Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ADMINISTRARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1097/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira administrarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldeko administrarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ADMINISTRARIEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira administrarien kategoriako destinoak, administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 2
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako Administrazioko eta Finantzetako, Idazkaritzako edo baliokidea den goi mailako titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.

    Era berean, kategoria honetan parte hartu behar duten izangaiek ondorengo moduluei dagokien informatikako ezagutzak dituztela egiaztatzeko moduan egon beharko dute: Microsoft Word XP Aurreratua, Microsoft PowerPoint XP, Microsoft Excel XP Aurreratua eta Microsoft Access XP Aurreratua. Ezagutza horiek Euskadi Informazio Gizartean Planak eskura jartzen dituen ondorengo moduluak lortuz ziurtatu beharko dira, zentro publikoak diren KZguneetan, oinarri orokorren 10.8.3 atalak zehazten duen unean, IT Txartelaren zertifikazio sistemaren bidez.

  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako Administrazioko eta Finantzetako, Idazkaritzako edo baliokidea den goi mailako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ADMINISTRARIA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    2005-06-01 2010-06-01  
ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA   1   1
BARRUALDEKO ESKUALDEA   2   2
BASURTUKO OSPITALEA 1     1
DONOSTIAKO OSPITALEA 3 5 1 9
ERAKUNDE ZENTRALA 4 2   6
GALDAKAOKO OSPITALEA 1     1
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA   1   1
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA   1   1
SANTA MARINA OSPITALEA 2     2
SANTIAGO OSPITALEA 2     2
Kategoria destino kopurua 13 12 1 26

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS Derrigortasun-datarik gabe Guztira
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1 1
Kategoria destino kopurua 1 1

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRARI KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 50 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan administrari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,40 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,19 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- C taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,40 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza (gehienez, 10 puntu)

    Eskatutako destinoaren kategoriarekin lotura duten ikastaro espezifikoetara joatea (gehienez, 10 puntu):

    1. -Kontratazioa, nominak eta Gizarte Segurantza.
    2. -Administrazio Kudeaketako Teknikak.
    3. -PAZ-Giza Baliabideak
    4. -PAZ-Kudeaketa Ekonomikoa
    5. -SDH Kudeaketa
    6. -Osabideren agenda
    7. -Erabiltzaileari Atentzioa ematea Sanitate Publikoan
    8. -Erabiltzailearen arreta telefono bidez
    9. -Plantilla, nominak, aurrekontuak eta kontratazioa
    10. -Artxiboa eta dokumentazioa
    11. -Historia klinikoen artxiboa
    12. -Administrazio lanaren antolaketa
    13. -PAZ-Giza Baliabideen Finantza arloko Kontularitza
    14. -Administrazioko idazketa
    15. -Oinarrizko kontularitza
    16. -Talde lana
    17. -PAZ-Giza Baliabideen Kudeaketan integratutako Sistema: Informazioaren ustiaketa

    Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

    Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

    ORDU PUNTU
    5-9 ordu: 0,025 puntu
    10-19 ordu: 0,05 puntu
    20-29 ordu: 0,15 puntu
    30-49 ordu: 0,30 puntu
    50-99 ordu: 0,75 puntu
    100-199 ordu: 1,50 puntu
    200-499 ordu: 2,00 puntu
    500 ordu edo gehiago: 2,50 puntu

    Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

    Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    2.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.

  3. C).- Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

OSASUN TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRARIEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
  2. 2.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legea. Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolakuntza. Gestio araubidea.
  3. 3.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legea. Langileen araubidea: Aplikazio eremua. Pertsonalaren egitura eta antolamendua. Zuzendaritzako karguak. Pertsonalaren estatutu juridikoen arau komunak: Lan erlazio estatutarioa. Sailkapena. Lanbide sustapena eta destinoak betetzea.
  4. 4.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak. Izaera juridikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Zuzendaritza antolakuntza. Erakunde Zentrala. Zerbitzu erakundeak. Gestio araubidea.
  5. 5.- Osasun txartel indibiduala: Oinarrizko ezaugarriak. Harmena eta edukia.
  6. 6.- Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Eskubide orokorrak. Emakumeen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak. Pazienteak eta Erabiltzaileak Atenditzeko Zerbitzua. Funtzioak. Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak bideratzea. Kexak eta erreklamazioak tramitatzea. Haurren eta nerabeen eskubide espezifikoak.
  7. 7.- Lehen Mailako Atentzioko eta Atentzio Espezializatuko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Eskualde sanitarioetako gerentzia. Lehen mailako atentzioko unitateak eta horietako zuzendaritzak. Ospitaleetako gerentzia. Zuzendaritzako taldea.
  8. 8.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa. Helburua eta eremu pertsonala. Eskubide sozialak. Lanaldia, atsedena eta oporraldiak. Lizentziak eta baimenak.
  9. 9 – Marko-Estatutua: Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langile estatutario finko izaera lortzea eta galtzea. Ordainketa sistemak.
  10. 10.- Postu funtzionalak: helburua, eremua, definizioa, identifikazioa eta bereizkuntzako irizpideak.
  11. 11.- Administrazioko zuzenbidearen iturriak. Legea. Kontzeptua eta motak. Lege indarreko arauak: Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.
  12. 12.- Administrazio egintza: Interesduna kontzeptua. Egiteko ahalmena. Ordezkaritza. Interesdun aniztasuna eta horien identifikazioa. Herritarren eskubideak. Prozeduren hizkuntza. Artxiboez eta erregistroez baliatzeko eskubidea. Erregistroak. Baldintzak eta epeak: Derrigortasuna. Zenbaketa. Zabalkuntza. Urgentziazko tramitazioa.
  13. 13.- Administrazio egintza: Egintzen ondorioak. Bete behar izatea. Administrazio egintzak jakinaraztea. Jakinarazpenaren praktika. Argitarapena. Jakinarazpenak eta argitarapenak identifikatzea.
  14. 14.- Administrazio prozedura: Hasiera ematea. Ordenatzea. Tramitatzea. Amaitzea.
  15. 15.- Administrazio errekurtsoak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Berrikusteko errekurtso berezia. Lan auzibidera jo aurretiko erreklamazioa.
  16. 16.- Osakidetzan euskararen erabilera Normalizatzeko Plana. helburua, aplikazio eremua. Euskararen erabilera.
  17. 17.- Aldi baterako ezintasuna. Baliaezintasuna: Kontzeptua eta motak. Baliaezintasun iraunkorra kontribuzioko modaliteatean: ezintasuneko mailak, onuradunak eta prestazioak. Baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak.
  18. 18.- Artxiboa. Dokumentu fondoak antolatzea. Artxibo aktiboak eta ez aktiboak. Artxibo orokorrak eta partzialak. Artxiboa administrazioaren, herritarren eta ikerkuntzaren esku.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Artikuluak: Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia. Artikuluak: 1etik 11ra.
  2. 2.- Artikuluak: Ekainaren 26ko 8/1997 Legekoak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioei buruzkoak. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia. Artikuluak: 20, 21, 22 eta 23.
  3. 3.- Artikuluak: 25, 26, 27 artikuluak eta ondorengo arauak: artikuluko lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. Ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28 artikulua, Euskadiko Antolamendu Sanitarioei buruzkoa. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  4. 4.- Artikuluak: II. kapituluko 1, 2, 3, 4. artikuluak - III. kapituluko 6, 7, 8 artikuluak - IV. kapituluko 9, 10, 11 eta 12 artikuluak – V. kapituluko 13, 14, 15 eta 16 artikuluak. Azaroaren 11ko 225/1997 Dekretua, Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituena, 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia. Artikuluak: 17, 18, 19 eta 20. .
  5. 5.- Urriaren 4ko 252/1988 Dekretua, Osasun-txartel Indibidualaren erabilera ezarriz, sendagileen adskripzioa arautuz eta pediatria-sorospena eskaintzeko urte muga ezarriz, Osakidetzako Zerbitzuei dagokienetan, urriaren 7ko EHAA, 188 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta 4, eta 1988ko azaroaren 14ko Aginduko 1 eta 2 artikuluak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Atentzio zerbitzuetako Pediatria sorospenen epea Mugatzen duen Adina Gehitzea, Indarrean Jarri dadineko Eguna Jarriz.
  6. 6.- Artikuluak: 1, 3, 4, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13, uztailaren 18ko 175/1989 Dekretukoak, Osakidetzako Gaixo eta Erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta Onartuz, abuztuaren 4ko EHAA, 149 zenbakia. Otsailaren 18ko 3/2005 Legearen, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoaren, 20 artikulua. 2005eko martxoaren 30eko EHAA, 59 zenbakia.
  7. 7.- Artikuluak: 1, 2, 3, 4, 7, 8, 8 eta 10, ondorengoko dekretukoak: uztailaren 23ko 195/1996 Dekretua, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, eta uztaileko 23ko 194/1996 Dekretuko 1, 2, 3 eta 4 artikuluak, Laguntza Espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoak, abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  8. 8.- Artikuluak: Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzen duena, 2005eko martxoaren 31ko EHAA, 60 zk. Artikuluak eta idazpuruak: 1, 2 artikuluak eta II, III eta IV idazpuruak.
  9. 9.- Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto Marco del Personal Estatutario de los Servicios de Salud, B.O.E. 2003ko abenduak 17ko 301 zenbakia. I., II. eta V. kapituluak; 41 eta 43 artikuluak.
  10. 10.- Artikuluak: 1, 2, 3, 4 eta 5. 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena. 2005eko irailaren 7ko EHAA, 170 zenbakia2005.
  11. 11.- Artikuluak: Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. Urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Artikuluak: 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 47, 48, 49 eta 50 9.
  12. 12.- Artikuluak: Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. Urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Artikuluak: 56, 57, 58, 59, 60 eta 61, B.O.E. nº 12 de 14 de enero de 1999.
  13. 13.- Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. Urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Kapituluak: I, II, III eta IV.
  14. 14.- Artikuluak: Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. Urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia. Artikuluak: 114, 115, 116, 117, 118, 119 eta 125 .
  15. 15.- Artikuluak: 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko. 2003ko martxoaren 31ko EHAA, 64 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta I. Kapitulua.
  16. 16.- Artikuluak: 128, 129, 130, 131, 131bis, 132 y 133, 136, 137, 138, 139, 150, 151 eta 152. Real Decreto Legislativo 1/1994 de 20 de junio por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de la Seguridad Social.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación