Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak LAN-OSASUNEKO ERIZAINA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1087/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizainen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko LAN OSASUNEko osasun diplomadunen lanbide taldekoa da.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko LAN OSASUNEko Osasun diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ERIZAINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA OSAKIDETZAKO LAN OSASUNEKO OSASUN DIPLOMADUNEN LANBIDE TALDEKOA DA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira erizainen kategoriako destinoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko LAN OSASUNEko osasun diplomadunen lanbide taldekoak, II. ERANSKINAN bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioa, eta Laneko Erizaintzako espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioa, eta Laneko Erizaintzako espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean:

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: LAN OSASUNEKO ERIZAINA
LANPOSTU FUNTZIONALA: LAN OSASUNEKO ERIZAINA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
BASURTUKO OSPITALEA 1 1
BIDASOAKO OSPITALEA 1 1
BILBOKO ESKUALDEA 1 1
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 4 4

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

LAN OSASUNEKO DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ERIZAIN KATEGORIAKO BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 40 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako LAN OSASUNEetan erizain gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da LAN OSASUNetako gainbegirale, erizaintzako adjuntu eta erizaintzako zuzendariorde lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0.04 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 7 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

        Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

        ((bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9))/ikasgai kopurua, guztira

        Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, autopsia mediko-legalaren nozioak edo erizaintzako osasun laguntzaile tekniko/diplomadun ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

      2. b).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu)
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      5. e).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu).

      Ofizialki aitortutako beste espezialitateren bateko erizain espezialista tituluren bat izateagatik: 3 puntu.

      Atal honetan, ez da balioztatuko lortu nahi den kategoriako plaza eskuratzeko beharreko titulazioa.

    3. 3.-Etengabeko prestakuntza (gehienez, 9 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea:

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

    4. 4.-Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 4 puntu):
      1. -Erizaintzako Unibertsitate Eskolan irakasle, denbora partzialeko dedikazioarekin. (gehienez, 4 puntu) ordu 1: 0,025 puntu.
      2. -Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendirekin (gehienez, 4 puntu): 0,40 puntu urte bakoitzeko.
      3. -Kategoriarekin lotura duten beste irakaskuntzako jarduera batzuk, zentro ofizialetan garatu direnean (gehienez, 4 puntu)................................. ordu 1: 0,025 puntu.
    5. 5.-Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 5 puntu):

      Eskatutako lanpostuaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta:

      1. -Txosten bakoitzeko: 0.25 puntu
      2. -Komunikazio bakoitzeko: 0,10 puntu
      3. -Mahainguru bakoitzeko: 0,20 puntu
      4. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
      5. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu
      6. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,50 puntu
      7. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,25 puntu
      8. -Tesina bakoitzeko: puntu 1.
      9. -Liburuko kapitulu bakoitzeko: 0,25 puntu
      10. -- Liburu bakoitzeko: 1 puntu.
    6. 6.- Informatikako ezagutzak: Gehienez, 2 puntu:
  3. C) Euskararen ezagutza.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

DIPLOMATU SANITARIOEN LAN OSASUNEKO ERIZAIN KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

  1. 1.- Lan Arriskuen Prebentziorako Legea. Prebentzio Zerbitzuen Araudia.
  2. 2.- Osalan –Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Lan osasuna Sanitatearen Lege Orokorrean .
  3. 3.- Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko agente nazionalak eta nazioartekoak.
  4. 4.- Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak. Kontzeptuak. Aitorpena. Zioen azterketa. Prebentzioa. Lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen jarduketak.
  5. 5.- Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea. Langile sanitarioen osasunaren zaintza espezifikoa.
  6. 6.- Langile sanitarioen txertaketa nagusiak. Txertatzeko irizpideak, dosia, txertatzea, kontraindikazioak.
  7. 7.- Eragile biologikoak langile sanitarioen arrisku profesionalaren faktore direnean. Arreta unibertsalak.
  8. 8.- Sorburu biologikoa duen laneko istripua. HIESa eta odol bidez transmititzen diren beste birus batzuk sanitatearen arloan hartzeko arriskua prebenitzea.
  9. 9 – Sanitateko langileak M. tuberkulosiaz infektatzeko arriskua prebenitzea. Arriskuan dauden langileen osasuna zaintzea.
  10. 10.- Sanitateko lanean dauden kutsatzaile kimiko nagusiak. Erizaintzaren jarduera prebentzioan eta arriskupeko langileen osasuna zaintzeko
  11. 11.- Sanitatean dagoen erradiazio ionizatzaileek ukitzeko arriskua. Erizaintzaren jarduera prebentzioan eta arriskupeko langileen osasuna zaintzeko.
  12. 12.- Datuak ikusteko pantailekin lan egitea. Erizaintzaren jarduera prebentzioan eta arriskupeko langileen osasuna zaintzeko.
  13. 13.- Sanitatearen arloko dermatosi profesional nagusiak. Erizaintzaren jarduera prebentzioan eta arriskupeko langileen osasuna zaintzeko.
  14. 14.- Arrisku psikosozialeko faktoreak. Txandakako lana. Erritmo biologikoak.
  15. 15.- Sanitatearen arloko alkoholismoa eta beste toxikomania batzuk. Erizaintzaren partaidetza prebentzioko programetan.
  16. 16.- Arriskuen azterketa eta prebentzioaren plangintza. Lan baldintzak aztertzeko metodoak. Identifikazioa eta abordajea egiteko estrategia.
  17. 17.- Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ingurune fisikoaren ergonomia Lanaren karga fisikoa.
  18. 18.- Epidemiologiaren printzipioak. Sanitatearen arloko zaintza epidemiologikoa.
  19. 19.- Estatistika deskriptiboa.
  20. 20.- Enpresako laneko arriskuak prebenitzeko jardueran parte hartzeko bide instituzionalak. Segurtasun eta Osasuneko Batzordeak. Segurtasun eta lan osasunaren arloko solaskide sozialak.
  21. 21.- Arrisku profesionalen menpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Gai zerrendarekin zerikusia duten Gida Teknikoak, Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeek argitaratuak.
  2. 2.- Zainketa Sanitario Espezifikoaren protokoloak, gai zerrendarekin zerikusia dutenak. Grupo de Trabajo de Salud Laboral de la Comisión de Salud Pública del Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud .
  3. 3.- Documentos Técnicos de Salud Pública. Salud Laboral. Protocolos Sanitarios Específicos de Vigilancia Médica de los Trabajadores (IV). Osasun Saila. 1993 .
  4. 4.- Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández eta beste batzuk. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo .
  5. 5.- Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo: 3. liburukia, 97. kapitulua. “Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria”. OIT 2001. Ministerio de Trabajo y Asuntos sociales .
  6. 6.- Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides, 2. edizioa, 2000. Editorial Masson.
  7. 7.- Tuberkulosia prebenitu eta kontrolatzeko programa. Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzua. 2001eko maiatza.
  8. 8.- Txertaketa eskuliburua. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2001.
  9. 9.- La Prevención del Sida en el medio sanitario. 1997ko uztaila. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila .
  10. 10.- Recomendaciones para el Control de la Infección por VIH, VHB, VHC y otros microorganismos de trasmisión sanguínea en el medio laboral sanitario. 1998ko uztaila. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila .
  11. 11.- Guía de Seguridad 7.4, segunda revisión, CSN. 1998ko ekaina.
  12. 12.- La Prevención de las drogodependencias en el mundo laboral. Eusko Jaurlaritza. Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzaren Saila. 1996.

LEGEDIA

  1. 1.- 31/1995 Legea, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.
  2. 2.- Real Decreto 39/1997, de 17 de enero por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevenci ón.
  3. 3.- Uztailaren 27ko 306/1999 Dekretua, prebentzioko zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.
  4. 4.- Abenduaren 21eko 7/1993 Legea, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa.
  5. 5.- Azaroaren 2ko 417/1994 Dekretua eta urtarrilaren 9ko 2/1996 Dekretua, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzekoak direnak.
  6. 6.- Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad.
  7. 7.- Real Decreto Legislativo 1/1994, de 20 de junio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley General de la Seguridad Social.
  8. 8.- Real Decreto 485/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas en materia de señalización de seguridad y salud en el trabajo.
  9. 9.- Real Decreto 486/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones m ínimas de seguridad y salud en los lugares de trabajo.
  10. 10.- Real Decreto 487/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la manipulación manual de cargas que entrañe riesgos, en particular dorsolumbares, para los trabajadores.
  11. 11.- Real Decreto 488/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas al trabajo con equipos que incluyen pantallas de visualizaci ón de datos.
  12. 12.- Real Decreto 664/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes biol ógicos durante el trabajo.
  13. 13.- Real Decreto 665/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes cancer ígenos durante el trabajo.
  14. 14.- Real Decreto 773/1997, de 30 de mayo, sobre las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la utilización por los trabajadores de equipos de protecci ón individual.
  15. 15.- Real Decreto 1215/1997, de 18 de julio, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud para la utilización por los trabajadores de los equipos de trabajo.
  16. 16.- Real Decreto 374/2001, de 6 de abril, sobre la protección de la salud y seguridad en los trabajadores contra los riesgos relacionados con los agentes qu ímicos durante el trabajo.
  17. 17.-Real Decreto 783/2001, de 2 de julio, por el que se aprueba el reglamento sobre protecci ón sanitaria contra radiaciones ionizantes.
  18. 18.- Real Decreto 815/2001, de 13 de julio, sobre justificación del uso de las radiaciones ionizantes para la protección radiológica de las personas con ocasi ón de exposiciones médicas.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación