Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1093/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Farmaziako laguntzaileen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasuneko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osasuneko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko farmaziako laguntzaileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, FARMAZIAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSASUNEKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.-Deialdi honen xede izango dira farmaziako laguntzaileen kategoriako destinoak, osasuneko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Farmaziako teknikarien titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Farmaziako teknikari titulazioa edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
DONOSTIAKO OSPITALEA 5 5
GURUTZETAKO OSPITALEA 2 2
TXAGORRITXU OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 8 8

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

OSASUNEKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILE KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 48 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan farmaziako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,20 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- D taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 12 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Deitutako postuei dagokien espezialitatean teknikarien ikasketetan zehar lortutako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (ez dira ikasgai balioztagarritzat hartu behar: Erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza). 0,6 ohorezko matrikula bakoitzeko eta 0,4 bikain bakoitzeko.

    2. 2.-Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      HORAS PUNTU
      5-9 ordu: 0,25 puntu
      10-19 ordu: 0,50 puntu
      20-29 ordu: 1,00 puntu
      30-49 ordu: 1,50 puntu
      50-99 ordu: 2,00 puntu
      100-199 ordu: 2,50 puntu
      200-599 ordu: 3,00 puntu
      600 ordu edo gehiago: 4,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3.-Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):
      1. -Lanbide Heziketako institutuan irakasle, osasunaren arloan. (gehienez, puntu 1) orduko 0,0125 puntu.
      2. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, puntu 1). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.-Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. -Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. -Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. -Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. -Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu
      9. -Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

OSASUN TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILEEN GAI ZERRENDA

  1. A) FARMAZIAKO ESTABLEZIMENDUETAKO IZAKINEN KONTROLEKO ETA ADMINISTRAZIOKO PROZEDURAK:
    1. 1.- Izakinen kontrola:
      1. 1.1.- Segurtasuneko eta higieneko arauak produktu farmazeutikoak gordetzean.
      2. 1.2.- Izakinak kontrolatzeko metodoak
      3. 1.3.- Funtsezko informatika: datu baseen programa aplikatuak, testu tratamenduko programak, izakinen kontrolera eta kontularitzara egokitutako programak.
    2. 2.- Legeri farmazeutikoa: medikamentuaren legea eta deontologia farmazeutikoa.
    3. 3.- Antolamendu farmazeutikoa:
      1. 3.1.- Medikamentuen produktuak gordetzeko, mantentzeko eta antolatzeko metodoak.
  2. B) PRODUKTU FARMAZEUTIKOEN BANAKETA:
    1. 4.- Banaketa:
      1. 4.1.- Medikamentuak edo botikak: Definizioa, motak, espezialitate farmazeutikoak, formula magistralak, prestakinak edo formula ofozinalak, aurrez prestatutako medikamentuak. Banaketan kontuan izan beharreko kontuak.
      2. 4.2.- Ondorengo kontzeptuak: Substantzia sendagarriak, eszipienteak, lehengaia, forma galenikoa edo forma farmazeutikoa, produktu ertainak, produktu sanitarioak.
      3. 4.3.- Ospitaleetako protokoloak.
      4. 4.4.- Biltegi farmazeutikoetako protokoloak.
    2. 5.- Funtsezko farmakologia:
      1. 5.1.- Botiken sailkapen anatomo-terapeutikoa
      2. 5.2.- Alderdi orokorrak: ekintzako mekanismoak eta eraginak
      3. 5.3.- Forma galenikoak edo farmazeutikoak: emateko eta botatzeko bideak
      4. 5.4.- Dosia, indikazioak eta kontraindikazioak, botikagatiko interakzioak, bigarren mailako efektuak, aurkako edo espero gabeko erreakzioak. Medikamentuen toxikotasuna.
      5. 5.5.- Botikak erabiltzerakoan urratsak. Agindutako tratamendua jarraitzearen garrantzia.
      6. 5.6.- Medikamentuak gordetzea, alterazioak eta iraungipena
  3. C) C) PREPARATU FARMAZEUTIKOAK PRESTATZEA:
    1. 6.- Farmaziako laborategian sartzea:
      1. 6.1.- Farmaziako laborategian ohikoak diren materialak: motak, erabiltzea eta aplikazioak
      2. 6.2.- Materiala garbitzeko eta deskontaminatzeko teknikak eta prozedurak. Erabilitako produktuak eta ekipoak.
      3. 6.3.- Funtsezko kontzeptuak eta operario fisikokimikoak: neurketako unitateak eta metodoak, material bolumetrikoen eta balantzen erabilera, disgregazio eta banaketa mekanikoak: molturazioa, zernidoa, filtrazioa, dekantazioa, banaketa difusionalak: destilazioa, ebaporazioa, erauzketa, xurgatzea, adsortzioa, kontzentrazioa: kontzeptua eta espresioa.
    2. 7.- Farmazia galenikora sarrera:
      1. 7.1.- Forma farmazeutikoaren kontzeptua. Motak: ahoko erabilerako formak, parentalak, topikoa, errestala.
      2. 7.2.- Medikamenduak hartzeko bideak.
      3. 7.3.- Laborategiko materiala eta ekipoak forma farmazeutikoak prestatzeko: moldeak, eskuzko kapsulatzaileak eta automatikoak, konprimatuak prestatzeko ekipoak.
      4. 7.4.- Forma farmazeutikoetarako ontziak: motak, erabilera eta sinbologia.
      5. 7.5.- Ontziratzea eta etiketa jartzea.
      6. 7.6.- Printzipio aktiboaren kontzeptua.
      7. 7.7.- Eszipientearen kontzeptua: farmazia galenikoan gehien erabiltzen diren eszipienteak.
      8. 7.8.- Produktu farmazeutikoak kontserbatzea eta horren alterazioak: Kausak.
      9. 7.9.- Ekipoen eta instalazioen operazioko edota kontroleko prozedurak eta teknikak: operazioko eta kontroleko parametroak, segurtasuneko gailuak.
    3. 8.- Segurtasuna eta higienea:
      1. 8.1.- Egokitzeko gida.
      2. 8.2.- Segurtasuneko funtsezko araudia prestatze prozesuan.
      3. 8.3.- Higieneko funtsezko arauak.
      4. 8.4.- Ordenako eta mantentze lanetako arauak.
      5. 8.5.- GMP.
      6. 8.6.- PNT.
      7. 8.7.- Fabrikazio gida.
      8. 8.8.- Produktu gida.
  4. D) D) OINARRIZKO AZTERKETA KLINIKOAK EGITEA:
    1. 9.- Desinfekzioko eta esterilizazioko kontzeptuak eta teknikak:
      1. 9.1.- Produktu desinfektatzaileak eta antiseptikoak.
      2. 9.2.- Esterilizazio metodoak.
      3. 9.3.- Esterilitateko baldintzak egiaztatzeko metodoak.
    2. 10.- Fisikako eta kimikako oinarrizko kontzeptuak:
      1. 10.1.- Dentsitatea
      2. 10.2.- Beroa eta tenperatura
      3. 10.3.- Materia gehitzeko egoerak: kontzentrazioak, disoluzioak, teknika bolumetrikoak.
    3. 11.- Azterketako laborategien materiala:
      1. 11.1.- Bolumen bolumetrikoa.
      2. 11.2.- Laborategiko oinarrizko ekipoak eta instrumentuak: erabilera eta aplikazioak.
      3. 11.3.- Analisi klinikoko laborategian gehien erabiltzen diren erreaktiboak.
    4. 12.- Segurtasuna eta higienea:
      1. 12.1.- Laborategiko segurtasuneko oinarrizko araudia.
      2. 12.2.- Laborategiko higieneko oinarrizko arauak.
      3. 12.3.- Hondakinak eta materialak modu kontrolatuan desagerrarazteko teknikak.
      4. 12.4.- Laborategiko ordenako eta mantentze lanetako arauak.
    5. 13.- Saiakuntza kualitatiboak eta kuantitatiboak:
      1. 13.1.- Aztertu beharreko laginak prestatzeko teknikak
      2. 13.2.Analisi klinikoen metodoen oinarrizko printzipioak: organoleptikoak, fisikoak, kimikoak, entzimatikoak, immunologikoak, mikrobiologikoak.
      3. 13.3.- Emaitzen espresioa.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- PROCEDIMIENTOS ADMINISTRATIVOS Y DE CONTROL DE EXISTENCIAS EN ESTABLECIMIENTOS DE FARMACIA; Editorial Altamar, o Masson SA o McGrawhill.
  2. 2.- DISPENSACIÓN Y VENTA DE PRODUCTOS FARMACEUTICOS Y PARAFARMACEUTICOS; Editorial Altamar, o Masson SA o McGrawhill.
  3. 3.- PREPARADOS FARMACEUTICOS Y PARAFARMACEUTICOS BASES TECNOLOGICAS Y DOCUMENTALES; Editorial Altamar, o Masson SA o McGrawhill.
  4. 4.- ANÁLISIS CLÍNICOS EN FARMACIA; Editorial Altamar, o Masson SA o McGrawhill.
  5. 5.- LEY DEL MEDICAMENTO, BOE.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación