Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA ETA ERABILTZAILEAREKIKO ARRETA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@ 1094/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira administrari laguntzaileen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- honen xede izango dira administrari laguntzaileen kategoriako destinoak, administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.
      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 23
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazio Kudeaketako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.

    Era berean, kategoria honetan parte hartu behar duten izangaiek ondorengo moduluei dagokien informatikako ezagutzak dituztela egiaztatzeko moduan egon beharko dute: Microsoft Word XP Aurreratua eta Oinarrizko Microsoft Excel XP. Ezagutza horiek Euskadi Informazio Gizartean Planak eskura jartzen dituen ondorengo moduluak lortuz ziurtatu beharko dira, zentro publikoak diren KZguneetan, oinarri orokorren 10.8.3 atalak zehazten duen unean, IT Txartelaren zertifikazio sistemaren bidez.

  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazio Kudeaketako Teknikari titulazioa edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA ETA ERABILTZAIL. ARETA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    01-06-05 31-07-05 01-08-05 01-01-06 20-07-06 01-06-08 01-06-09 01-06-10  
ARABAKO ESKUALDEA 4 21         4     29
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA 1                 1
BARRUALDEKO ESKUALDEA 3 28               31
BASURTUKO OSPITALEA 5 9 1             15
BERMEOKO OSPITALEA   1               1
BIDASOAKO OSPITALEA 2 2               4
BILBOKO ESKUALDEA 6 19         2     27
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1 4               5
DEBAGOIENEKO OSPITALEA 3 4           1   8
DONOSTIAKO OSPITALEA 17 24     1 1   2   45
EMERGENTZIAK 2 11               13
ERAKUNDE ZENTRALA 11 5               16
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 4 10       1 1     16
GALDAKAOKO OSPITALEA 2 9           1   12
GIPUZKOAKO OSPITALEZ KANPOKO O.M.   4               4
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA 6 21         1   1 29
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA 7 21               28
GORLIZKO OSPITALEA 2 1   1           4
GURUTZETAKO OSPITALEA 17 4           1   22
HEMODERIBATUEN EUSKAL ZENTROA 1 1               2
LEZAKO OSPITALEA   3               3
MENDAROKO OSPITALEA 2 8               10
SAN ELOY OSPITALEA 1 4               5
SANTA MARINA OSPITALEA 1             1   2
SANTIAGO OSPITALEA 4 3               7
TXAGORRITXU OSPITALEA 7 4               11
URIBEKO ESKUALDEA 1 16       1       18
ZALDIBARKO OSPITALEA   1           1   2
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1                 1
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 1 2           1   4
Kategoria destino kopurua 110 240 1 1 1 3 8 8 1 375

(*) Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 50 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan administrari laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0.25 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a)- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0.07 puntu hilabete bakoitzeko
    2. b).- D taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0.11 puntu hilabete bakoitzeko
    3. c).- D taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0.15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0.25 puntu hilabete bakoitzeko

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza (gehienez, 10 puntu).
    1. 1.- Eskatutako destinoaren kategoriarekin lotura duten ikastaro espezifikoetara joatea (gehienez, 10 puntu):
      1. - PAZ-Giza Baliabideak
      2. - PAZ-Kudeaketa Ekonomikoa
      3. - SDH Kudeaketa
      4. - Osabideren agenda
      5. - Erabiltzaileari Atentzioa ematea Sanitate Publikoan
      6. - Erabiltzailearen arreta telefono bidez
      7. - Plantilla, nominak, aurrekontuak eta kontratazioa
      8. - Artxiboa eta dokumentazioa
      9. - Historia klinikoen artxiboa
      10. - Administrazio lanaren antolaketa
      11. - Administrazioko idazketa
      12. - Talde lana
      13. - PAZ-Giza Baliabideen Kudeaketan integratutako Sistema: Informazioaren ustiaketa

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-499 ordu: 2,00 puntu
      500 ordu edo gehiago: 2,50 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    2. 2.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
  2. 2.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legea. Langileen araubidea: Aplikazio eremua. Pertsonalaren egitura eta antolamendua. Enplegu estatutarioko zerrenda. Sailkapena.
  3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak. Izaera juridikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Zuzendaritza antolakuntza. Zerbitzu erakundeak. Zerbitzu sanitarioetako erakundeen zerrenda.
  4. 4.- Lehen Mailako Atentzioko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Eskualde sanitarioetako gerentzia. Lehen mailako atentzioko unitateak.
  5. 5.- Atentzio espezializatuko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Ospitaleetako gerentzia.
  6. 6.- Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Eskubide orokorrak. Emakumeen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak. Pazienteak eta Erabiltzaileak Atenditzeko Zerbitzua. Funtzioak. Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak bideratzea. Haurren eta nerabeen eskubide espezifikoak.
  7. 7.- Osasun txartel indibiduala: Oinarrizko ezaugarriak. Harmena eta edukia.
  8. 8.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa: Helburua. Eremu pertsonala. Lanaldia, atsedena eta oporraldiak. Lizentziak eta baimenak.
  9. 9.- Marko-Estatutua: Helburua eta eremua. Estatutupeko langileen sailkapena. Ordainketa sistema.
  10. 10.- Administrazio egintza: Interesduna kontzeptua. Egiteko ahalmena. Ordezkaritza. Interesdun aniztasuna eta horien identifikazioa. Herritarren eskubideak. Prozeduren hizkuntza. Artxiboez eta erregistroez baliatzeko eskubidea. Erregistroak.
  11. 11.- Administrazio egintza: Terminoak eta epeak: Derrigortasuna. Zenbaketa. Zabalkuntza. Urgentziazko tramitazioa.
  12. 12.- Osakidetzan euskararen erabilera Normalizatzeko Plana. helburua, aplikazio eremua. Euskararen erabilera.
  13. 13.- Administrazio egintza: Egintzen ondorioak. Bete behar izatea. Administrazio egintzak jakinaraztea. Jakinarazpenaren praktika. Argitarapena. Jakinarazpenak eta argitarapenak identifikatzea.
  14. 14.- Dokumentuak sailkatzea eta artxibatzea. Sailkatzeko sistemei buruzko ideia orokorra. Dokumentuak artxibatzea. Izaera eta motak. Artxiboen funtzionamendua. Artxiboko sarrera. Artxibotik irteera. Itzultzeak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.-Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Ekainaren 26ko EHAA, 138 zenbakia. Artikuluak: 1etik 11ra. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  2. 2.-Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia. 25 eta 26 artikuluak, eta 28. artikuluko lehenengo eta bigarren arauak. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia7.
  3. 3.-Azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena, azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3, 4, 6, 7, 8, 13, 14, 15, 16; eranskina: II.eranskina. II. eranskina gaurkoturik dago 158. zk.ko EHAAn, 2001eko abuztuaren 16koan.
  4. 4.-Uztaileko 23ko 195/1996 Dekretua, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta 7.
  5. 5.-Uztailaren 23ko 194/1996 Dekretua, Laguntza Espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia. Artikuluak: 1, 2 eta 3.
  6. 6.-175/1989 DEKRETUA, uztailaren 18koa, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko gaixoen eta erabiltzaileen eskubideen eta obligazioen karta onartuz, 1989ko abuztuaren 4ko EHAA, 149 zenbakia. Artikuluak: 1, 3, 4, 7, 8 eta 9. Otsailaren 18ko 3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa, 2005eko martxoaren 30eko EHAA, 59 zenbakia.
  7. 7.-Urriaren 4ko 252/1988 Dekretua, Osasunketa Txartel Indibidualaren erabilera ezarriz, sendagileen adskribapena arautuz eta pediatria sorospena eskaintzeko urte muga ezarriz, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Zerbitzuei dagokienetan, 1988ko urriaren 7ko EHAA,1 88 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 et a 4. 1988ko azaroaren 14ko Agindua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Atentzio Zerbitzuetako Pediatria sorospenen epea Mugatzen duen Adina Gehitzea, Indarrean Jarri dadineko Eguna Jarriz, 1988ko azaroaren 21eko EHAA, 218 zenbakia. Artikuluak: 1 eta 2.
  8. 8.-Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Langileen Lan baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzen duena, 2005eko martxoaren 31ko EHAA, 60 zk. 1 eta 2 artikuluak eta III. eta IV. idazpurua.
  9. 9.-Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto Marco del Personal Estatutario de los Servicios de Salud, B.O.E. 2003ko abenduak 17ko 301 zenbakia. 1 eta 2 artikuluak, II. Kapituluak eta 42 eta 43 artikuluak.
  10. 10.- Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. 1999ko urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Artikuluak: 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37 eta 38.
  11. 11.Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. 1999ko urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Artikuluak: 47, 48, 49 eta 50.
  12. 12.- 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko. 2003ko martxoaren 31ko EHAA, 64 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta I. kapitulua.
  13. 13.- Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. 1999ko urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Artikuluak: 56, 57, 58, 59, 60 eta 61.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación