Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ERIZAINA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1086/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizainen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osasun diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ERIZAINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSASUN DIPLOMADUNEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAN IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira erizainen kategoriako destinoak, osasun diplomadunen lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. ERANSKINAN bilduak.
      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 49
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLTko titulazioaren edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomaturaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ERIZAINA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERIZAINA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
    2005-06-01 2006-07-20 2008-06-01 2009-06-01 2010-06-01 2011-06-01  
ARABAKO ESKUALDEA 8 2   1       11
BARRUALDEKO ESKUALDEA 8 12   5   1   26
BASURTUKO OSPITALEA 76 3           79
BIDASOAKO OSPITALEA 10 1   3       14
BILBOKO ESKUALDEA 19 6           25
DEBAGOIENEKO OSPITALEA 12             12
DONOSTIAKO OSPITALEA 92 20   8 1     121
EMERGENTIAK     2         2
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 14 7   1       22
GALDAKAOKO OSPITALEA 27 2   8       37
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKULADEA 5 15   7       27
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA 16 8   3   1   28
GORLIZKO ESKUALDEA 1 3           4
GURUTZETAKO OSPITALEA 104 19   24   1 2 150
HEMODERIBATUEN EUSKAL ZENTROA 1     1       2
LEZAKO OSPITALEA 2             2
MENDAROKO OSPITALEA 9 7           16
SAN ELOY OSPITALEA 3             3
SANTA MARINA OSPITALEA 8 2   3       13
SANTIAGO OSPITALEA 20             20
TXAGORRITXU OSPITALEA 40             40
URIBEKO ESKUALDEA 6 5 3 2       16
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 14 1   1       16
Kategoria destino kopurua 495 113 5 67 1 3 2 686

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01 2008-06-01  
ARABAKO ESKUALDEA 1     1
BARRUALDEKO OSPITALEA   4 2 6
DONOSTIAKO OSPITALEA 1     1
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 2     2
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKULADEA 1     1
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA   4 1 5
SANTA MARINA OSPITALEA 2     2
URIBEKO ESKUALDEA   1   1
Kategoria destino kopurua 7 9 3 19

(*) Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ERIZAIN KATEGORIAKO BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 40 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan erizain gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da gainbegirale, erizaintzako adjuntu eta erizaintzako zuzendariorde lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Lehen Mailako Atentzioko Landa Aldeko Osasun barrutietan errefortzu izendapenaz aritutako pertsonalaren zerbitzuak baloratzeko, zerbitzu hilabete osoa onartuko zaie ondoko arauen arabera:
      1. a).- Hilabete, edo proportzioan dagokion zatia, lan egindako ehun eta berrogeita bost orduko edo zatiko.
      2. b).- Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, hilabete bakarrik baloratuko da, eta soberako orduak ezin izango dira emandako zerbitzuen konputurako aplikatu a) arauak dioenenaren arabera
    3. 3.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu)
    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 7 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

        Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

        ((bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9))/ikasgai kopurua, guztira

        Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, autopsia mediko-legalaren nozioak edo erizaintzako osasun laguntzaile tekniko/diplomadun ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

      2. b).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      5. e).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2.- Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu).

      Ofizialki aitortutako beste espezialitateren bateko erizain espezialista titulua izateagatik: 3 puntu.

      Atal honetan, ez da balioztatuko lortu nahi den kategoriako plaza eskuratzeko beharreko titulazioa.

    3. 3.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 9 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 2,00 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,50 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    4. 4.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 4 puntu):
      1. -Erizaintzako Unibertsitate Eskolan irakasle, denbora partzialeko dedikazioarekin. (gehienez, 4 puntu) ordu 1: 0,025 puntu.
      2. -Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendirekin (gehienez, 4 puntu): 0,40 puntu urte bakoitzeko
      3. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 4 puntu)................................. ordu 1: 0,025 puntu.
    5. 5.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 5 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta:

      1. - Txosten bakoitzeko: 0,25 puntu
      2. - Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. - Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. - Tesina bakoitzeko: puntu 1.
      9. - Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,25 puntu
      10. - Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    6. 6.- Informatikako ezagutzak: Gehienez, 2 puntu
  3. C).- Euskararen ezagutza.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

OSASUN DIPLOMADUNEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Erizaintzako ereduak eta teoriak. Kontzeptuak
  2. 2.- Erizaintzako Laguntzako Prozesua. Faseak.
  3. 3.- Erizaintzako atentzioa Virginia Henderson-en ereduko premietan.
  4. 4.- Fisiopatologia, zantzuak eta sintomak baloratzea, arazoak detektatzea eta erizaintzako zainketak, prozedurak eta teknikak prozesuetan:
    1. 4.1.- Arnasarenak: Pneumonia. Asma. LCFA/EPOC. TBC. Edema akutua.
    2. 4.2.- Bihotz-hodietakoak: Iskemiak. Gutxitasunak eta estenosi balbularrak. Bihotzeko gutxiegitasuna. Arritmiak. Arteri eta bena alterazioak. Hipertentsioa.
    3. 4.3.- Digestiboak: Ulkusa. Hemorragia digestiboak. Pankreatitisa. Zirrosia. Hepatitisa. Gastroenteritisa. Heste buxadura. Hesteak haztearen gaixotasuna. Liatiasi biliarra, kolelitiasia eta koledokolitiasia. Gastrotektomia. Kolektomia. Ostomiak.
    4. 4.4.- Endokrinologikoak: Diabetea. Obesitatea:
    5. 4.5.- Neurologikoak: ACV. Alzheimerra. Sindrome meningeoa. Epilepsia. Esklerosi anizkoitza.
    6. 4.6.- Muskuloeskeletikoak: Artrosia. Artritisa. Lunbalgiak. Anputazioa. Artroplastia. Hausturak. Lesio traumatiko txikiak.
    7. 4.7.- Ostetriko-ginekologikoak: Histerektomia. Mastektomia. Haurdunaldi patologikoa. Puerperioa.
    8. 4.8.- Giltzurrunekoak/Gernubideetakoak: Inkontinentziak. Enuresia. Prostatektomia. Nefrektomia. Giltzurrun gutxitasun akutua eta kronikoa.
    9. 4.9.- Otorrinolaringologikoak: Laringektomia. Trakeotomia. Epixtasia.
  5. 5.- Paziente kirurgikoaren balorazioa, arazoen detekzioa eta erizaintzako zainketak. Sendaketak egiteko prozedurak eta teknikak.
  6. 6.- Gaixo terminalaren eta familiaren balorazioa, arazoen detekzioa eta erizaintzako zainketak.
  7. 7.- Zaharren eta familien balorazioa, arazoen detekzioa eta erizaintzako zainketak.
  8. 8.- Umeek izaten dituzten prozesu ohikoenen balorazioa, arazoen detekzioa eta erizaintzako zainketak: Arnasketakoak. Urdai hesteetakoak. Gernubidekoak. Infekziosoak.
  9. 9.- Erizaintzako atentzioa osasun mentalean:
    1. 9.1.- Gogo aldartearen trastornoak. Zantzuak eta sintomak. Erizaintzaren esku hartzea.
    2. 9.2.- Eskizofrenia eta beste faktore psikotiko batzuk. Zantzuak eta sintomak. Erizaintzaren esku hartzea
    3. 9.3.- Dementziak. Zantzuak eta sintomak. Erizaintzaren esku hartzea.
    4. 9.4.- Antsietateak eragindako trastornoak. Zantzuak eta sintomak. Erizaintzaren esku hartzea.
  10. 10.- Infekzioaren prozesua. Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio nosokomiala. Prebentzio neurriak. Erizaintzan paziente infekziosoak atenditzea. Zainketak eta prozedurak. Bakartzea eta arreta unibertsalak. Arreta estandarrak. Aire, tanta eta kontaktu bidezko transmisioari lotutako arretak.
  11. 11.- Paziente kritikoaren balorazioa, arazoen detekzioa eta erizaintzako zainketak. Politraumatizatua. Shocka. RCP oinarrizkoa eta aurreratua.
  12. 12.- Osasuntsu bizitzeko hezkuntza. Kontzeptua, metodoa eta teknika didaktikoak.
  13. 13.- Prebentzioko eta osasuna sustatzeko jarduerak. Kontzeptu orokorrak.
  14. 14.- Osasun programak: Ume osasuntsua. Emakumea. Heldua. Zaharra. Prozesu kronikoak.
  15. 15.- Farmakologia klinikoko printzipioak. Medikamentuen emate terapeutikoa. Emateko bideak. Dosifikatzea. Fluidoterapia. Prozedurak eta zainketak.
  16. 16.- Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
  17. 17.- Erizaintzako kode deontologikoa.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Fundamentos de Enfermería. Kontzeptuak.
  2. 2.- Aplicación del proceso enfermero. Guía paso a paso. Rosalinda Alfaro. Springer Barcelona. 3 ª Edición. 1999.
  3. 3.- De la práctica a la teoría. El pensamiento de Virginia Henderson en el siglo XXI. Luis Rodrigo. M.T et al. Masson. Bartzelona. 1998
  4. 4.- Enfermería Médico-Quirúrgica. Beare/Myers. 3 ª edición 2vols. Mosby. Madril.1999.
  5. 5.- Enfermería Médico-Quirúrgica. Brunner y Shudarth. 8 ª Edición 2 vols. McGraw-Hill Interamericana. Mexiko. 1998.
  6. 6.- Enfermería de Salud Mental y Psiquiatría. Isaacs, A. McGraw Hill. Interamericana 2 ª edición. Madril 1998.
  7. 7.- Fundamentos de Enfermería en Salud Mental. Morrison, M., RN, BSN, MHS, FNP,. Editorial Harcourt Brace. Madril 1999.
  8. 8.- Farmacología para enfermeras. Mosquera JM, Galdos P. 2ª ed. Madril: Interamericana-Mc Graw-Hill, 1995
  9. 9.- Farmacología en enfermería. Castell S, HernándezM. 1 ª ed. Madril: Harcourt, 2000.
  10. 10.- Enfermería pediátrica. Whaley & Wong. Mosby/Doyma Libros. Madril 1995 .
  11. 11.- Atención integral de enfermería en el niño y adolescente. Diaz Gómez, M. Sintesis. Madril 1994.O.E. nº 12 de 14 de enero de 1999.
  12. 12.- Educación para la Salud. Rochon A. Bartzelona: Masson, 1992.
  13. 13.- Medicina preventiva y Salud Pública. Piedrola. 10ª edición. Masson-Salvat. Bartzelona 2001.
  14. 14.- Manual de procedimientos de enfermería.
  15. 15.- Modelos y Teorías en Enfermería. Marriner-Tomey. 3ª edic. Mosby-Doyma. 1994.
  16. 16.- “Cuidados del Enfermo en Fase Terminal y Atención a su Familia ”, Astudillo, W. Y col. Eunsa. Iruñea. 1995.
  17. 17.- Tratado de Fisiología médica. Guyton. 9ª edición. McGraw-Hill Interamericana 1.999.
  18. 18.- Código Deontológico de la Enfermería. Consejo General de Enfermería.
  19. 19.- Osakidetzako Gaixo eta Erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta (175/1989 Dekretua).de salud (Decreto 175/1989).
  20. 20.- 41/2002 LEGEA, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
  21. 21.- Infekzio Nosokomiala Kontrolatzeko Arauen Eskuliburua. 1. eranskina. Osakidetzaren INOZ batzordea. 1997.a. 1997.at. Barcelona 2001.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación