Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak GOI-MAILAKO TEKNIKARIA ANTOLAKUNTZAN

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1130/2006 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako tituludunen kategorian (Antolamenduko goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako teknikarien kategoriarako (Antolamenduko goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 9(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIAN (ANTOLAMENDUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira goi mailako teknikarien kategoriako (Antolamenduko goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatutako kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako edozein Unibertsitateko Lizentziatura titulua edo titulu baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziatura edo titulazio baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA
LANPOSTU FUNTZIONALA: GOI-MAILAKO TEKNIKARIA ANTOLAKINTZAN

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01 2006-07-20  
BERMEOKO OSPITALEA 1     1
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1     1
ERAKUNDE ZENTRALA   1   1
GALDAKAOKO OSPITALEA 1     1
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA 1     1
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA   1   1
GORLIZKO OSPITALEA 1     1
SANTA MARINA OSPITALEA 1     1
ZALDIBARKO OSPITALEA     1 1
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1     1
Kategoria destino kopurua 7 2 1 10

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera

III. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAKO (ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    1. 1.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan goi mailako tituludun gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,30 puntu.

      Era berean, konputu hori aplikagarria izango da Saileko Buruzagitzako, Zerbitzuko Buruzagitzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzako lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,08 puntu.

      Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
      7. g).- Kategoriarekin lotura duen goi mailako beste titulazioaren bat: 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 4 puntu) {}
      1. -Catedrático de Facultad/Escuela Universitaria: 2,50 puntos.
      2. -Profesor numerario de Facultad/Escuela Universitaria 1,25 puntos.
      3. -Por actividades docentes en cursos de formación programados, relacionadas con la categoría y desarrolladas en centros oficiales, por cada 10 horas acumuladas 0,05 con un máximo de 1,25.
    4. 4.- Actividades Científicas y de difusión del conocimiento (máximo 4 puntos):

      Por la publicación de trabajos científicos, presentación de ponencias, conferencias o mesas redondas relacionadas con la categoría del destino solicitado, conforme se indica a continuación (Máximo 4 puntos):

      1. -por cada mesa redonda o ponencia autonómica/regional/local: 0,05 puntos.
      2. -por cada mesa redonda o ponencia nacional: 0,1 punto
      3. -por cada mesa redonda o ponencia internacional: 0,2 puntos
      4. -por cada comunicación oral o póster autonómico/ regional/local: 0,025 puntos.
      5. -por cada comunicación oral o póster nacional: 0,05 puntos.
      6. -por cada comunicación oral o póster internacional: 0,1 punto.
      7. -por cada publicación internacional (primer autor): 0,60 puntos.
      8. -por cada publicación internacional (otros autores): 0,30 puntos.
      9. -por cada publicación nacional (primer autor): 0,30 puntos.
      10. -por cada publicación nacional (otros autores): 0,15 puntos.

      No se valorarán otros méritos no especificados en este apartado.

    5. 5.- Idiomas. Máximo 2 puntos.
      1. Francés máximo 1,5 puntos.
      2. Inglés máximo 1,5 puntos.
      3. Alemán máximo 1,5 puntos.
    6. 6- Conocimientos de informática. Máximo 2 puntos.
  3. C) Conocimientos de euskera:
      PUNTOS
    PL3 24 puntos
    PL2 16 puntos
    PL1 8 puntos

IV. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- European Foundation for Quality Managementen (EFQM) goreneko kalitatearen gaineko eredua.
  2. 2.- Prozesuen araberako kudeaketa. Kontzeptua. Erakunde bateko prozesuen deskribapena. Prozesuen hobekuntza eta jarraipena. Helburuak lortzeko prozesuetan oinarritutako kudeaketa.
  3. 3.- Guztizko kalitatea. Kalitatea kudeatzeko sistemak.
  4. 4.- Kalitateko erremintak eta arazoen konponketa.
  5. 5.- Zuzendaritza estrategikoaren oinarriak. Betebeharra, ikuspegia, baloreak eta helburuak. Ingurunearen azterketa. Arrakastarako giltzarri diren faktoreak. Erakundearen barneko azterketa.
  6. 6.- Plan estrategikoa. Plangintza estrategikoaren prozesua. Kudeaketaren kontrola.
  7. 7.- Antolaketako diseinua. Antolaketako egitura. Kudeaketa klinikoa antolaketako alternatiba gisa.
  8. 8.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoa: osaera, helburuak, antolaketa, erregimen juridikoa eta kudeaketako erregimena.
  9. 9.- Osakidetzari atxikitako baliabideen antolaketa mailako egitura lehen mailako atentziorako eta atentzio espezializaturako.
  10. 10.- Giza baliabideen plangintza. Plangintza kontzeptua. Helburuen zehaztapena. Plangintza prozesua. Giza baliabideen beharren aurreikuspena.
  11. 11.- Giza baliabideen plangintza eta antolaketa osasun zerbitzuetan.
  12. 12.- Osasun zerbitzuetako eta Osakidetzako estatutupeko pertsonalaren sailkapena.
  13. 13.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren egitura mailako langileen antolaketa.
    1. - Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Postu Funtzionalen Dekretua.
  14. 14.- Antolaketako egitura. Kulturaren kontzeptua, sormena eta garapena. Kultur aldaketa erakundeetan.
  15. 15.- Giza faktorea lanean. Langileen motibazioa, prestakuntza, plangintza eta lanaren ebaluazioa.
  16. 16.- Motibazioa eta gogobetetzea lanean.- Antolaketa portaeraren ereduak. Laneko motibazioaren prozesua: hainbat eredu.
  17. 17.- Barruko eta kanpoko bezeroaren gogobetetzea. Neurtzeko eta aztertzeko metodoak.
  18. 18.- Prestakuntzaren kudeaketa. Prestakuntzako beharren diagnostikoa. Prestakuntzako metodoak eta teknikak. Prestakuntza plana: gauzatzea eta garatzea. Prestakuntzaren ebaluazioa eta transferentzia.
  19. 19.- Estatutupeko pertsonalaren karrera profesionala.
  20. 20.- Osasun arloko lanbideak. Osasun arloko lanbidea izatea. Profesionalen prestakuntza.
  21. 21.- Barne komunikazioa erakundean. Komunikazio kontzeptua. Komunikazio motak erakundean. Komunikazioaren kudeaketa enpresan.
  22. 22.- Trebetasunak eta teknikak komunikazioan. Komunikazio prozesua. Komunikazio estiloak. Oztopoak komunikazioan. Komunikazio onaren elementuak. Komunikazio asertiboa. Analisi transakzionala.
  23. 23.- Laneko arriskuen prebentzioa. Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa. Segurtasuneko sistema eta lan osasuna.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Herramientas de autoevaluación rápida para organizaciones sanitarias, según el modelo de excelencia de la EFQM, Osakidetza, 2005, ISBN 84-89342-47-4.
  2. 2.- EFQM autoebaluaziorako gidaliburua kudeaketa unitateentzat, Osakidetza, 2004, ISBN 84-89342-32-6.
  3. 3.- Prozesuak kudeatzeko gida eta ISO 9001:2000 erakunde sanitarioetan Osakidetza, 2004, ISBN 84-89342-35-0.
  4. 4.- Guía para una gestión basada en procesos, Euskalit, ISBN 84-923464-7-7.
  5. 5.- Prozesuak kudeatzeko gida, Osakidetza, 1999, ISBN 84-89342-10-5.
  6. 6.- Osakidetzako Kalitate Plana 2003/2007. Hobetzeko Estrategia, Osakidetza, 2002, ISBN 84-89342-20-2.
  7. 7.- Osakidetzako Kalitate Plana 2003/2007. Adierazleen definizioa. Informe de progreso, Osakidetza.
  8. 8.- UNE-EN ISO 9000. Sistemas de gestión de la calidad. ISO 9000/2000 AENOR 2000; oinarriak eta hiztegia.
  9. 9.- UNE-EN ISO 9001. Sistemas de gestión de la calidad. Betebeharrak (ISO 9001:2000) AENOR 2000.
  10. 10.- Erabateko kalitatea. EUSKALIT. Zamudio 2004.
  11. 11.- VARO, J. Gestión estratégica de la calidad en los servicios sanitarios. Diaz de Santos, 1994 ISBN 84-797811-8-1.
  12. 12.- Herramientas para la resolución de problemas de calidad, EUSKALIT, Zamudio.
  13. 13.- NAVAS LOPEZ, J.E.; GUERRAS MARTÍN, L.A.: La dirección estratégica de la empresa: teoría y aplicaciones, Madrid, Civitas, 2002, 3 ª edición.
  14. 14.- BUENO CAMPOS, E.: Dirección estratégica de la empresa: metodología, técnicas y casos, Madril, Pirámide, 1987.
  15. 15.- Osakidetzaren Plan Estrategikoa 2003/2007, Osakidetza, 2003, ISBN 84-89342-28-8.
  16. 16.- Guía para la elaboración de un Plan de Empresa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpenen zerbitzu zentrala. 1994. ISBN 84-45704-90-7.
  17. 17.- MINTZBERG, Henry: La estructuración de las organizaciones, Henry Mintzberg, Bartzelona, Ariel.
  18. 18.- Gestio Klinikoa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpenen zerbitzu zentrala. 1997. ISBN 8445711474.
  19. 19.- Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  20. 20.- Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak ezartzen dituena. 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia.
  21. 21.- 1997ko azaroaren 25eko akordioa, Osakidetzako Administrazio Batzordearena, ente publikoaren erakunde zentralaren egitura onartzen duena (azaroaren 28ko EHAA, 229 zenbakia).
  22. 22.- 195/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. Abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  23. 23.- 194/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Atentzio Espezializaturako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. Abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  24. 24.- RECIO FIGUERAS, Eugenio M.: La Planificación de los recursos humanos en la empresa, Bartzelona, Hispano Europea, 1991.
  25. 25.- Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto Marco del Personal Estatutario de los Servicios de Salud (BOE, abenduak 17, 301 zenbakia).
  26. 26.- 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena. Irailaren 7ko EHAA, 170. zenbakia.
  27. 27.- SCHEIN, Edgar H.: La cultura empresarial y el liderazgo, Plaza & Janes, Bartzelona, 1985.
  28. 28.- LUCAS MARIN, A.: La construcción de las organizaciones, la cultura de la empresa, Madril, Díaz de Santos, 2001.
  29. 29.- J.J. Mira, J. Aranaz, M.A. Blanco et al. “Calidad relacional y satisfacción del usuario” En “Calidad en la atención sanitaria. Conceptos teóricos y aplicaciones prácticas”. Editores Paz Rodríguez Pérez y Juan García Caballero. Sociedad Española de Medicina Preventiva. Madrid 2001. ISBN 84-87385-62-1.
  30. 30.- PEÑA BAZTAN, Manuel: Dirección de personal, Bartzelona, Hispano Europea, 1993.
  31. 31.- Manual de evaluación y mejora de la satisfacción de las personas en las organizaciones de servicios. Gasteiz 2001. ISBN: 84-89342-17-2.
  32. 32.- RIEGO MENGUEZ, Luis: La formación en la empresa, Madrid, Paraninfo, 1983.
  33. 33.- HAINBAT EGILE: Cómo gestionar la calidad de la formación, Bartzelona, AEDIPE, 1993.
  34. 34.- Ley 44/2003, de 21 de noviembre, de Ordenación de las Profesiones Sanitarias (BOE, azaroak 22, 280 zenbakia).
  35. 35.- 395/2005 Dekretua, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren A-1 lanbide taldeko profesional sanitarioen (medikuak eta goi mailako teknikariak) garapen profesionala arautzen duena. (Abenduaren 2ko EHAA, 230 zenbakia).
  36. 36.- 17/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; ebazpen honen bidez, osasun-lizentziatuen taldeko profesional sanitarioen garapen profesionalaren maila nola aintzatetsi arautzen da, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan lan-harreman finkoa duten langileei dagokienez. (Otsailaren 16ko EHAA, 25 zenbakia).
  37. 37.- Manual Guía para la Evaluación por el mando, Osakidetza, 2006.
  38. 38.- Familias de indicadores de actividad asistencial, Osakidetza, 2006.
  39. 39.- Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de riesgos laborales (BOE, 269 zenbakia, azaroak 10).
  40. 40.- R.D. 39/1997, de 17 de enero por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención y modificación posterior Real Decreto 780/1998, de 30 de abril, por el que se modifica el Real decreto 39/1997, de 17 de enero.
  41. 41.- OHSAS 18001:1999 Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo. Especificaci ón, Ediciones AENOR.
  42. 42.- OHSAS 18002:2000 Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo. Directrices para la implementación de IHSAS 18001, Ediciones AENOR.
  43. 43.- BARTOLI, Annie: Comunicación y organización: La organización comunicante y la comunicaci ón organizada, Bartzelona, Paidos, 1992.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación