Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ELEKTROMEDIZINA INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1100/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira teknikari espezialista profesionalen kategorian (Elektromedikuntzako instalazioen teknikari lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari espezialista profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Teknikari espezialista profesionalen lanbide taldeko teknikari espezialista profesionalen kategorian (elektromedikuntzako instalazioen teknikari lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALAREN KATEGORIAN (ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOEN TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira teknikari espezialista profesionalen kategoriako (elektromedikuntzako instalazioen teknikariaren lanpostu funtzionala) destinoak, teknikari espezialista profesionalen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. Eranskinan bilduak.
      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Produktu Elektronikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak III. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Produktu Elektronikoen Garapeneko Goi Mailako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ELEKTROMEDIZINA INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
SANTIAGO OSPITALEA 3 3
TXAGORRITXU OSPITALEA 3 3
Kategoria destino kopurua 3 6

(*) Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

ANEXO III

TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONAL KATEGORIAKO (ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOEN TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 50 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan teknikari espezialista profesional gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,40 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- C taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,40 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 10 puntu):
    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 2 puntu)

      Kategoriarekin lotura duen talde bereko titulazio bakoitzeko: puntu 1.

    2. 2.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,25 puntu
      10-19 ordu: 0,50 puntu
      20-29 ordu: 1,00 puntu
      30-49 ordu: 1,50 puntu
      50-99 ordu: 2,00 puntu
      100-599 ordu: 2,50 puntu
      600 ordu edo gehiago: 4 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):
      1. -Lanbide Heziketako irakaslea (gehienez, puntu 1) orduko 0,0125 puntu.
      2. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 1 puntu). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. - Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. - Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. - Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. - Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu
      9. - Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

TEKNIKARI PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOEN GAI ZERRENDA

  1. ? 1. GAIA: REBT-Tentsio baxuko erregelamendu elektroteknikoa.

    Irudi bidezko diagnostikoa

  2. 2. GAIA: X izpien ekipo sortzaileak: Zirkuituak. X izpien hodiak, kontzeptu orokorrak.
  3. 3. GAIA: Prozesadore erradiografikoak: Printzipioak. Plaka erradiografikoen prozesamendu automatikoa.
  4. 4. GAIA: Ultrasoinuak-Ekografia.

    Tresnak

  5. 5. GAIA: Neurketako oinarrizko kontzeptuak. Neurketarako metodoak. Neurketa unitateak.
  6. 6. GAIA: Elikadura iturriak: motak eta eskemak.
  7. 7. GAIA: Multimetro digitalak: funtzioak, motak eta eskemak.
  8. 8. GAIA: Seinale sintetizadoreak eta sorgailuak. funtzioak eta motak. Funtzioen eta pultsuen sorgailuak. Maiztasun sintetizadoreak.
  9. 9. GAIA: Osziloskopioak: Funtzioak eta motak. Eskemak. Osziloskopio analogikoen eta digitalen neurketak. Osziloskopioen zundak.
  10. 10. GAIA: Inpedantziako neurgailuak: funtzioak eta motak. Neurketarako metodoak.

    Aireztapena

  11. 11. GAIA: Aireztapena : Oinarrizko irizpideak. Aireztapenaren eta gasen monitorizazioa.
  12. 12. GAIA: Aireztapen mekanikoa: Sarrera eta oinarrizko printzipioak. Haizagailu motak. Fluxu bidezko uhinak. Arnasketa sistema. Arnasketa sistemaren compliancea eta erresistentzia.
  13. 13. GAIA: Haizagailu mekanikoa: Sistema pneumatikoak. Espirazio balbulak. Haizagailuaren eta alarmen funtzioen monitorizazioa. Muntaketa eta mantentze lana.

    Oxigenazioa

  14. 14. GAIA: Oxigenazioa: oinarrizko printzipioak. Gasen monitorizazioa.
  15. 15. GAIA: Oxigenoaren saturazio neurria. Pulsioximetriaren printzipioak.
  16. 16. GAIA: CO2 ren neurria: Kapnografiaren printzipioa. Kapnografoaren oinarriak.

    Elektrofisiologia. Neurri biomedikoak

  17. 17. GAIA: Gizakiaren gorputzaren teknologia: eredu teknologikoa. Sistema fisiologikoa.
  18. 18. GAIA: Hemodinamika: oinarrizko fisiologia. Hemodinamika sistemaren neurriak: EKG, presioak, bihotzeko gastua.
  19. 19. GAIA: Garun monitorizazioa: Printzipioak. EEGren seinalea.

BIBLIOGRAFÍA

  1. 1.- Tecnología Radiológica, Javier González Rico y otros, Editorial Paraninfo. 1996.
  2. 2.- Ventilación Mecánica, À. Net, S. Benito, Editorial Springer-Verlag Ib érica. 1998.
  3. 3.- Medidas e Instrumentación Biomédica. Andrés Souto, Philips Ib érica.
  4. 4.- Instrumentos Eletrónicos Básicos, Ramon Pallàs Areny, Editorial Marcombo. 2006.
  5. 5.- Reglamento electrotécnico para baja tensión.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación