Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO MEDIKU TEKNIKARIA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1141/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ospitaleko erradiofisikari kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko ospitaleko erradiofisikarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, OSPITALEKO ERRADIOFISIKARIEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ERAKUNDEAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira ospitaleko erradiofisikarien kategoriako destinoak, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundean destinoa dutenak, II. Eranskinean bilduak.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Fisikako lizentziatu edo ofizialki onartutako diziplina zientifikoen eta teknologikoen goi mailako beste unibertsitateko tituluren bat eta ospitale erradiofisikari espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Fisikako lizentziatu edo ofizialki onartutako diziplina zientifikoen eta teknologikoen goi mailako beste unibertsitateko tituluren baten eta ospitale erradiofisikari espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza izatea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: OSPITALEKO ERRADIOFISIKOA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO MEDIKU TEKNIKARIA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
1/06/05
BASURTUKO OSPITALEA 1   1
GURUTZETAKO OSPITALEA 1   1
DONOSTIAKO OSPITALEA 1 1 2
Kategoria destino kopurua 3  1  4 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO OSPITALEKO ERRADIOFISIKARI KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    1. Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):
      1. Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
        1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
          1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
        2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
        3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
        4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
        5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
        6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Ospitaleko erradiofisikan espezialistaren titulu ofiziala lortzeko eskatutako prestakuntza aldia bete duten goi mailako tituludunak, otsailaren 14ko 220/1997 Errege Dekretuko lehen, bigarren eta hirugarren xedapen iragankorretan ezarritakoaren arabera, horren bidez sortu eta arautzen baita Ospitaleko Errediofisikan Espezialistaren titulu ofizialaren lorpena, 13 puntu.
      4. 4.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      5. 5.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (ez egoiliar gisa): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Zientzia Fisikoetako Fakultateko katedraduna edo diziplina zientifiko eta teknologikoetan ofizialki onartutako titulazioak eskaintzen dituen edozein fakultatetako edo Goi Mailako eskoletako ezagutza arlo horretako katedraduna, 1,20 puntu.
      2. - Zientzia Fisikoetako Fakultateko irakasle numerarioa edo diziplina zientifiko eta teknologikoetan ofizialki onartutako titulazioak eskaintzen dituen edozein fakultatetako edo Goi Mailako eskoletako ezagutza arlo horretako katedraduna, 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):
      1. Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):
        1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
        2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
        3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
        4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
        5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
        6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
        7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
        8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
        9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
        10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

      Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.

      Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.

      Alemana, gehienez 1,5 puntu.

    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU-TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: OSPITALEKO ERRADIOFISIKA

ERRADIAZIO BIDEZKO TERAPIA

  1. 1.- Erradiazioen aplikazio terapeutikoen alderdi fisikoak, jatorria edozein delarik ere.
  2. 2.- Iturri erradioaktiboak eta erradiazioko ekipo sortzaileak.
  3. 3.- Erradiazioen produkzioarekin, erabilerarekin eta neurketarekin lotura duen ekipamendua.
  4. 4.- Erradiazio iturrien kalitate kontrolerako eta garantiarako programak eta horiekin lotura duen ekipamendua.
  5. 5.- Aplikazio horiekin lotura duten teknika berrien oinarri fisikoak.
  6. 6.- Dosimetria klinikoa.
  7. 7.- Dosimetria fisikoa.
  8. 8.- Dosien kalkulua organoetan.
  9. 9.- Onarpeneko, egoerako eta konstantziako proben plangintza, jarraipena eta gauzatzea.
  10. 10.- Neurketako ekipoen eta instrumentazioaren kalibrazioa eta egiaztapena.
  11. 11.- Simulatzaileak.
  12. 12.- Brakiterapia.
  13. 13.- Erradiobiologiaren oinarriak.
  14. 14.- Giza Anatomiaren eta Fisiologiaren oinarriak.

IRUDI BIDEZKO DIAGNOSTIKOA

  1. 15.- Erradiazioen aplikazio diagnostikoen alderdi fisikoak.
  2. 16.- Produkzioarekin, erabilerarekin, neurketarekin eta ebaluazioarekin lotura duen ekipamendua.
  3. 17.- Produkzioko eta erradiazioaren neurketako ekipoen kalitatearen kontroleko eta garantiako programak, horien irudi sistemez gain.
  4. 18.- Aplikazio horiekin lotura duten teknika berrien oinarri fisikoak.
  5. 19.- Erradiologia konbentzionala: Analogikoa eta digitala.
  6. 20.- Ultrasoinuak.
  7. 21.- Ordenagailu bidezko tomografia.
  8. 22.- Erresonantzia magnetikoa.
  9. 23.- PET/OTA.
  10. 24.- Irudien fusioa.

MEDIKUNTZA NUKLEARRA

  1. 25.- Gammakamerak, gamma kontagailuak, beta kontagailuak, kamera tomografikoak.
  2. 26.- PET.
  3. 27.- Analisiko ordenagailu bidezko sistemak.
  4. 28.- Onarpeneko, egoerako eta konstantziako probak. Kalitatearen garantiako eta kontroleko programak.
  5. 29.- Detekzio ekipoak (in vivo probak).
  6. 30.- Aktibimetroak.
  7. 31.- Analizatzaile multikanalak.
  8. 32.- Terapia metabolikoa.

ERRADIAZIOEN BESTE ERABILERA BATZUK

  1. 33.- Ikerkuntzako instalazioetan eta laborategietan erabilitako erradiazio iturriak.
  2. 34.- Produkzioarekin, erabilerarekin, neurketarekin eta ebaluazioarekin lotura duen ekipamendua.
  3. 35.- Aipatutako ekipamenduaren kalitatearen garantiako eta kontroleko programak.

BABES ERRADIOLOGIKOA

  1. 36.- Segurtasun erradiologikoa osasun helburuekin erradiazioak erabiltzerakoan.
  2. 37.- Instalazio erradiaktiboen eta erradiodiagnostikoko instalazioen diseinua eta kudeaketa babes erradiologikoaren arloan.
  3. 38.- Erradiazioen neurketarekin lotura duen ekipamendua eta segurtasun erradiologikoaren zainketara zuzenduta dagoena.
  4. 39.- Kalibrazioa, egiaztapenak.
  5. 40.- Kalitate kontrola neurketako ekipoetan.
  6. 41.- Aipatutako ekipamenduaren eta aplikazioen kalitatearen garantiako eta kontroleko programak.
  7. 42.- Pazienteen, langileen eta jendearen babes erradiologikoa.
  8. 43.- Dosimetria pertsonala.
  9. 44.- Dosi pertsonalen neurketa edota kontrola.
  10. 45.- Dosimetria pertsonaleko sistemak.
  11. 46.- Historial dosimetrikoak.
  12. 47.- Pazienteen dosimetria.
  13. 48.- Babes erradiologikoaren arloko arauak, gomendioak eta Estatu mailako, Europako eta nazioarteko legeria.
  14. 49.- Nazioarteko erakundeen gomendioak (CRP, OME, IAEA, eta abar).
  15. 50.- Babes erradiologikoaren programak antolatzea eta prestatzea.
  16. 51.- Arrisku erradiologikoaren estimazioa.
  17. 52.- Arrisku erradiologikoaren ebaluazioa, jardueraren arabera.
  18. 53.- Pertsonen sailkapena, arrisku profesionalaren arabera.
  19. 54.- Zonaldeen sailkapena eta seinaleztapena.
  20. 55.- Emergentzia planak.
  21. 56.- Emergentzia planak prestatzea edota eztabaidatzea, edozein instalazio erradiaktiborako.
  22. 57.- Arriskuen estimazioa, emergentzia kasuetan.
  23. 58.- Emergentzien simulakroa.
  24. 59.- Material erradiaktiboaren eskaera eta harreraren kontrola.
  25. 60.- Hondakin erradiaktiboen kudeaketa.
  26. 61.- Blindajeen kalkulua.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Introduction to Health Physics Cember H. 3ª ed. New York: McGraw-Hill; 1996.
  2. 2.- The Physics of Radiology Johns HE, Cunningham JR.. 4ª ed. Springfield (USA): Charles C.Thomas Pub.; 1983. ISBN: 0398046697.
  3. 3.- The Physics of Radiation Therapy. Khan FM. 2ª ed. Baltimore (USA): Williams & Wilkins; 1994. ISBN: 0398046697.
  4. 4.- Treatment Planning in Radiation Oncology. Khan FM. Roger A. Potish Lippincott Williams & Wilkins; 2000. LWW.com ISBN: 00-683-04607-1.
  5. 5.- Bases Anatómicas del Diagnóstico por Imagen. P. Fleckenstein, J.Tranum-Jensen Harcourt, 2001.
  6. 6.- A.D.A.M. Atlas de Anatomía humana. Todd R. Olson. Masson, 1997.
  7. 7.- Rayonnements ionisants. Effets de faibles doses. H. Vannarcke, L.Baugnent-Mahieu, J.P. Culot, P. Covaert, L. Holmstock.Ondraf, 1996.
  8. 8.- Estructura y Función del Cuerpo Humano. Thibodeau/ Patton. Harcourt Mosby, 1998.
  9. 9.- An Introduction to Radiobiology. A.H.W. Nias. Wiley, 2000.
  10. 10.- A categorial Course in physics technology update an Quality.
  11. 11.- Improvement of Diagnostic x-ray Imaging Equipment. Syllabus1996.R.S.N.A., 1996.
  12. 12.- Radiation Instruments. Herman Cember. Medical Physics Publishing, 2001.
  13. 13.- Internal Radiation Dosimetry. Otto G. Raabe. Medical Physics Publishing, 1994.
  14. 14.- Applications of New Technology: External Dosimetry. Jack Higginbotham. Medical Physics Publishing, 1996.
  15. 15.- Filtros de imagen en Medicina Nuclear. Rafael Puchal Añé. Nycomed Amershan, 1997.
  16. 16.- Tomografía en Medicina Nuclear. Mariana Levi de Cabreras. El Comité de Instrumentación y garantía de calidad de Alasbimin, 1999.
  17. 17.- Small Field Dosimetry in Radiosurgery. Luis Núñez / Fco. Sánchez-Doblado. Dynarad, 1999.
  18. 18.- Total Body Irradiation prior to bone marrow transplantation. F. Sánchez-Doblado, U. Quast, R. Arrans, L. Errarquin, B. Sánchez- Nieto, J.A. Terrón.
  19. 19.- Principles of Radiological Physics, 2nd ed. Robin Wilks. Churchill Livingstones, 1997.
  20. 20.- The Physics of Radiotherapy X-rays from Linear Accelerators. Peter Metcalfe, Tomas Kron, Peter Hoban. Medical Physics Publishing, 1997.
  21. 21.- Medical Imaging Physics 4th ed. William Hendee, E.Russell Retenour. Wiley-Liss Inc, 2002.
  22. 22.- The essential Physics of Medical Imaging. Bushberg, Seibert, Leidholdt, Boone. Lippincott Williams and Wilkins, 1994.
  23. 23.- Introducción a la Imagen Radiográfica Médica. Robert J. Pizzutiello, John E. Cullimam. Kodak SA, 2000.
  24. 24.- Categorial Course in Diagnostic Radiology Physics: CT and US Crosssectional Imaging. Syllabus 2000. Lee Goldman, J. Fowlkes. RSNA, 2000.
  25. 25.- Interventional Fluoroscopy. Stephen Balter. Wiley-Liss Inc, 2001.

Beste bibliografia iturri batzuk:

  1. 26.- Sociedad Española de Física Médica elkartearen argitalpenak. (www.sefm.es).
  2. 27.- Sociedad Española de Protección Radiológica elkartearen argitalpenak. (www.sepr.es).
  3. 28.- American Association on Physics Medical (www.aapm.org) elkartearen argitalpenak.
  4. 29.- Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren argitalpenak. (www.csn.es). Legeria, gidak eta araudi dokumentuak.
  5. 30.- European Federation Organizations on Medical Physics federazioaren argitalpenak. (www.efomp.org)




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación