Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. IRAKUSKUNTZA UNITATEKO, FAMILIAKO ETA KOMUNITAKEKO MEDIKUA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1117/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko familia eta komunitateko medikuntzako irakaskuntzako unitateetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko familia eta komunitateko medikuntzako irakaskuntzako unitateetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO familia eta komunitateko medikuntzako irakaskuntzako unitateetakoak IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak II. Eranskinean agertzen diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza unitateetakoak izango dira.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hurrengo tituluen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometakoren bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: MEDIKUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. IRAKASKUNTZA UNITATEKO, FAMILIAKO ETA KOMUNITAKEKO MEDIKUA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira
1/06/05
ERAKUNDE ZENTRALA 1 1 2
Kategoria destino kopurua  1  1  2 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO MEDIKUNTZAKO IRAKASKUNTZA UNITATEAK DESTINO DITUZTEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntzako unitateetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,18 puntu.
    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako ospitaletako zerbitzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan Osasun Administrazioan mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,09 puntu.
    3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan mediku gisa osasun laguntzan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
    4. 4.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,04 puntu.
    1. Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):
      1. Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
        1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
          1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
        2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
        3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
        4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
        5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
        6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko hobekuntza ikastaroa gainditu duten goi mailako tituludunak, 264/1989 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, eta Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratua gainditu duten goi mailako tituludunak, uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera: 5 puntu.
      4. 4.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, betiere titulu horiek BAME programako egoiliar bezala prestakuntza aldian lortutakoak badira, edo graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean prestakuntza aldi osoa bete badute, puntu 1.
      5. 5.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,5 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. - Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):
      1. Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):
        1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
        2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
        3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
        4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
        5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
        6. - Nazioartean aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
        7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
        8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
        9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
        10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

      Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.

      Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.

      Alemana, gehienez 1,5 puntu.

    7. 7.- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU-TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO MEDIKUNTZAKO IRAKASKUNTZA UNITATEA

  1. 1.- Osasunaren lehen mailako atentzioa. Osasunaren eta gaixotasunaren ikuspegi biosoziala.
  2. 2.- Lehen mailako atentzioaren planifikazioa, programazioa eta protokolizazioa. Lehen mailako atentzioko talde baten antolamendua.
  3. 3.- Osasunaren ekonomia. Oinarrizko kontzeptuak: eragimena, eraginkortasuna eta ekitatea.
  4. 4.- Lehen mailako atentzioko ikerkuntzaren oinarrizko estatistika eta metodologia.
  5. 5.- Probetan oinarritutako medikuntza. Probaren sintesia. Meta-analisia: erabilerak eta gehiegikeriak.
  6. 6.- Epidemiologia. Maiztasun neurriak. Arriskua eta kasualitatezko elkarketa. Proba diagnostikoen eta screening proben baliozkotasuna.
  7. 7.- Historia klinikoa eta erregistro sistemak lehen mailako atentzioan.
  8. 8.- EFQM Kalitatea Kudeatzeko Europako Eredua.
  9. 9.- Kalitatearen ebaluazioa eta bermea. Egitura, prozesua eta emaitzak neurtzeko tresnak
  10. 10.- Lehen mailako atentzioko taldea: osaera eta funtzioak. Famili medikua taldekide den aldetik.
  11. 11.- Famili medikuntzaren jarduera. Jarduera medikoko atentzio mailak.
  12. 12.- Famili medikuntzaren metodo klinikoa.
  13. 13.- Famili eta komunitate medikuntza espezialitatearen irakaskuntza antolatzea: irakaste egitura eta espezialitatearen programa.
  14. 14.- Espezialitatearen programa.
  15. 15.- Familiari arreta ematea; familiak lehen mailako atentzioan parte hartzea.
  16. 16.- Asistentziako komunikazioa: Medikua-pazientea harremana eta elkarrizketa klinikoa.
  17. 17.- Osasun arazoen ezaugarriak eta arazo horien determinanteak zehaztea.
  18. 18.- Osasuna sustatzea. Famili medikuaren eta gizarteko beste sektore batzuen eginkizuna.
  19. 19.- Prebentzioa eta mailak. Orientazio klinikoa eta komunitatearena.
  20. 20.- Programa kontratua eta kudeaketa klinikoko kontratua.
  21. 21.- Plangintza sanitarioa: kontzeptuak eta metodoak.
  22. 22.- Osasun premiak balioestea, identifikatzea eta lehentasuna ematea. Zerbitzu sanitarioen erabileraren determinanteak.
  23. 23.- Planifikazio prozesuak: etapak. Osasun premietatik abiatuta, osasun programak eta zerbitzuak planifikatzeko eredua.
  24. 24.- Osasunaren gaineko inkesta. Osasunaren arloa planifikatzeko aplikazioak.
  25. 25.- Kudeaketako adierazle sanitarioak: ospitalizazioa, kanpo kontsultak, urgentziak. Lehen mailako atentzioko adierazleak.
  26. 26.- Pazienteak sailkatzeko sistemak. Diagnostikoaren arabera erlazionaturiko taldeak. Prozesuen araberako kostuak: kalkulu metodoak.
  27. 27.- Jarduera klinikoaren aldakortasunaren azterketa. Osasun zerbitzuen erabilera egokia.
  28. 28.- Probetan oinarritutako medikuntza. Probaren sintesia. Meta-analisia: erabilerak eta gehiegikeriak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Arguimon JM, Jimenez J. Métodos de investigación aplicados a la atención primaria de salud. Ed. Doyma.
  2. 2.- Borrell F. Manual de entrevista clínica. Ed. Doyma, 1987.
  3. 3.- Entrevista clínica. Manual de estrategias prácticas. Ed semFYC 2004.
  4. 4.- Burgos R. Metodología de investigación y escritura científica en clínica. Escuela andaluza de salud publica (EASP), Granada 1996.
  5. 5.- Silvia Aycaguer LC. Cultura estadística e investigación científica en el campo de la salud: una mirada crítica. Madril: Diaz de Santos, 1997.
  6. 6.- De La Revilla L. Conceptos e instrumentos de la atención familiar. Ed. Doyma, 1994.
  7. 7.- Mc Daniel S, Campbell TL, Seadurn DB. Orientación familiar en atención primaria. Ed. Springer 1998.
  8. 8.- Martin Zurro A, Cano JF. Atencion Primaria: conceptos, organización y práctica clínica (5ª Ed). Bartzelona: Elsevier, 2003.
  9. 9.- Pineault R, Davely S.La planificación sanitaria: conceptos, métodos y estrategias. Bartzelona, ed. Masson 1987.
  10. 10.- Rothman KJ. Epidemiología moderna. Madril, ed. Diaz de Santos, 1987.
  11. 11.- Sackett DL, Rosemberg W, Brian R. Medicina basada en la evidencia. Editorial Churchill Livingstone. Madril 1997.
  12. 12.- Turabian JL. Actividades comunitarias en medicina de familia y atención. Madril, ed. Diaz de Santos, 2001.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación