Kutxilla.
    2. b) Pletina.
    3. c) Presio mekanismo bat.
    4. d) Ebakitzeko mekanismo bat.
  390. 390 SUTEA EGOTEKOTAN, ZEIN DA ARRISKURIK HANDIENA?
    1. a) Kea.
    2. b) Sua.
    3. c) Nahaste-borrastea.
    4. d) Guztiak zira zuzenak.
  391. 391 ZERTARAKO ERABILTZEN DA BERO LEHORRAREN BIDEZKO ESTERILIZAZIOA, FUNTSEAN?
    1. a) Beira eta laborategi materialerako, hauts eta substantzia oliotsuetarako.
    2. b) Paketatu gabeko tresna termosentsibleetarako.
    3. c) Tenperatura baxuan dauden material klinikoetarako.
    4. d) Osasun material termosentsibleetarako.
  392. 392 NORI DAGOKIO OSASUN ZENTRO BATEKO GARBIKETA ZAINTZEA?
    1. a) Garbitzaileei.
    2. b) Pertsonal subalternoaren buruari.
    3. c) Gainbegiraleei.
    4. d) Txandako zeladore arduradunari.
  393. 393 OHEAN DAGOEN PAZIENTEA MUGITU NAHI BADUGU “DECÚBITO SUPINO” POSIZIOTIK “DECÚBITO LATERAL” POSIZIORA, ZER EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Pazientea biratuko den ohearen aldean jarri behar gara.
    2. b) Pazienteak bularraren kontra sakatu behar du azpian geratuko den besoa.
    3. c) Pazientearen beste besoa biratuko den aldera luzatu behar du.
    4. d) Guztiak zira zuzenak.
  394. 394 ZER DIRA SU-ITZALGAILUAK?
    1. a) Ur-hargune puntuak.
    2. b) Sua bizitzeko balio duten elementuak.
    3. c) Itzaltzeko substantzia bat duten aparatuak eta sutara bota edo bideratu daitekeena.
    4. d) Zutabe eta hormetan dauden dispositiboak, ur hodietara konektatuta daudenak.
  395. 395 NOR ARDURATZEN DA SENIDEAK EDO LAGUNAK OSPITALETAKO OHEETAN EZ ESERTZEAZ?
    1. a) Erizainak.
    2. b) Pazienteak.
    3. c) Zeladoreak.
    4. d) Pertsonal subalternoaren buruak.
  396. 396 ANTITRENDELENBÜRG POSIZIOAK BESTE IZEN BAT DAUKA:
    1. a) Morestin.
    2. b) Litotomia.
    3. c) Sims.
    4. d) Ezkerreko “decúbito lateral”a.
  397. 397 NON INSTALATU BEHAR DUGU FOTOKOPIAGAILU BAT?
    1. a) Ondo aireztatutako esparru batean.
    2. b) Giroaren tenperatura baxua den leku batean.
    3. c) Giroaren tenperatura altua den leku batean.
    4. d) Eguzkiaren eraginpeko leku batean.
  398. 398 LESIOAK SAIHESTEKO BULTO BATZUK ESKUZ MANIPULATZEAN, ZER EZ DA EGIN BEHAR?
    1. a) Ahaleginean pentsatu.
    2. b) Pazientearekin hitz egin.
    3. c) Distraitu ahal gaituzten pazienteak inguruan eduki.
    4. d) Oinak finko ditugula, bizkarrezurra biratzen den mugimenduak egin.
  399. 399 ZERBAIT BILTEGIRATU BADUGU PALETIZATU BIDEZ, ZER EGIN BEHAR DUGU NOIZEAN BEHIN?
    1. a) Inbentarioa berrikusi.
    2. b) Paletak nola dauden berraztertu.
    3. c) Argiztapena berraztertu.
    4. d) Giroaren tenperatura berraztertu.
  400. 400 ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA KEINU BIDEZKO SEINALEAK?
    1. a) Suteen kontra jarduten duten taldeak aurkitzeko.
    2. b) Merkantziak kargatu eta deskargatzeko maniobrak zuzentzeko.
    3. c) Sute arriskuaz ohartarazteko.
    4. d) Salbamendu edo lehenengo sorospen seinale bezala.
  401. 401 SUTEA GERTATZEKO NAHIKOA DA ELEMENTU HAUEK ELKARTZEA:
    1. a) Erregaia eta bero-iturria.
    2. b) Erregaia eta erregarria (comburente), normalean oxigenoa izaten dena.
    3. c) Erregaia, erregarria (comburente) eta bero-iturria.
    4. d) Erregarria (comburente) eta bero-iturria.
  402. 403 ZER EGIN BEHAR DUGU SUTEA EGOTEKOTAN?
    1. a) Ez moztu inoiz elektrizitatea.
    2. b) Ihes egin.
    3. c) Lasaitasuna mantendu eta irteteko bide posibleetan pentsatu, baita aurki ditzakegun oztopoetan ere.
    4. d) Su-itzalgailu bidez sua itzali, baina beti suaren goiko aldea.
  403. 403 BILTEGIA ERA EGOKIAN MANTENTZEN BADUGU, FUNTSEAN ZER SAIHESTUKO DUGU?
    1. a) Lapurretak.
    2. b) Biltegiko fitxak bete behar izatea.
    3. c) Istripu kopuru handi bat.
    4. d) Aldizka inbentarioak egin behar izatea.
  404. 404 NOIZ EGIN BEHAR DA ABONU-ORRIA EDO ERREKTIFIKAZIO-FAKTURA?
    1. a) Ordainketa bat egin behar denean.
    2. b) Kantitate bat kobratzen denean.
    3. c) Albaran bat galtzen denean.
    4. d) Materiala egoera txarrean egoteagatik itzultzeak edo deskontuak daudenean.
  405. 405 APALATEGI BATEAN, ZER ADIERAZI BEHAR DA, ONGI IKUSTEN DEN LEKU BATEAN?
    1. a) Apalategiaren altuera.
    2. b) Apalategiaren fabrikatzailearen identifikazioa.
    3. c) Materiala berriz jarri zen azken data.
    4. d) Jasan dezakeen gehienezko karga.
  406. 406 ZER DA INBENTARIOA?
    1. a) Eskaera mota bat.
    2. b) Entrega-orri bat.
    3. c) Biltegiratutako merkantzien laburpena.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  407. 407 BILTEGIAN, NON JARRI BEHAR DIRA MATERIAL PISUTSUENAK?
    1. a) Biltegiko beheko partean.
    2. b) Biltegiko goiko partean.
    3. c) Enbarazu gutxien egiten duten lekuan.
    4. d) Berdin da non jartzen diren.
  408. 408 ZER DA ALBARANA?
    1. a) Bankura eraman eta kobratzeko dokumentua da.
    2. b) Datu pertsonalak agertzen diren dokumentua da.
    3. c) Material bat entregatu dela egiaztatzeko dokumentua da.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  409. 409 ZER DA TRAUMATISMO GOGOR BATEN AURREAN IKUSI BEHAR DUGUN LEHENENGO GAUZA?
    1. a) Pazienteak arnasa hartzen duen.
    2. b) Konorte maila.
    3. c) Pazientea mugitzen den.
    4. d) Pazienteak galdera errazak ondo erantzuten dituen.
  410. 410 BEGI BATEAN PRODUKTU KAUSTIKO BAT SARTU BAZAIGU, ZEIN DA EGIN BEHAR DUGUN LEHENENGO GAUZA?
    1. a) Begia urez garbitu berehala.
    2. b) Kolirio antibiotikoa aplikatu.
    3. c) Pertsonal sanitario espezialistarengana joan.
    4. d) Lasaigarriak hartu.
  411. 411 GARBIKETA PRODUKTUAK GORDETZERAKOAN, ZER DA GARRANTZITSUENA?
    1. a) Ontzien tamainaren arabera ordenatzea.
    2. b) Pisutsuak behean eta arinak goian jartzea.
    3. c) Leku fresko batean edukitzea.
    4. d) Produktu azidoak eta kaustikoak bereiztea.
  412. 412 ESERITA GAUDELA, BIZKARREKO LESIOAK SAIHESTU NAHI BADITUGU, ZEIN DA MANTENDU BEHAR DUGUN JARRERA EGOKIA?
    1. a) Gorputza okertuta.
    2. b) Besoaren aurreko parteak mahaian jarri gabe.
    3. c) Mahairantz makurtuta.
    4. d) Aulkiaren bizkarraldean jarrita eta gorputza jarrera bertikalean.
  413. 413 HAUETAKO BAT EZ DA ZELADOREEK ANIMALARIOAN BETETZEN DUTEN EGINKIZUNA, ZEIN?
    1. a) Animaliei jaten ematea.
    2. b) Animaliak zaintzea.
    3. c) Animaliak disekzionatzea.
    4. d) Animaliak garbitzea.
  414. 414 ZER DA ANIMALARIOA?
    1. a) Ospitalean, animaliekin esperimentatzen den lekua da.
    2. b) Ospitalean, etxeko animaliak zaintzen diren lekua da.
    3. c) Ospitalean, etxeko animaliak egoten diren lekua da.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  415. 415 ZEIN MOMENTUTAN PRESTATU BEHAR DA GORPUA?
    1. a) Rigor mortis-a agertu baino lehen.
    2. b) Zentrotik irten aurretik, hiletarako edo errausketarako.
    3. c) Behin 24 orduak beteta.
    4. d) Berdin da noiz egiten den lan hori.
  416. 416 AUTOPSIA BARRUNBE HAUEK ZABALTZEAN DATZA:
    1. a) Burezurrekoa, torazikoa eta abdomenekoa.
    2. b) Burezurrekoa, eta abdomenekoa.
    3. c) Burezurrekoa eta torazikoa.
    4. d) Abdomenekoa eta torazikoa.
  417. 417 NOLAKO BABES-BALIABIDEAK DIRA SU-ITZALGAILUAK?
    1. a) Konplexuak.
    2. b) Aktiboak.
    3. c) Pasiboak.
    4. d) Dinamikoak.
  418. 418 KIROFANOAN, NORTZUK EMAN AHAL DIZKIOTE AGINDUAK ZELADOREARI?
    1. a) OLT/EUDek (ATS/DUE).
    2. b) Pertsonal subalternoaren buruak.
    3. c) Erizaintzako laguntzaileek.
    4. d) Horietako batek ere ez.
  419. 419 FUNTZIO HAUETATIK, ZEIN BETE DEZAKE INTERBENTZIO KIRURGIKO BATEK?
    1. a) Funtzio diagnostikoa.
    2. b) Sendatzeko funtzioa.
    3. c) Funtzio Estetikoa.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  420. 420 ZER DIRA KALTZAK?
    1. a) Langileek jarri behar duten lehenengo gauza eremu esteril batera sartzeko.
    2. b) Birziklagarriak dira.
    3. c) Eskularru eta mantalaren arteko lotura gisa balio dute.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  421. 421 KOLORE HAUETATIK, ZEIN EZ DA ERABILIENETAKOA KIROFANOKO ARROPETAN?
    1. a) Kirofanoko berdea.
    2. b) Urdin berdexka.
    3. c) Ur koloreko urdina.
    4. d) Oliba koloreko berdea.
  422. 422 ZER DA LIVOR MORTIS?
    1. a) Materia organikoaren deskonposizioaren hasiera.
    2. b) Odol-zirkulazioa etetearen ondorioz, ehunek kolorea galtzea.
    3. c) Baltsamatzeko teknika.
    4. d) Rigor Mortisen sinonimoa da.
  423. 423 EZ DAGO ZEHAZTUTA ZELADOREEK HONAKO HAU BEREHALA BIDERATU BEHAR DUTENIK:
    1. a) Nagusiek ematen dioten korrespondentzia.
    2. b) Nagusiek ematen dizkioten dokumentuak.
    3. c) Pazienteek ematen dioten korrespondentzia.
    4. d) Nagusiek ematen dizkioten ahozko mezuak.
  424. 424 DAGOEN ARAUDIAREN ARABERA, NORK ZAINDU BEHAR DU URAREN HORNIDURA?
    1. a) Zeladoreek.
    2. b) Pertsonal subalternoaren buruak.
    3. c) Iturginek.
    4. d) Igeltseroek.
  425. 425 ZER EZ DAGO ZELADOREEN ARDURAPEAN?
    1. a) Gorpuak tanatoriora trasladatzea.
    2. b) Gorpuak hileta-tokira trasladatzea.
    3. c) Gaixoak ospitale barruan trasladatzea.
    4. d) Gaixoak anbulantzia zerbitzuan trasladatzea.
  426. 426 NORI DAGOKIO INSTITUZIOKO BARRUKO NAHIZ KANPOKO ARGIETAZ ARDURATZEA?
    1. a) Zeladoreei.
    2. b) Pertsonal subalternoaren buruari.
    3. c) Elektrizistei.
    4. d) Igeltseroei.
  427. 427 GAUEKO ZAINTZA-ZEREGINEI DAGOKIENEZ, ZER EGIN BEHAR DUTE ZELADOREEK?
    1. a) Zerbitzu osagarrietako ateak itxita egoteaz arduratu.
    2. b) Igogailuetako ateak itxita egoteaz arduratu.
    3. c) Zerbitzu osagarrietako ateak zabalik egoteaz arduratu.
    4. d) Igogailuetako ateak zabalik egoteaz arduratu.
  428. 428 ZE ABIADURATAN EGIN BEHAR DIRA KONPRENTSIO TORAZIKOAK RCP-AN?
    1. a) Gutxi gora behera 150 konprentsio minutuko.
    2. b) Gutxi gora behera 100 konprentsio minutuko.
    3. c) Gutxi gora behera 200 konprentsio minutuko.
    4. d) Gutxi gora behera 125 konprentsio minutuko.
  429. 429 ARRITMIA HAUETATIK, ZEIN DA PCR-REN KAUSARIK ARRUNTENA?
    1. a) Bentrikulu fibrilazioa.
    2. b) Bentrikulu takikardia.
    3. c) Ezker-adarraren blokeoa.
    4. d) Horietako bat ere ez.
  430. 430 SUPERBISOREAK ZELADORE BATI ESKATU DIO GAINERAKO LANGILEEI LAGUNTZA BEHAR DUTEN PAZIENTEAK JAIKITZEN LAGUNTZEKO. UNE HORRETAN, MEDIKUAK, FOTOKOPIA BATZUK BEREHALA EGITEKO ESKATU DIO, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Fotokopiagailu zerbitzura joango da.
    2. b) Medikuari esango dio ezin duela, superbisorearen enkargu bat egiten ari delako.
    3. c) Ez bata eta ez bestea, pertsonal subalternoaren buruaren mende baitago.
    4. d) Erantzun horiek guztiak dira zuzenak.
  431. 431 ZEIN ZERBITZU ARDURATZEN DA PAZIENTE BATEN SARRERA BIDERATZEAZ?
    1. a) PEAZ (SAPU).
    2. b) Ordua eskatzeko zerbitzua.
    3. c) Pazienteak onartzeko zerbitzua.
    4. d) Larrialdietako zerbitzua.
  432. 432 ZELADORE BATI PAZIENTE BATEN EBOLUZIO KLINIKOARI BURUZKO INFORMAZIO ESKATU DIOTE. ESTATUTUAN EZARRITAKO FUNTZIOEN ARABERA, NOLA JOKATUKO DU?
    1. a) Lasaitasuna transmitituko du, gaixotasunaren eboluzioa ona dela esanez.
    2. b) Informazioa emateko baimenik ez daukala esango du.
    3. c) Pazientearen historia klinikoa begiratuko du, informazio egokia emateko.
    4. d) Gaixoa zaintzeaz arduratzen den medikuarenagana bideratu beharko ditu kontsultak.
  433. 433 KATASTROFE PLANEAN, ZER EGIN BEHARKO DUTE ZELADOREEK?
    1. a) Zentrotik irteten lehenengoak izan.
    2. b) Interbentzio ekipoek dituzten funtzio berak dituzte.
    3. c) Parte hartzen lehenengoak izan.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  434. 434 NOREN MENDE DAGO SAPU-A?
    1. a) Gerentearen mende.
    2. b) Zuzendaritza Medikoaren mende.
    3. c) Erizaintzako Zuzendaritzaren mende.
    4. d) Horietako bat ere ez da zuzena.
  435. 435 SUTEEN PREBENTZIOAN, NOLA SAILKATU DAITEZKE SUAK?
    1. a) Su bertikalak.
    2. b) Barruko suak.
    3. c) Su elikatuak (fuegos alimentados).
    4. d) Erantzun guztiak dira onargarriak.
  436. 436 PEDIATRIAKO PASILLOAN, ZELADORE BATEK ZERBITZUBURUA ERRETZEN IKUSTEN BADU, ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Ez dio ezer esango.
    2. b) Modu onean gogoraraziko dio ezin dela erre.
    3. c) Ez erretzeko exigituko dio.
    4. d) Zigarroa amatatzera behartuko du.
  437. 437 NORI DAGOKIO OXIGENO BONBONAK ALDATZEA?
    1. a) Zerbitzu operarioei.
    2. b) Enpresa hornitzaileari.
    3. c) Zeladoreei.
    4. d) Medikuei.
  438. 438 ZER EGINGO GENUKE OSPITALERATUTAKO PAZIENTE BAT KAFETEGIAN SARTZERA DOALA IKUSIKO BAGENU?
    1. a) Sartzen utziko genioke.
    2. b) Sartzen utziko genioke, aldizkariak edo egunkariak erosteko bakarrik balitz.
    3. c) Bere solairura itzultzeko esan, eta beharrezkoa bada, lagundu egingo genioke.
    4. d) Sartzen utziko genioke, bere medikuaren ziurtagiri bat erakutsiko balu.
  439. 439 LARRIALDIETAKO ZERBITZURA SARTZEKO, ALDATS BATETIK IGO BEHAR DA, NOLA EGINGO ZENUKE?
    1. a) Kamilla oheburutik bultzatuz.
    2. b) Kamilla behealdetik bultzatuz.
    3. c) Kamillari oheburutik tira eginez.
    4. d) Kamillari behealdetik tira eginez.
  440. 440 ZENBAT PERTSONA USTE DUZU BEHAR DIRELA ISTRIPUA EDUKI DUEN EMAKUME BAT KAMILLATIK ESPLORAZIO MAHAIRA MUGITZEKO?
    1. a) Lau pertsona.
    2. b) Pertsona bat.
    3. c) Bi pertsona.
    4. d) Hiru pertsona.
  441. 441 ZELADORE BATI LAGUNTZA ESKATZEN BADIOTE PAZIENTE BATI DEANBULAZIOAN HASIERA EMATEKO , ZER EGIN BEHAR DU?
    1. a) Laguntza hori eman.
    2. b) Esango diote ez dela zeladoreen lana.
    3. c) Egingo du, mugimenduetarako baliabide mekaniko bat erabili behar bada, soilik.
    4. d) Bat ere ez da zuzena.
  442. 442 ZER DA SU-DETEKTAGAILUA?
    1. a) Sute bat aurkitu eta horren berri ematen duen tresna.
    2. b) Sua amatatzen duen tresna.
    3. c) Sutea non eman daitekeen zehazteko erabiltzen den tresna.
    4. d) Aurreko bat bera ere ez da zuzena.
  443. 443 PAZIENTE HEMIPLEGIKO BAT MUGITZEKO, ZERTAN SAIATU BEHAR GARA?
    1. a) Mugikortasuna daukan aldean jartzen.
    2. b) Paralizatutako aldean jartzen.
    3. c) Besaburutik tiratu, guregana mugitzeko.
    4. d) Ahoz behera etzanda geratu dadin.
  444. 444 OSPITALEKO SOLAIRU BATEAN SU ITZALGAILUA BERE LEKUTIK JAITSITA DAGO, SEGURTASUN PREZINTOA APURTUTA, ETA AMATATZE HAUTS ARRASTOAK LURRETIK, ZER EGIN BEHAR DUGU?
    1. a) Dagoen bezala utzi.
    2. b) Bere eskegitzeko lekuan jarriko dugu berriz, eta txanda-arduradunari abisua eman.
    3. c) Manometroaren orratza zona berdean badago, bere lekuan jarri eta joan egingo gara.
    4. d) Segurtasun-zaintzaileari abisua eman.
  445. 445 ERAKUNDE SANITARIOETAN, SEGURTASUNAREN ALORREAN, ZEIN SU-MOTATARAKO ERABIL DAITEKE HAUTS POLIBALENTE ETA GAS INPULSOREAZ OSATUTAKO ITZALGAILUA?
    1. a) C motako suetarako.
    2. b) A motako suetarako.
    3. c) B motako suetarako.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  446. 446 NORI DAGOKIO OLTri (ATS) LAGUNTZEA GAIXOEI ILEAK MOZTEN?
    1. a) Beti zeladoreei.
    2. b) Erizaintzako laguntzaileari.
    3. c) Ile-apaintzailerik ez egotekotan, edo tratamenduaren premiagatik, zeladorearen lana da.
    4. d) Zeladorearen lana da, soilik ile-apaintzailea ez badago.
  447. 447 ZEREN ARABERA TRATATU BEHAR DA ZELADORE BATENGANA ZUZENTZEN DEN PERTSONA ORO, PAZIENTEA IZAN ALA EZ IZAN?
    1. a) Bere estatus sozialaren arabera.
    2. b) Gizartean daukan postuaren arabera.
    3. c) Bere nortasunaren arabera.
    4. d) Bere egoera ekonomikoaren arabera.
  448. 448 BIRA EMAN NAHI DUGUNEAN, ZEIN IZANGO DA OINAREN POSIZIOA?
    1. a) Biraketaren norabidetik 45º-tara.
    2. b) Biraketaren kontrako norabidean,45º-tara.
    3. c) Biraketaren norabidean.
    4. d) Biraketaren kontrako norabidean.
  449. 449 NOLAKOAK IZAN DAITEZKE OXIGENOA EMATEKO MASKARAK?
    1. a) Nasalak.
    2. b) Betaurreko nasalak.
    3. c) Betaurreko oronasalak.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.
  450. 450 OHEAN DAGOEN PAZIENTE BAT MUGITU NAHI BADUGU, ZER EDUKI BEHAR DA KONTUAN?
    1. a) Pazientearen egoera.
    2. b) Pazientearen patologiak aukera hori ematen duen.
    3. c) Paziente edo gaixoa laguntzeko prest dagoen.
    4. d) Guztiak dira zuzenak.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación