Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. ERRADIOTERPIA ONKOLOGIKOKO MEDIKUA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1137/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian (fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionaletako hainbat lanpostu) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Medikuen kategorian (fakultatibo espezialista medikoko hainbat postu funtzional) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN (FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOKO HAINBAT POSTU FUNTZIONAL) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako (fakultatibo espezialista medikoko hainbat postu funtzional) destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak, jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko:
      1. Anatomia patologikoa: 1
      2. Anestesiologia eta bizkortzea: 3
      3. Digestio aparatua: 1
      4. Kardiologia: 1
      5. Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia: 3
      6. Kirurgia orokorra eta digestio aparatua: 2
      7. Dermatologia mediku kirurgikoa eta benereologia: 1
      8. Endokrinologia eta nutrizioa: 1
      9. Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioa: 1
      10. Barne medikuntza: 1
      11. Neurologia: 1
      12. Obstetrizia eta ginekologia: 2
      13. Oftalmologia: 2
      14. Otorrinolaringologia: 1
      15. Ospitaleko pediatria: 1
      16. Psikiatria: 3
      17. Erradiodiagnostikoa: 1
      18. Urologia: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioa eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko modalitateko espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

      1. a)a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

        Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

      2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

        Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein modalitateko espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

        Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

        Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

        Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: FAKULTATIBO MEDIKU ESPEZIALISTAK.

KATEGORIA ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe. Derrigortasun data Guztira
01/ 06/ 2005 01/ 06/ 2008 01/ 12/ 2008
FAK. ESP. ERRADIOTERPIA ONKOLOGIKOKO MEDIKUA BASURTUKO OSPITALEA 1       1
GURUTZETAKO OSPITALEA 1       1
DONOSTIAKO OSPITALEA 2       2
TXAGORRITXU OSPITALEA 2       2
Guztira FAK. ESP. ERRADIOTERPIA ONKOLOGIKOKO MEDIKUA 6        6 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKUEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO (FAKULTATIBO MEDIKU ESPEZIALISTEN HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.
    3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
    4. 4.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    5. 5.- Pediatriako espezialitatearen kasuan, Lehen Mailako Atentzioko pediatra gisa emandako hilabete bakoitzeko, 0,12 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, dagokion espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, dagokion espezialitatetako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte:
       
      0,05 puntu
      10-19 ordu:
       
      0,1 puntu
      20-29 ordu:
       
      0,2 puntu
      30-49 ordu:
       
      0,4 puntu
      50-99 ordu:
       
      0,6 puntu
      00-199 ordu:
       
      1 puntu
      200-599 ordu:
       
      1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago:
       
      2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. - Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZEUTIKO KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ONKOLOGIA ERRADIOTERAPIKOAREN ESPEZIALITATEA

  1. 1.- Onkologia erradioterapikoa. Definizioa, betebeharrak, helburuak eta espezialitatearen eremua.
  2. 2.- Gaixotasun neoplasikoaren historia naturala. Kartzinogenesia eta tumoreen garapena. Tumore genetika. Tumore proliferazioa. Biologia molekularreko terminologia eta teknikak kantzerologian.
  3. 3.- Tumore patologia. Alderdi histopatologiko orokorrak. Metodo diagnostikoak. Koadro anatomopatologikoak. Tumoreen sailkapena: Irizpideak. Tumore estadifikazioa.
  4. 4.- Erradiobiologia orokorra. Ionizazioa, eszitazioa. Magnitude eta unitate erradiologiko nagusiak. Erradiazioak sistema biologikoetan dituen eragin orokorrak. Erradiazio bidezko zelulen suntsipena eta biziraupena. Erradiazioaren efektu zelularrak. Erradiazioaren efektuak ehunetan. Erradiazio bidezko kantzinogenesia.
  5. 5.- Tumore erradiobiologia. Tumore hazkuntza eta garapena. Tumore erantzuna erradiazioarekiko. Erradiazioarekiko tumore erantzunaren aldaketak. Erradiazio bidezko tumore kontrola. Ehun arruntek erradiazioarekiko duten erantzuna. Dosiaren zatiketa erradioterapian. Dosia-denbora loturak minbiziaren erradioterapia zatituan. Tumoreen berrirradiazioa. Predikzioko entseguak erradioterapian.
  6. 6.- Fisika. Oinarrizko erradiofisika. Erradioterapiari aplikatutako erradiofisika. Babes erradiologikoa. Legeria.
  7. 7.- Plangintza erradioterapian. Plangintza kontzeptua. Erradioterapia prozesua: etapak. Unitate eta Neurri Erradiologikoen Nazioarteko Batzordearen Txostena. Tratamenduaren preskripzio estimatua. Plangintza geometrikoko datu anatomikoak hartzea (GTV, CTV, PTV, OR). Bolumeneko bariazio geometrikoak eta beste zalantza batzuk. Tratamenduaren baldintzen definizioa.
  8. 8.- Plangintza dosimetrikoa (dosimetria klinikoa). Tratamenduaren behin betiko preskripzioa. Tratamendua egiaztatzea. Plangintza brakiterapiaren arloan. Konbentzionalak ez diren tekniken plangintza. Kalitatearen garantia. Erantzukizunak (Real Decreto 1566/1998).
  9. 9.- Irudi bidezko diagnostikoa. Oinarrizko parametroak: irudien kontrastea, bereizmena eta araztasuna. Diagnostikoko metodoak (screening-a, tratamenduari erantzuna emateko definizioa, berreritzeen eta metastasien detekzioa). Oinarrizko semiologia erradiologikoa: oinarrizko lesioen ezaugarriak eta diferentziak. Irudien sentsibilitatea, espezifikotasuna eta aurreikuspeneko balioa. Oinarrizko aplikazio klinikoak. Aplikazio espezifikoak: Burua eta lepoa, toraxa eta mediastinoa, abdomena eta pelbisa eta gorputz adarrak. Simulazio teknikak. Garapen berriak irudian.
  10. 10.- I minbiziaren tratamendua: Printzipio orokorrak. Erradioterapia orokorra. Brakiterapia. Konbentzionalak ez diren teknikak: Erradioterapia estereotaxikoa. Intentsitate modulatuko erradioterapia. Erradioterapia intraoperatorioa. Gorputzeko irradiazio osoa. Gorputzeko azaleko erradioterapia osoa. Hodi barneko eta koronario barneko erradioterapia. Erradioterapia berezia: Minbiziaren tratamendua partikula astunekin, hipertemia eta irradiazioa, erradioterapia igorle markatudunekin. Terapia fotodinamikoa.
  11. 11.- II minbiziaren tratamendua: Kirurgia. Kimioterapia. Hormonoterapia. Immunoterapia, erantzun biologikoaren aldatzaileak. Diana molekular berriak. Euskarri tratamendua. Tratamenduen konbinazioa.
  12. 12.- III minbiziaren tratamendua. Tratamenduaren erantzuneko irizpideak eta toxikotasuneko eskalak. Pronostikoko faktore orokorrak. Euskarri tratamendua onkologia erradioterapikoan.
  13. 13.- IV minbiziaren tratamendua. Urgentzia onkologikoak: konpresioa, buxadura, hemorragia, beste batzuk. Irratiinduzitutako toxikotasun akutua eta berantiarra. Mina. Infekzioa. Linfedema. Sindrome paraneoplasikoak. Gaixotasun neoplasikoaren arlo psikosozialak. Talde lana.
    Tumoreen lokalizazio espezifikoetan ondorengoak biltzen dira guztietan: diagnostikoa eta Epidemiologia tratamendua, historia naturala, anatomia patologikoa, hedapeneko diagnostikoa, pronostikoko faktoreak, tratamendua, kontrol lokala, biziraupena, toxikotasuna eta konplikazioak minbiziaren ondorengo forma klinikoetan:
  14. 14.- Nerbio sistema zentraleko tumoreak eta tumore oftalmikoak.
  15. 15.- Laringe eta aho barrunbeko minbizia.
  16. 16.- Orofaringeko minbizia, hipofaringeko minbizia eta errinofaringeko minbizia.
  17. 17.- Sudur barrunbeko eta sinu paranasaletako tumoreak, listu guruinetako tumoreak eta tiroideko minbizia.
  18. 18.- Bularreko minbizia.
  19. 19.- Zelula handien birikako minbizia eta zelula txikien birikako minbizia.
  20. 20.- Esofago edo hestegorriko minbizia, urdaileko minbizia, pankreako minbizia, gibel eta behazun bideetako minbizia.
  21. 21.- Heste meharreko tumoreak, koloneko eta ondesteko minbizia eta uzkiko minbizia.
  22. 22.- Maskuriko minbizia. Giltzurruneko, giltzurrun pelbiseko eta ureterreko tumoreak. Uretrako tumoreak. Zakileko minbizia.
  23. 23.- Prostatako minbizia. Barrabiletako tumoreak.
  24. 24.- Umetoki lepoko eta endometrioko minbizia.
  25. 25.- Baginako minbizia. Bulbako minbizia. Obarioko eta tronpetako minbizia.
  26. 26.- Hodgkinen gaixotasuna. Hodgkin ez diren linfomak. Leuzemiak. Plasmozitoma eta mieloma anizkoitza.
  27. 27.- Hezurretako eta zati bigunetako sarkomak.
  28. 28.- Haurtzaroko minbizia.
  29. 29.- Larruazaleko minbizia. Melanomak. Minbizia geriatrian.
  30. 30.- Jatorri ezezaguneko tumoreak eta prozesu onberak.
  31. 31.- Zainketa aringarriak. Medikuntza aringarriaren kontzeptua eta gaixotasun terminala. Zainketa aringarrien antolaketa. Erradioterapiaren rola egoera terminalean dauden minbiziko pazienteen tratamenduan.
  32. 32.- Minaren tratamendua. Mina eta sufrimendua. Mina paziente onkologiko terminalean. Tratamendu sintomatikoa.
  33. 33.- Gestio klinikoa onkologia erradioterapikoan. Zerbitzuen zorroa. Onkologia erradioterapiako espezialistaren eskuduntzak. Asistentziako lanpostuaren funtzioak. Erradioterapiako zerbitzuaren antolaketa funtzionala. Oinarrizko ekipamendua eta giza baliabideak. Jardueraren adierazleak. Nazio baitako eta nazioarteko gomendioak.
  34. 34.- Asistentzia jardueraren gestioa. Ospitaleko produktua. Pazienteak sailkatzeko sistemak. Erradioterapiadun tratamenduen konplexutasun mailak. Onkologia erradioterapikoko prozesuen katalogoa. Prozesuen araberako kostuak.
  35. 35.- Ekonomia eta osasuna. Oinarrizko kontzeptuak: eraginkortasuna, eragingarritasuna, efektibitatea, sarbidea, gogobetetze maila eta ekitatea. Osasun teknologikoen ebaluazio ekonomikoa: kostua-irabazia, kostua-eraginkortasuna eta kostua-erabilgarritasuna analisia.
  36. 36.- Kalitatea. Kalitate kontzeptua osasunaren arloan. Asistentziako eta ekonomiako eragina. Asistentzia antolakundearen ezagutza: kontratu-programak. Koordinazioaren garrantzia. Tumoreen batzordea. Asistentziaren kalitatea: kontrola eta hobekuntza. Kalitatearen adierazleak, irizpideak eta estandarrak. Erradioterapiako prozesuen kanpoko ebaluazioa. Praktika klinikoaren gidak. Erabakiaren algoritmoak. Kalitatearen garantia eta kontrol programa erradioterapiaren arloan.
  37. 37.- Entsegu klinikoak onkologia erradioterapikoan. I, II, III, IV motako entseguak: helburuak eta metodologia. Oinarrizko legeria. Arlo mediko-legalak.
  38. 38.- Bioetika. Gogoeta orokorrak. Baliabideen banaketaren etika onkologia erradioterapikoan. Pazienteen itxaron zerrendak erradioterapia tratamendurako. Desberdintasun terapeutikoak desagerrarazteko metodoak. Medikua-pazientea harremana. Baimen informatua. Adingabearen eta paziente ezinduaren baimena. Isilpekotasuna eta sekretu profesionala. Egiazkotasuna. Pertsona arteko komunikazioa.
  39. 39.- Atentzio orokorra paziente onkologikoari. Oinarri antropologikoa: gizakien askatasuna eta duintasuna. Sufrimenduaren antropologia: dilema etikoak. Erabaki klinikoen etika. Bizi eta etika arloko kalitatea egoera terminaleko zainketen kasuan. Tratamenduaren intentsitateari jarritako mugak. Enkarnizamendu terapeutikoa.
  40. 40.- Erakunde mailako alderdiak. Etika eta deontologia. Batzorde deontologikoak. Ikerketa klinikoko batzorde etikoak
  41. 41.- Espezialitatearen marko juridikoa. Osasuneko 14/1986 Lege Orokorra. Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legea. Pazientearen autonomia, eta informazio eta dokumentazio klinikoko gaiei buruzko Eskubide eta Betebeharrak Erregulatzen dituen 41/2002 Legea: Onkologia erradioterapikoko oinarrizko Legeriaren legea. Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitatearen 16/2003 legea: 44/2003 Legea, lanbide sanitarioak antolatzeari buruzkoa. 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren estatutu markoari buruzkoa. Directiva 97/43/EURATOM, relativa a la protección de la salud frente a los riesgos derivados de las radiaciones ionizantes de las exposiciones médicas. Real Decreto 1566/1998 sobre Garantía y control de calidad en radioterapia. Real Decreto 1836/1999 sobre Instalaciones nucleares y radiactivas. Real Decreto 815/2001 sobre Justificación del uso de radiaciones ionizantes en exposiciones médicas.
  42. 42.- Gerturatze kontzeptuala. Denominación oficial de la especialidad y requisitos (Real Decreto 127/1984. Guía de formación de especialistas. Onkologia erradioterapikoa. Consejo Nacional de Especialidades Médicas (Espezialitate Medikoen Batzorde Nazionala). Osasun eta Kontsumo Ministerioa (1996). Conocimientos teóricos y prácticos, medios, necesidades humanas y materiales Situación actual de la oncología radioterápica en España (Ezagutza teorikoak eta praktikoak, baliabideak, giza eta materialen beharrak. Onkologia erradioterapiak Espainian egun bizi duen egoera). Asociación Española de Radioterapia y Oncología (2002).
  43. 43.- Niveles de responsabilidad. Estructura jerárquica (Real Decreto 521/1987). Perfil profesional (Real Decreto 1566/1998.Relaciones con la Administración (Real Decreto 3160/1966. Responsabilidad civil (Código Civil y Ley General de Sanidad. Responsabilidad penal (Código Penal). Responsabilidad administrativa y disciplinaria (Real Decreto 1836/1999). Responsabilidad ética y deontológica (Organización Médica Colegial, 1999). Código Deontológico. Asociación Española de Radioterapia y Oncología (2002). Tercer Libro Blanco de la Oncología Española. Federación de Sociedades Españolas de Oncología (2002).

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Radiation Oncology. Managemente Decisons. K.S. Cliford Chao, Carlos A. Perez, Luther W. Brady. 2nd ed. Lippincott Williams & Wilkins. 2002.
  2. 2.- Oncología Clínica. Enfoque multidisciplinario para médicos y estudiantea. Philip Rubin. Octava edición Elsevier Science. Gaztelaniaz dagoen edizioa. 2003.
  3. 3.- The Physics of Radiation Therapy. Faiz M. Khan. 3th ed. Lippincott Williams & Wilkins. 2003.
  4. 4.- Radiolobiology for the radiologist. Eric J. Hall 5th ed. Lippincott Williams & Wilkins. 2000.
  5. 5.- Basic Clinical Radiobiology. G. Gordon Steel. 3th ed. Arnold. 2002.
  6. 6.- Cancer Principles & Practice of Oncology. De Vita VT, Hellman S, Rosenberg SA,7th ed. Lippincott Williams & Wilkins. 2005.
  7. 7.- Gestión Clínica en Oncología Radioterápica. Biete, Palacios Clavo. AERO. Lege Gordailua: M-277-2003.
  8. 8.- Practical radiotherapy planning. Dobbs J, Barret A. Dan ASH. 3th ed. Arnold. 1999.
  9. 9.- Pérez CA, Brady LW. Principles and Practice of Radiation Oncology. 4rd edition. Philadelphia: Lippincott-Raven. 2004.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación