Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak ERGONIMIA PREBENTZIO ETA PSIKOSOZIOLOGIA TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@1126/2006 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako tituludunen kategorian (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzio teknikarien lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako tituludunen kategoriarako (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzio teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 9an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIAN (ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango da goi mailako tituludun kategoriako (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzio teknikarien lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatutako kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoa izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako edozein Unibertsitateko Lizentziaturaren, goi mailako ingeniarien edo arkitektoen titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Urtarrilaren 17ko 39/97 Errege Dekretuko 37.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzea, ergonomia eta psikosoziologia aplikatuko espezialitatean.
    3. c) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a)Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziatura edo titulazio baliokidearen eta Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatuko espezialitateko Laneko Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikarien tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.

      Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERGONOMIA PREBENTZIO ETA PSIKOSOZIOLOGIA TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
ERAKUNDE ZENTRALA 1 1
Kategoria destino kopurua 1 1

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAKO (ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 45 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, eta Prebentzioko goi mailako teknikari gisa (ergonomia eta psikosoziologia espezialitatean) edo prebentzio zerbitzuetan espezialitate berean lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,40 puntu.

      Era berean, konputu hori aplikagarria izango da Saileko Buruzagitzako, Zerbitzuko Buruzagitzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzako lanpostuak bete diren kasuetan.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan Prebentzioko goi mailako teknikari gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
    3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan psikologo kliniko gisa betetako lanpostuen zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
    4. 4.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan goi mailako tituludun gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,10 puntu.
    5. 5.- Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,08 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,40 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
      7. g).- Kategoriarekin lotura duen goi mailako beste titulazioaren bat: 4 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion BAPE espezialitatean egoiliar gisa prestakuntza aldi osoa bete ondoren Psikologia Klinikoan espezialista den Psikologo titulazioa lortu duten goi mailako tituludunak: 12 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion BAPE espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako Psikologia Klinikoan espezialista den Psikologia tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 12 puntu.
      3. 3.- Psikologia Klinikoan psikologo espezialista titulua beste bideren batetik lortu duten goi mailako tituludunak: 10 puntu.
      4. 4.- Laneko Arriskuen Prebentzio goi mailako teknikaria, Higiene edo Segurtasun espezialitateetan: 2 puntu, espezialitate bakoitzeko.
    3. 3.-Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,5 puntu
      100-199 ordu:: punto 1.
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4.-Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. -Fakultateko katedraduna, 1,20 puntu.
      2. -Fakultateko irakasle numerarioa, 0,60 puntu.
      3. -Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5.-Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. -Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. -Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. -Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. -Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. -Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. -Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. -Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. -Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C) Euskera.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

GOI MAILAKO TEKNIKARI EZ SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEKNIKARIEN GAI ZERRENDA

  1. 1.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua. Egitura organikoa, funtzioak eta eskuduntzak.
  2. 2.- Osalan –Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskuduntzak.
  3. 3.- Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa osasunaren sektorean. Lanpostuen diseinua.
  4. 4.- Lan karga. Lan fisikoa: ebaluazioa. Osasun ingurunera aplikatutako lanpostuen diseinua.
  5. 5.- Sanitateko eskeleto-muskuluko arriskua. Pazienteak mugitzerakoan eta pisuak eskuz erabiltzerakoan sortzen diren arazoak.
  6. 6.- Arlo sanitarioan behartutako jarreretatik edo mugimendu errepikatuetatik eratorritako eskeleto-muskuluko arriskua.
  7. 7.- Datuak ikusteko pantailekin lan egitearekin lotura duen arriskua. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea eta horren prebentzioa.
  8. 8.- Txandakako lana: txanden osasunean eragiten dituzten alterazioen prebentzioa. Erritmo biologikoak.
  9. 9.- Generoa eta arriskuen prebentzioa.
  10. 10.- Etika, legeria eta laneko osasuna. Osasunaren zaintzari eta lanpostuarekiko gaitasunari aplikatutako ohar legalak eta etikoak.
  11. 11.- Laneko psikologiako teknikak. Egituratutako jokabidearen elkarrizketa.
  12. 12.- Pertsonen arteko harremanak enpresan. Pertsonen arteko gatazkak enpresan eta lanari aplikatutako soziologia.
  13. 13.- Gatazkak konpontzeko teknikak eta erremintak. Bitartekaritza. Pertsonalitate gatazkatsuen maneiua eta balorazioa enpresan.
  14. 14.- Faktore piskosozialen ebaluazioa inkesten bidez. Eskaria-Kontrola-Babes soziala, ahalegina-saria eta ISTAS-21 (CoPsoQ) ereduak.
  15. 15.- Ebaluazio eta interbentzio psikosoziala: talde fokalak, administrazioko datuen analisia edo Delphi inkestak.
  16. 16.- Laneko estresa eta prebentzio jarduera.
  17. 17.- Laneko jazarpena. Kausen analisia. Interbentziorako metodoak eta erremintak.
  18. 18.- Indarkeria lanpostuan: Arlo diferentzialak osasunaren sektorean. Kausen analisia. Interbentziorako metodoak eta erremintak.
  19. 19.- Antsietate trastornoak. Lanpostuarekiko gaitasunaren azterketa eta ebaluazioa.
  20. 20.- Fobia trastornoak, fobia espezifikoak eta fobia soziala. Lanpostuarekiko gaitasunaren azterketa eta ebaluazioa.
  21. 21.- Trastorno obsesibo-konpultsiboak. Lanpostuarekiko gaitasunaren azterketa eta ebaluazioa.
  22. 22.- Depresio asaldurak. Lanpostuarekiko gaitasunaren azterketa eta ebaluazioa.
  23. 23.- Adikzio jarreren prebentzio eta detekzio goiztiarra lanean. Interbentziorako erremintak. Osasun sektoreko legegintzako arlo espezifikoak.
  24. 24.- Trastorno psikotikoak. Lanpostuarekiko gaitasunaren azterketa eta balorazioa.
  25. 25.- Laneko Arriskuen Prebentzioan osasun sektorearekin lotura duten legediko arloak. Lan Arriskuen Prebentziorako Legea. Lan osasuna Sanitatearen Lege Orokorrean.
  26. 26.- Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko agente nagusiak. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el trabajo, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.
  27. 27.- Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europar Batasuna eta Lan Arriskuen Prebentzioa.
  28. 28.- Prebentzio Zerbitzuen Araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetzan. Prebentzioko espezialitate ugarien berezko funtzioak eta partekatutakoak. Lan arriskuen prebentzio arloko erantzukizunak.
  29. 29.- Prebentzioaren plana eta plangintza. Prebentzioaren integrazioa. Prebentzioaren kudeaketarako zertifikazio sistemak eta irizpideak.
  30. 30.- Langileen parte hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.
  31. 31.- Arrisku profesionalen menpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Gai zerrendarekin zerikusia duten Gida Teknikoak, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeek argitaratuak.
  2. 2.- Zainketa Sanitario Espezifikoaren protokoloak, gai zerrendarekin zerikusia dutenak. Grupo de Trabajo de Salud Laboral de la Comisión de Salud P ública del Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud.
  3. 3.- Gai zerrendarekin lotura duten prebentzioko ohar teknikoak, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeak argitaratutakoak.
  4. 4.- Manual para la implantación de un plan de PRL en la empresa. I. Olaciregui eta I. M. Azkoaga. Osalan. 2005.
  5. 5.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemaren dokumentuak.
  6. 6.- Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo. Vol.1, capítulo 17; Vol 2, capítulo 34 factores Psicosociales y de Organización; capítulo 51, Violencia; Vol 3, capítulo 97- Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. OIT 2001. Ministerio de Trabajo y Asuntos sociales (Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa).
  7. 7.- Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo.
  8. 8.- Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides, 2. edizioa, 2000. Editorial Masson.
  9. 9.- Método ISTAS21(CoPsoQ), Manual para la evaluación de riesgos psicosociales en el trabajo. Moncada S, Llorens C Kristensen TS. Istas, 2004.
  10. 10.- Impacto laboral del estrés. Fernández-Velazquez, Lettera 2005.
  11. 11.- El acoso Moral en el trabajo. Evaluación, prevención e intervenci ón. E. Fernández y otros. Osalan, 2004.
  12. 12.- Introducción a la Psicología de las Organizaciones. Francisco Gil Rodr íguez. Alianza Editorial, Madril 2003.
  13. 13.- Instrumentos de evaluación en Psicología de la salud. T.Gutierrez. Alianza Editorial 2003.
  14. 14.- Gestión del conflicto, negociación y mediación. L. Munduate Jaca. Ed. Pirámide (Grupo Anaya SA), 2005 Madril.
  15. 15.- Manual de evaluación y tratamientos psicológicos. Buela-Casal. G. Ed. Biblioteca Nueva, 2001. Madril.
  16. 16.- Issue 201- Work-Related Neck and Upper Limb Musculoskeletal Disorders. Segurtasuneko eta osasuneko Europako agentzia, 1999. urtea.
    http://agency.osha.eu.int/publications/reports/201/en/index.htm.
  17. 17.- Issue 203 - Research on Work-Related Stress. Segurtasuneko eta osasuneko Europako agentzia, 2000. urtea.
    http://agency.osha.eu.int/publications/reports/203/en/
  18. 18.- Convenio colectivo sobre prevención y solución de reclamaciones en materia de acoso entre la Oficina Internacional del Trabajo y el Sindicato de la OIT.
    http://www.ilo.org/public/spanish/staffun/docs/harassment.htm

LEGEDIA

  1. 1.- Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
  2. 2.- Azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.
  3. 3.- 57/2005 Dekretua, martxoaren 15ekoa, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena (VII. titulua).
  4. 4.- Abenduaren 21eko 7/1993 Legea, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  5. 5.- 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena.
  6. 6.- 18/1998 Legea, uztailaren 25ekoa, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
  7. 7.- 28/2005 Legea, abenduaren 26koa, tabakismoaren kontrako osasun neurriak ematekoa eta tabakoaren salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzekoa.
  8. 8.- Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad.
  9. 9.- 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, gaitasunik eza dutenen aukera berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa.
  10. 10.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, otsailaren 18koa.
  11. 11.- 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  12. 12.- Real Decreto 39/1997, de 17 de enero por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  13. 13.- Real Decreto 487/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la manipulación manual de cargas que entrañe riesgos, en particular dorsolumbares, para los trabajadores.
  14. 14.- Real Decreto 488/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas al trabajo con equipos que incluyen pantallas de visualización de datos.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación