Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. PSIKOLOGO-KLINIKO TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1119/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira psikologoen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko psikologo kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, PSIKOLOGO KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira psikologoen kategoriako (psikologia kliniko fakultatibo espezialista tekniko lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Psikologiako lizentziatu titulazioa eta psikologia klinikoko espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Psikologiako lizentziatu titulazioaren eta psikologia klinikoko espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: PSIKOLOGOA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. PSIKOLOGO-KLINIKO TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
1/06/08
ARABAKO ESKUALDEA 1   1
BASURTUKO OSPITALEA 1   1
GURUTZETAKO OSPITALEA 1   1
DONOSTIAKO OSPITALEA 1   1
GALDAKAOKO OSPITALEA 2   2
ZAMUDIOKO OSPITALEA 1   1
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1 1 2
GIPUZKOAKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1 3 4
Kategoria destino kopurua 9  4  13 

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
BIZKAIKO OSPITALEZ KANPOKO O.M. 1 1
Kategoria destino kopurua 1  1 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO PSIKOLOGO KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    1. Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):
      1. Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
        1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
          1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
        2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
        3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
        4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
        5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
        6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean egoiliar gisa prestakuntza aldi osoa bete ondoren Psikologia Klinikoan Espezialista den Psikologo titulazioa lortu duten goi mailako tituludunak.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako Psikologia Klinikoan espezialista den Psikologia tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Azaroaren 20ko 2490/1998 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, Psikologia klinikoko espezialitateko psikologo titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- 2490/1998 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik Psikologia Klinikoan espezialista diren Psikologo titulua lortu duten goi mailako tituludunak, aipatutako Errege Dekretuko bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen iragankorretan ezarritako edozein bide erabiliz, 5 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Fakultateko katedraduna, 1,20 puntu.
      2. - Fakultateko irakasle numerarioa, 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu.
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

      Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.

      Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.

      Alemana, gehienez 1,5 puntu.

    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO TEKNIKO ESPEZIALISTA KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: PSIKOLOGO KLINIKOA

  1. 1.- Trebetasun terapeutikoak eta terapeutarenak.
  2. 2.- Elkarrizketa klinikoa.
  3. 3.- Ebaluazio psikologikoa eta neuropsikologikoa.

PSIKOPATOLOGIA

  1. 4.- Pertsonalitate eta psikopatologiako teoriak.
  2. 5.- Oinarrizko prozesu psikologikoen alterazioak.
  3. 6.- Sailkapena psikopatologian.
  4. 7.- Pertsonalitate trastornoak
  5. 8.- Antsietate trastornoak.
  6. 9.- Afekzio nahasmenak: alderdi klinikoak.
  7. 10.- Afekzio nahasmenak: ikerketa psikologikoa. Auto agresioko jarrerak eta suizidioa.
  8. 11.- Eskizofrenia: alderdi klinikoak eta etiologikoak.
  9. 12.- Eskizofrenia: alderdi kognitiboak.
  10. 13.- Eldarniozko nahasketak.
  11. 14.- Trastorno psikotiko atipikoak.
  12. 15.- Alkoholismoa.
  13. 16.- Beste toxikomania batzuk.
  14. 17.- Elikadurako trastornoak.
  15. 18.- Trastorno psikofisiologikoak.
  16. 19.- Trastorno psikosexualak.
  17. 20.- Dementziak.

EBALUAZIO ETA TRATAMENDU PSIKOLOGIKOAK

  1. 21.- Interbentzio terapeutikoko metodoak eta teknikak.
  2. 22.- Izuaren eta agorafobiaren ebaluazioa eta tratamendua.
  3. 23.- Antsietate orokortuaren ebaluazioa eta tratamendua.
  4. 24.- Fobia espezifikoen eta fobia sozialaren ebaluazioa eta tratamendua.
  5. 25.- Egokitze tratamenduen ebaluazioa eta tratamendua.
  6. 26.- Trastorno obsesibo-konpultsiboen ebaluazioa eta tratamendua.
  7. 27.- Depresioaren ebaluazioa eta tratamendua.
  8. 28.- Trastorno psikotikoen ebaluazioa eta tratamendua.
  9. 29.- Loaren trastornoen ebaluazioa eta tratamendua.
  10. 30.- Sexu disfuntzioen ebaluazioa eta tratamendua.
  11. 31.- Bikote arazoen ebaluazioa eta tratamendua.
  12. 32.- Adikzio jokabideen ebaluazioa eta tratamendua.
  13. 33.- Trastorno somatomorfoen ebaluazioa eta tratamendua.
  14. 34.- Elikadurako trastornoen ebaluazioa eta tratamendua.
  15. 35.- Min kronikoaren ebaluazioa eta tratamendua.
  16. 36.- Emigrazioaren alderdi psikologikoak: estresa eta migrazio atsekabea.

HAURRAREN ETA NERABEAREN PSIKOLOGIA KLINIKOA

  1. 37.- Ebaluazio psikologikoa haurtzaroan.
  2. 38.- Haurraren psikopatologiaren sailkapena eta tratamendua.
  3. 39.- Beldurren, fobien eta antsietateen ezaugarri klinikoak eta tratamendua.
  4. 40.- Antsietate orokortuaren trastornoa eta izuaren trastornoa haur eta nerabeetan.
  5. 41.- Estres postraumatikoak eragindako psikopatologia eta trastornoaren tratamendua.
  6. 42.- Depresioaren ezaugarri klinikoak eta tratamendua haurtzaroan eta nerabezaroan.
  7. 43.- Atsekabearen maneiua haur eta nerabeetan.
  8. 44.- Psikopatologia eta adikzio tratamendua haur eta nerabeetan.
  9. 45.- Loaren trastornoen ezaugarri klinikoak eta tratamendua haurtzaroan.
  10. 46.- Elikadura jarrerako ezaugarri klinikoak eta trastornoen tratamendua.
  11. 47.- Haurren abusu sexualaren sintomatologia, ebaluazioa eta tratamendua.
  12. 48.- Mugimendu estereotipatuen eta autolesiboen trastornoaren, eta tikek eragindako trastornoen ezaugarri klinikoak eta tratamendua.
  13. 49.- Adimen atzerapenaren ezaugarri klinikoak eta tratamendua.
  14. 50.- Trastorno esfinterianoen ezaugarri klinikoak eta tratamendua.
  15. 51.- Portaera trastornoen ezaugarri klinikoak eta tratamendua.
  16. 52.- Haurren hiperaktibotasuna: kontzeptualizazioa, ebaluazioa eta tratamendua.
  17. 53.- Haurra familian.
  18. 54.- Haurra eta eskola.
  19. 55.- Haur emigrantea.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Vallejo Ruiloba, J. Introducción a la psicopatología y la psiquiatría. Bartzelona. Ed.Masson. 5ª edición. 2005.
  2. 2.- Buela-Casal G. Manual de evaluación y tratamientos psicológicos. Ed.Biblioteca Nueva. 1ª edición. 2001.
  3. 3.- Caballo V. Manual de Psicología Clínica Infantil y Adolescente. Vol. 1. Ed.Pirámide. 1ª edición. 2002.
  4. 4.- Caballo V. Manual de Psicología Clínica Infantil y Adolescente. Vol. 2. Ed.Pirámide. 1ª edición. 2002.
  5. 5.- CIE 10 - Trastornos mentales y del comportamiento. Ed. Meditor. 1ª edición. 1996.
  6. 6.- A.P.A. DSM IV – TR. Ed.Masson. 1ª edición. 2001.
  7. 7.- Kaplan – Sadock. Sinopsis de psiquiatría. Ed.Waverly Hispanica. 9ª edición. 2005.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación