Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAC. ESP. MEDICO EPIDEMIOLOGIA CLINICA-PERFIL SALUD PUBLICA

Inprimatu

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)

.@@@1528/2006 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak zerbitzu sanitarioetako erakundeetako Epidemiologia Klinikoko unitateak izango dira, osasun publikoari aplikatuta.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

  1. Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.
  2. Bigarren.- Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak zehaztutako zerbitzu sanitarioetako Epidemiologia Klinikoko unitateetakoak izango dira, osasun publikoari aplikatuta.
  3. Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.
  4. Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.
  5. Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.
  6. Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 31n.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK ZERBITZU SANITARIOETAKO EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO UNITATEETAKOAK IZANGO DIRA, OSASUN PUBLIKOARI APLIKATUTA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

    1.1.- Deialdi honetako helburu izango dira mediku kategoriako destinoak. Aipatutako kategoriak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoak dira eta zehaztutako eta II. Eranskinean agertzen diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako Epidemiologia Klinikoko unitateak, osasun publikoari aplikatuta, izango dituzte destino.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein espezialitateko titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
      1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

        Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

      2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

        Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:

      - Ondorengoen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein espezialitateko titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.

    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

        Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

        Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

        Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA (*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: MEDIKUA

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. MEDIKOA EPIDEMIOLOGIA KLINIKOA – OSASUN PUBLIKOA

ZERBITZUEN ERAKUNDEA Derrigorrezkotasun datarik gabea Derrigorrezkotasun data Guztira
1/06/05
ERAKUNDE ZENTRALA 1   1
GUZTIRA, ORO HAR 1   1

(*) Zerrenda honetan agertzen diren destinoek ez dituzte biltzen Osakidetzako/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Batzordearen 2006ko uztailaren 20ko akordio bidez onartutako lanpostu berriak. Era berean, zerrenda horrek ez ditu biltzen 2005eko trasladoen lehiaketatik eratorritako faseko ebazpenaren ondoren hutsik geratzen diren destinoak ere. Oinarri orokorretako 1.1 oinarrian xedatutakoa betez, eskain daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin bat egingo da.

III. ERANSKINA

EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO UNITATEAK, OSASUN PUBLIKOARI APLIKATUTA, DESTINO DITUZTEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, epidemiologo kliniko gisa, osasun publikoari aplikatuta, lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,18 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean epidemiologia klinikoko eremuetan edo unitateetan.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,08 puntu.
    3. 3.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,04 puntu.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):

        - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.

      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako edozein espezialitatetan prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako edozein espezialitatetan prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, edozein espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, edozein espezialitatetako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituludunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      1. 9 ordu arte: 0,05 puntu
      2. 10-19 ordu: 0,1 puntu
      3. 20-29 ordu: 0,2 puntu
      4. 30-49 ordu: 0,4 puntu
      5. 50-99 ordu: 0,6 puntu
      6. 100-199 ordu: puntu 1.
      7. 200-599 ordu: 1,75 puntu
      8. 600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. - Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
    1. 2HE: 16 puntu
    2. 1HE: 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: EPIDEMIOLOGIA KLINIKOA – OSASUN PUBLIKOA

  1. 1.- Osasuna. Kontzeptuazio ereduak: objektiboa edo klasikoa, subjektiboa edo pertzepziokoa, funtzionala, soziala, Terris kontzeptua, egokitzekoa, ekologikoa, eredu holistikoa eta dinamikoa. Osasunaren determinatzaileak.
  2. 2.- Demografia sanitarioa. Demografia estatikoa. Demografia dinamikoa: jaiotza tasa, ugalkortasuna eta heriotza tasa. Adinen araberako heriotza tasa. Tasen doikuntza. Kausen araberako heriotza tasa. Saihesgarria den hilkortasuna. Galdutako bizitzako urte potentzialak. Hilkortasuneko taulak. Bizi itxaropena. EAEko demografia.
  3. 3.- Estatistika deskriptiboa. Datuen tabulazioa eta adierazpen grafikoa. Ordenazioetan oinarritutako deskripzio indizeak. Momentuetan oinarritutako deskripzio indizeak.
  4. 4.- Estatistika inferentziala. Bi proportzioren konparazioa. Kategorien aldagaien arteko lotura. Batez bestekoen alderaketa. Bariantzaren analisia. Korrelazioa eta erregresio lineala.
  5. 5.- Epidemiologiako maiztasun neurriak. Arrazoiak, proportzioak eta tasak. Osasun adierazleak: gaixotze eta heriotza tasa.
  6. 6.- Deskribapeneko azterketa ekologikoak. Zeharkako azterketak. Motak. Analisia. Joerak. Abantailak eta mugak.
  7. 7.- Kohorteen azterketak. Motak. Analisia. Joerak. Abantailak eta mugak.
  8. 8.- Kasuen eta kontrolen azterketak. Diseinua. Analisia. Joerak. Abantailak eta mugak.
  9. 9.- Azterketa esperimentalak. Entsegu kliniko ausazkotua egitean jarraitu beharreko urratsak. Abantailak eta mugak.
  10. 10.- Kausalitatea epidemiologian. Modelo kausalak epidemiologian. Kausalitateko irizpideak.
  11. 11.- Zainketa epidemiologikoa. Zainketa sistemaren ezaugarriak. Zainketa epidemiologikoa EAEn.
  12. 12.- Agerraldi epidemikoen ikerketa. Epidemia, agerraldi epidemiko eta cluster kontzeptuak. Metodologia. Centers for Disease Controlen metodoa.
  13. 13.- Zainketa sindromikoa. Kontzeptua. Zainketa sindromikoaren sistemak. Osasun Publikoan dituzten aplikazioak.
  14. 14.- Osasun programa prestatzeko oinarriak. Programako plan bat prestatzea. Beharrezko baliabideen plangintza egitea. Beharrezko baliabideen estimazioa egiteko metodoak. Programa gauzatzeko plangintza.
  15. 15.- Immunizazioak. Txertoen sailkapena. Prestaketa metodoak. Oinarri immunitarioak. Laguntzaileak. Biltegiratzea eta garraioa. Immunizazioko praktika orokorrak. Txertaketaren kontraindikazioak. Txerto konbinatuak. EAEko txertoen egutegia.
  16. 16.- Gripea. Agente etiologikoa. Sailkapena eta birusen nomenklatura. Bariazio antigenikoak. Patogenia. Epidemiologia. Prebentzioa: Gripearen aurkako txertoak. Balizko pandemiaren aurreko prestaketa.
  17. 17.- Gripearen aurkako txertaketa kanpaina EAEn. Plangintza. Arrisku taldeen estaldura ugaritzeko estrategiak. Ebaluazioa.
  18. 18.- Tuberkulosiaren prebentzio eta kontrol programa EAEn. Helburuak. Detekzioa eta diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa. Antolaketa.
  19. 19.- Gaixotasun meningokozikoa. Etiologia. Patogenia. Gaixotasun meningokozikoaren epidemiologia. Kasuaren zehaztapena. Bigarren mailako kasuen prebentzioa (jarduera pautak). Agerraldien kudeaketa.
  20. 20.- Infekzio nosokomiala. Mota nagusiak. Infekzio nosokomialaren prebentzioa EAEn: INOZ plana.
  21. 21.- Aspergilosia. Epidemiologia. Infekzio iturriak. Pertsona infektabera. Arrisku faktoreak. Zainketa eta kontrola. Kasuak agertuz gero jarraitu beharreko jarduera.
  22. 22.- Legionelosia. Epidemiologia. Infekzio iturriak. Pertsona infektabera. Arrisku faktoreak. Zainketa eta kontrola. Kasuak agertuz gero jarraitu beharreko jarduera. EAEn aplikagarria den legeria.
  23. 23.- Tuberkulosia. Epidemiologia. Infekzio iturriak. Pertsona infektabera. Arrisku faktoreak. Zainketa eta kontrola. Kasuak agertuz gero jarraitu beharreko jarduera.
  24. 24.- Ospitaletako azpiegiturekin lotura duten arrisku mikrobiologikoak. Ospitaleko puntu kritikoen erlazioa. Mantentze lanetako neurri zehatzak. Kudeaketako prozedurak.
  25. 25.- Hazten ari diren infekzio gaixotasunak. Kontzeptua. Garrantzia. Arriskuan dagoen biztanleria. Emergentzia sortzen duten faktoreak. Ugaritzen ari diren infekziozko gaixotasun nagusiak.

BIBLIOGRAFIA

  1. Oinarrizko bibliografia.
    1. 1.- Ann Aschengrau, Sc.D. and George R. Seage, III, Sc.D. Essentials of Epidemiology for Public Health. Jones and Bartlett Publishers; 2003.
    2. 2.- Robert Fletcher, Suzanne W. Fletcher. Clinical Epidemiology: The Essentials. 4th ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins Publishers; 2005
    3. 3.- Stephen B. Hulley, Cummings, Thomas B. Newman, Warren S. Browner, Steven R. Cummings. Designing Clinical Research: An Epidemiologic Approach. 2nd edition. Lippincott Williams & Wilkins Publishers; 2000.
    4. 4.- Marcello Pagano, Kimberlee Gauvreau. Principles of Biostatistics. 2nd edition. Publisher Brooks/Cole; 2000.
    5. 5.- Bernard Rosner. Principles of Biostatistics. Editorial Thomson Brooks/Cole. 2005.
  2. Bibliografia aurreratua:
    1. 6.- Rothman KJ. Modern epidemiology. 2nd ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins Publishers; 1998
    2. 7.- Szklo M, Nieto FJ. Epidemiología intermedia. Madril: Ediciones Díaz de Santos SA; 2002.
  3. Bibliografia espezializatua:
    1. 8.- Myriam Hunink, Paul Glasziou, Joanna Siegel, Jane Weeks, Joseph Pliskin, Arthur Elstein, Milton C. Weinstein. Decision Making in Health and Medicine: Integrating Evidence and Values. Cambridge University Press; 2001.
    2. 9.- Evidence-Based Medicine Working Group, Drummond Rennie, Gordon H. Guyatt. Users' Guides to the Medical Literature: Essentials of Evidence-Based Clinical Practice. Chicago, IL: AMA Press; 2002.
    3. 10.- Drummond M. O’Brien B. Stoddart G. Torrance G. Métodos para la Evaluación Económica de los Programas de Asistencia Sanitaria. Madril: Editorial Díaz de Santos; 2001.
    4. 11.- Sánchez-Caro J, Abellán F. Ensayos Clínicos en España. Aspectos científicos, bioéticos y jurídicos. Badalona: Ediciones Médicas; 2005.
    5. 12.- Fayers P.M., Machin D. Quality of life: assessment, analysis and interpretation. New York: Salvat; 2000.
    6. 13.- Twisk JWR. Applied multilevel analysis. Cambridge: Cambridge University Press; 2006.
    7. 14.- Joseph F. Hair, Ronald L. Tatham, Rolph E. Anderson. Multivariate Data Analysis. 5 edition. Prentice Hall; 1998.
    8. 15.- David Machin, Martin Worner, Yin Bun Cheung, Mahesh Parmar. Survival Analysis: A Practical Approach. Wiley, John & Sons, Incorporated; 2006.
    9. 16.- David W. Jr. Hosmer, Stanley Lemeshow. Applied Logistic Regression. 2 edition. Wiley-Interscience; 2000.
    10. 17.- Hall GM. How to write a paper. BMJ Books; 2003.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación