Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak INFORMATIKO

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1124/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako informatikarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarrena.- Goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako informatikarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO INFORMATIKARIEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira goi mailako informatikarien kategoriako destinoak, goi mailako teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Informatika Ingeniaritzako titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Informatika Ingeniaritzako titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO INFORMATIKARIA
LANPOSTU FUNTZIONALA: INFORMATIKAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01  
BARRUALDEKO ESKUALDEA 1   1
DEBAGOIENA ESKUALDEA 1   1
MENDAROKO OSPITALEA   1 1
TXAGORRITXU OSPITALEA 1   1
ZUMARRAGAKO OSPITALEA   1 1
ERAKUNDE ZENTRALA 8 6 14
Kategoria destino kopurua 11 8 19

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GOI MAILAKO INFORMATIKARI KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    1. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan goi mailako informatikari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,30 puntu.

      Era berean, konputu hori aplikagarria izango da Saileko Buruzagitzako, Zerbitzuko Buruzagitzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzako lanpostuak bete diren kasuetan.

      Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
      7. g).- Kategoriarekin lotura duen goi mailako beste titulazioaren bat: 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 2,5 puntu)
      1. -Unibertsitateko fakultateko/eskolako katedraduna: 2,50 puntu.
      2. -Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle numerarioa: 1,25 puntu.
      3. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, kategoriarekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, egindako 10 orduko, 0,05 puntu; gehienez, 1,25 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    6. 6- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    3HE 24 puntu
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO INFORMATIKARIEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- ISOko sistema irekien erreferentziako ereduaren oinarriak (OSI).
  2. 2.- Sare lokalak: Kontzeptuak, elementuak eta sartzeko metodoak.
  3. 3.- Hedadura zabaleko sareak: definizioa eta ezaugarriak. Frame-Relay teknologia eta ATM.
  4. 4.- Datuen transmisio protokoloak: Kontzeptua eta motak. Sareen arteko komunikazioa. Elementu aktiboak.
  5. 5.- SAP: Zer da?, Arkitektura, Workbench, datuen hiztegia, erabiltzaileen kudeaketa, Jobs, inprimaketa, Batch input.
  6. 6.- SAP: Integrazio eredua, irtenbideen mapa, moduluen ezarpena: FI, CO, SD, MM, PM, RRHH, EH &S-OH
  7. 7.- Informazio sistemak mantentzeko, planeatzeko eta garatzeko metodologia: 3 metrika.
  8. 8.- Proiektuen kudeaketa: Kontrola eta jarraipena.
  9. 9.- Softwarea mantentzea: Motak, metodologiak, tresnak eta kalitatea garapenaren prozesuan.
  10. 10.- Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO). Babes agentzia. Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriak.
  11. 11.- Barne kontrola eta auditoria informatikoak. Definizioa, funtzioak eta motak.
  12. 12.- Segurtasun fisikoa eta logikoa informazio sistemetan.
  13. 13.- Sistema eragileak: Kontzeptuak. Sistema motak (monoprozesadorea, multiprozesadoreak, paraleloak). Ezaugarriak.
  14. 14.- Lotura duten datu baseak: E/R modeloa. Modelo erlazionala. Normalizazioa. Eskema motak. Lengoaiak. CASEn erremintak eta hiztegia.
  15. 15.- ORACLE: Datu baseen arkitektura eta instantzia. Memoriaren kudeaketa. Biltegiratze kudeaketa. Segurtasuna.
  16. 16.- Kriptografia: Definizioa eta algoritmo motak. Erabilera (sinadura digitala, ziurtagiriak, SS, informazioa enkriptatzea, PPTP, PKI).
  17. 17.- Sinadura digitala: Indarrean dagoen legeria.
  18. 18.- Segurtasuna Interneten.
  19. 19.- UNIX: Lanen plangintza, prozesuen maneiua, segurtasun kopiak eta sistemako baliabideen administrazioa.
  20. 20.- OS/400 Sistema Eragilea eta Arkitektura: Sistema eragilearen ikuspegi orokorra, segurtasuneko kontzeptuak eta funtzioak.
  21. 21.- DB2/400: Kontzeptu orokorrak, artxibo logikoak, artxiboen prozesuak, erremintak...
  22. 22.- Business Intelligence: Business Intelligenceari buruzko oinarriak, Business Intelligence irtenbide bat ezartzea eta teknologiak.
  23. 23.- Web zerbitzuak: Web zerbitzuetara sarbidea, sartutako lengoaiak eta protokoloak garapenean (SOAP, XML...) eta Web zerbitzuen segurtasuna.
  24. 24.- Mugigarritasuneko sistemak eta haririk gabeko sareak: Haririk gabeko LANetara sarrera, haririk gabeko topologiak eta segurtasuna. Teknologia eta gailu mugigarriak.
  25. 25.- Help Deska eta erabiltzaileari arreta.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Redes de computadoras (4 ed.). Tanenbaum, Andrew S. Ed. Prentice Hall (ISBN: 9702601622).
  2. 2.- Academia de Networking de Cisco Systems CCNA 3 y 4: Guía del segundo año (3ª ED.). Cisco Systems. Ed. Pearson Educacion (ISBN: 8420540803).
  3. 3.- Redes de computadores e Internet. Halsall, Fred. Ed. Pearson Educacion (ISBN: 8478290834).
  4. 4.- Comunicaciones y redes de computadores. Stallings, William. Ed. Pearson Educacion (ISBN: 8420541109).
  5. 5.- Aprendiendo TCP/IP en 14 días. Parker, Timothy. Ed. Prentice Hall (ISBN: 9688808652).
  6. 6.- Manual de SAP R/3. José A. Hernández. Ed. Mc Graw-Hill (ISBN: 8448127447).
  7. 7.- SAP R/3. Para negocios. Guía completa de implementación. Thomas A. Curran - Andrew Ladd. Ed. Prentice Hall (ISBN: 970260026). http://help.sap.com. Manual de m étrica 3. MAP
  8. 8.- Ingenieria del Software. Un enfoque práctico (5º.ed). Pressman, Roger S. Ed. Mc Graw Hill (ISBN: 8448132149).
  9. 9.- Ingeniería de Software. Ian Sommerville. Ed. Pearson Educacion (ISBN: 8478290745).
  10. 10.- Calidad en el desarrollo y mantenimiento del software. Piattini, M. G. - Garcia, F.O. Ed. Ra-Ma (ISBN: 8478975446).
  11. 11.- 15/1999 Lege Organikoa, urtarrilaren 13koa.
  12. 12.- Real decreto 994/1999, del 11 de Junio.
  13. 13.- Auditoria informática. Un enfoque práctico. Mario G. Piattini - Emilio del Peso. Ed. Ra-Ma (ISBN: 8478974443).
  14. 14.- Fundamentos de Sistemas Operativos. Silberschatz, Abraham. Ed. Mc Graw-Hill (ISBN: 8448146417).
  15. 15.- La Biblia de UNIX. Taylor, Dave. Ed. Anaya Multimedia (ISBN: 8441519701).
  16. 16.- IBMren jatorrizko dokumentazioa.
  17. 17.- Fundamentos de Bases de Datos. Korth, Henry - Sudarshan, S. Ed. Mc Graw-Hill (ISBN: 8448146443).
  18. 18.- Bases de Datos Relacionales. Enrique Rivero Cornelio -
    Luis Martínez Fuentes - Israel Alonso Martínez. Ed. Universidad Pontificia de Comillas (ISBN: 8484681726).
  19. 19.- Oracle database 10g: Manual del Administrador. Money, Kevin. Ed. Mc Graw-Hill (ISBN: 8448149394).
  20. 20.- Avances en criptología y seguridad de Información. Ramos Álvarez, Benjamín - Ribagorda Garnacho, Arturo. Ed. Ediciones Díaz de Santos SA (ISBN: 8479786507).
  21. 21.- Extreme Exploits (Hackers Y Seguridad). Oppleman, Victor - Friedrichs, Oliver - Watson, Brett. Ed. Anaya Multimedia (ISBN: 8441520097).
  22. 22.- Seguridad en redes telemáticas. Justo Carracedo Gallardo. Ed. Mc Graw-Hill (ISBN: 8448141571).
  23. 23.- Fundamentos de Seguridad de Red. Maiwald, Eric. Ed. Mc Graw-Hill (ISBN: 9701046242).
  24. 24.- Real Decreto ley 14/1999 de 17 de Septiembre sobre firma electrónica.
  25. 25.- Business Intelligence. Técnicas de análisis para la toma de decisiones estratégicas. Elizabeth Vitt - Michael Luckevich - Stacia Mismer. Ed. McGraw Hill (ISBN: 8448139208).
  26. 26.- Data Warehouse con Business Objects y WebIntelligence. Fernando Borruel Cubero. Ed. Anaya Multimedia (ISBN: 8441512582).
  27. 27.- Servicios WEB XML. Patrick Cauldwell - Rajesh Chawla - Vivek Chopra. Anaya Multimedia (ISBN: 8441513635).
  28. 28.- Web Services: A Manager's Guide. Anne Thomas Manes. Ed. Addison-Wesley Professional (ISBN: 0321185773).
  29. 29.- Fundamentos de redes inalámbricas. Cisco Systems, Inc (ISBN: 8483222876).
  30. 30.- Redes Umts: Arquitectura, Movilidad Y Servicios. VV.AA. Ed. Ra-Ma (ISBN: 84788977090).
  31. 31.- How to Manage the IT Help Desk. Noel Bruton. Ed. Elsevier (ISBN: 0750649011).




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación