Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1131/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira tituludun ertainen kategorian (Administrazio eta Kudeaketako teknikari ertaineko lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari ertainen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Tekniko ertainen lanbide taldeko teknikari ertainen kategoriarako (Administrazio eta Kudeaketako teknikari ertaineko lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, TITULUDUN ERTAINEN KATEGORIAN (ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO TEKNIKARI ERTAINEN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA TEKNIKARI ERTAINEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira teknikari ertainen kategoriako (Administrazio eta Kudeaketako teknikari ertaina lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatutako kategoria teknikari ertainen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako edozein Unibertsitateko diplomatura titulua edo titulu baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein diplomatura edo titulazio baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ERDI-MAILAKO TITULUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01  
BARRUALDEKO ESKUALDEA 1   1
BASURTUKO OSPITALEA   1 1
ERAKUNDE ZENTRALA 2   2
SANTA MARINA OSPITALEA 1   1
Kategoria destino kopurua 4 1 5

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ERDI MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAKO (ADMINISTRAZIOKO ETA GESTIOKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan tituludun ertain gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,37 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,37 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Diplomatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      3. c).- Kategoriarekin lotutako beste titulazio bat, 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 4 puntu)
      1. - Unibertsitateko fakultateko/eskolako katedraduna: 2,50 puntu.
      2. - Fakultateko/Unibertsitate eskolako irakasle numerarioa: 1,25 puntu.
      3. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, kategoriarekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, egindako 10 ordu bakoitzeko, 0,05 puntu; gehienez, 1,25 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    3HE 24 puntu
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

ERDI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- 1978ko Espainiako Konstituzioa. Aurretiko titulua. Irizpide orokorrak eta Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
  2. 2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua: Aurretiko titulua. Izendapena eta Konstituzioa. Lurraldea. Kontzeptua. Lurraldea. Beste lurralde batzuen integrazio posiblea. Erakunde komunen egoitza. Euskal herritarren eskubideak. Euskara.
  3. 3.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: Esklusiboak, legedia garatzekoak eta gauzatzekoak, gauzatzekoak. Estatuaren erreforma. Bereziki kontuan hartu behar dira ondoko arau hauetan ezarritako osasun arloko eskumenak: Autonomia Estatutuan eta lurralde historikoei buruzko Legean.
  4. 4.- Eusko Jaurlaritza: Osaera, eskumenak eta funtzionamendua. Lehendakaria: Estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Kargua uztea eta ordezkatzea. Osasun Saila: Egitura organikoa eta funtzionala.
  5. 5.- Administrazio zuzenbidearen iturriak. Legea. Kontzeptua eta motak. Lege indarreko arauak: Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.
  6. 6.- Araudia: Kontzeptua. Izaera. Motak. Araudiak emateko ahalmenaren titularitatea eta mugak. Araudien baliotasuna eta haien aurka egitea.
  7. 7.- Administrazioaren antolamendua. Administrazio organoak. Kide anitzeko organoak. Antolamendu printzipioak: Hierarkia eta konpetentzia. Eskumenak eskuordetzan ematea, goragokoak eskumenak bereganatzea eta ordezkotza. Kudeatzeko gomendioa. Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.
  8. 8.- Administrazio egintza. Kontzeptua eta motak. Administrazio egintzen elementuak. Administrazio egintzen legezkotasuna aurretik suposatzea. Administrazio egintzaren eraginkortasuna. Administrazioko egintzak erabat baliogabetzea, deuseztagarritasuna eta baliozkotzea.
  9. 9.- Administrazio prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio erregistroak.
  10. 10.- Administrazio prozeduraren faseak: Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
  11. 11.- Egitzak administrazio bidetik berrikustea. Administrazioaren kabuz berrikustea. Administrazio errekurtsoak. Auzitara jo aurretiko erreklamazioak.
  12. 12.- Herri Administrazioen eta administraziotako agintari eta langileen ondarezko erantzukizuna.
  13. 13.- Administrazioaren Zehatze ahala. Zehatze ahalaren printzipioak. Osasun Zerbitzuetako estatutupeko pertsonalarentzako diziplina erregimena.
  14. 14.- Osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Marko Estatutua: Arau orokorrak. Langileen plangintza eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak.
  15. 15.- Estatutupeko langileen sailkapena. Estatutupeko pertsonal finkoa eta aldi baterakoa. Langile estatutario finko izaera lortzea eta galtzea. Plazak hornitzea, aukeraketa eta barne sustapena. Langileen mugigarritasuna.
  16. 16.- Gizarte Segurantza. Erregimen Orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babesa. Gorabeherak eta prestazioak.
  17. 17.- Osakidetza Ente Publikoko Postu Funtzionalen Dekretua: helburua, eremua, definizioa, identifikazioa, profil profesionala, hornikuntza mota eta plantillak ezartzea eta aldatzea.
  18. 18.- Euskal Ogasuna Antolatzeko printzipioei buruzko Legea.
  19. 19.- Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko Legea. Printzipio orokorrak. Zuzenbide pribatuko enteen arauketa.
  20. 20.- Kontabilitateko Plan orokorra: Baloratzeko irizpide eta arauak. Kontularitzako printzipioak. Kontularitzako Plan orokorra asistentzia sanitarioko enpresei egokitzea. Egindako aldaketak eta haien justifikazioa.
  21. 21.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Sistemaren arautze finantzarioa: Programa-kontratua.
  22. 22.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legea. Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolakuntza. Gestio araubidea. Baliabide materialak. Giza baliabideen araubidea.
  23. 23.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak. Izaera juridikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Araubide juridikoaren gaineko arauak. Zuzendaritza antolakuntza. Erakunde Zentrala. Zerbitzu erakundeak. Gestio araubidea.
  24. 24.- Lehen Mailako Atentzioko eta Atentzio Espezializatuko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Eskualde sanitarioetako gerentzia. Ospitaleetako gerentzia. Zuzendaritzako taldea. Ospitaleen eta lehen mailako atentzioko eskualdeen zuzendaritza kontseilua. Ospitaleen eta osasun eskualdeetako kontseilu teknikoa. Lehen mailako unitateak eta unitate burutzak.
  25. 25.- Osakidetzan euskararen erabilera Normalizatzeko Plana.
  26. 26.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa: Xedapen orokorrak. Eskubide sozialak. Lanaldia eta oporraldiak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Sindikatuen eskubideak, segurtasuna eta osasuna. Guardia medikoak. Ordainketak.
  27. 27.- Guztizko kalitatea: Kudeaketaren printzipioak eta ereduak. European Foundation for Quality Management-en goreneko kalitatearen gaineko ereduaren ezaugarriak.
  28. 28.- Kalitatea kudeatzeko sistemak. ISO egiaztagiria. Prozesuen araberako kudeaketa.
  29. 29.- Barruko eta kanpoko bezeroaren gogobetetzea. Neurtzeko eta aztertzeko metodoak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. 1978ko abenduaren 29ko BOE, 311-1 zenbakia.
  2. 2.- Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa. 1979ko abenduaren 22ko BOE, 306 zenbakia.
  3. 3.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, autonomi elkarte osorako erakundeen eta bertako kondaira lurraldeetako foru jardutze erakundeen arteko harremanei buruzko legea. 1983ko abenduaren 10eko EHAA, 182 zenbakia.
  4. 4.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritzaren Legeari buruzkoa, 1981eko uztailaren 27koa.
  5. 5.- Ley 30/1992, de 26 de noviembre, por la que se aprueba el Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. 1999ko urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia.
  6. 6.- Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto Marco del Personal Estatutario de los Servicios de Salud, B.O.E. 2003ko abenduak 17ko 301 zenbakia.
  7. 7.- Real Decreto Legislativo 1/1994, de 20 de junio, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de la Seguridad Social. 1994ko ekainaren 29ko B.O.E. 154 zenbakia.
  8. 8.- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA, 11 zenbakia.
  9. 9.- Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duena. 1995eko martxoaren 3ko EHAA, 44 zenbakia.
  10. 10.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  11. 11.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak. Azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena, 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia.
  12. 12.- 195/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  13. 13.- 194/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Laguntza Espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  14. 14.- 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzekoa. 2003ko martxoaren 31ko EHAA, 64 zenbakia.
  15. 15.- 186/2005 DEKRETUA, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena 2005eko irailaren 7ko EHAA, 170 zenbakia.
  16. 16.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langilegoaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa. Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langilegoaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena. 2005eko martxoaren 31ko EHAA, 60 zenbakia.
  17. 17.- Plan General de Contabilidad del Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas.
  18. 18.- "Calidad total". Euskalit / Kalitaterako Euskal Iraskundeak argitaratua. Zamudio 2001. 199 or.
  19. 19.- Prozesuak Gestionatzeko Gida. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. Gasteiz 2000. ISBN: 84-89342-10-5. 86 or.
  20. 20.- J.J. Mira, J. Aranaz, M.A. Blanco et al. "Calidad relacional y satisfacción del usuario". "Calidad en la atención sanitaria. Conceptos teóricos y aplicaciones prácticas" lanean. Paz Rodríguez Pérez eta Juan García Caballero editoreak. Sociedad Española de Medicina Preventiva. Madril 2001. ISBN: 84-87385-62-1. or. 149-194.
  21. 21.- Zerbitu Erakundeetako pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko eta hobetzeko eskuliburua. Gasteiz 2001. ISBN: 84-89342-17-2. 79 or.
  22. 22.- UNE-EN ISO 9000. Sistemas de gestión de la calidad. Fundamentos y vocabulario. (ISO 9000:2000). AENOR 2000. 37 or.
  23. 23.- UNE-EN ISO 9001. Sistemas de gestión de la calidad. Requisitos. (ISO 9001:2000). AENOR 2000. 39 or.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación