Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1132/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira tituludun ertainen kategorian (euskararen normalizazioko teknikari ertaineko lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari ertainen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Tituludun ertainen kategorian (euskararen normalizazioko teknikari ertaineko lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria teknikari ertainen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, TITULUDUN ERTAINEN KATEGORIAN (EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO TEKNIKARI ERTAINA LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA TEKNIKARI ERTAINEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira tituludun ertainen kategoriako (euskararen normalizazioko teknikari ertaineko lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatutako kategoria teknikari ertainen lanbide taldekoa da eta destinoak jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte. Eta destinoa lortuz gero, baldintza hauek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte destinoaz jabetu arte:

    1. a) Unibertsitate diplomatua titulua edo dagokion titulazio baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) oinarri orokorretan aurrez ikusitako epe eta moduan 4. hizkuntz eskakizuna lortzea edo lortzeko moduan izatea.
    3. c) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain izangaiek ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
      1. - Unibertsitate diplomatua titulua edo dagokion titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ERDI-MAILAKO TITULUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Guztira
BARRUALDEKO OSPITALEA 1
BASURTUKO OSPITALEA 1
ERAKUNDE ZENTRALA 1
SANTA MARINA OSPITALEA 2
Kategoria destino kopurua 5

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ERDI MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAKO (EUSKARAREN NORMALIZAZIORAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 45 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Euskararen Normalizazioko teknikari ertain gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, 0,50 puntu.
    2. 2.- Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Diplomatura ikasketetan edo titulazio baliokidean ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Hizkuntz normalizazioari buruzko unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      3. c).- Lotura duen beste titulazio ertainen bat, 2 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko ikastaroetara joateagatik.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 2 puntu
      600 ordu edo gehiago: 3 puntu

      Gehienez, 6 puntu.

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 2 puntu)
      1. -Programatutako prestakuntza ikastaroetan egindako irakaskuntza jarduerengatik, euskararen erabileraren normalizazioarekin zerikusia badute eta Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek emandakoak eta ziurtatutakoak badira.
        ORDU PUNTU
        9 ordu baino gutxiago: 0,10 puntu
        10-15 ordu: 0,30 puntu
        16 ordu baino gehiago: 0,50 puntu
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Euskararen erabileraren normalizazioarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,30 puntu.
      2. -Ahozko komunikazio bakoitzeko: 0,20 puntu.
      3. -argitaratutako liburu bakoitzeko: 0,60 puntu.
      4. -argitaratutako artikulu bakoitzeko: 0,30 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.

IV. ERANSKINA

ERDI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: Atariko titulua; I titulua; II titulua; III titulua; IV titulua; V titulua.
  2. 2.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: VI eta VII tituluak.
  3. 3.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea: I eta II tituluak.
  4. 4.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea: III titulua eta hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.
  5. 5.- 255//1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: I. eranskina: Definizioa; helburuak; nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna; erregimen juridikoari buruzko arauak.
  6. 6.- 255//1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: I. eranskina: Zuzendaritza organizazioa; organizazio zentrala; zerbitzuen organizazioak.
  7. 7.- 186//2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
  8. 8.- 55/2003 Legea, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa: II. Kapitulua: Estatutupeko langileen sailkapena. III. Kapitulua: Langileen plangintza eta antolamendua. IV. Kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak.
  9. 9.- 55/2003 Legea, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa: VI. Kapitulua: Plazak hornitzea, aukeraketa eta barne sustapena. VII. Kapitulua: Langileen mugigarritasuna. VIII. Kapitulua: Karrera profesionala. IX. Kapitulua: Estatutupeko pertsonalaren egoerak.
  10. 10.- 10/1982 Legea, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
  11. 11.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea: V titulua.
  12. 12.- 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena: I, II, III, IV, V, VI eta VII kapituluak.
  13. 13.- 67/2003 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzekoa.
  14. 14.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Plana. Osakidetzako unitateetan euskararen erabilera normalizatzeko programak.
  15. 15.- Kontratu-programa: Definizioa; ezaugarriak; abantailak eta desabantailak; kontratu-programako zatiak; kontratu-programa eta Euskal Osasun Administrazioa: erabakitzeko organoak eta kudeaketaren arduradun diren organoak; kontratu-programa eta euskararen erabilera Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan.
  16. 16.- Historia klinikoa eta baimen informatua.
  17. 17. Hizkuntza trebakuntza eta hizkuntza eskakizunen akreditazioa Osakidetzan. Trebakuntzako lehentasunak. Euskararen erabilerarako trebakuntza Osakidetzako lanpostuan. Hizkuntza eskakizunen edukia:
  18. 18.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Bariazio soziolinguistikoa: hizkuntza aldaera hizkuntzaren maila ugarietan; bariazio soziolinguistikoa; bariante sozialak; estratifikazio soziolinguistikoa: fonetika, gramatika edo lexiko mailakoa.
  19. 19.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Hizkuntza aldaerak: aldaeraren kontzeptua; aldaerak: diatopikoak, diastratikoak eta diafasikoak; hizkuntza jarrerak; aldaeraren kontzeptuaren kritika. Hizkuntza komunitatea.
  20. 20.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Rolak eta elkarreragina; egoera soziala; komunitate motak eta rolak.
  21. 21.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza jarrerak: jarrera, nortasuna eta kontzientzia; jarreren osagaiak eta horien interpretazioa; jarreren neurketa; prestigioa.
  22. 22.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Antolaketa soziokulturala. Lengoaia eta kultura.
  23. 23.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Elebitasuna: definizioa; motak; ondorioak.
  24. 24.-. Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Diglosia: kontzeptua; lengoaiak eta euskalkiak egoera diglosikoan; elebitasuna eta diglosia; poliglosia. Lengoaia eta horren funtzioak.
  25. 25.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Lengoaiaren aukeraketa; hizkuntzen iraunkortasuna eta ordezkapena.
  26. 26.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza plangintza: plangintza funtzionala; plangintza formala; hizkuntza plangintza eta aldaketa soziala.
  27. 27.- Hizkuntza aldaketa eta aldaketa soziala.
  28. 28.- Joshua Fishman: Desplazamendu prozesuan dauden hizkuntzak berreskuratzea (RSL).
  29. 29.- Euskararen jarraipena III. Ezagutzaren eta euskararen erabileraren bilakaeraren joera nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan.
  30. 30.- Munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoa.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1. ETA 2. GAIAK.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
  2. 3. ETA 4. GAIAK.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea.
  3. 5. ETA 6. GAIAK.- 255//1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.
  4. 7. GAIA.- 186//2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
  5. 8 ETA 9 GAIAK.- 55/2003 Legea, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa.
  6. 10. GAIA.- 10/1982 Legea, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
  7. 11. GAIA.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea.
  8. 12. GAIA.- 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.
  9. 13, GAIA.- 67/2003 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzekoa.
  10. 14. GAIA.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Plana (Osakidetzako web orria).
    1. - Osakidetzako unitateetan euskararen erabilera normalizatzeko programak (Osakidetzaren web orria).
  11. 15. GAIA.- Kontratu-programa.
    1. - Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea.
    2. - Osakidetzaren estatutu sozialak.
    3. - 65/1999 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
    4. - “Kontratu-programa" (Osakidetzaren web orria).
  12. 16. GAIA.- Historia klinikoa eta baimen informatua.
    1. - 41/2002 Legea, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
  13. 17. GAIA.- Hizkuntza trebakuntza eta hizkuntza eskakizunen akreditazioa Osakidetzan:
    1. - 1/2006 instrukzioa, Osakidetzan euskararen erabilera prestatzeari buruzkoa (Osakidetzaren web orria).
    2. - 194/2006 Ebazpena, Osakidetzako langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei deitzen diena euskara ikastaroetara.
    3. - 4/2006 instrukzioa, Osakidetzako lan ordutegiaren baitako eta ordutegi horretatik kanpoko euskarako ikastaroei buruzkoa (Osakidetzaren web orria).
    4. - 5/2006 instrukzioa, 2006-2007 ikasturteko udako ikastaroei buruzkoa (Osakidetzaren web orria).
    5. - 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.
    6. - Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeetako Euskara Planak (Osakidetzaren web orria).
  14. 18. GAIA.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Bariazio soziolinguistikoa:
    1. - - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, Principios de sociolingüística y sociología del lenguaje, Ariel Lingüística, Bartzelona, 1998.
  15. 19. GAIA.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Hizkuntza aldaerak:
    1. - COSERIU, E.; Lecciones de Lingüística General, Gredos, Madril 1981.
    2. - FISHMAN, Joshua, Sociología del lenguaje, Cátedra, Madril: 1988.
    3. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, Principios de sociolingüística y sociología del lenguaje, Ariel Lingüística, Bartzelona, 1998.
    4. - ROTAETXE, Karmele, Sociolingüística, Síntesis, Madril, 1990.
  16. 20. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Rolak eta elkarreragina; egoera soziala; komunitate motak eta rolak.
    1. - ROTAETXE, Karmele, (op.cit.)
  17. 21. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza jarrerak: jarrera, nortasuna eta kontzientzia; jarreren osagaiak eta horien interpretazioa; jarreren neurketa; prestigioa.
    1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.)
  18. 22. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Antolaketa soziokulturala. Lengoaia eta kultura.
    1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.)
  19. 23 ETA 24 GAIAK.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Elebitasuna; diglosia:
    1. - SIGUAN, Miquel, Bilingüismo y lenguas en contacto, Alianza Ensayo, Madril, 2001 (2 eta 10 kapituluak).
    2. - FISHMAN, Joshua, (op.cit.) MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.), ROTAETXE, Karmele, (op.cit.)
  20. 25. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntzaren aukeraketa:
    1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.), ROTAETXE, Karmele, (op.cit.); SIGUAN, Miquel (op.cit.).
  21. 26. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza plangintza:
    1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.), ROTAETXE, Karmele, (op.cit.)
  22. 27. GAIA.- Hizkuntza aldaketa eta aldaketa soziala:
    1. - COOPER, Robert, L., La planificación lingüística y el cambio social, Cambridge University, 1997, (8 eta 9 kapituluak)
  23. 28. GAIA.- Desplazamendu prozesuan dauden hizkuntzak berreskuratzea (RSL):
    1. - ZALBIDE, Mikel, “Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE”, (erabili.com, 2004-06-08).
  24. 29. GAIA.- Euskararen jarraipena III:
    1. - EUSKO JAURLARITZA. Euskararen jarraipena III. Vitoria-Gasteiz, 2001.
  25. 30. GAIA.- Munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoa:
    1. - UNESCO-EUSKO JAURLARITZA, Munduko hizkuntzei buruzko txostenaren laburpena / World languages Review Symthesis, Bilbo, 2004.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación