Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA - ALERGIAKO MEDIKUA

Inprimatu

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)

.@@@1531/2006 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Pediatriako mediku espezialisten kategorian eta horien arlo espezifikoetan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatria zerbitzuetako alergia pediatrikoen sailetakoa izango da.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

  1. Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.
  2. Bigarren.- Pediatriako eta haren sail espezifikoetako mediku espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatria zerbitzuetako alergia pediatrien sailekoa izango da.
  3. Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.
  4. Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.
  5. Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.
  6. Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 31n.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

PEDIATRIAKO ETA HAREN SAIL ESPEZIFIKOETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. KATEGORIA HORIEK FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOAK DIRA ETA DESTINOA ZEHAZTUTAKO OSASUN ZERBITZUETAKO ERAKUNDEETAKO PEDIATRIA ZERBITZUETAKO ALERGIA PEDIATRIKOEN SAILA IZANGO DUTE.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

    1.1.- Deialdi honetako helburu izango dira Pediatriako eta haren sail espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak. Aipatutako kategoriak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoak dira eta zehaztutako eta II. Eranskinean agertzen diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako pediatria zerbitzuetako alergia pediatrikoen saila izango dute destino.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia lizentziatu titulazioa eta Pediatriako espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

      1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

        Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

      2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira. Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:

      - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatu titulazioaren eta Pediatriako espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.

    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA (*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: MEDIKUA

LANPOSTU FUNTZIONALA: OSPITALEKO PEDIATRIAKO-ALERGIAREN FAK. ESP. MEDIKOA

ZERBITZUEN ERAKUNDEA Derrigorrezkotasun datarik gabea Derrigorrezkotasun data Guztira
 
GURUTZETAKO OSPITALEA 1   1
GUZTIRA, ORO HAR 1   1

(*) Zerrenda honetan agertzen diren destinoek ez dituzte biltzen Osakidetzako/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Batzordearen 2006ko uztailaren 20ko akordio bidez onartutako lanpostu berriak. Era berean, zerrenda horrek ez ditu biltzen 2005eko trasladoen lehiaketatik eratorritako faseko ebazpenaren ondoren hutsik geratzen diren destinoak ere. Oinarri orokorretako 1.1 oinarrian xedatutakoa betez, eskain daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin bat egingo da.

III. ERANSKINA

PEDIATRIAKO ETA HORREN SAIL ESPEZIFIKOETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA. AIPATUTAKO KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOA ZEHAZTUTAKO OSASUN ZERBITZUETAKO ERAKUNDEETAKO PEDIATRIA ZERBITZUETAKO ALERGIA PEDIATRIKOEN SAILA IZANGO DUTE.

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitaletako pediatria zerbitzuetan, alergia pediatrikoetan, pediatra gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.
    2. 2.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitaleko pediatria zerbitzuetan, ospitaleko pediatra gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
    3. Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.
    4. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.
    5. 4.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
    6. 5.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    7. 6.- Pediatriako espezialitatearen kasuan, Lehen Mailako Atentzioko pediatra gisa emandako hilabete bakoitzeko, 0,12 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):

        - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.

      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, dagokion espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, dagokion espezialitateko mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      1. 9 ordu arte: 0,05 puntu
      2. 10-19 ordu: 0,1 puntu
      3. 20-29 ordu: 0,2 puntu
      4. 30-49 ordu: 0,4 puntu
      5. 50-99 ordu: 0,6 puntu
      6. 100-199 ordu: puntu 1.
      7. 200-599 ordu: 1,75 puntu
      8. 600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. - Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, 0,1 puntu.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu.
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
    1. 2HE: 16 puntu
    2. 1HE: 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: OSPITALEKO PEDIATRIA – ALERGOLOGIA

  1. 1.- Sistema immunea eta oinarrizko immunologia. Sistema immunologikoa heltzea.
  2. 2.- Sortzetiko eta hartutako immunitatea.
  3. 3.- Inmunopatologia: Hipersentikortasuneko erreakzioak.
  4. 4.- Immunitatea eta infekzioa. Infekzio errepikariak dituen haurra.
  5. 5.- Immunoeskasiak: eredu klinikoak, diagnostikoa eta tratamendua.
  6. 6.- Suszeptibilitate mendeltarra infekzio espezifikoekiko.
  7. 7.- Patologia autoimmunea haurraren kasuan. Alterazio immunologikoekin batera gertatzen den patologia pediatrikoa.
  8. 8.- Terapeutika immunologikoak.
  9. 9.- Alergia erreakzioaren fisiopatologia.
  10. 10.- Historia klinikoa eta diagnostikoaren metodologia orokorra alergologian.
  11. 11.- Gaixotasun alergikoen epidemiologia orokorra.
  12. 12.- Gaixotasun alergikoen atopia eta historia naturala.
  13. 13.- “In vitro” teknika diagnostikoak. Antigenoak identifikatzeko eta karakterizatzeko metodoak, antigorputzak zehazteko eta kuantifikatzeko metodoak, azterketa funtzionala eta osagarrien faktoreak kuantifikatzea, zitokinak zehaztea eta erantzun immunearen bitartekariak.
  14. 14.- “In vivo” teknikak. Larruazaleko probak, probokazio probak, arnasbideetako esplorazio funtzionala.
  15. 15.- Gaixotasun alergikoen farmakoterapia nagusia.
  16. 16.- Prebentzioa alergian: Osasun hezkuntza, ingurumenaren hobekuntza, nutrizioa elikadurako alergian, haur asmatikoaren integrazioa.
  17. 17.- Immunoterapiako teknikak eta horien jarraipen klinikoa eta immunologikoa.
  18. 18.- Asma: etiopatogenia eta klinika.
  19. 19.- Asma: diagnostikoa.
  20. 20.- Asma: tratamendua.
  21. 21.- Oinarri immunologikoa duten birikako beste gaixotasun batzuk.
  22. 22.- ORL alergikoaren patologia. Sudurreko arnasbideetako zailtasunaren diagnostiko diferentziala. Errinitisa eta sinusitisa.
  23. 23.- Begietako gaixotasunak eta konjuntibitis alergikoa. Digestioko gaixotasun alergikoak: Esofagitisa, gastroenteritisa, elikadurako proteinekiko tolerantziarik eza, kolitisa. Dermatitis atopikoa. Oinarri immunologikoko beste dermopatia batzuk.
  24. 24.- Urtikaria eta angioedema.
  25. 25.- Elikaduragatiko alergia. Behi esnearen eta arrautzaren proteinekiko alergia. Behi esnearen alternatibak. Elikaduragatiko alergia anizkoitza. Haur alergikoaren nutrizioa. Latexarekiko alergia.
  26. 26.- Botikekiko alergia haurraren kasuan: beta-laktamikoak, esteroideoak ez diren hantura kontrakoak, botikekiko alergia anestesian.
  27. 27.-Anafilaxia. Urgentziak alergian.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Stiehm RE, Ochs HD, Wilkenstein JA (Eds). Immunologic disorders in infants and children. Elsevier Saunders 2004; 289-355.
  2. 2.- Leung DYM, Sampson HA, Geha RS et al (Eds). Pediatric Allergy. Mosby 2003.
  3. 3.- Behrman RE, Kliegman RM, Jenson HB (Eds). Nelson Tratado de Pediatría. Elsevier 2004.
  4. 4.- Cruz M. Tratado de Pediatría. Ergon 2006.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación