Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak EMAGINA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1090/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira emaginen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osasun diplomadunen lanbide taldeko emaginen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, EMAGINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSASUN DIPLOMADUNEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira emagin kategoriako destinoak, osasun diplomadunen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 3
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Obstetriziako eta ginekologiako erizain (Emagina) titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Obstetriziako eta ginekologiako erizain (Emagina) titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean:

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: EMAGINA
LANPOSTU FUNTZIONALA: EMAGINA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    2005-06-01 2008-06-01  
ARABAKO ESKUALDEA 1     1
BARRUALDEKO ESKUALDEA 2     2
BASURTUKO OSPITALEA 10     10
DEBA GARAIKO OSPITALEA 1     1
DONOSTIAKO OSPITALEA 5   2 7
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA 1     1
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA 2     2
GURUTZETAKO OSPITALEA 11 1 2 14
MENDAROKO OSPITALEA 1 2   3
TXAGORRITXU OSPITALEA 3     3
URIBEKO ESKUALDEA 2     2
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 1     1
Kategoria destino kopurua 40 3 4 47

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
URIBEKO ESKUALDEA 1 1
Kategoria destino kopurua 1 1

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO EMAGINA KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 40 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan emagin gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuetako gainbegirale, erizaintzako adjuntu eta erizaintzako zuzendariorde lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0.04 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0.05 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0.06 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0.09 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

        Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

        Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 7 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

        Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

        ((bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9))/ikasgai kopurua, guztira

        Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, autopsia mediko-legalaren nozioak edo erizaintzako osasun laguntzaile tekniko/diplomadun ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

      2. b).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu)
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      5. e).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2.- Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu).

      Ofizialki aitortutako beste espezialitateren bateko erizain espezialista tituluren bat izateagatik: 3 puntu.

      Atal honetan, ez da balioztatuko lortu nahi den kategoriako plaza eskuratzeko beharreko titulazioa.

    3. 3.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 9 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    4. 4.-Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 4 puntu):
      1. -Erizaintzako Unibertsitate Eskolan irakasle, denbora partzialeko dedikazioarekin. (gehienez, 4 puntu) ordu 1: 0,025 puntu.
      2. -Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendirekin (gehienez, 4 puntu): 0,40 puntu urte bakoitzeko.
      3. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 4 puntu)................................. ordu 1: 0,025 puntu.
    5. 5.-Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 5 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta:

      1. -Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. -Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. -Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. -Tesina bakoitzeko: puntu 1.
      9. -Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,25 puntu
      10. -Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    6. 6.- Informatikako ezagutzak: Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskararen ezagutza.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

OSASUN DIPLOMADUNEN LANBIDE TALDEKO EMAGINEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Emagina, osasun hezitzaile: Programa bateko faseen garapena. Lehentasunen aukeraketa. Helburuak prestatzea.
  2. 2.- Familia Plangintza: Kontzeptua. Esterilitatea/Ernalezintasuna. Kontrazepzioa. Jaio aurreko/ondorengo diagnostikoa. Haurdunaldia Borondatez Etetea.
  3. 3.- Enbriologia: Haurdunaldiaren hastapena. Fekundazioa / Anidazioa / Plazentazioa. Umeki anexoak (Alderdi orokorrak). Plazenta. Likido amniotikoa.
  4. 4.- Umekia haztea eta garatzea.
  5. 5.- Haurdunaldiaren garapena: Haurdunaldiaren diagnostikoa. Organismoaren aldaketak (Anatomikoak/Fisiologikoak). Jaio aurreko zainketak (higienea, nutrizioa, jarduera, besteak...)
  6. 6.-Umekiaren ongizatearen balorazioa: Proba diagnostikoak.
  7. 7.-Erditzea: Definizioa/Mekanismoak/Aldiak. Erditzen laguntzea (Maniobrak, Teknikak, Botikak, Analgesia). Amaren/fetuaren ongizatea baloratzea. Erditze motak.
  8. 8.-Puerperio normala: Kontzeptua eta iraupena. Aldaketa fisikoak. Egokitze psikologikoa. Asistentzia eta zainketak (Amaren heziketa).
  9. 9.-Jaioberria: Asistentzia. Berehalako eta eguneroko zainketak.
  10. 10.- Haurdunaldiaren konplikazioak: Haurdunaldi arriskugarrian emaginaren asistentziaren eta zainketen balorazioa. Patologia usuena. 1. hiruhilekoa. 2. eta 3. hiruhilabetekoa.
  11. 11.- Konplikazioak erditzean. Hauekin zerikusia dutenak: Erditze kanala. Erditze motorra (Dinamikoa). Erditzearen helburua. Haurrondokoa botatzean konplikazioak. Balorazioa, asistentzia eta zainketak.
  12. 12.- Puerperioko konplikazioak: Hemorragiak. Infekzioak. Trastorno baskularrak. Konplikazioak edoskitzean.
  13. 13.- Jaioberri patologikoa: Garaiz aurreko erditzea, geroko erditzea, pisu txikia. Kontzeptua. Balorazioa. Amari eta jaioberriari etxean ematen zaizkion asistentzia eta zainketak.
  14. 14.- Legeria eta Etika: Lana eta amatasuna. Laneko eskubideak. Erditzea eta jaiotzea (Osasun kartilak. Agiri bereziak). Haurdunaldia Borondatez Etetea.
  15. 15.- Laneko Higienea: Istripuen prebentzioa. Arreta estandarrak. Airetiko transmisioan, tanten bidezkoan eta ukitzeagatikoan oinarritutako prekauzioak.
  16. 16.- Erizaintzako kode deontologikoa.
  17. 17.- Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.l usuario.
  18. 18.- Espezialitateak berez dituen prozedurak. Teoria eta praktika.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Manual de Asistencia al Embarazo Normal. Fabre Gonzalez E, eds. Ebrolibro, S.L. Zaragoza, 1993.
  2. 2.- Manual de Asistencia al Parto y Puerperio Normal. Fabre Gonzalez E, eds. Ebrolibro, S.L. Zaragoza, 1995.
  3. 3.- Manual de Asistencia a la Patología Obstétrica. Fabre Gonzalez E, eds. Ebrolibro, S.L. Zaragoza, 1997.
  4. 4.- Manual de Asistencia al Parto y Puerperio Patológico. Fabre Gonzalez E, eds. Ebrolibro, S.L. Zaragoza, 1999.
  5. 5.- Enfermería Materno Infantil. Dickanson Silverman Kaplan, eds. Harcourt Brace, Madril, 1998.
  6. 6.- Enfermería Materno Infantil. Hattson Smith. Interamericana 2000.
  7. 7.- Enfermería Materno Infantil. Un concepto Integral Familiar. eds. Sbolds. M.L. London, P.A. Ladewig. Interamericana, 2000.
  8. 8.- Obstetricia. Gonzalo Merlo, ed. Luzan SA., Madril 1999.
  9. 9.- Ginecología. Gonzalo Merlo, ed. Luzan SA., Madril 1999.
  10. 10.- Código Deontológico de la Enfermería.
  11. 11.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Gaixo eta Erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta (175/1989 Dekretua).
  12. 12.- 41/2002 LEGEA, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
  13. 13.- Infekzio Nosokomiala Kontrolatzeko Arauen Eskuliburua. 1. eranskina. INOZ Osakidetza Batzordea. 1997.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación