Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak GIZARTE-LANGILEA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@ 1134/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira gizarte langileen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari ertainen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Teknikari ertainen lanbide taldeko gizarte langileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GIZARTE LANGILEEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA TEKNIKARI ERTAINEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira gizarte langileen kategoriako destinoak, teknikari ertainen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Gizarte Laneko Diplomatura titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Gizarte Laneko diplomatura titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II. ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GIZARTE LANGILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: GIZARTE LANGILEA

Zerbitzu erakundea Derrigorrezkotasun datarik gabea Derrigorrezkotasun data duena Guztira
    2005/06/01 2009/06/01  
BERMEOKO OSPITALEA   1   1
GALDAKAOKO OSPITALEA 1     1
Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta OKOM 1     1
ZALDIBARKO OSPITALEA     1 1
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1     1
BIZKAIKO OKOM 6     6
Guztira, oro har 9 1 1 11

* Zerrenda honetan agertzen diren destinoek ez dituzte biltzen Osakidetzako/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Batzordearen 2006ko uztailaren 20ko akordio bidez onartutako lanpostu berriak. Era berean, zerrenda horrek ez ditu biltzen 2005eko trasladoen lehiaketatik eratorritako faseko ebazpenaren ondoren hutsik geratzen diren destinoak ere. Oinarri orokorretako 1.1 oinarrian xedatutakoa betez, eskain daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin bat egingo da.

III. ERANSKINA

ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GIZARTE LANGILE KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan gizarte langile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,37 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a)- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,37 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Diplomatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      3. c).- Kategoriarekin lotutako goi mailako beste titulazio bat, 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 4 puntu)
      1. -Unibertsitateko fakultateko/eskolako katedraduna: 2,50 puntu.
      2. -Fakultateko/Unibertsitate eskolako irakasle numerarioa: 1,25 puntu.
      3. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, kategoriarekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, egindako 10 ordu bakoitzeko, 0,05 puntu; gehienez, 1,25 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu.
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    3HE 24 puntu
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

ERDI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO GIZARTE LANGILEEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Gizarte Lana: kontzeptuak, printzipioak, helburuak eta funtzioak.
  2. 2.- Gizarte Lanaren filosofia. Diziplinak eta ikuspegi teknikoak. Gizarte lanaren oinarri etikoak. Sekretu profesionala.
  3. 3.- Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoa: printzipioak eta irizpideak. Oinarrizko prestazioen hitzartutako plana.
  4. 4.- Gizarte Lanaren metodologia.
  5. 5.- Gizarte Lanean gehien erabiltzen diren eredu teorikoak. Eredu Sistemikoa eta Gizarte Lana.
  6. 6.- Ikerketa eta ikerkuntza. Ikerkuntzako teknikak: behaketa, laginketa, inkestak. Inkesta motak. Aldagaiak.
  7. 7.- Gizarte Laneko teknikak. Gizarte Lanaren oinarrizko dokumentazioa.
  8. 8.- Gizarte lana eta prebentzioa.
  9. 9.- Elkarrizketa Gizarte Lanean.
  10. 10.- Diagnostikoa, plangintza, gauzatzea eta ebaluazioa Gizarte Lanean.
  11. 11.- Banakako, talde mailako eta taldeko Gizarte Lana.
  12. 12.- Taldeko lanaren teknikak.
  13. 13.- Psikologia Sozialaren oinarriak. Taldearen oinarrizko prozesuak.
  14. 14.- Komunitateko gizarte lana. Komunitatearen antolaketa eta animazioa. Gizarte jarrerak. Prestakuntza, aldaketa eta neurria.
  15. 15.- Diziplinartekotasuna. Kontzeptua. Motak. Ezaugarriak. Gizarte lana diziplinarteko taldeetan.
  16. 16.- Zerbitzu Sozialen lana emergentzia sozialeko egoeretan.
  17. 17.- Esku hartze soziala drogazaleekin.
  18. 18.- Etxerik ez duten pertsonak. Faktore fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Esku hartze sozialeko programak.
  19. 19.- Esku hartze soziala adinduekin.
  20. 20.- Esku hartze soziala ezinduekin.
  21. 21.- Esku hartze soziala adingabeekin.
  22. 22.- Esku hartze soziala familiarekin.
  23. 23.- Esku hartze soziala emakumearekin.
  24. 24.- Esku hartze soziala gutxiengo etnikoekin.
  25. 25.- Esku hartze soziala migrazio mugimenduekin.
  26. 26.- Laguntzako prestazioak: baliaezintasuna, erretiroa eta ardurapeko seme-alaba bakoitzeko familiako prestazioa.
  27. 27.- Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legeak (LISMI) onartutako prestazioak.
  28. 28.- Gizarte zerbitzuen programen ebaluazioa.
  29. 29.- Gizarte Zerbitzuen kalitatea.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Metodología de la Intervención en Trabajo Social. Robertis, C. Ed. Ateneo, 1988. Buenos Aires.
  2. 2.- Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen I: Trabajo Social. ISBN: 8466504168. Ed. MAD, 2001.
  3. 3.- Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen II: Servicios Sociales. ISBN: 8466504176. Ed. MAD, 2001.
  4. 4.- Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen III: Administraci ón Local. ISBN: 8466505342. Ed. MAD, 2005.
  5. 5.- Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen IV: Campos de intervención en Trabajo Social. ISBN: 846650544X. Ed. MAD, 2005.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación