Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ABOKATU

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1125/2006 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira abokatuen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Goi mailako teknikarien lanbide taldeko abokatuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 6(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ABOKATUEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira abokatuen kategoriako destinoak, goi mailako teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. Eraskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Zuzenbidean lizentziatu titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Zuzenbidean lizentziatu titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA/LETRADUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2010-06-01  
BARRUALDEKO ESKUALDEA 1   1
SANTIAGO OSPITALEA 1   1
TXAGORRITXU OSPITALEA 1 1 2
URIBEKO ESKUALDEA 1   1
Kategoria destino kopurua 4 1 5

LANPOSTU FUNTZIONALA: LETRADU KORPORATIBOA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01  
ERAKUNDE ZENTRALA 4 4 8
Kategoria destino kopurua 4 4 8

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ABOKATU KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Laneko esperientzia (gehienez, 45 puntu)

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan arlo juridikoko abokatu/goi mailako tituludun gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne... 0,30 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- B taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu)

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
      7. g).- Kategoriarekin lotura duen goi mailako beste titulazioaren bat: 4 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 8 puntu).

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak eta erakunde sanitarioak. Era berean, etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere, titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,025 puntu
      10-19 ordu: 0,05 puntu
      20-29 ordu: 0,15 puntu
      30-49 ordu: 0,30 puntu
      50-99 ordu: 0,75 puntu
      100-199 ordu: 1,50 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2,00 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua agertzen ez den ziurtagiriak.

    3. 3.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 4 puntu)
      1. -Zuzenbide Fakultateko katedraduna: 2,50 puntu.
      2. -Zuzenbide Fakultateko irakasle numerarioa: 1,25 puntu.
      3. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, kategoriarekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, egindako 10 ordu bakoitzeko, 0,05 puntu; gehienez, 1,25 puntu.
    4. 4.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    5. 5.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    6. 6- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskararen ezagutza:
      PUNTU
    3HE 24 puntu
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ABOKATUEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- 1978ko Espainiako Konstituzioa. Aurretiko titulua. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak. Askatasun eta funtsezko eskubideen garantia eta baliogabetzea.
  2. 2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua: Aurretiko titulua. Aurretiko idazpurua. Lurraldea: Kontzeptua. Euskal lurraldea. Beste lurralde batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Euskal herritarren eskubideak. Euskara.
  3. 3.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: Esklusiboak, legedia garatzekoak eta gauzatzekoak. Estatuaren erreforma. Bereziki kontuan hartu behar dira ondoko arau hauetan ezarritako osasun arloko eskumenak: Estatutuan eta Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko Legea.
  4. 4.- Eusko Legebiltzarra: Osaera eta eginkizunak. Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
  5. 5.- Eusko Jaurlaritza: Osaera, eskumenak eta funtzionamendua. Lehendakaria: Estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Kargua uztea eta ordezkatzea. Lehendakariordea. Euskal Autonomia Erkidegoko sailburuak eta goi karguak.
  6. 6.- Administrazio zuzenbidearen iturriak: Legea. Kontzeptua eta motak. Lege indarreko arauak: Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.
  7. 7.- Araudia: Kontzeptua. Izaera. Motak. Araudiak emateko ahalmenaren titularitatea eta mugak. Araudien baliotasuna eta haien aurka egitea.
  8. 8.- Administrazioa Zuzenbidearen aurrean: Legezkotasun printzipioa. Administrazioaren diskrezionalitatea. Administrazioaren gehiegizko ahalmenak. Autotutoretza.
  9. 9.- Administrazioaren antolamendua. Administrazio organoak. Kide anitzeko organoak. Antolamendu printzipioak: Hierarkia eta konpetentzia. Eskumenak eskuordetzan ematea, goragokoak eskumenak bereganatzea eta ordezkotza. Kudeatzeko gomendioa. Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.
  10. 10.- Administrazio egintza. Kontzeptua eta motak. Administrazio egintzen elementuak. Administrazio egintzen legezkotasuna aurretik suposatzea. Administrazio egintzaren eraginkortasuna. Administrazio egintzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta errebokazioa. Administrazio isiltasuna.
  11. 11.- Administrazio prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio erregistroak.
  12. 12.- Administrazio prozeduraren faseak: Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
  13. 13.- Egitzak administrazio bidetik berrikustea. Administrazioaren kabuz berrikustea. Administrazio errekurtsoak. Auzitara jo aurretiko erreklamazioak.
  14. 14.- Herri Administrazioen eta administraziootako agintari eta langileen ondarezko erantzukizuna.
  15. 15.- Herri administrazioen ondarezko erantzukizunaren arloko prozedurak.
  16. 16.- Administrazioaren Zehatze Ahalmena. Zehatze ahalaren printzipioak. Zehatzeko prozedura.
  17. 17.- Administrazioaren kontratazioa. Herri administrazioen kontratuak: betekizunak. Administrazio kontratu motak. Esleitzeko prozedurak. Jendaurrean jartzea.
  18. 18.- Prestatzeko ekintzak. Sailkapena eta kaudimena. Garantiak. Prezioak berrikustea. Kontratuen erregistro publikoa. Lagapena. Kontratuak baliogabetzea.
  19. 19.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoaren Legea. Euskal Administrazio publikoetako langileak. Xedapen orokorrak. Organoak eta eskumenak.
  20. 20.- Euskal Administrazio publikoetako langileen egoera administratiboak: Aplikazio eremua. Zerbitzu aktiboa. Eszedentziak. Egitekoez gabetzea. Beste herri administrazio batzuetan jardutea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen egoerak.
  21. 21.- Gizarte Segurantza. Erregimen Orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babesa. Gorabeherak eta prestazioak.
  22. 22.- Osasuneko Lege Orokorra: Osasuna babesteko eskubideari buruzkoa. Osasun sistemari buruzkoa. Herri administrazioen eskuduntzei buruzkoa. Osasun sistema publikoaren egiturari buruzkoa.
  23. 23.- Osasun zerbitzuetan estatutupeko langileen Marko Estatutua: Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langileen plangintza eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak. Langile estatutario finko izaera lortzea eta galtzea.
  24. 24.- Osasun zerbitzuetan estatutupeko langileen Marko Estatutua: Plazak hornitzea, aukeraketa eta barne sustapena. Langileen mugigarritasuna. Karrera profesionala. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Estatutupeko pertsonalaren egoerak. Diziplinako erregimena. Bateraezintasunak. Ordezkaritza, parte hartzea eta negoziazio kolektiboa.
  25. 25.- Osasun lanbideak antolatzeari buruzko legea: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioak betetzea. Garapen profesionala eta onarpena.
  26. 26.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitatearen legea: Xedapen orokorrak. Prestazioen gainean. Profesionalen gainean. Ikerkuntzaren gainean. Osasun informazioaren sistemaren gainean. Kalitatearen gainean. Plan integralen gainean. Partaidetza sozialaren gainean. Lurralde arteko Kontseiluaren gainean. Goi ikuskaritzaren gainean.
  27. 27.- Pazientearen Autonomia, eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoko gaiei buruzko Eskubide eta Betebeharrak Erregulatzen dituen Legea: Printzipio orokorrak. Informazio sanitarioaren eskubidea. Intimitate eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta beste edozein dokumentazio kliniko.
  28. 28.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Sistemaren arautze finantzarioa: Programa-kontratua.
  29. 29.- Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legea. Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolakuntza. Gestio araubidea. Baliabide materialak. Giza baliabideen araubidea.
  30. 30.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak. Izaera juridikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Araubide juridikoaren gaineko arauak. Zuzendaritza antolakuntza. Erakunde Zentrala. Zerbitzu erakundeak. Gestio araubidea.
  31. 31.- Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala.
  32. 32.- Abenduaren 12ko 7/2002 Legea, osasun arloko aurretiazko borondateena.
  33. 33.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua Eskubide Pribatuko ente publikoko postu funtzionalen araudia.
  34. 34.– Lehen Mailako Atentzioko eta Atentzio Espezializatuko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Eskualde sanitarioetako gerentzia. Ospitaleetako gerentzia. Zuzendaritzako taldea. Ospitaleen eta lehen mailako atentzioko eskualdeen zuzendaritza kontseilua. Ospitaleen eta osasun eskualdeen kontseilu teknikoa. Lehen mailako unitateak eta unitate burutzak.
  35. 35.– Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa.
  36. 36.– Administrazioarekiko Auzietarako Eskumen Legea. Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioari buruzkoa. Eremua, organoak eta eskuduntzak. Epaitegien eta Epaimahaien lurraldeko eskuduntza. Administrazioarekiko auzietako salen eraketa eta jarduera. Gaien banaketa.
  37. 37.- Administrazioarekiko Auzietarako Eskumen Legea. Aldeak: Gaitasun prozesala. Legezkotzea. Aldeen ordezkaritza eta defentsa. Errekurtsoaren helburua: Administrazioko jarduera inpugnagarria. Aldeen pretentsioa. Pilaketa. Errekurtsoaren munta.
  38. 38.- Administrazioarekiko Auzietarako Eskumen Legea. Administrazioarekiko auzietako prozedura: Lehen auzialdiko eta bakarreko prozedura. Prozedura laburtua.
  39. 39.- Administrazioarekiko Auzietarako Eskumen Legea. Probidentzien, autoen eta epaien aurkako errekurtsoak. Epaiak gauzatzea. Xedapen komunen prozedura bereziak: epeak, kautelazko neurriak. Prozesuko egintzen gorabeherak eta baliaezintasuna. Prozesuko kostuak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta amaierakoak.
  40. 40.- Prozedura Zibilaren Legea. Ordezko izaera. Deklinatoriarena. Abstentzioarena eta errefusatzearena. Egintza judizialena. Egintza judizialen amaierari eta instantziaren iraungipenari buruzkoa. Kostuak tasatzearena. Prozesuko onustea.
  41. 41.- Prozedura Zibilaren Legea. Proba: Dokumentuak, irizpenak, txostenak eta beste baliabide eta tresna batzuk aurkeztea. Idatzien eta dokumentuen kopiak eta horien lekualdatzea. Probaren xedapen orokorrak. Probako baliabideei eta presuntzioei buruz. Aldeen galdeketari buruz. Dokumentu publikoak. Dokumentu pribatuak. Perituen diktamenari buruz. Aitorpen judizialari buruz. Lekukoen galdeketari buruz. Hitzaren, soinuaren eta irudiaren erreprodukzioari, eta prozesuko datu garrantzitsuak ezagutzea eta artxibatzea ahalbidetzen duten tresnei buruz. Presuntzioen gainean.
  42. 42.- Zigor Kodea. Xedapen orokorrak. Zigor zuzenbideko arau haustearen inguruan. Kriminalki delituen eta hutsegiteen arduradun diren pertsonen inguruan. Zigorren gainean. Segurtasun neurrien gainean. Prozesuko kostuetatik eta delitu eta hutsegiteetatik eratorritako erantzukizun zibilaren inguruan. Ondorio osagarrien gainean. Erantzukizun kriminala azkentzearen eta horren ondorioen gainean.
  43. 43.- Zigor Kodea. Giza hilketaren gainean. Abortuaren gainean. Lesioen gainean. Fetuari eragindako lesioen gainean. Manipulazio genetikoarekin lotura duten delituak. Legez kanpoko atxilotzeen eta bahiketen gainean. Mehatxuen gainean. Derrigortzeen gainean. Osotasun moralaren aurkako delituaren gainean. Sexu jazarpenaren gainean. Sorotsi beharra ez betetzearen inguruan. Sekretuak ezagutzearen eta ezagutzera ematearen gainean. Ohorearen kontrako delituak. Kalumnia, iraina eta xedapen arruntak. Langileen eskubideen aurkako delituen inguruan. Dokumentu faltsutasunen inguruan.
  44. 44.- Zigor Kodea. Funtzio publikoak usurpatzearen eta intrusismoaren inguruan. Administrazio publikoaren aurkako delituak. Funtzionario publikoen prebarikazioaren eta bidegabeko beste portaera batzuen inguruan. Destinoa uztearen eta delituak ez jazartzearen inguruan. Laguntza ukatzearen eta desobedientziaren inguruan. Dokumentu zaintzako desleialtasunaren eta sekretuak haustearen inguruan. Funtzionario eroskeriaren inguruan. Eraginen trafikoaren inguruan. Bidegabeko erabileraren gainean. Legearen aurkako ordainarazpenen eta iruzurren gainean. Funtzionario publikoei debekatuta dauden negoziazioen eta jardueren inguruan eta beren funtzioa betetzerakoan abusuak egitearen gainean. Pertsonen aurkako hutsegiteen gainean.
  45. 45.- Prozedura Zibilaren Legea. Xedapen orokorrak. Aurretiazkoak. Epaileek eta epaitegiek krimen gaietan duten eskuduntzaren gainean. Delituetatik eta hutsegiteetatik eratorritako egintzak bideratzea dagokien pertsonen inguruan. Defentsa bideratzearen inguruan. Probidentziak, autoak eta epaiak ematearen moduaren eta desadostasunak amaitzeko moduen inguruan. Jakinarazpenen, zitazioen eta deien inguruan. Suplikazio idazkien, exhortoen eta aginduen inguruan. Termino judizialen inguruan. Epaimahaien eta instrukzioko epaileen ebazpenen aurkako helegiteen inguruan. Prozesuko kostuen inguruan.
  46. 46.- Prozedura Zibilaren Legea. Salaketaren gainean. Kereilaren inguruan. Prozesatuaren adierazpenen inguruan. Lekukoaren adierazpenen inguruan. Lekukoen eta prozesatuen bekalduraren inguruan. Perituen txostenaren inguruan. Zitazioaren gainean. Fidantzen eta enbargoen inguruan. Ahozko epaiketaren inguruan. Delituaren kalifikazioaren inguruan. Aurretiaz erabaki beharreko artikuluen inguruan. Ahozko epaiketa egitearen inguruan.
  47. 47.- Prozedura Zibilaren Legea. Prozedura laburtuaren inguruan: Xedapen orokorrak. Polizia judizialaren eta Ministerio Publikoaren egintzen inguruan. Aurreko eginbideen inguruan. Ahozko epaiketaren prestaketaren inguruan. Ahozko epaiketaren eta epaiaren inguruan. Epaiaren aurka egitearen inguruan. Epaiak betetzearen inguruan. Zenbait delitu bizkor epaitzeko prozeduren inguruan. Hutsegiteen gaineko epaiketarako prozeduraren gainean. Apelazio, kasazio eta berrikuspeneko helegiteen gainean. Epaiak betetzearen inguruan.
  48. 48.- Botere judizialaren lege organikoa. Botere judizialaren eta jurisdikzio ahalaren gainean. Jurisdikzioko gatazken eta eskuduntzako gatazken eta gaien ingurukoak. Jurisdikzioko organoen osaeraren eta atribuzioen gainean. Eginbide judizialetarako denbora habilaren gainean. Egintza judizialena.
  49. 49.– Guztizko kalitatea: Kudeaketaren printzipioak eta ereduak. European Foundation for Quality Management-en goreneko kalitatearen gaineko ereduaren ezaugarriak.
  50. 50.– Kalitatea kudeatzeko sistemak. ISO egiaztagiria. Prozesuen araberako kudeaketa.
  51. 51.– Barruko eta kanpoko bezeroaren gogobetetzea. Neurtzeko eta aztertzeko metodoak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. 1978ko abenduaren 29ko BOE, 311-1 zenbakia.
  2. 2.- Ley Orgánica 3/1979 de 18 de diciembre por la que se aprueba el Estatuto de Autonomía para el País Vasco. 1979ko abenduaren 22ko BOE, 306 zenbakia.
  3. 3.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, autonomi elkarte osorako erakundeen eta bertako kondaira lurraldeetako foru jardute erakundeen arteko harremanei buruzkoa. 1983ko abenduaren 10eko EHAA, 182 zenbakia.
  4. 4.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritzaren Legeari buruzkoa. 1981eko uztailaren 27ko EHAA, 46 zenbakia.
  5. 5.- Otsailaren 27ko 3/1985 Legea, Ararteko erakundea sortu eta arautzeari buruzkoa. 1985eko martxoaren 22ko EHAA, 63 zenbakia.
  6. 6.- Ley 30/1992, de 26 de noviembre, por la que se aprueba el Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. 1992ko azaroaren 27ko BOE, 285 zenbakia. Lege honek aldatu zuen: Ley 4/1999 de 13 de enero. 1999ko urtarrilaren 14ko BOE, 12 zenbakia.
  7. 7.- Real Decreto 429/1993, de 26 de marzo. Herri administrazioen ondarezko erantzukizunaren arloko prozeduren araudia. (maiatzaren 4ko BOE, 106 zenbakia)
  8. 8.- Real Decreto Legislativo 2/2000, de 16 de junio, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Contratos de las Administraciones Públicas. 2000ko ekainaren 21eko BOE, 148 zenbakia. Real Decreto 1098/2001, de 12 de octubre, por lo que se aprueba el Reglamento General de la Ley de Contratos de las Administraciones Públicas, 2001eko urriaren 26ko BOE, 257 zenbakia.
  9. 9.- 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Ondorengoak aldatu zuen legea: 16/1997 Legea, azaroaren 7koa. 1989ko uztailaren 28ko EHAA, 144 zenbakia.
  10. 10.- Azaroaren 11ko 339/2001 Dekretua, Euskal Herri Administrazioetako funtzionarioen administrazio egoerei buruzko araudia onartzekoa dena. 2002ko urtarrilaren 15eko EHAA, 10 zenbakia.
  11. 11.- Real Decreto Legislativo 1/1994, de 20 de junio, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de la Seguridad Social.
  12. 12.- 14/1986 Legea, apirilaren 25ekoa, Osasuneko Lege Orokorra.
  13. 13.- Abenduaren 16ko 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren estatutu markoari buruzkoa.
  14. 14.- Maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
  15. 15.- Azaroaren 21eko 44/2003 Legea, lanbide sanitarioak antolatzeari buruzkoa.
  16. 16.- Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 1987ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.
  17. 17.- Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak ezartzen dituena. 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia.
  18. 18.- Azaroaren 12ko 7/2002 Legea, osasun arloko aurretiazko borondateena.
  19. 19.- Azaroaren 6ko 268/2001 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. 2001eko azaroaren 14ko EHAA, 220 zenbakia.
  20. 20.- Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretua, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  21. 21.- Uztailaren 23ko 194/1996 Dekretua, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa. 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia.
  22. 22.- 57/2005 Dekretua, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langilegoaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena. 2005eko martxoaren 31ko EHAA, 60/2005 zenbakia.
  23. 23.- Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa.
  24. 24.- 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Judiziamendu Zibilari buruzkoa.
  25. 25.- Azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa. Zigor Kodea.
  26. 26.- Real Decreto 14 de septiembre 1882. Ley Enjuiciamiento Criminal
  27. 27.- 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa.
  28. 28.- "Erabateko kalitatea". Euskalit / Kalitaterako Euskal Iraskundeak argitaratua. Zamudio 2001. 199 or.
  29. 29.- Prozesuak Gestionatzeko Gida. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. Gasteiz 2000. ISBN: 84-89342-10-5. 86 or.
  30. 30.- J.J. Mira, J. Aranaz, M.A. Blanco et al. “Calidad relacional y satisfacción del usuario”. “Calidad en la atención sanitaria. Conceptos teóricos y aplicaciones prácticas” izenekoan. Paz Rodríguez Pérez eta Juan García Caballero editoreak. Sociedad Española de Medicina Preventiva. Madril 2001. ISBN: 84-87385-62-1. or. 149-194.
  31. 31.- Zerbitu Erakundeetako pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko eta hobetzeko eskuliburua. Gasteiz 2001. ISBN: 8489342-17-2. 79 or.
  32. 32.- UNE-EN ISO 9000. Sistemas de gestión de la calidad. Fundamentos y vocabulario. (ISO 9000:2000).
  33. 33.-AENOR 2000. 37 or.
  34. 34.- UNE-EN ISO 9001. Sistemas de gestión de la calidad. Requisitos. (ISO 9001:2000). AENOR 2000. 39 or.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación