Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1102/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Dokumentazio Sanitarioko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Dokumentazio sanitarioko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.--

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira Dokumentazio sanitarioko teknikari espezialista kategoriako destinoak, osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Dokumentazio sanitarioko Goi Mailako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Osasun Dokumentazioko Goi Mailako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
LANPOSTU FUNTZIONALA: OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe GUZTIRA
DEBAGOIENA OSPITALEA 1 1
BASURTUKO OSPITALEA 1 1
GALDAKAOKO OSPITALEAO 1 1
TXAGORRITXUKO OSPITALEA 1 1
Total general 4 4

(*) Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO OSASUN DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A) Laneko esperientzia (gehienez, 48 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan Dokumentazio sanitarioko teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,40 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,14 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,28 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,40 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 12 puntu):

    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Deitutako postuei dagokien espezialitatean Goi Mailako Teknikarien ikasketetan zehar lortutako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (ez dira ikasgai balioztagarritzat hartu behar: Erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza). 0,6 ohorezko matrikula bakoitzeko eta 0,4 bikain bakoitzeko.

    2. 2.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDUAK PUNTUAK
      5 - 9 ordu: 0,25 puntu
      10 - 19 ordu: 0,50 puntu
      20 - 29 ordu: 1,00 puntu
      30 - 49 ordu: 1,50 puntu
      50 - 99 ordu: 2,00 puntu
      100 - 199 ordu: 2,50 puntu
      200 - 599 ordu: 3,00 puntu
      600 ordu edo gehiago: 4,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):

      -Lanbide Heziketako Institutuko irakaslea, Osasun Adarra, dagokion espezialitatean (gehienez, puntu 1) orduko 0,0125 puntu.

      -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 1 puntu). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. - Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
      2. - Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu.
      3. - Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
      4. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
      6. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu.
      7. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu.
      8. - Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu.
      9. - Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.

      C).- Euskararen ezagutza:

        PUNTUAK
      2HE 16 puntu
      1HE 8 puntu

    IV. ERANSKINA

    OSASUN TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO OSASUN DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

    1. A) DOKUMENTAZIO KLINIKOAREN DEFINIZIOA ETA TRATAMENDUA.
      1. 1.- Definizio legalak. Informazio klinikoa. Dokumentazio klinikoa. Lehen eta bigarren mailetako dokumentuak.
      2. 2.- Historia klinikoa: Definizioa. Egitura. Motak. Identifikazioa. Funtzioak.
      3. 3.- Diseinu dokumentala eta historia klinikoaren euskarri motak. Estiloa, koloreak erabiltzea, teknikak, material dokumentala (dimentsioak, gramajeak, kostuaren azterketa) Euskarri digitala. Historia kliniko elektronikoa.
      4. 4.- Araudi espezifikoa. Historia klinikoaren erabilera araudia.
      5. 5.- Dokumentazio klinikoaren ebaluazio metodoak.
    2. B) ARTXIBO KLINIKOEN ANTOLAKETA
      1. 6.- Artxibo klinikoen antolamendua eta kudeaketa. Artxibo motak. Historia klinikoen artxibo numerikoa. Artxibo klinikoen araudia. Historia klinikoen artxiboaren kudeaketako prozedurak.
      2. 7.- Artxibatzeko ekipoak eta materiala. Ezaugarriak; abantailak eta desabantailak.
      3. 8.- Dokumentazio aktiboa/pasiboa. Dokumentazio klinikoaren kontserbazioa eta garbiketa. Osasun arloko legeria. Nazioarteko irizpideak.
      4. 9.- Artxibo kliniko bateko espazio beharren estimazioa. Historia klinikoaren lodiera, historia klinikoen hazkundea, erradiografiak artxibatzea
      5. 10.- Artxibatzeko teknikak: eskaneatzea, mikrofilmaketa, artxibatzeko beste teknika batzuk. Eskaneatutako materiala berreskuratzea. 11.- Artxibo klinikoen kalitate programak. Protokoloak, adierazleak eta kalitateko estandarrak.
      6. 12.- Artxibo klinikoen segurtasuna. Indarrean dagoen araudia.
    3. C) DATU KLINIKOEN ETA EZ KLINIKOEN KODETZEA
      1. 13.- Informazioa berreskuratzeko sistemak. Profil dokumentala. Prozesu dokumentalaren faseak. Kodetze kontzeptua. Kodeatzeari laguntza emateko programa.
      2. 14.- Pazienteak sailkatzeko sistemak. Ospitaleko Case Mixa. 15.- Datuen gutxieneko oinarrizko multzoa (CMBD). Hori osatzen duten aldagaiak. Aldagaiak aukeratzeko irizpideak. Klinikoak ez diren aldagaien kodetzea.
      3. 16.- Osasun arloko datu baseak. Definizioa eta aplikazioak. Klinikan erabiltzen diren datu base nagusiak. Datu baseak erabiltzea. Datu baseen kalitate protokoloak.
      4. 17.- Giza anatomia eta fisiologia: Aparatu eta sistema nagusien oroitzapen anatomofisiologikoa.
      5. 18.- Patologia orokorraren nozioak: Kontzeptu nagusiak: etiologia, klinika (seinaleak, sintomak, sindromea), diagnostikoa, eboluzioa (akutua, kronikoa), aurrekariak, konplikazioak Terminologia medikoa aparatuen eta sistemen arabera. Patologia, sintoma eta zeinu nagusiak, aparatuen eta sistemen arabera.
      6. 19.- Diagnostikoen sailkapena. Diagnostikoaren kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekin duen lotura: ingresuaren arrazoia, sintomak eta seinaleak, aurrekariak. Diagnostiko motak: nagusia, bigarren mailakoa, anatomopatologikoa, operazio aurrekoa, operazio ondokoa, beste batzuk.
      7. 20.- Konplikazioak. Konplikazio kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekiko duen aldea: drogekiko aurkako erreakzioa, aurkako efektua.
      8. 21.- Kirurgikoak ez diren prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak. Erabilera klinikoa. Tratamendu medikoak.
      9. 22.- Prozedura obstetrikoak. Haurdunaldiaren, erditzearen eta puerperioaren kontzeptua eta garapena. Haurdunaldi garaian gerta daitezkeen egoerak: Arrisku altuko haurdunaldia. Erditzearen garapena. Konplikazioak.
      10. 23.- Kirurgikoak diren prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak. Terminologia kirurgikoa. Prozedura endoskopikoak biopsia hartualdiarekin. Laparoskopia eta laparotomia.
      11. 24.- Lesioen eta pozoitzearen kanpoko kausak.
      12. 25.- Gaixotasunak eta lesioak sailkatzeko sistemak.
      13. 26.- Prozedura kirurgikoak eta ez kirurgikoak sailkatzeko sistemak.
      14. 27.- CIE-9-MCrekin kodetzeko oinarrizko prozedura eta arau espezifikoak.
    4. D) DATU BASE SANITARIOEN BALIDAZIOA ETA ERABILERA
      1. 28.- Datu baseen kalitatea aztertzea. Metodologia, lagina aukeratzea, akatsak antzematea eta sailkatzea. Diagnostikoak eta prozedurak kodetzeko kalitate kontrola. Adierazleak prestatzea.
      2. 29.- Deskripzio estatistika: Parametro estatistikoak, ausazko laginketa, adierazpen grafikoa.
      3. 30.- Ospitaletako adierazle sanitarioak: batez besteko egonaldia, errotazio indizea, okupazio indizea, hilkortasun ehunekoa, berrospitaleratzeak...
      4. 31.- Informazioa berreskuratzea: Bilaketa profila
    5. E) APLIKAZIO INFORMATIKO NAGUSIAK
      1. 32.- Informatikara sarrera. Sistema eragileak.
      2. 33.- Sare lokalak: motak, osagai fisikoak.
      3. 34.- Testu tratamendurako programak: Diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa
      4. 35.- Kalkulu orriak: Diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa
      5. 36.- Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak: Grafiko motak, grafikoen diseinua eta aurkezpena, dokumentuetan sartzea.
      6. 37.- Pakete integratuak: Modularitatea.
      7. 38.- Utilitate informatikoen programak. Diskoen eta fitxategien gestioa. Memoriaren kudeaketa. Segurtasun eta babes sistemak.
    6. F) HARREMANAK LANAREN INGURUAN
      1. 39.- Komunikazioa eta informazioa ospitalean. Komunikazio motak. Informazio eta komunikazio sareak. Lan taldeak. Talde lanerako tresnak.
    7. G) LANEKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA
      1. 40.- Ekonomia eta antolaketa enpresaren baitan. Ekonomiaren oinarriak. Enpresaren organigrama. 41.- Kalitatea asistentzia sanitarioan. EFQM eredua. ISO egiaztagiria. Akreditazioa.
      2. 42.- Datuen isilpekotasuna. Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien segurtasun neurriak. Izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia.

    BIBLIOGRAFIA

    1. 1.- Giza anatomia eta fisiologia. Egileak: Antonia Alvarez Diaz, Eunate Arana Arri, Amale Caballero. Ed. Ibaizabal. 2000. urtea.
    2. 2.- Economía y Salud. Egilea: R. Cisbert y Cefont. Ed. Masson. 2002. 3.- Formación y orientación laboral. Egileak: Concepción Ricart, M. Dolores Salazar, Marcela Senent. Vicenta Fuster. Joan Gandia. Grupo Santillana (Santillana profesional). 1995 "Escola profesional la Florida" Sociedad cooperativa Valenciana. Grado Superior.
    3. 4.- ISAD (G). Norma internacional general de descripción archivística. Consejo internacional de archivos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Madril. 2000.
    4. 5.- Documentación clínica y Archivo. Tejero Alvarez, Mercedes. Editorial Díaz de Santos. 2003.
    5. 6.- Organización de archivos clínicos. Ciclo Formativo Documentación Sanitaria. Egilea: Sorribas Vivas, M. Ed Masson. 2005.
    6. 7.- Principios de Gestión Sanitaria. Francisco Errasti. Ediciones Díaz de Santos. Madril, 1997.
    7. 8.- Clasificación Internacional de Enfermedades. 9ª revisión. Modificación clínica (CIE-9-MC). Ministerio de Sanidad y Consumo. 5ª Edición. 2006ko urtarrila.
    8. 9.- El Manual del Usuario. Norma de Codificación. 4ª edición. Ministerio de Sanidad y Consumo. Centro de publicaciones.
    9. 10.- Diccionario de siglas médicas y otras abreviaturas, epónimos y términos médicos relacionados con la codificación de las altas hospitalarias. Ministerio de Sanidad y Consumo. Centro de publicaciones. Madril 2003.
    10. 11.- Diagnostiko Talde Erlazionatuak deskribatzeko gidaliburua (AP_GRD y 18.0). Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. 2003. urtea.
    11. 12.- Dokumentazio klinikoaren kontserbazioa eta garbiketa. Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea (COVSEDOC). Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Sailburuordetza. 2004ko ekaina
    12. 13.- Historia klinikoaren erabilera arautegia prestatzeko gida. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. 2001eko ekaina.
    13. 14.- Estándares Internacionales de acreditación de Hospitales. Joint Comission International Accreditation. Fundación Avedis Donabedian. 2001. urtea.
    14. 15.- EFQM Autoebaluaziorako gidaliburua kudeaketa unitateentzat. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. 2004ko otsaila.
    15. 16.- Prozesuak kudeatzeko gida eta ISO 9001:2000 erakunde sanitarioetan. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. 2004ko iraila.
    16. 17.- Real Decreto 994/1999, de 11 de junio, por el que se aprueba el Reglamento de medidas de seguridad de los ficheros automatizados que contengan datos de carácter personal.
    17. 18.- Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.
    18. 19.- 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
    19. 20.- 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen karta onartzen duena.
    20. 21.- 303/1992 Dekretua, EHAAkoa, Ospitaleetako Altaren xehetasunen oinarrizko gutxienezko bilduma arautzeko eta Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaletako Alten erregistroa sortzeko dena.
    21. 22.- 272/1986 Dekretua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarikoa, EAEko ospitale zentroetako historia klinikoaren erabilpena arautzen duena.
    22. 23.- 45/1998 Dekretua, martxoaren 17koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarikoa, Ospitaleetako Larrialdi Zerbitzuetako Jarduera Klinikoen Erregistroko edukia eta Ospitaleetako Historia Klinikoetakoa ezartzen dituena, eta bertako agirien balorazioa, kontserbazioa eta garbiketa arautzen dituena.
    23. 24.- 1993ko ekainaren 15eko Erabakia, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordearena, Euskadiko Ospitaletako Alten CMBD osatuko duten aldagaiei buruzkoa.
    24. 25.- 1994ko abenduaren 20ko agindua, Osasun sailburuarena, ospitaleko altaren CMBDren aldagaiak sartzeko egutegi berria ezartzen duena.
    25. 26.- 6/2003 Jarraibidea, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiarena, izaera pertsonala duten datuak babesteari dagokionez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko pertsonalaren egitekoak eta betebeharrak ezartzen dituena. Jarduteko prozedurak.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación