Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak EKONOMISTA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1123/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako ekonomialari tituludunen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako ekonomialari tituludunen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO EKONOMIALARI TITULUDUNEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA DESTINOAK.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira goi mailako ekonomialari tituludunen kategoriako destinoak, goi mailako teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziaturako edota Enpresa Zuzendaritzako lizentziaturako titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziaturako edota Enpresa Zuzendaritzako lizentziaturako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA/EKONOMISTA
LANPOSTU FUNTZIONALA: EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01  
ARABA ESKUALDEA 1   1
DEBAGOIENA OSPITALEA 1   1
SANTIAGO OSPITALEA 1   1
ERAKUNDE ZENTRALA 4 3 7
Total general 7 3 10

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GOI MAILAKO EKONOMIALARI TITULUDUN KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    1. 1.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan goi mailako ekonomialari tituludun gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,30 puntu.

      Era berean, konputu hori aplikagarria izango da Saileko Buruzagitzako, Zerbitzuko Buruzagitzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzako lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,08 puntu.

      Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
      7. g).- Kategoriarekin lotura duen goi mailako beste titulazioaren bat: 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 4 puntu)
      1. -Ekonomia eta Enpresetako Fakultateko katedraduna: 2,50 puntu.
      2. -Ekonomia eta Enpresetako Fakultateko irakasle numerarioa: 1,25 puntu.
      3. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, kategoriarekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, egindako 10 ordu bakoitzeko, 0,05 puntu; gehienez, 1,25 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    6. 6- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    3HE 24 puntu
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO EKONOMIALARIEN GAI ZERRENDA

Gaien multzoak

  1. A.- Legeri Orokorra, Estatukoa eta autonomikoa.
  2. B.- EAEko osasuneko legeri espezifikoa.
  3. C.- Bete beharreko postuarekin lotura duten ezagutzak. (Aurrekontuak-Finantza Kontularitza-Analitika).
  4. D.- Kalitatea eta beste batzuk.

A.- Legeri Orokorra, Estatukoa eta autonomikoa.

  1. 1.- 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak, funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
  2. 2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua.
  3. 3.- EAEko Kontzertu Ekonomikoa. 12/2002 Legea. Lurralde Historikoetako erakundeen eta Estatuaren eskuduntzak. Printzipio orokorrak. Harmonizazio arauak eta lankidetza printzipioa. Gestioko eta prozedurako arauak. Batzordeak eta Arbitraje Batzordea.
  4. 4.- Herri Administrazioetako Kontratazio Legea. Administrazio kontratazioko prozedura. Kontratazioko eta izapidetzeko espedientea. Esleitzeko moduak eta prozedurak. Kontratuak iraungitzeko kasuak. Lagapena eta azpikontratazioa.
  5. 5.- Euskal Ogasuna Antolatzeko printzipioei buruzko Legea. Zuzenbide pribatuko enteen arauketa.
  6. 6.- Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko Legea. Printzipio orokorrak.
  7. 7.- Eusko Legebiltzarra. Osaera eta eginkizunak. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
  8. 8.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoaren Legea. Euskal Administrazio publikoetako langileak.

B.- EAEko osasun legeri espezifikoa.

  1. 9.- Osasuneko Lege Orokorra. Helburuak eta egitura. Osasuneko Sistema Nazionala. Osasunaren babesa.
  2. 10.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Sistemaren Finantza Araudia; Kontratu Programa.
  3. 11.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Ente publikoaren osaera. Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzua. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolaketa eta gestioko erregimena.
  4. 12.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak. Definizioa. Egoitza eta helburuak. Nortasun juridikoa eta gaitasuna. Zerbitzuen erakundeak eta gestioko erregimena.
  5. 13.- Lehen mailako atentzioaren eta espezializatuaren antolaketa mailako egitura. Tipologia. Ospitaletako eta lehen mailako atentzioko eskualdeetako zuzendaritzako, kudeaketako eta partaidetzako organoak.
  6. 14.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa.

C.- Ezagutza espezifikoak.

  1. 15.- Ekonomia. Kontzeptua, helburua eta edukia. Ziklo ekonomikoa. Makroekonomia eta mikroekonomia. Eskaria eta eskaintzaren osagaiak. Eskariaren oinarrizko teoria. Eskari agregatuaren kurba. Biderkatzailea. Inbertsioa eta produkzioa.
  2. 16.- Politika ekonomikoa. Kontzeptua eta izaera. Helburuak eta baliabideak. Estatua politika ekonomikoaren instrumentu gisa.
  3. 17.- Moneta politika eta fiskala Dirua, inbertsioa eta ekonomia. Moneta sistema. Diruaren eskaria. Moneta eskaintza eta interes tasak. Politika fiskal aktiboa eta egonkortzaile automatikoak Zor publikoa eta defizita.
  4. 18.- Nazioarteko komertzioa eta Ordainketen Balantza. Nazioarteko komertzioa eta abantaila lehiakorraren teoria. Dibisen merkatua. Kanbio tasen sistemak. Arantzelak eta kuota babesleak eta merkataritza librea.
  5. 19.- Kontularitza kontzeptua. Funtzioa eta helburua. Kontularitzako Plan orokorra. Baloratzeko irizpide eta arauak. Kontularitzako printzipioak. Kontularitza orokorra. Balantzea. Emaitzen kontua. Kontularitzako plan orokorra asistentzia sanitarioko enpresei egokitzea.
  6. 20.- Aurrekontuen kontularitza. Gastuen eta sarreren aurrekontua gauzatzea. Gauzatze faseen garapena.
  7. 21.- Kostuen kontularitza. Definizioa eta helburuak. Finantzen kontularitzaren eta kostuen kontularitzaren arteko koordinazioa. Prozesuen araberako kostuak. GDR bidez pazienteak sailkatzeko sistema (lotura duten diagnostiko multzoak).
  8. 22.- Finantza egoeren eta balantzeen azterketa. Finantzen egituraren oreka. Cash-Flowa. Fondoen jatorri egoerak eta aplikazioa. Maniobratzeko fondoa. Ratioak kontabilitateko kudeaketako tresna gisa.
  9. 23.- Inbertsioa enpresan. Inbertsio proiektuak aukeratzeko metodoak. BEGb (VAN), Pay backa. Barne errentagarritasuneko tasa. Fisherren tasa.
  10. 24.- Finantza azterketa. Ratioen bidezko azterketa. Ratiorik ohikoenak.
  11. 25.– Auditoria. Kontzeptua eta motak. Auditoriaren ikuspuntua. Ikuskatutako lanaren garapena. Auditoriako probak eta txostenak. Gomendio gutuna.
  12. 26.- Auditoria sektore publikoan. Helburuak, programak eta prozedurak. Parte hartzea herri administrazioan, organoetan eta prozeduretan. Sektore pribatuarekin dituen aldeak.
  13. 27.- Aginte koadroa. Kudeaketako printzipioak eta eredua adierazleen bidez.
  14. 28.- Erosketen kudeaketako sistemak. Erosketa kudeaketaren optimizazioa. Eskaintzen azterketa. Produktuak aukeratzeko prozedura. Hornitzaileen ebaluazioa.
  15. 29.- Biltegietako kudeaketa sistemak, berhornikuntzak eta stocken kudeaketa. Stockagearen kudeaketaren optimizazioa. Artikuluen plangintza eta biltegiratzearen kudeaketa deszentralizatua.
  16. 30.- Estatistika. Oinarrizko kontzeptuak. Estatistika deskriptiboa. Banaketak. Sakabanatze neurriak. Aldi baterako serieak. Ikerkuntza operatiboa. PERT metodoa. Erabaki zuhaitzak.

D.- Kalitatea.

  1. 31.- Kalitatea kudeatzeko sistemak. Oinarrizko printzipioak. ISO eredua. UEN-EN ISO 9001/2000ren betebeharrak. Prozesuen araberako kudeaketa. Helburuak, adierazleak eta kontrolerako aldagaiak.
  2. 32.- Kalitatea kudeatzeko sistemak. EFQM eredua. Eragileak eta emaitzak. Ezaugarriak eta betebeharrak.
  3. 33.- Kalitatearen tresnak. Barneko komunikazioa. Lidergoa. Estrategien aurkezpena eta helburuen hedapena. Aitorpenaren kudeaketa eta lanaren ebaluazioa.
  4. 34.- Bezeroari zuzendutako estrategiak. Bezeroaren gogobetetze maila neurtzeko eta aztertzeko metodoak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. 1978ko abenduaren 29ko BOE, 311-1 zenbakia.
  2. 2.- 1979ko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadirako Autonomia estatutua onartzen duena. 1979ko abenduaren 22ko BOE, 306 zenbakia.
  3. 3.- Eusko Legebiltzarreko araudia, 1983ko otsailaren 11ko osoko bilkuran onartutakoa, EHAA, 1983ko otsailaren 26koa, 25/1983 zenbakia.
  4. 4.- 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena.
  5. 5.- 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 legea, Administrazio Publikoen eta Baterako Prozedura Administratiboaren Araubide Juridikoa onartzen duena. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. 4/1999 Legeak berritu zuen; 1999ko urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia.
  6. 6.- Real decreto 2/2000 de 16 de junio por la que se aprueba el texto refundido de la LCAP . 2000ko ekainaren 21eko BOE, 148 zenbakia. Real Decreto 1098/2001 de 12 de Octubre por lo que se aprueba el reglamento general de la LCAP. 2001eko urriaren 26ko BOE, 257 zenbakia.
  7. 7.- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA, 11 zenbakia.
  8. 8.- Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duena. 1995eko martxoaren 3ko EHAA, 44 zenbakia.
  9. 9.- 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Ondorengoak aldatu zuen legea: 16/1997 Legea, azaroaren 7koa. 1989ko uztailaren 28ko EHAA, 144 zenbakia.
  10. 10.- Osasuneko Lege Orokorra, 102/1986, apirilaren 25ekoa 1986ko apirilaren 29ko BOE.
  11. 11.- 268/2001 Dekretua, azaroaren 6koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. 2001eko azaroaren 14ko EHAA, 220/2001 zenbakia.
  12. 12.- Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  13. 13.- Azaroaren 11ko 255/2001 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak ezartzen dituena, 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia.
  14. 14.- 194/1996 dekretua eta 195//1996 dekretua, uztailaren 23koak, Laguntza Espezializaturako eta lehen mailako atentziorako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  15. 15.- Martxoaren 15eko 57/2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langilegoaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena. 2005eko martxoaren 31ko EHAA, 60/2005 zenbakia.
  16. 16.- - UNE EN ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketa Sistemak: Betebeharrak. ISO 9001/2000 AENOR 2000; oinarriak eta hiztegia.
  17. 17.- “Prozesuak kudeatzeko gida”, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua, Gasteiz, 1999.
  18. 18.- "Prozesuak kudeatzeko gida eta ISO 9001:2000 erakunde sanitarioetan". Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua, Gasteiz, 2003.
  19. 19.- "Erabateko kalitatea". EFQM". Euskalit www.euskalit.es. www.efqm.org
  20. 20.- "Guía para la autoevaluación de organizaciones sanitarias. Versión completa". Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua, Gasteiz, 2000.
  21. 21.- "Herramienta de autoevaluación rápida para organizaciones sanitarias, según el modelo de excelencia EFQM". Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua, Gasteiz, 2005. www.osakidetza-svs.org
  22. 22.- "Manual de la evaluacion y mejora de la satisfacción de las personas en las organizaciones de servicio" Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua, Gasteiz 2001.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación