Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak GIDARI OFIZIALA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1135/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria laguntzaile profesionalen teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Laguntzaile profesionalen teknikarien lanbide taldeko ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, OFIZIALEN KATEGORIAN (GIDARIEN LANPOSTU FUNTZIONALAK) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA LAGUNTZAILE PROFESIONALEN TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira ofizialen (gidarien lanpostu funtzionalak) kategoriako destinoak, laguntzaile profesionalen teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. Eranskinean bilduak. Ondorengoak dira beren lanpostu funtzionalak:
      1. - Emergentzietako ibilgailuen gidaria
      2. - Osasun garraioko gidaria
      3. - Zerbitzu orokorretako gidaria

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1.
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako teknikarien edozein titulazio edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) B motako gidabaimena edo baliokidea izatea. Emergentzietako ibilgailu gidarien eta osasun garraioko gidarien lanpostu funtzionaletarako, gainera, beharrezkoa izango da BTP baimena izatea.
    3. c) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako teknikarien edozein titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
      2. - B motako gidabaimenaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, Zerbitzu Orokorretako gidarien lanpostu funtzionalerako.
      3. - B motako gidabaimena edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, BTP baimenarekin batera, emergentzietako ibilgailuen gidarien eta osasun garraioko gidarien lanpostu funtzionaletarako.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: OFIZIALA
LANPOSTU FUNTZIONALA: LARRIALDETAKO IBILGAILUEN GIDARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasuna data Guztira
    2008-06-01 2008-12-01  
EMERGENTZIAK 5 1 1 7
Kategoria destino kopurua 5 1 1 7

PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR TRANSPORTE SANITARIO

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
BILBOKO ESKUALDEA 3 3
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 2 2
HEMODERIBATUEN EUSKAL ZENTROA 2 2
Kategoria destino kopurua 7 7

PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR SERVICIOS GENERALES

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasuna data Guztira
    2005-06-01  
BASURTUKO OSPITALEA 2   2
BERMEOKO OSPITALEA 1   1
BILBOKO ESKUALDEA   1 1
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1   1
Kategoria destino kopurua 4 1 5

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera

III. ERANSKINA

TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO OFIZIAL KATEGORIAKO (GIDARIEN LANPOSTU FUNTZIONALAK) BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 50 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan kategoria berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,28 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,28 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 10 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 2 puntu)

      Kategoriarekin lotura duen talde bereko titulazio bakoitzeko: puntu 1.

    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,25 puntu
      10-19 ordu: 0,50 puntu
      20-29 ordu: 1,00 puntu
      30-49 ordu: 1,50 puntu
      50-99 ordu: 2,00 puntu
      100-599 ordu: 2,50 puntu
      600 ordu edo gehiago: 4,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):
      1. -Lanbide Heziketako institutuko irakaslea, edozein espezialitatetan (gehienez, puntu 1); ordu bakoitzak: 0,0125 puntu.
      2. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 1 puntu). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. -Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. -Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. -Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. -Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu
      9. -Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.-Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO OFIZIAL GIDARIEN GAI ZERRENDA

  1. Lehen zatia.- Osasun sistemaren eta osasun garraioaren ezagutzak
    1. 1.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Printzipio informatzaileak eta antolaketako eta funtzionamenduko printzipio programatikoak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.
    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak.
    3. 3.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuen erakundeak. Legezko aitorpena. Gaitasunak. Osasun zerbitzuetako erakundeen sailkapena.
    4. 4.- Lehen Mailako Atentzioko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Lehen mailako atentzioko unitateak.
    5. 5.- Atentzio espezializatuko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak.
    6. 6.- Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak: Eskubide orokorrak. Umeen eskubide espezifikoak. Emakumeen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak.
    7. 7.- Estatutupeko enpleguaren erlazioa. Ordainketa sistema. Osaskidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileriaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa: Lanaldia. Egutegia. Lizentziak, baimenak eta oporraldiak.
    8. 8.- Errepide bidezko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.
      1. - 619/1998 Errege Dekretua arauaren izaera.
      2. -Anbulantzien identifikazioa eta seinaleztapena.
      3. -Derrigorrezko dokumentuak.
      4. -Ibilgailuaren oinarrizko hornikuntza eta ezaugarri teknikoak (osasun ekipamendua salbu).
      5. -Osasun zelula.
    9. 9.- Asistentziako anbulantzien teknika eta osasun arloko ezaugarri espezifikoak.
      1. -Istripua jasan dutenak askatzeko oinarrizko hornikuntza.
      2. -Ibilgailuaren instalazio elektrikoa.
      3. -Ekipamendu orokorra.
      4. -Osasun ekipamendua. Elementuen zerrendaketa. Ondorengoen espezifikazioa: Arnasgailua. Bihotz-biriketako bizkortze maletinak, monitore desfibriladorea.
      5. - Botikak ibilgailuan: Gutxieneko eduki eta sailkapen sistema.
    10. 10.- Ibilgailuaren zertifikazio tekniko-sanitarioa emateko betebeharrak (garapeneko agindua).
      1. -Zertifikazio eskaera.
      2. -Zertifikazioa ematea.
      3. -Zertifikazioen dokumentazioa.
      4. -Zertifikazio tekniko-sanitarioaren indarraldia.
      5. -Zertifikazio tekniko-sanitarioa galtzea.
      6. -Zertifikazio tekniko-sanitarioen erregistroa.
  2. Bigarren zatia.- Ibilgailuaren ezagutza
    1. 11.- Automobila.
      1. -Ibilgailu moten araberako sailkapena.
      2. -Sailen edo kanpoko formaren konfigurazioaren araberakoa.
      3. -Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.
      4. -Automobilaren ezaugarri nagusiak.
      5. -Dimentsio ezaugarriak.
      6. -Ezaugarri teknikoak.
    2. 12.- Segurtasuna automobilean.
      1. -Prebentzio segurtasuna.
      2. -Erosotasuna eta ergonomia.
      3. -Ikuspena eta iluminazioa
      4. -Klimatizazioa.
      5. -Segurtasun aktiboa
      6. -Motorra-propultsorea multzoa.
      7. -Esekidura, direkzioa eta balaztak.
      8. -Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.
      9. -Segurtasun pasiboa.
      10. -Segurtasun uhalak eta pretentsoreak.
      11. -Airbaga eta alboetako barrak.
      12. -Beiren hornikuntza.
      13. -Karrozeriako kolpe leungailua
    3. 13.- Motorrak
      1. -Motorraren elementuak.
      2. -Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.
      3. -Biela, birabarkia, inertziako bolantea.
      4. -Onarpeneko eta iheseko konektoreak.
    4. 14.- Banaketa.
      1. -Espeka ardatza.
      2. -Aginte sistemak.
      3. -Balbulak, malgukiak, zabu aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.
      4. -Funtzionamendu printzipioak.
      5. -Lau aldiko eztanda motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.
      6. -Lau aldiko diesel motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.
      7. -Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.
      8. -Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor parearen arteko erlazioa.
    5. 15.- Hozketa.
      1. -Hozketaren zeregina eta hozkuntza motak.
      2. -Aire bidezko hozketa.
      3. -Likido hoztailearen bidezko hozketa.
      4. -Zirkuitua osatzen duten elementuak.
      5. -Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.
      6. -Hedapen botila. Purgagailuak.
      7. -Segurtasuneko zorroak eta tapoiak.
      8. -Likido hoztailea.
      9. -Sistema egiaztatzeko elementuak.
      10. -Berogailua.
    6. 16.- Lubrifikazioa.
      1. -Koipeztaketa mistoko zirkuitua.
      2. -Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.
      3. -Zirkuituaren osagaiak.
      4. -Olio ponpa, deskarga balbula.
      5. -Olio iragazkiak.
      6. -Igorpen kutsakorren kontrol sistemak.
      7. -Egiaztapeneko eta kontroleko sistemak.
      8. -Olioak
      9. -Olio mineralak eta sintesiko olioak.
      10. -Olioen ezaugarriak.
      11. -Olio motak, horien biskositatearen arabera.
    7. 17.- Transmisioko elementuak.
      1. -Enbragea.
      2. -Marruskadurazko enbragea: Enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.
      3. -Enbragearen funtzionamendu orokorra
      4. -Abiadura kaxa: Motak eta oinarrizko funtzionamendua.
      5. -Diferentzialak: Motak eta oinarrizko funtzionamendua.
      6. -Transmisio ardatza eta palierrak.
    8. 18.- Suspentsioa.
      1. -Suspentsio sistemak.
      2. -Elementuak. Motelgailuak.
      3. -Aurreko suspentsioa.
      4. -Atzeko suspentsioa.
      5. -Suspentsio hidroneumatikoa.
    9. 19.- Direkzioa.
      1. -Direkzio sistema osatzen duten elementuak.
      2. -Bolantea, zutabea.
      3. -Direkzio kaxa, direkzioko bieletak, errotulak.
      4. -Direkzio lagundua.
      5. -Direkzioa lerrokatzea.
      6. -Gontza. Mangeta.
      7. -Ondorengoen angelua: erorketa, irteera eta aurrerapena.
      8. -Konbergentzia.
    10. 20.- Balazta sistema.
      1. -Balazta elementuak.
      2. -Danborrezko balaztak.
      3. -Danborra, zapatak eta balazta etxe platera.
      4. -Eragingailu hidraulikoa eta tentsore automatikoa.
      5. -Danborrezko balazten funtzionamendu orokorra.
      6. -Diskozko balaztak.
      7. -Freno diskoak.
      8. -Balazta pastillak eta pintzak.
      9. -Eragingailu hidraulikoa.
      10. -Funtzionamendu orokorra.
      11. -Eragingailu hidraulikoaren sistema.
      12. -Balazten ponpa.
      13. -Likidoen edukiontzia.
      14. -Frenaketako erreduktoreak.
      15. -Hoditeriak eta tenkagailuak.
      16. -Balazten likidoa.
      17. -Eragingailu mekanikoaren sistema.
      18. -ABS frenoen sistema.
      19. -ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).
    11. 21.- Gurpilak eta pneumatikoak.
      1. -Gurpilaren elementuak.
      2. -Pneumatikoaren zatiak.
      3. -Banda urdina.
      4. -Orpoak, sorbalda, saihetsa.
      5. -Zentraketa kordoia, karkasa.
      6. -Barneko gomazko estaldura.
      7. -Pneumatiko motak.
      8. -Ganberarik gabeko pneumatikoak.
      9. -Pneumatikoaren identifikazioa.
      10. -Puzketa presioa.
      11. -Aguaplaninga.
      12. -Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.
    12. 22.- Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.
      1. -Bateria.
      2. -Ibilgailuaren sistema elektrikoak.
      3. -Karga zirkuitua.
      4. -Martxan jartzeko zirkuitua.
      5. -Pizteko zirkuitua.
      6. -Argien zirkuitua.
      7. -Maniobra zirkuitua.
  3. Hirugarren zatia.- Zirkulazioa eta bide segurtasuna.
    1. 23.- Zirkulazio arauak.
      1. -Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.
      2. -Bide markak.
      3. -Abiadura.
      4. -Gidariei ohartarazpenak.
      5. -Ibilgailuen argiak.
      6. -Argiak.
      7. -Seinaleztapen optikoa.
      8. -Zirkulazioko seinaleak.
      9. -Arau orokorrak.
      10. -Agenteen seinaleak eta aginduak.
      11. -Aldi baterako seinaleak (balizak).
      12. -Semaforoak.
      13. -Seinale bertikalak.
      14. -Arrisku seinaleak.
      15. -Arauzko seinaleak.
      16. -Argibide seinaleak.
    2. 24.- Bide segurtasuna
      1. -Zirkulazioko baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.
      2. -Gidariaren egoera fisikoa.
      3. -Edari alkoholdunak eta drogak.
      4. -Erreakzio denbora.
      5. -Bideko arrisku zehatzak:
      6. -Kurbak.
      7. -Baldintza meteorologiko edo giro txarrak.
      8. -Zirkulazio istripuak.
      9. -Gidaria.
      10. -Abiadura.
      11. -Erreakzioko, balaztatzeko, gelditzeko eta segurtasun distantzia.
      12. - Lehen sorospenak: Arau orokorrak.
  4. Laugarren zatia:
    1. - Helduaren oinarrizko bizi euskarria
    2. - Pediatriako oinarrizko bizi euskarria.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Elementos tecnológicos del automóvil. De Eduardo Agueda Casado, José Luis García Jiménez, José Martín Navarro y Tomás Gómez Morales de Editorial Paraninfo/Thomson Learning.
  2. 2.- Manual ilustrado de Reglamento de circulación y seguridad vial. PONS editoriala (indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratutakoa.
  3. 3.- Real Decreto 619/1998, de 17 abril (BOE 28 de Abril) en materia de transporte sanitario por carretera.
  4. 4.- Orden de 3 septiembre 1998 (BOE 8 septiembre 1998)TRANSPORTE SANITARIO. Desarrolla el Reglamento de la Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres por Real Decreto 1211/1990, de 28 de septiembre que regula en la sección 3.ª del capítulo II del título IV, el transporte sanitario a fin de desarrollar las previsiones contenidas en los art ículos 134 a 137 del citado Reglamento.
  5. 5.- Euskadiko Araudi Sanitarioa.
  6. 6.- Artikuluak: 6, 8, 10 eta 11. Ekainaren 26ko 8/1997 Legekoak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioei buruzkoak. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  7. 7.- Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 28. artikulua. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  8. 8.- Artikuluak: 1, 2 eta 3. Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak ezartzen dituena. 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia.
  9. 9.- Artikuluak: 13 eta 14. Azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena. 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia. II. eranskina gaurkoturik dago 158. zk.ko EHAAn, 2001eko abuztuaren 16koan.
  10. 10.- Uztaileko 23ko 195/1996 Dekretua, Lehen Mailako Atentzioko Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia. Artikuluak: 1, 2 eta 7.
  11. 11.- Uztailaren 23ko 194/1996 Dekretua, Laguntza Espezializaturako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia. Artikuluak: 1 eta 2.
  12. 12.- Uztailaren 18ko 175/1989 Dekretua, Osakidetzako Gaixo eta Erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta Onartzen duena, 1989ko abuztuaren 4ko EHAA, 149 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta 4.
  13. 13.- Urriaren 4ko 252/1988 Dekretua, Osasunketa-txartel Indibidualaren erabilera ezarriz, sendagileen adskribapena arautuz eta pediatria-sorospena eskaintzeko urte muga ezarriz, Osakidetzako Zerbitzuei dagokienetan, urriaren 7ko EHAA, 188 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta 4. 1988ko azaroaren 14ko Aginduko 1 eta 2 artikuluak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Atentzio Zerbitzuetako Pediatria sorospenen epea mugatzen duen adina gehitzen duena, indarrean jarri deneko eguna jarriz, 1988ko azaroaren 21eko EHAA, 218 zenbakia.
  14. 14.- Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretuaren, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileriaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duenaren III. titulua. 2005eko abenduaren 31ko EHAA, 60 zenbakia.
  15. 15.- Abenduaren 16ko 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren estatutu markoari buruzkoa.
  16. 16.- “Reanimación cardiopulmonar”. Bilboko Udalak argitaratutako dibulgazio gida. www.bilbao.net web orrian eskuragarri.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación