Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1103/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira erradiodiagnostikoko teknikari espezialista kategoriako destinoak, osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 5

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Diagnostikorako Irudian Goi Mailako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Diagnostikorako Irudian Goi Mailako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

  4. 4.- 1984KO EKAINAREN 14A BAINO LEHENAGOTIK TEKNIKARI ESPEZIALISTA GISA ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUEN ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Erizaintzako laguntzaile gisa jabetzan lanpostua duten eta 1984ko ekainaren 14 baino lehenagotik osasuneko teknikari gisa zerbitzuak eskaintzen dituzten langileek, eskaerak aurkezteko epeko azken egunean dagokion espezialitateko osasun teknikari espezialista titulua badute, hautaketa prozesu honetan parte hartu ahalko dute atal honetan agertzen den sarbide modalitatearen bidez, baldin eta baldintza orokorrak, hau da, oinarriek aipatzen dituztenak, betetzeaz gain, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan aktiboan edo zerbitzu berezietan badaude beren jatorriko kategorian.

    Modu honetan lehiatu nahi dutenek espresuki utzi behar dute jasota eskabidean. Akatsen bat dela eta, izangairen batek modalitate honetan zein txanda librean parte hartzea eskatzen badu, eta dokumentazioa aurkezteko fasean ondoren dagokion egiaztapenari kalterik egin gabe, haren eskaera automatikoki igaroko da modalitate honetara, baldin eta horretarako baldintza legalak betetzen baditu.

    Goi teknikarien kategorian, estatupeko pertsonal baldintzarako sarbidea duten osasun espezialitate ugaritan atal honetan araututako pertsonalak sarbideko modalitate honetan parte hartzen duen destinoa indartuko du eta hartara atxikita geratuko da behin betikoz dagokion espezialitateko osasuneko goi mailako teknikarien kategorian.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    01-06-05  
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 2   2
DEBAGOIENA OSPITALEA 4   4
BASURTUKO OSPITALEA 12 1 13
BIDASOAKO OSPITALEA 4   4
GURUTZETAKO OSPITALEA 19   19
DONOSTIAKO OSPITALEA 25   25
GALDAKAOKO OSPITALEA

7

  7
LEZAKO OSPITALEA 1   1
MENDAROKO OSPITALEA 5   5
SAN ELOY OSPITALEA 1   1
SANTIAGO OSPITALEA 3   3
TXAGORRITXU OSPITALEA 6   6
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 5   5
Kategoria destino kopurua 94 1 95

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 48 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan dagokion espezialitatetan Teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,40 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,14 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,28 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,40 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 12 puntu):

    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Deitutako postuei dagokien espezialitatean Goi Mailako Teknikarien ikasketetan zehar lortutako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (ez dira ikasgai balioztagarritzat hartu behar: Erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza). 0,6 ohorezko matrikula bakoitzeko eta 0,4 bikain bakoitzeko.

    2. 2.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Gai berari buruzkoak diren ikastaroen ziurtagiriak aurkezten direnean, iraupen luzeenekoa soilik konputatuko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:


      ORDUAK PUNTUAK
      5-9 ordu: 0,25 puntu
      10-19 ordu: 0,50 puntu
      20-29 ordu: 1,00 puntu
      30-49 ordu: 1,50 puntu
      50-99 ordu: 2,00 puntu
      100-199 ordu: 2,50 puntu
      200-599 ordu: 3,00 puntos
      600 ordu edo gehiago: 4,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2 puntu):

      -Lanbide Heziketako Institutuko irakaslea, Osasun Adarra, dagokion espezialitatean (gehienez, puntu 1) orduko 0,0125 puntu.

      -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 1 puntu). Ordu 1: 0,0125 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 3 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (gehienez, 3 puntu):

      1. - Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. - Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. - Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntubr />
      4. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. - Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,50 puntu
      9. - Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu

      C).- Euskararen ezagutza:

        PUNTUAK
      2HE 16 puntu
      1HE 8 puntu

    IV. ERANSKINA

    OSASUN TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ERRADIODIAGNOSTIKOKO GAI ZERRENDA

    1. 1.- Azterketa erradiologiko konbentzionalaren oinarriak. Erradiologia konbentzionaleko printzipioak. Erradiologia konbentzionaleko unitateak. Erradiologia konbentzionaleko ekipoak: Rx egitea. Rx hodia. Teknika bereziak: Topografia, xerorradiografia, erradioskopia, kontrastea erabilita, eta abar. Erradiologian erabiltzen diren kontrasteak.
    2. 2.- Teknika erradiologikoak. Goiko eta beheko gorputz adarren eta artikulazioen azterketa erradiologika: teknika erradiografiko arrunta. Burezur, aurpegi, lepo eta toraxaren azterketa erradiologikoak egiteko teknika arrunta eta bereziak. Sabelaldearen, digestio aparatuaren eta gernu aparatuaren azterketa erradiologikoak egiteko teknika arrunta eta bereziak. Behazun bidearen azterketa erradiologikoa: teknika erradiologiko bereziak. Histerosalpingografia. Mamografia. Erradioskopia eta erradiografia.
    3. 3.- Teknika erradiologiko interbentzionistak: angiografia, flebografia.
    4. 4.- Irudiak digitalizatzeko ekipoen bidez azterketa erradiologikoak egiteko oinarriak eta teknikak. (TAK) Tomografia Axial Konputarizatuaren oinarriak. (EM) Erresonantzia Magnetikoaren oinarriak. Irudiak informatikaren bidez prozesatzeko ekipoak dituzten erradiologiako unitateak. Tomografia Axial Konputarizaturako ekipoak. TAK eta EM egiteko erabiltzen diren kontrasteak. TAKen bidez azterketa erradiologikoak egiteko teknikak: kontrastea erabilita eta kontrasterik gabeko azterketak, definizio altuko azterketak, hezur dentsitometria, Angio-Tak... EMrem bidez azterketak egiteko teknika erradiologikoak: kontrastea erabilita eta kontrasterik gabeko azterketak, kontraindikazioak, spin-eco teknika, angio EM, teknika ultrazkarrak, espektroskopia. TAK eta EMren bidezko azterketa erradiologikoak. Toraxa, bihotza, sabelaldea, gibela, errai hutsak, gizonezkoen eta emakumezkoen aparatu genitala, lepoa, aurpegia, burezurra, harkaitza eta abar. Erradiodiagnostikorako teknika bereziak.
    5. 5.- Babes erradiologikoa. Erradiazioaren fisika. X izpi sorten eta tresnen ezaugarri fisikoak. Erradiazioen detekzioa eta neurria. Erradiobiologia. Babes erradiologiko operazionala unitate ugarietan. Zonen sailkapena: seinaleztapena eta arau orokorrak. Babeserako barrerak, gailuak eta jantziak. Norberaren babesa.
    6. 6.- Anatomia erradiologikoa. Ondorengoen anatomia erradiologikoa: goiko gorputz adarra, beheko gorputz adarra, toraxa, bizkarrezurra, burezur bertebralaren zonaldea. Ondorengoen anatomia erradiologikoa: barrunbe torazikoa, sabelaldeko barrunbea, pelbiseko barrunbea. Burmuina - hezurretako muina. Bularraren anatomia erradiologikoa.
    7. 7.- Irudia prozesatu eta tratatzea. Irudi erradiologikoa. Irudi fluoroskopikoa / erradioskopikoa. Tomografia konputarizatua. Erresonantzia magnetikoa. Pelikula erradiografikoa. Irudiaren prozesatze informatikoa erradiologian aplikatua.
    8. 8.- Sekretu profesionala.
    9. 9.- Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    BIBLIOGRAFIA

    1. 1.- MANUAL DE RADIOLOGÍA PARA TÉCNICOS. S.C. Bushong Ed. Mosby/Doyma.
    2. 2.- ATLAS DE POSICIONES RADIOGRÁFICAS Y PROCEDIMIENTOS RADIOLÓGICOS. Merrill Editorial: Masson (Salvat Medicina).
    3. 3.- MANUAL DE POSICIONES RADIOGRÁFICAS. George B Green Field Steven J. Cooper. Ed. Jims.
    4. 4.- MANUAL DE RADIODIAGNOSTICO. J.P. Monnier. Ed. Masson.
    5. 5.- TÉCNICAS DE RADIOLOGÍA DIAGNÓSTICA (Técnicas con contraste) Whitehouse Ed. Doyma.
    6. 6.- TOMODENSITOMETRIA ( TAC). D. Dayon. Ed. Masson.
    7. 7.- FUNDAMENTOS DE TAC DE BODY. Webb,Brant,Helms. Ed. Marban.
    8. 8.- POCKET ATLAS OF MEAD AND NECK MRI ANATOMY. Robert B. Lufkin, Willian N. Hanafee. Ed. Raven Prees.
    9. 9.- POCKET ATLAS OF MRI BODY ANATOMY. Thomas H. Berquist, Richard L. Ehman, Gerald R. May. Ed. Raven Press.
    10. 10.- OSAKIDETZA/EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO GAIXO ETA ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA OBLIGAZIOEN KARTA (175/1989 Dekretua).
    11. 11.- 41/2002 LEGEA, AZAROAREN 14KOA, PAZIENTEAREN AUTONOMIARI ETA INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIO KLINIKOAREN ARLOKO ESKUBIDE ETA BETEBEHARREI DAGOKIENA.
    12. 12.- PROMOCION DE LA SALUD Y APOYO PSICOLOGICO AL PACIENTE. Jose M. Fernández Chavero, Alejandro Florit Robles. Ed. Santillana Profesional.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación