Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@ 1092/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Erizaintzako laguntzaile kategorian (Erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun laguntzaileen teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osasun laguntzaileen teknikarien lanbide taldeko erizaintzako laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzaileen eta osasun mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIAN (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN ETA OSASUN MENTALEKO MONITOREEN LANPOSTU FUNTZIONALAK) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSASUN LAGUNTZAILE TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira Erizaintzako laguntzaile kategoriako (erizaintzako laguntzaileen eta osasun mentaleko monitoreen lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatu kategoria osasuneko laguntzaile teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 32
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Erizaintzako zainketa laguntzaileen teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Erizaintzako zainketa laguntzaileen teknikari titulazioa edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    2005-06-01 2008-06-01 2011-06-01  
ARABAKO ESKUALDEA 1       1
BARRUALDEKO ESKUALDEA 1       1
BASURTUKO OSPITALEA 44 1     45
BERMEOKO OSPITALEA 4       4
BIDASOAKO OSPITALEA 9 1 1   11
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1       1
DEBA GARAIKO OSPITALEA 8 1     9
DONOSTIAKO OSPITALEA 120 12 8 3 143
GALDAKAOKO OSPITALEA 17 1 2   20
GIPUZKOAKO EKIALDDEKO ESKUALDEA 1       1
GORLIZKO OSPITALEA     1   1
GURUTZETAKO OSPITALEA 83 3 22 3 111
LEZAKO OSPITALEA 2       2
MENDAROKO OSPITALEA 11 6     17
SAN ELOY OSPITALEA 6       6
SANTA MARINA OSPITALEA 8   1   9
SANTIAGO OSPITALEA 28       28
TXAGORRITXU OSPITALEA 49     1 50
ZAMUDIOKO OSPITALEA 2       2
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 14       14
Kategoria destino kopurua 409 25 35 7 476

LANPOSTU FUNTZIONALA: OSASUN MENTALEKO MONITOREA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA 1 1
ZALDIBARKO OSPITALEA 1 1
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 3 3

LANPOSTU FUNTZIONALA: OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    2005-06-01  
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA 25   25
BASURTOKO OSPITALEA 1   1
BERMEOKO OSPITALEA 7   7
GALDAKAOKO OSPITALEA 5   5
GIPUZKOAKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1   1
ZALDIBARKO OSPITALEA 1 2 3
ZAMUDIOKO OSPITALEA 8 2 10
Kategoria destino kopurua 48 4 52

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

LANPOSTU FUNTZIONALA: OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
ZAMUDIOKO OSPITALEA 2 2
Kategoria destino kopurua 2 2

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

OSASUNEKO LAGUNTZAILE TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIAKO (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN ETA OSASUN MENTALEKO MONITOREEN LANPOSTU FUNTZIONALAK) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 48 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan erizaintzako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,20 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- D taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 12 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Deitutako postuei dagokien espezialitatean teknikarien ikasketetan zehar lortutako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (ez dira ikasgai balioztagarritzat hartu behar: Erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza). 0,6 ohorezko matrikula bakoitzeko eta 0,4 bikain bakoitzeko.

    2. 2.-Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,25 puntu
      10-19 ordu: 0,50 puntu
      20-29 ordu: 1,00 puntu
      30-49 ordu: 1,50 puntu
      50-99 ordu: 2,00 puntu
      100-199 ordu: 2,50 puntu
      200-599 ordu: 3,00 puntu
      600 ordu edo gehiago: 4,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3.-Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):
      1. -Lanbide Heziketako institutuan irakasle, osasunaren arloan. (Gehienez, puntu 1) orduko 0,0125 puntu.
      2. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, puntu 1). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.-Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. -Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. -Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. -Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. -Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu
      9. -Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu:
        PUNTU
      PL2 16 puntos
      PL1 8 puntos

IV. ERANSKINA

OSASUN TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.
  2. 2.- Sekretu profesionala. Kontzeptua.
  3. 3.- Zaintzaile profesionalarentzako higiene posturaleko neurriak.
  4. 4.- Material sanitarioa garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea. Kontzeptuak. Oinarrizko printzipioak. Desinfekzio metodoak. Esterilizazio metodoak. Materiala esterilizatzeko nola prestatu.
  5. 5.- Bizitzaren bilakaeran azaltzen diren giza premien gaineko oinarrizko zainketak:
    1. 5.1.- Pazientearen higiene premiak: Kontzeptua. Higiene orokorra eta partziala. Azalaren higienea eta mukosena. Ahoaren, begien, genitalen higienea. Burua garbitzea. Oheratutako pazientearen higienea. Paziente kirurgikoa prestatzea.
    2. 5.2.- Presio bidezko ultzerak. Kontzeptua. Agertzea errazten duten faktoreak. Arrisku guneak. Prebentzio neurriak. Jarrera aldaketak eta larrua zaintzea.
    3. 5.3.- Libratzeko premiak: gernubidea eta hesteak. Gernubidea: Kontzeptu orokorrak. Diuresia. Gernuaren ezaugarriak. Lagin bilketa. Prozedurak. Zundaketak. Zainketetan laguntzea. Hesteak: Kontzeptu orokorrak. Gorozkien ezaugarriak. Enemak. Motak eta prozedurak. Ostomia: Kontzeptua. Zainketetan laguntzea.
    4. 5.4.- Nutrizio premiak: Aparatu digestiboko organo nagusiak. Elikagaiak: sailkapena. Dietak: Kontzeptua eta motak. Elikatzeko bideak, ahokoa eta enterala. Erizaintzako laguntzailearen zainketak.
    5. 5.5.- Oxigenatzeko premia: Arnas aparatuko organo nagusiak. Oxigenoa emateko metodoak. Arretak.ión de Oxígeno. Precauciones.
    6. 5.6.- Mugitzeko eta ibiltzeko premiak: Higiene posturala. Pazientearen jarrerak ohean. Leku aldaketak eta mobilizazioak. Ibiltzen laguntzea.
    7. 5.7.- Segurtasuna: pazienteen istripu arriskuak prebenitzeko neurriak.
  6. 6.- Bizi konstanteak. Kontzeptu orokorrak. Balore normalak.
  7. 7.- Hotzaren eta beroaren aplikazio lokala. Organismoan dituen eraginak. Prebentzioa. Prozedurak.
  8. 8.- Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzioen sorburuak. Bakartzea: Kontzeptua. Motak. Infekzioak prebenitzea. Eskuak garbitzea. Arreta estandarrak. Aire, tanta, kontaktu bidezko transmisioari lotutako arretak.
  9. 9 – Asaldu psikikoak dituen pazienteari arreta:
    1. 9.1.- Osasun mentala.: Kontzeptua. Arreta mailak. Talde terapeutikoa.
    2. 9.2.- Oinarrizko beharrei erantzuna ematen eragina duten faktoreak.
    3. 9.3.- Osasun mentala: Kontzeptua eta sailkapena.
    4. 9.4.- Teknika psikoterapeutikoak:
    5. 9.5.- Errehabilitazioa eta gizarteratzea.
    6. 9.6.- Urgentzia psikiatrikoak.
  10. 10.- Paziente toxikomanoari atentzioa:
    1. 10.1.- Toxikomaniak: Kontzeptua. Tolerantzia. Mendekotasuna. Abstinentzia sindromea.
    2. 10.2.- Programa terapeutikoak: Prebentzioa. Desintoxikazioa. Ohitura galtzea. Gizarteratzea.
    3. 10.3.- Alkoholismoa: Kontzeptua eta sailkapena. Organismoan dituen eraginak. Programa terapeutikoak.ogramas terap éuticos.
    4. 10.4.- Drogen kontsumoa: Kontzeptua eta sailkapena. Organismoan dituen eraginak. Programa terapeutikoak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- AUXILIAR DE ENFERMERIA. Técnicas básicas de enfermería. Higiene del medio Hospitalario y limpieza del material. 3ª Edición. Evengelina Pérez y Ana Mª Fernández. Ed. McGraw-Hill Interamericana de Espa ña, S.A.U.
  2. 2.- PROMOCION DE LA SALUD Y APOYO PSICOLOGICO AL PACIENTE. Jose Mª Fernández Chavero, Alejandro Florit Robles. Ed. Santillana Profesional.
  3. 3.- HIGIENE DEL MEDIO HOSPITALARIO. Mª J. García Saavedra y J.C. Vicente Garc ía. Ed. Paraninfo.
  4. 4.- TECNICAS DE DESCONTAMINACIÓN. Mª J. García Saavedra y J.C. Vicente Garc ía. Ed. Paraninfo.
  5. 5.- ENFERMERÍA DE SALUD MENTAL Y PSIQUIATRÍA. A. Isaac. McGraw-Hill. 2001.
  6. 6.- GUÍA CLÍNICA PARA EL TRATAMIENTO DE LOS TRASTORNOS POR CONSUMO DE SUSTANCIAS. Barcelona: ARS M ÉDICA 2001.
  7. 7.- LA COMUNICACIÓN CON EL ENFERMO. Felicidad Loscertales y Ascenci ón Gómez. ALUHULIA. 28 de agosto de 1996.
  8. 8.- Osakidetzako Gaixo eta Erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta (175/1989 Dekretua).de salud (Decreto 175/1989).
  9. 9.- 41/2002 LEGEA, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
  10. 10.- Infekzio Nosokomiala Kontrolatzeko Arauen Eskuliburua. 1. eranskina. INOZ Osakidetza Batzordea. 1997.n INOZ Osakidetza. 1997.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación