Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak MANTENIMENDU OFIZIALA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1136/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ofizial kategorian (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria laguntzaile profesionalen teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Laguntzaile profesionalen teknikarien lanbide taldeko ofizial kategorian (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, OFIZIALEN KATEGORIAN (MANTENTZE LANETAKO LANPOSTU FUNTZIONALAK) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA LAGUNTZAILE PROFESIONALEN TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira ofizialen (mantentze lanetako lanpostu funtzionalak) kategoriako destinoak, laguntzaile profesionalen teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. Eranskinean bilduak. Ondorengoak dira beren lanpostu funtzionalak:
      1. - Instalazioak mantentzeko ofiziala
      2. - Igeltserotzako Mantentze Lanetako ofiziala
      3. - Berogailulari-iturginen mantentze lanetako ofiziala
      4. - Arozgintzako Mantentze Lanetako ofiziala
      5. - Mantentze Lan Elektrikoetako ofiziala
      6. - Mantentze Lan Mekanikoetako ofiziala

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 2
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ondorengo titulazioren bat edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
      1. - Instalazioak mantentzeko ofiziala: Teknikaria (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionaletara sarbidea izateko beharrezkoa den edozein titulazio).
      2. - Igeltserotzako Mantentze Lanetako ofiziala: Igeltserotzako teknikaria.
      3. - Berogailulari-iturginen mantentze lanetako ofiziala: Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatzeko eta mantentzeko teknikaria.
      4. - Arozgintzako Mantentze Lanetako ofiziala: Arotz lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzeko teknikaria.
      5. - Mantentze Lan Elektrikoetako ofiziala: Tresneria eta instalazio elektroteknikoen teknikaria.
      6. - Mantentze Lan Mekanikoetako ofiziala: Makineria eta linea eroanbideen instalazio eta mantentze elektromekanikoetako teknikaria.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako lanpostu funtzional bakoitzerako beharrezko titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: OFIZIALA
LANPOSTU FUNTZIONALA: INSTALAZIOAK MANTENTZEKO OFIZIALA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
ARABAKO ESKUALDEA 1 1
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA 1 1
BERMEOKO OSPITALEA 1 1
DEBAGOIENA OSPITALEA 2 2
DONOSTIAKO OSPITALEA 6 6
GORLIZKO OSPITALEA 2 2
LEZAKO OSPITALEA 1 1
SAN ELOY OSPITALEA 1 1
SANTIAGO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 16 16

LANPOSTU FUNTZIONALA: MANTENTZE ELEKTRIKOKO OFIZIALA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
DONOSTIAKO OSPITALEA 3 3
TXAGORRITXU OSPITALEA 2 2
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 6 6

LANPOSTU FUNTZIONALA: IGELTSEROTZA MANTENTZEKO OFIZIALA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA 1 1
DONOSTIAKO OSPITALEA 1 1
GURUTZETAKO OSPITALEA 1 1
SANTA MARINA OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 4 4

LANPOSTU FUNTZIONALA: MANTENTZE MEKANIKOKO OFIZIALA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
DONOSTIAKO OSPITALEA 1 1
GURUTZETAKO OSPITALEA 3 3
Kategoria destino kopurua 4 4

LANPOSTU FUNTZIONALA: BEROGAILUA MANTENTZEKO OFIZIALA-ITURGINA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
DONOSTIAKO OSPITALEA 4 4
GALDAKAOKO OSPITALEA 1 1
GURUTZETAKO OSPITALEA 2 2
SAN ELOY OSPITALEA 1 1
ZALDIBAR OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 9 9

LANPOSTU FUNTZIONALA: AROTZERIA MANTENTZEKO OFIZIALA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
DONOSTIAKO OSPITALEA 1 1
GALDAKAOKO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 2 2

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO OFIZIAL KATEGORIAKO (MANTENTZE LANETAKO OFIZIALEN LANPOSTU FUNTZIONALAK) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 50 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan kategoria berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,28 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,28 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 10 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 2 puntu)

      Kategoriarekin lotura duen talde bereko titulazio bakoitzeko: puntu 1.

    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,25 puntu
      10-19 ordu: 0,50 puntu
      20-29 ordu: 1,00 puntu
      30-49 ordu: 1,50 puntu
      50-99 ordu: 2,00 puntu
      100-599 ordu: 2,50 puntu
      600 ordu edo gehiago: 4,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):
      1. -Lanbide Heziketako institutuko irakaslea, edozein espezialitatetan (gehienez, puntu 1); ordu bakoitzak: 0,0125 puntu.
      2. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 1 puntu). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. -Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. -Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. -Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. -Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu
      9. -Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.-Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN KATEGORIAKO MANTENTZE LANETAKO OFIZIALEN GAI ZERRENDA

  1. A) ELEKTRIZITATEA:
    1. 1.- Megafonia instalazioak (BIBL. 1. zk.)
    2. 2.- Telefonia instalazioak (BIBL. 1. zk.).
    3. 3.- Kargen aurreikuspena: eraikinetarako banaketa sistemak (BIBL. 2. zk.).
    4. 4.- Kableak eta kanalizazioak (BIBL. 2. zk.)
    5. 5.- Instalazio elektrikoetako segurtasuneko oinarrizko arauak (BIBL. 2. zk.).
    6. 6.- Loturako sarearen eta barnealdekoen egitura (BIBL. 2. zk.).
    7. 7.- Transformazio zentroak (BIBL. 2. zk.).
    8. 8.- Arrisku elektrikoak (BIBL. 3. zk.).
  2. B) ITURGINTZA ETA HOTZA:
    1. 9.- Ur emariak eta presioak (BIBL. 4. zk.).
    2. 10.- Instalazioaren osagaiak (BIBL. 4. zk.)
    3. 11.- Banaketako hodiak (BIBL. 4. zk.).
    4. 12.- Aire girotuaren ekipoak (BIBL. 5. zk.)
    5. 13.- Hoztorreak (BIBL. 5. zk.).
    6. 14.- Husteko hodiak (BIBL. 4. zk.).
  3. C) MEKANIKA ETA PNEUMATIKA:
    1. 15.- Airearen tratamendua, banaketa eta produkzioa (BIBL. 6. zk.).
    2. 16.- Babesa makinetan eta erremintetan (BIBL. 3. zk.).
    3. 17.- Neurtzeko instrumentuak (BIBL. 7. zk.).
  4. D) AROZGINTZA:
    1. 18.- Esku erremintak (BIBL. 8. zk.).
    2. 19.- Azala lautzeko makina-lodieran arrabotatzeko makina (BIBL. 8. zk.).
  5. E) SEGURTASUNA:
    1. 20.- Lehen sorospenak (BIBL. 3. zk.).

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Instalaciones singulares en viviendas y edificios. Egilea: Fernando Mantilla Solís. Editoriala: Paraninfo.
  2. 2.- Instalaciones eléctricas de enlace y centros de transformación. Egileak. José Carlos Toledano Gasca, José Luis Sanz Serrano. Editoriala: Paraninfo.
  3. 3.- Seguridad e Higiene en el Trabajo II. Egilea: José Luis Santos Dur án. Editoriala: Donostiarra.
  4. 4.- Instalaciones Hidrosanitarias. E. Carnicer Royo. Editoriala: Mainar Hasta.
  5. 5.- Aire acondicionado. Egilea: E. Carnicer Royo. Editoriala: Paraninfo.
  6. 6.- Neumática. Egilea: A. Serrano Nicolás. Editoriala: Paraninfo.
  7. 7.- Mecánica – Metodología básica. Egilea: E. Manrique, A. Casanova. Editoriala: Edeb é.
  8. Carpintería. Egilea: Thierry Gallanziaux, David Felludo. Editoriala: Paraninfo.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación