Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1128/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako tituludunen kategorian (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Goi mailako tituludunen kategorian (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIAN (EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira goi mailako tituludunen kategoriako (euskararen normalizazioko goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatutako kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Euskal Filologiako edo Soziologiako lizentziatura titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) oinarri orokorretan aurrez ikusitako epe eta moduan 4. hizkuntz eskakizuna lortzea edo lortzeko moduan izatea.
    3. c) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.

      3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

      1. 3.1.- Oposizioaldia.
        1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

          1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak III. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

            Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

          2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

        Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

      2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain izangaiek ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:

        1. - Euskal Filologiako edo Soziologiako lizentziatura titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.

      3. 3.3.- Lehiaketaldia.
        1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
        2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

          Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

          Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

          Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA
LANPOSTU FUNTZIONALA: EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Guztira
BILBOKO ESKUALDEA 1
ERAKUNDE ZENTRALA 5
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 1
GORLIZKO OSPITALEA 1
Kategoria destino kopurua 8

(*) Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAKO (EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 47 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikari gisa edo Euskal Filologian lizentziatutako Goi Mailako Gorputz fakultatiboko teknikari gisa emandako zerbitzu hilabete bakoitzeko, 0,27 puntu.

      Era berean, konputu hori aplikagarria izango da Saileko Buruzagitzako, Zerbitzuko Buruzagitzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzako lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,08 puntu.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 13 puntu):

    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):

        Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.

      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 2 puntu.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Hizkuntz normalizazioari edo itzulpengintzari buruzko unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktore maila, bikain edo cum laude, 5 puntu.
      7. g).- Lotura duen beste goi mailako titulazioren bat, 2 puntu.
    2. 2.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Euskararen erabileraren normalizazioari, itzulpengintzari eta interpretazioari buruzko ikastaroetara joateagatik.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte:: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 2 puntu
      600 ordu edo gehiago: 3 puntu

      Gehienez, 6 puntu.

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 2 puntu)

      -Programatutako prestakuntza ikastaroetan egindako irakaskuntza jarduerengatik, euskararen erabileraren normalizazioarekin eta itzulpengintzarekin zerikusia badute eta Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek emandakoak eta ziurtatutakoak badira.

      ORDU PUNTU
      9 ordu baino gutxiago: 0,10 puntu
      10-15 ordu: 0,30 puntu
      16 ordu baino gehiago: 0,50 puntu
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Euskararen erabileraren normalizazioarekin eta itzulpengintzarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,30 puntu.
      2. - Ahozko komunikazio bakoitzeko: 0,20 puntu.
      3. - argitaratutako liburu bakoitzeko: 0,60 puntu.
      4. - argitaratutako artikulu bakoitzeko: 0,30 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

      Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.

      Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.

      Alemana, gehienez 1,5 puntu.

    6. 6.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.

    IV. ERANSKINA

    GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

    1. 1.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: Atariko titulua; I titulua; II titulua; III titulua; IV titulua; V titulua.
    2. 2.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: VI eta VII tituluak.
    3. 3.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea: I eta II tituluak.
    4. 4.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea: III titulua eta hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.
    5. 5.- 255//1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: I. eranskina: Definizioa; helburuak; nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna; erregimen juridikoari buruzko arauak.
    6. 6.- 255//1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: I. eranskina: Zuzendaritza organizazioa; organizazio zentrala; zerbitzuen organizazioak.
    7. 7.- 186//2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
    8. 8.- 55/2003 Legea, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa: II. Kapitulua: Estatutupeko langileen sailkapena. III. Kapitulua: Langileen plangintza eta antolamendua. IV. Kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak.
    9. 9.- 55/2003 Legea, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa: VI. Kapitulua: Plazak hornitzea, aukeraketa eta barne sustapena. VII. Kapitulua: Langileen mugigarritasuna. VIII. Kapitulua: Karrera profesionala. IX. Kapitulua: Estatutupeko pertsonalaren egoerak.
    10. 10.- 10/1982 Legea, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
    11. 11.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea: V titulua.
    12. 12.- 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena: I, II, III, IV, V, VI eta VII kapituluak.
    13. 13.- 67/2003 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzekoa.
    14. 14.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Plana. Osakidetzako unitateetan euskararen erabilera normalizatzeko programak.
    15. 15.- Kontratu-programa: Definizioa; ezaugarriak; abantailak eta desabantailak; kontratu-programako zatiak; kontratu-programa eta Euskal Osasun Administrazioa: erabakitzeko organoak eta kudeaketaren arduradun diren organoak; kontratu-programa eta euskararen erabilera Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan.
    16. 16.- Historia klinikoa eta baimen informatua.
    17. 17. Hizkuntza trebakuntza eta hizkuntza eskakizunen akreditazioa Osakidetzan. Trebakuntzako lehentasunak. Euskararen erabilerarako trebakuntza Osakidetzako lanpostuan. Hizkuntza eskakizunen edukia:
    18. 18.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Bariazio soziolinguistikoa: hizkuntza aldaera hizkuntzaren maila ugarietan; bariazio soziolinguistikoa; bariante sozialak; estratifikazio soziolinguistikoa: fonetika, gramatika edo lexiko mailakoa.
    19. 19.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Hizkuntza aldaerak: aldaeraren kontzeptua; aldaerak: diatopikoak, diastratikoak eta diafasikoak; hizkuntza jarrerak; aldaeraren kontzeptuaren kritika. Hizkuntza komunitatea.
    20. 20.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Lingua frankak, pidginak eta kreolerak; pidginaren eta kreoleren sortze prozesua; hizkuntza ezaugarriak; kreolera hispanikoak.
    21. 21.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Rolak eta elkarreragina; egoera soziala; komunitate motak eta rolak.
    22. 22.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza jarrerak: jarrera, nortasuna eta kontzientzia; jarreren osagaiak eta horien interpretazioa; jarreren neurketa; prestigioa.
    23. 23.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Antolaketa soziokulturala. Lengoaia eta kultura.
    24. 24.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Elebitasuna: definizioa; motak; ondorioak.
    25. 25.-. Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Diglosia: kontzeptua; lengoaiak eta euskalkiak egoera diglosikoan; elebitasuna eta diglosia; poliglosia. Lengoaia eta horren funtzioak.
    26. 26.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Lengoaiaren aukeraketa; hizkuntzen iraunkortasuna eta ordezkapena.
    27. 27.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza plangintza: plangintza funtzionala; plangintza formala; hizkuntza plangintza eta aldaketa soziala.
    28. 28.- Plangintza linguistikoa eta aldaketa soziala.
    29. 29.- JM Sanchez Carrionen euskararen susperraldiari buruzko teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala. Motibazioa, ezagutza eta hizkuntzaren erabilera.
    30. 30.- Joshua Fishman: Desplazamendu prozesuan dauden hizkuntzak berreskuratzea (RSL).
    31. 31.- Euskararen jarraipena III. Ezagutzaren eta euskararen erabileraren bilakaeraren joera nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan.
    32. 32.- Euskara eremu sozio-ekonomikoan.
    33. 33.- Euskararen erabilera egokirako baldintza sozialak.
    34. 34.- Munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoa.
    35. 35.- Hizkuntza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea: Hizkuntza gutxituei nazioarteko zuzenbide klasikoan ematen zaien tratua; hizkuntza gutxituen babesa nazioarteko zuzenbide garaikidean; Europako zuzenbidearen ekarpenak hizkuntza gutxituen eskubidea garatzeari.

    BIBLIOGRAFIA

    1. 1 ETA 2 GAIAK.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
    2. 3 ETA 4 GAIAK.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea.
    3. 5 ETA 6 GAIAK.- 255//1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.
    4. 7. GAIA.- 186//2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
    5. 8 ETA 9 GAIAK.- 55/2003 Legea, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa.
    6. 10. GAIA.- 10/1982 Legea, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
    7. 11. GAIA.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea.
    8. 12. GAIA.- 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.
    9. 13, GAIA.- 67/2003 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzekoa.
    10. 14. GAIA.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Plana (Osakidetzako web orria).
      1. - Osakidetzako unitateetan euskararen erabilera normalizatzeko programak (Osakidetzaren web orria).
    11. 15. GAIA.- Kontratu-programa.
      1. - Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea
      2. - Osakidetzaren estatutu sozialak.
      3. - 268/2001 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
      4. - “Kontratu-programa"
    12. 16. GAIA.- Historia klinikoa eta baimen informatua.
      1. - 41/2002 Legea, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
    13. 17. GAIA.- Hizkuntza trebakuntza eta hizkuntza eskakizunen akreditazioa Osakidetzan.
      1. - 1/2006 instrukzioa, Osakidetzan euskararen erabilera prestatzeari buruzkoa (Osakidetzaren web orria).
      2. - 194/2006 Ebazpena, Osakidetzako langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei deitzen diena euskara ikastaroetara.
      3. - 4/2006 instrukzioa, Osakidetzako lan ordutegiaren baitako eta ordutegi horretatik kanpoko euskarako ikastaroei buruzkoa (Osakidetzaren web orria).
      4. - 5/2006 instrukzioa, 2006-2007 ikasturteko udako ikastaroei buruzkoa (Osakidetzaren web orria).
      5. - 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.
      6. - Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeetako Euskara Planak (Osakidetzaren web orria).
    14. 18. GAIA.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Bariazio soziolinguistikoa:
      1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, Principios de sociolingüística y sociología del lenguaje, Ariel Lingüística, Bartzelona, 1998.
    15. 19. GAIA.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Hizkuntza aldaerak:
      1. - COSERIU, E.; Lecciones de Lingüística General, Gredos, Madril 1981.
      2. - FISHMAN, Joshua, Sociología del lenguaje, Cátedra, Madril: 1988.
      3. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, Principios de sociolingüística y sociología del lenguaje, Ariel Lingüística, Bartzelona, 1998.
      4. - ROTAETXE, Karmele, Sociolingüística, Síntesis, Madril, 1990.
    16. 20. GAIA.- Soziolinguistikaren kontzeptuak. Lingua frankak, pidginak eta kreolerak:
      1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.)
    17. 21. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Rolak eta elkarreragina; egoera soziala; komunitate motak eta rolak.
      1. - ROTAETXE, Karmele, (op.cit.)
    18. 22. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza jarrerak: jarrera, nortasuna eta kontzientzia; jarreren osagaiak eta horien interpretazioa; jarreren neurketa; prestigioa.
      1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.)
    19. 23. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Antolaketa soziokulturala. Lengoaia eta kultura.
      1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.)
    20. 24 ETA 25 GAIAK.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Elebitasuna; diglosia:
      1. - SIGUAN, Miquel, Bilingüismo y lenguas en contacto, Alianza Ensayo, Madril, 2001 (2 eta 10 kapituluak).
      2. - FISHMAN, Joshua, (op.cit.) MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.), ROTAETXE, Karmele, (op.cit.)
    21. 26. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntzaren aukeraketa:
      1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.), ROTAETXE, Karmele, (op.cit.); SIGUAN, Miquel (op.cit.).
    22. 27. GAIA.- Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza plangintza:
      1. - MORENO, FERNANDEZ, Francisco, (op.cit.), ROTAETXE, Karmele, (op.cit.)
    23. 28. GAIA.- Plangintza linguistikoa eta aldaketa soziala:
      1. - COOPER, Robert, L., La planificación lingüística y el cambio social, Cambridge University, 1997, (8 eta 9 kapituluak)
    24. 29. GAIA.- JM Sanchez Carrionen euskararen susperraldiari buruzko teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala. Motibazioa, ezagutza eta hizkuntzaren erabilera.
      1. - SÁNCHEZ, CARRIÓN, J. M, El espacio bilingüe, Eusko Ikaskuntza, 1981.
      2. - SÁNCHEZ, CARRIÓN, J. M., Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperacion del euskera y la teoria social de las lenguas, Donostia, Elkar, 1987.
    25. 30. GAIA.- Desplazamendu prozesuan dauden hizkuntzak berreskuratzea (RSL):
      1. - ZALBIDE, Mikel, “Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE”, (erabili.com, 2004-06-08).
    26. 31. GAIA.- Euskararen jarraipena III:
      1. - EUSKO JAURLARITZA. Euskararen jarraipena III. Gasteiz, 2001.
    27. 32. GAIA.- Euskara eremu sozio-ekonomikoan:
      1. - EAB, "Lan esparruan eragiteko irizpideak eta estrategiak", Erabili.com, 2006/01/17.
      2. - EZAGUTZAREN CLUSTERRA, Euskara enpresaren kudeaketan. Gakoak eta esperientziak. Cluster Conocimiento, Bilbo, 2005.
    28. 33. GAIA.- Euskararen erabilera egokirako baldintza sozialak:
      1. - MARTINEZ DE LUNA, Iñaki, “Euskeraren erabilera egokirako gizarte-baldintzak.” Egokitasuna Hizkuntzaren erabileran. VIII. jardunaldiak. Mendebaldeko Kultura Elkartea, Bilbo, 2004.
    29. 34. GAIA.- Munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoa:
      1. - UNESCO-EUSKO JAURLARITZA, Munduko hizkuntzei buruzko txostenaren laburpena / World languages Review Symthesis, Bilbo, 2004.
    30. 35. GAIA.- Hizkuntza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea:
      1. - FERNANDEZ LIESA, Carlos, R., Derechos lingüísticos y derecho internacional, Instituto de Derechos Humanos “Bartolomé de las Casas”, Universidad Carlos III de Madrid, Dykinson, Madril, 1999.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación