Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak GOI-MAILAKO INGENIARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1129/2006 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako ingeniarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetako goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako ingeniarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 9(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO INGENIARIEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira goi mailako ingeniarien kategoriako destinoak, goi mailako teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Industri Ingeniaritzako, Elektronikako Ingeniaritzako, Automatikako eta Industri Elektrikako Ingeniaritzako titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Industri Ingeniaritzako, Elektronikako Ingeniaritzako, Automatikako eta Industri Elektrikako Ingeniaritzako tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. Eranskinean zehaztutakoa betez.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO INGENIARIA
LANPOSTU FUNTZIONALA: GOI MAILAKO TEKNIKARIA MANTENTZE ETA INSTALAKUNTZETAN

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
GURUZTETAKO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua 1 1

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera

III. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GOI MAILAKO INGENIARI KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    1. 1.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan goi mailako ingeniari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,30 puntu.

      Era berean, konputu hori aplikagarria izango da Saileko Buruzagitzako, Zerbitzuko Buruzagitzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzako lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,08 puntu.

      Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
      7. g).- Kategoriarekin lotura duen goi mailako beste titulazioaren bat: 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 2,5 puntu)
      1. -Ingeniarien Eskolako katedraduna: 2,50 puntu.
      2. -Ingeniarien Eskolako irakasle numerarioa: 1,25 puntu.
      3. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, kategoriarekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, egindako 10 orduko, 0,05 puntu; gehienez, 1,25 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    6. 6- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    3HE 24 puntu
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO MANTENTZE LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

1. ATALA.- LEGEZKO ARAUAK

  1. 1.- Tentsio baxuko erregelamendu elektroteknikoa. Instrukzio osagarriak.
  2. 2.- Eraikuntzetako instalazio termikoen erregelamendua (RITE).
  3. 3.- Petrolioaren gas likuatuen biltegiratzeari eta hornikuntzari buruzko araudia.
  4. 4.- Presiozko aparatuen araudia eta argibide tekniko osagarriak.
  5. 5.- Segurtasuneko oinarrizko betebeharrak sute kasuetan (CTE-SI).
  6. 6.- Osasungarritasuneko oinarrizko eskakizunak (CTE-HS).
  7. 7.- Energia aurreratzeko oinarrizko eskakizunak (CTE-HE).
  8. 8.- Legionelosiaren prebentzioa eta kontrola.

2. ATALA.- TENTSIO BAXUKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK

  1. 9.- Ohiko babeseko gailuak tentsio baxuko instalazio elektrikoetako gainintentsitateen aurka.
  2. 10.- Ohiko babeseko gailuak tentsio baxuko instalazio elektrikoetako zuzeneko kontaktuaren aurka.
  3. 11.- Lur konexioak. Ekipotentzialtasuna.
  4. 12.- Osasun zentroetako instalazioetan energia elektrikoaren hornikuntzaren jarraipena bermatzeko gailuak Multzo elektrogenoak. UPS.
  5. 13.- Potentzia faktorearen zuzenketa. Sistemak eta dimentsionamendua.
  6. 14.- AT/BT trasnsformadoreak.

3. ATALA.- ERAIKINETAKO INSTALAZIO TERMIKOAK

  1. 15.- Eraikinetako instalazio termikoak. Oinarrizko kontzeptuak.
  2. 16.- Berokuntzako instalazioak. Ohiko kontzeptuak eta sistema motak.
  3. 17.- Ur bero sanitarioaren produkzioa eta banaketa.
  4. 18.- Klimatizazioa. Klimatizazio sistemak. Kargen oinarrizko kalkulua.

4. ATALA.- ERREGULAZIOA, MANTENTZE LANAK ETA KUDEAKETA ENERGETIKOA

  1. 19.- Oinarrizko mantentze lanak eraikuntzetako instalazio termikoetan.
  2. 20.- Oinarrizko mantentze lanak jasotzeko aparatuen instalazioetan.
  3. 21.- Oinarrizko mantentze lanak suteen aurkako babeseko instalazioetan.
  4. 22.- Ebakuntza geletako, ZIUetako eta ospitaleko eremu kritikoetako mantentze lanak.
  5. 23.- Eraikuntza publikoetan eragingarritasun energetikoak ugaritzeko jarduerak.
  6. 24.- Prebentzioko eta zuzenketako mantentze lanak. Mantentze lan osoen planak. Ordenagailu bidezko mantentze lanen kudeaketa.
  7. 25.- Datu sareen, telefoniako, zentraletako eta banatzaileen sareak mantentzea.

5. ATALA.- INGURUMEN KUDEAKETA

  1. 26.- Osasun arloko hondakinen sailkapena Euskal Autonomia Erkidegoan.
  2. 27.- Zentro barneko eta kanpoko kudeaketa. Osasun hondakinen tratamendua.
  3. 28.- Arrisku mikrobiologikoen minimizazioa. Mikroorganismoak.
  4. 29.- Ospitaleko puntu kritikoen erlazioa. Mantentze lanetako neurriak arrisku mikrobiologikoak minimizatzeko.

6. ATALA.- SISTEMA ELEKTROMEDIKOAK

  1. 30.- Multzo kirurgikoa. Ebakuntza gelako instalazioak. Anestesiako ekipoak.
  2. 31.- Esterilizazioa. Kontzeptu orokorrak. Bero bidezko esterilizazioa. Gas bidezko esterilizazioa. Beste esterilizazio mota batzuk.
  3. 32.- Irudi bidezko diagnostikoa. Instalazioen eta langileen babesa.
  4. 33.- Irudi bidezko diagnostikoko eta medikuntza nuklearreko ekipoak.
  5. 34.- Zainketa intentsiboen unitateak. Instalazioak eta ekipamenduak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Presiozko aparatuen araudia eta argibide tekniko osagarriak.
  2. 2.- Behe tentsiorako araudi elektroteknikoa eta argibide tekniko osagarriak.
  3. 3.- Zentral elektrikoei, azpiestazioei eta transformazio zentroen buruzko araudia.
  4. 4.- Petrolioaren gas likuatuei buruzko araudia.
  5. 5.- Suteen aurkako babes instalazioen araudia.
  6. 6.- Eraikuntzetako instalazio termikoen erregelamendua (RITE).
  7. 7.- Laneko arriskuen prebentzio legea.
  8. 8.- 76/2202 Dekretua, martxoaren 26koa, Euskal Autonomia Elkartean hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeko dena.
  9. 9.- Real Decreto 865/2006. Criterios higiénico sanitarios para la prevenci ón y control de la legionelosis.
  10. 10.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko azpiegiturekin lotutako arrisku mikrobiologikoak txikiagotzeko gomendioak.
  11. 11.- Un modelo de hospital. Fernando Pérez, Iñigo Quintana eta Juan Abarca Cid ón. ARS MEDICA.
  12. 12.- Eraikitzeko kode teknikoa.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación