Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. IKERKUNTZAKO UNITATEKO MEDIKU TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1118/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ikerlarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko ikerlarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, IKERLARIEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira ikerlarien kategoriako destinoak, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. Eranskinean bilduak.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimika, Fisikako lizentziatura edo zientziako eta teknologiako diziplinetako goi mailako beste titulu unibertsitarioren bat, Psikologia, Odontologia edo Elikagaien Zientzia eta Teknologiako titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimika, Fisikako lizentziatura edo zientziako eta teknologiako diziplinetako goi mailako beste titulu unibertsitarioren bat, Psikologia, Odontologia edo Elikagaien Zientzia eta Teknologiako tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. a) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: IKERTZAILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK.ESP. IKERKUNTZAKO UNITATEKO MEDIKU TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
BASURTUKO OSPITALEA 1 1
GURUTZETAKO OSPITALEA 1 1
DONOSTIAKO OSPITALEA 2 2
Kategoria destino kopurua  4  4 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO IKERLARI KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate automoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ikerkuntzako eremuetan edo unitateetan fakultatibo mediko edo teknikari gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean ikerkuntzako eremuetan edo unitateetan.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.
    3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
    4. 4.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    1. Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):
      1. Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
        1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
          1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
        2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
        3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
        4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
        5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
        6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako edozein espezialitatetan prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, legez aitortutako edozein espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, legez aitortutako edozein espezialitatetako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Fakultateko katedraduna, 1,20 puntu.
      2. - Fakultateko irakasle numerarioa, 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):
      1. Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):
        1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
        2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
        3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
        4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
        5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
        6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
        7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
        8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
        9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
        10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

      Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.

      Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.

      Alemana, gehienez 1,5 puntu.

    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU-TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: IKERKETA UNITATEA

  1. 1.- Epidemiologiaren printzipioak:
    1. 1.1.- Gaixotasunen maiztasun neurria Gaixotasunen maiztasunen alderaketa. Osasun publikoko datuen iturriak.
    2. 1.2.- Azterketa epidemiologikoen diseinu motak: Esperimentuen azterketak: entsegu klinikoa. Kohorteen azterketak. Kasuen-kontrol azterketak. Deskripzio epidemiologia. Zeharkako azterketak. Azterketa ekologikoak. Beste ikerketa mota batzuk: Ikerketa kuasi-esperimentalak. Ikerketa koalitatiboak.
    3. 1.3.- Kausalitatea. Zehaztapena eta baliotasuna: Barneko eta kanpoko baliagarritasuna. Joerak. Nahasmeneko faktoreak. Akats aleatorioa. Efektuaren aldaketa.
  2. 2.- Bioestatistika:
    1. 2.1.- Datuen aurkezpena: Neurri numerikoak (joera zentralaren neurria. Batez bestekoa. Mediana. Sakabanatze neurriak. Heinak. Datuen errepresentazio grafikoa).
    2. 2.2.- Tasak eta estandarizazioa (Tasak. Tasen estandarizazioa. Estandarizazioko metodo zuzena. Estandarizazioko zeharkako metodoa. Tasa estandarizatuen erabilera).
    3. 2.3.- Probabilitatea (kalkuluak probabilitatearekin eta ekitaldiekin. Baldintzazko probabilitatea. Bayesen teorema. Test diagnostikoa. Sentsibilitatea eta espezifikotasuna. Bayesen teoremaren aplikazioak. ROC kurbak). Probabilitatearen banaketa (Banaketak. Binomiala. Poisson. Normala). Batez bestekoaren laginketako banaketa (Mugaren teorema zentrala).
    4. 2.4.- Hipotesien kontrastea (Aldebiko hipotesien kontrastea. Alde bakarrekoak. Akats motak. Potentzia. Lagin neurriaren estimazioa). Proportzioen inferentzia. Bi proportzioren konparazioa. Bi batez bestekoren alderaketa. Konfiantza tarteak (bi ilararen konfiantza tarteak. Ilara batekoa. Studenten t banaketa).
    5. 2.5.- Bariantza-ANOVA azterketa (faktore baten bariantzaren azterketa. Konparazio anizkoitzen prozedurak. Bi faktoreren bariantza azterketa).
    6. 2.6.- Metodo ez parametrikoak (zeinuen testa, Wilcoxon zeinuko heinen testa, Wilcoxonen heinen batuketaren testa -Mann-Whitneyren U).
    7. 2.7.- Kontingentzia taulak (Khi karratuaren testa, Fisherren test zehatza, 2x2ko taulak. R x C taulak. Mcnemarren testa. Oddsen arrazoia (Odds Ratio). Berksonen falazia). 2x2ko taula anizkoitzak (Simpsonen paradoxa. Mantel-Haenszelen metodoa. Oddsen arrazoi laburpena. Homogeneotasun testa).
    8. 2.8.- Biziraupeneko azterketa (bizi taularen metodoa. Muga produktuaren metodoa. Log-rank testa).
    9. 2.9.- Korrelazioa (Pearsonen korrelazio koefizientea. Spearmanen korrelazio koefizientea). Erregresio lineal sinplea (Karratu txikienen metodoa. Erregresio koefizienteen inferentzia. Aurresateko balioen inferentzia. Ereduaren ebaluazioa. Hondakinen grafikoa. Transformazioa).
    10. 2.10.- Erregresio anitza. Erregresio lineal anitza (Karratu txikienen ekuazioa. Erregresio koefizienteen inferentzia. Ereduaren ebaluazioa. Interakzioko eta nahasketako ebaluazioa. Aldagai adierazleak. Ereduen aukeraketa. Kobariantzaren analisia). Datu longitudinalen azterketa: oinarrizko printzipioak. Erregresio logistikoa. Arrisku proportzionalen erregresioa edo Cox. Erregresio anitzeko beste modelo batzuk (modelo lineal orokortuak: Poissonen erregresioa, modelo mistoak. Oinarrizko printzipioak). Maila anitzeko analisia: oinarrizko printzipioak.
    11. 2.11.- Aldagai anitzeko analisia (analisi diskriminatzailea, osagai nagusien analisia, faktore analisia, korrespondentzien analisia, cluster analisia: oinarrizko printzipioak).
    12. 2.12.- Laginketa teorikoa (Laginketa konbinatua. Ausazko laginketa soila. Laginketa sistematikoa. Mordoen laginketa. Laginketa multzokatua. Probabilitateen araberakoa ez den laginketa).
  3. 3.- Ikerkuntzako proiektuak: diseinua, ebaluazioa eta kudeaketa:
    1. 3.1.- Ikerketa proiektuaren diseinua eta garapena eremu klinikoan.
      1. 3.1.1.- Ikerketa protokoloaren elementuak: Protokolo bat sortzea. Ikerketa proiektuaren garapena (datu baseak sortzea, informazioa jasotzea, ikerketa pilotuak, informazioaren kalitate ikerketak...).
      2. 3.1.2.- Entsegu klinikoen kasu zehatza, botikekin edo gabe: diseinua eta ezaugarri metodologikoak.
      3. 3.1.3.- Ikerkuntzan finantzaketa lortzea: Finantza agentzia publikoek eskaintzen dituzten laguntza motak (proiektuetarako, giza baliabideak, azpiegiturak, ikerkuntzako prestakuntza, eta abar) eta baldintzak: Fondo de Investigaciones Sanitarias, Osasuna, Industria eta Hezkuntza Saila, ministerioak, Europako Funtsak eta abar. Kontratatutako ikerkuntza.
      4. 3.1.4.- Analisi bioestatistikoko oinarrizko programa informatikoen erabilera (SAS/SPSS/STATA): Programazioa, datu baseen erabilera eta datuen analisi estatistikoa.
    2. 3.2.- Erabakiak hartzearen azterketa ikerkuntza klinikoan. Proba diagnostikoen ebaluazioa.
    3. 3.3.- Entsegu klinikoak medikamentuekin eta produktu sanitarioekin: Medikamentuen eraginen ebaluazioa. Protokoloen kalitate ebaluazioa. Entseguan pate hartu behar duen pazientearen eskubideen babesa. Ohitura kliniko onen arauak. Emaitzen estrapolazioa.
    4. 3.4.- Probetan oinarritutako medikuntza: Bibliografia bilaketa. Argitalpen biomedikoetako datu baseak. Literatura zientifikoaren errebisio sistematikoak. Eraginkortasunaren ebaluazioa. Meta-analisia.
    5. 3.5.- Osasun zainketen emaitzen neurketa eta analisia: Galdetegiak sortzea eta baliozkotzea. Osasunarekin eta emaitzen neurketarekin lotura duten bizi kalitatea neurtzeko instrumentuak. Pazientearen iritziaren ebaluazioa. Baliotasun, fidagarritasun eta aldaketarekiko sentiberatasun ikerketak.
    6. 3.6.- Osasun zerbitzuen ikerketa.

      Erabileraren, beharraren, sarbidearen, egokitzearen edo aldakortasunaren ikerketak osasun zerbitzuen eskaintzan. Ekitatearen ebaluazio ikerketak osasun zerbitzuen eskaintzan. Osasun teknologikoen ebaluazioa. Osasun politikaren ebaluazioa (osasun politiken, prestazioaren eta kalitateko programen ebaluazioa).

    7. 3.7.- Ebaluazio ekonomikoaren ikerketak osasun eremuaren baitan.

      Kostuak minimizatzeko ikerketak, kostua-eraginkortasuna eta kostua-erabilera. Eraginkortasunaren ebaluazioa.

    8. 3.8.- Kalitatearen eta segurtasunaren ebaluazioa osasun asistentzian.

      Asistentzia kalitatearen ebaluazioa. Ebaluazio zikloa: Egitura, prozesua, emaitzak. Asistentziako kalitatea hobetzeko programen ebaluazioa. Praktika klinikoko gidak sortzea eta ebaluatzea. Kudeaketako eta kalitateko osasun adierazleen erabilera ikerkuntzan. Segurtasunaren ebaluazioa osasun asistentzian.

    9. 3.9.- Bigarren mailako ikerkuntza: ikerketak datu base administratiboekin.

      Ikerketak datu base administratiboekin garatzea. Arriskua doitzea. Pertsonen osasunari buruzko datuen iturriak eta osasun arloko inkestak. Osasuneko arazo espezifikoak erregistratzeko sistemak. Ospitaletako datu baseak (CMBD).

    10. 3.10.- Ikerkuntza biomedikoaren priorizazioa eta sustapeneko agentzien instrumentu eta estrategia nagusiak.

      Europako VI. eta VII. esparru programak: 1. lehentasuna, Osasuna. Biomedikuntzako I+G+b plan nazionala 2004-2007. Ikerkuntza Biomedikoaren lege proiektua.

      Ikerkuntza translazionala, medikuntza/medikamentu pertsonalizatua, biobankuak, bikaintasuneko sareak eta sareko ikerkuntzako egitura egonkorrak, proiektu integratuak eta kontsortzio publiko-pribatuak, Osasun Ikerkuntzako institutuak, osasun ikerkuntza kudeatzeko fundaziok eta institutu publikoak. Ingenio-2010 programa, BIOBASK-2010 Estrategia.

    11. 3.11.- Araudi erregulatzaileak eta ikerkuntza sustatzeko instituzioak.
      1. 3.11.1.- Errege Dekretua eta medikamentuekin eta osasun produktuekin egiten diren entsegu klinikoen beste araudi erregulatzaile batzuk.
      2. 3.11.2.- Ikerkuntza finantzatzera eta sustatzera zuzendutako instituzioak: 1) Europako Batzordea; 2) Osasun ikerketen Funtsa/Instituto de Salud Carlos III. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Hezkuntza Ministerioa. 3) Euskadi: Osasun, Industria eta Hezkuntza Saila. Osakidetza. BIOEF. 4) Unibertsitatea. 5) Finantzazio pribatuko iturriak.
      3. 3.12.- Artikuluak idaztea eta aurkezpenak prestatzea.

        Ikerkuntza artikulua prestatzeko eta editatzeko arauak. Ahozko komunikazio bat edo poster bidezko aurkezpena prestatzeko arauak.

      4. 3.13.- Bioetika eta praktika kliniko ona ikerkuntzan.
        1. 3.13.1.- Bioetikako printzipioak ikerkuntzan.
        2. 3.13.2.- Ikerkuntza Klinikoko Etika Batzordeak (CEIC): oinarrizko printzipioak, erregulazioa eta funtzioak.
        3. 3.13.3.- Ikerkuntza batzordeak: funtzioak.

BIBLIOGRAFIA

Oinarrizko bibliografia.

  1. 1.- Ann Aschengrau, Sc.D. and George R. Seage, III, Sc.D. Essentials of Epidemiology for Public Health. Jones and Bartlett Publishers; 2003.
  2. 2.- Robert Fletcher, Suzanne W. Fletcher. Clinical Epidemiology: The Essentials. 4th ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins Publishers; 2005
  3. 3.- Stephen B. Hulley, Cummings, Thomas B. Newman, Warren S. Browner, Steven R. Cummings. Designing Clinical Research: An Epidemiologic Approach. 2nd edition. Lippincott Williams & Wilkins Publishers; 2000
  4. 4.- Marcello Pagano, Kimberlee Gauvreau. Principles of Biostatistics. 2nd edition. Publisher Brooks/Cole; 2000.
  5. 5.- Bernard Rosner. Principles of Biostatistics. Editorial Thomson Brooks/Cole. 2005.
  6. 6.- Sánchez-Caro J, Abellán F. Ensayos Clínicos en España. Aspectos científicos, bioéticos y jurídicos. Badalona: Ediciones Médicas; 2005.
  7. 7.- Laporte Joan Ramón. Principios básicos de investigación clínica. Fundación Instituto Catalán de Farmacología (IFCF), 2ª edición; 2006. http:www.icf.uab.es/libre/libre.htm

Bibliografia aurreratua eta espezializatua.

  1. 8.- Szklo M, Nieto FJ. Epidemiología intermedia. Madril: Ediciones Díaz de Santos SA; 2002.
  2. 9.- Myriam Hunink, Paul Glasziou, Joanna Siegel, Jane Weeks, Joseph Pliskin, Arthur Elstein, Milton C. Weinstein. Decision Making in Health and Medicine: Integrating Evidence and Values. Cambridge University Press; 2001.
  3. 10.- Evidence-Based Medicine Working Group, Drummond Rennie, Gordon H. Guyatt. Users' Guides to the Medical Literature: Essentials of Evidence-Based Clinical Practice. Chicago, IL: AMA Press; 2002.
  4. 11.- Drummond M. O’Brien B. Stoddart G. Torrance G. Métodos para la Evaluación Económica de los Programas de Asistencia Sanitaria. Madril: Editorial Díaz de Santos; 2001.
  5. 12.- Fayers P.M., Machin D. Quality of life: assessment, analysis and interpretation. New York: Salvat; 2000.
  6. 13.- Kleinbaum D.G., Kuper L.L., Muller K.E. Applied Regression Analysis and other Multivariate Methods. Belmont CA: Duxbury Press, 1988.
  7. 14.- David Machin, Martin Worner, Yin Bun Cheung, Mahesh Parmar. Survival Analysis: A Practical Approach. Wiley, John & Sons, Incorporated; 2006.
  8. 15.- David W. Jr. Hosmer, Stanley Lemeshow. Applied Logistic Regression. 2 edition. Wiley-Interscience; 2000.
  9. 16.- Hall GM. How to write a paper. BMJ Books; 2003.
  10. 17.- EMEA (Agencia Europea del Medicamento). Guideline for Good Clinical Practice. http://www.emea.eu.int/pdfs/human/ich/013595en.pdf

Beste erreferentzia erabilgarri batzuk.

  1. 18.- I+G+b Plan Nazionala 2004-2007: Biomedikuntzako programa nazionala. http://www.mec.es/ciencia/jsp/plantilla.jsp?area=plan_idi&id=3
  2. 19.- EBko VI eta VII Esparru Programak. http://www.mec.es/ciencia/jsp/plantilla.jsp?area=plan_idi&id=3
  3. 20.- Ikerkuntza Biomedikoko Lege Proiektua. http://www.isciii.es/htdocs/presentacionyestructura/secretaria/pdf/Proyecto_Ley_de_investigacion_biomedica.pdf
  4. 21.- Ingenio 2010 Programa. http://www.isciii.es/htdocs/presentacionyestructura/secretaria/pdf/Proyecto_Ley_de_investigacion_biomedica.pdf
  5. 22.- BIOBASK 2010 Estrategia. http://www.biobask.org/web/cas/docs/2010.pdf
  6. 23.- http://www.coe.int/T/E/Legal_affairs/Legal_co-operation/Bioethics/Texts_and_documents/ETS164Spanish.pdf - Oviedoko hitzarmena.
  7. 24.- http://www.bioeticaweb.com/content/view/1060/40/ - Belmont Txostena
  8. 25.- http://comunidad.derecho.org/dergenetico/CodigoNuremberg.html
  9. 26.- http://www.unav.es/humbiomedicas/deontologiaBiol/nuremberg.pdf
  10. 27.- http://www.wma.net/s/policy/pdf/17c.pdf - Helsinkiko Deklarazioa.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación