Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ODONTOLOGO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1122/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira odontologoen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko odontologoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, ODONTOLOGOEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira odontologoen kategoriako destinoak, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan destinoa dutenak, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Odontologiako lizentziatura edo Medikuntza eta Kirurgia eta Estomatologiako edo Ahoko Kirurgiako eta Aurpegi Masaileko Kirurgiako mediku espezialista titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Odontologiako lizentziaturaren edo Medikuntza eta Kirurgiako eta Estomatologiako edo Ahoko Kirurgiako eta Aurpegi Masaileko Kirurgiako mediku espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: ODONTOLOGOA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ODONTOLOGO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
1/06/05 20/07/06 1/06/08
ARABAKO ESKUALDEA 3       3
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 2     1 3
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA 2       2
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA 2 1 1   4
BARRUALDEKO ESKUALDEA 3       3
Kategoria destino kopurua 12  1  1  1  15 

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
BARRUALDEKO ESKUALDEA 1 1
Kategoria destino kopurua 1  1 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO ODONTOLOGO KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, odontologo gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,23 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan kirurgia maxilofazialean mediku espezialista gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,12 puntu.
    3. 3.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,06 puntu.
    1. Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):
      1. Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
        1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
          1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
        2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
        3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
        4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
        5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
        6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 10 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    3. 3).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 4 puntu):
      1. - Fakultateko katedraduna, 1,20 puntu.
      2. - Fakultateko irakasle numerarioa, 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    4. 4).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 6 puntu):
      1. Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):
        1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
        2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
        3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
        4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
        5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
        6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
        7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
        8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
        9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
        10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.
        11. - Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
    5. 5).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

      Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.

      Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.

      Alemana, gehienez 1,5 puntu.

    6. 6).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

FAKULTATIBO TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO ODONTOLOGO KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

  1. 1.- Epidemiologia odontoestomatologian: Helburuak, ikerketa epidemiologikoak, aldagaiak.
  2. 2.- Aho-hortzetako gaixotasunaren neurketa.
  3. 3.- Uraren fluorazioa eta fluorraren beste erabilera batzuk komunitateko hortz osasunean.
  4. 4.- Aho-hortzetako osasuna Euskadin: Epidemiologia, Osasun Plana, kontsumo publikoko uren fluorazioa EAEn, Haurren Hortz Atentzioko Programa.
  5. 5.- Hortzetako txantxarra: Epidemiologia eta prebentzio neurriak.
  6. 6.- Hortzetako txantxarra: Etiopatogenia, klinika, diagnostikoa, tratamendua eta kontrola.
  7. 7.- Hortzetako txantxarra: Txantxarra jasateko arriskua duen pazientea: Detekzioa eta kontrola.
  8. 8.- Hobien eta fisuren zigilatzaileak: Indikazioak, aplikazio teknikak.
  9. 9.- Ahoko mukosaren eta mihiaren patologia. Estomatitisa, mikosia, gaixotasun mukokutaneoak.
  10. 10.- Listu patologia tumorala eta ez tumorala. Trastorno funtzioanalak.
  11. 11.- Gaixotasun periodontala: Prebentzioa eta tratamendua. Bakterioen plakaren kontrola.
  12. 12.- Gaixotasun sistemikoen ahoko zeinuak.
  13. 13.- Hartutako immunoeskasiaren sindromearekin lotura duten ahoko alterazioak.
  14. 14.- Ahoko minbizia eta aurreminbizia: Prebentzioa, diagnostikoa eta diagnostiko diferentziala.
  15. 15.- Maxilarren patologia: Albeolitisa, osteitisa, osteomilitisa, kisteak eta neoplasiak.
  16. 16.- Artikulazio tenporo-mandibularreko patologia. Mina-disfuntzioa sindromea.
  17. 17.- Hortzeria igarokorra: Fisiologia, patologia, prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua. Maloklusioaren diagnostikoa eta prebentzioa.
  18. 18.- Adinduaren ahoko patologia. Prebentzioa eta tratamendua.
  19. 19.- Lesio traumatikoak hortzetan: Diagnostikoa eta tratamendua.
  20. 20.- Exodontzia eta konplikazioak: Sustrai hondakinak, hortzaldia barne, hirugarren hortz molarra.
  21. 21.- Ahoko operazio teknikak haurretan eta nerabean.
  22. 22.- Haurraren jarreraren maneiua eta antsietatearen kontrola odontoestomatologian. Atentzioa paziente ezinduei.
  23. 23.- Anestesia erregionaleko teknikak odontoestomatologian.
  24. 24.- Ahoko erradiologia. Teknika erradiografikoak odontoestomatologian.
  25. 25.- Neurri higienikoak eta esterilizazioko eta desinfekzioko metodoak odontoestomatologian.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Bogan Sebastian y Otros. Medicina oral. Edizio urtea: 1995. Ed. Masson.
  2. 2.- Gay Escoda, Cosme. Cirugía bucal. Edizio urtea: 1999 Ed. Ergón.
  3. 3.- White, S.C. Radiología oral: principios e interpretación. Edizioa: 4. Edizio urtea: 2001 Ed. Harcourt Brace.
  4. 4.- Cuenca Sala. Emili. Odontología preventiva y comunitaria: principios, métodos y aplicaciones. Edizioa: 2. Edizio urtea: 1999 Ed. Masson.
  5. 5.- Barberia Leache, E. Odontopediatría. Edizioa: 2. Edizio urtea: 2001 Ed. Síntesis.
  6. 6.- Echevarría García JJ. El manual de odontología. 1995 Ed. Masson-Salvat.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación