Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKUA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1114/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako etxeko ospitalizazioko unitateetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako etxeko ospitalizazioko unitateetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN LANEKO MEDIKUNTZA ZERBITZUAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede dira medikuen kategoriako destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako etxeko ospitalizazioko unitateetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, edo horiek emateko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea eta, eta lanaren medikuntzako espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa Titulazioko meritu akademiko horiek Europar Batasuneko estatu kideetan lortutakoak izanez gero, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak estatu horietako tituluei balioa aitortzeko eman duen agindua ere aurkeztu beharko da.
    2. b) Uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuko I. Eranskinean eta Lehenengo Xedapen Iragankorrean eta urtarrilaren 17ko 39/97 Errege Dekretuko 37.3 a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
    3. c) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.

      1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

      1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

        Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

      2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

        Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatuaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, edo horiek emateko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea eta, lanaren medikuntzako espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
      2. b) Uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuko I. eranskinean eta Lehenengo Xedapen Iragankorrean eta urtarrilaren 17ko 39/97 Errege Dekretuko 37.3 a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

        Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

        Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

        Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: MEDIKUA

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKUA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
DEBAGOIENEKO OSPITALEA 1 1
SANTIAGO OSPITALEA 1 1
Kategoria destino kopurua  1  1 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

LANEKO MEDIKUNTZA DESTINO DITUZTEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein administrazio publikotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, prebentzio zerbitzuko mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da Prebentzio Zerbitzuetako Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.
    3. 3.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Laneko Medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Laneko Medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduatu ondokoentzat irakaskuntzako programa aitortuarekin atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, Laneko Medikuntzako mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo instituzio sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Enpresako Medikuntzako Diplomatura lortzeko prestakuntza aldi osoa gainditu duten goi mailako tituludunak: 10 puntu.

        Enpresako Medikuntza Diplomaturaren balorazioak kanpoan uzten ditu 2. sekzio honetako 1 eta 2 ataletako konputuak (prestakuntza espezializatua).

      5. 5.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, Laneko Medikuntzako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      6. 6.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      7. 7.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      5-9 ordu: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: 1 puntu
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. - Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: LANEKO MEDIKUNTZA

  1. 1.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua. Egitura organikoa, funtzioak eta eskuduntzak.
  2. 2.- Osalan –Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskuduntzak.
  3. 3.- Osasunaren zainketa: Osasun langileen arlo espezifikoak. Protokolizazioa. Lanposturako gaitasuna. Informazioaren igorpena enpresan. Iritzi etikoak.
  4. 4.- Ezintasun iragankorra. Errehabilitazio profesionala. Ezintasun iraunkorra. Prebentzio Zerbitzuetako jarduera.
  5. 5.- Laneko istripua eta gaixotasun profesionalak. Lanarekin lotura duten osasunerako beste kalte batzuk. Gaixotasuna lanean. Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen mutualitateak.
  6. 6.- Sanitatean dagoen erradiazio ionizatzaileek ukitzeko arriskua. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea eta horren prebentzioa.
  7. 7.- Sanitatean dauden erradiazio ez ionizatzaileek ukitzeko arriskua. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea eta horren prebentzioa.
  8. 8.- Alergenoen aurreko esposizioa osasun lanean. Esposizio arriskuaren prebentzioa. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea.
  9. 9.- Sanitatean dauden odol transmisioko birusekiko esposizio arriskua. Esposizio arriskuaren prebentzioa. Jarduera protokoloak. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea.
  10. 10.- Tuberkulosi arriskuaren prebentzioa osasun langileetan.
  11. 11.- Sanitatean dauden beste agente biologiko batzuk ukitzeko arriskuaren prebentzioa.
  12. 12.- Karga fisikoa osasun sektorean. Horrekin lotura duten trastorno muskulu-eskeletikoak. Prebentzio eta detekzio goiztiarra, kontingentzia profesionalaren zehaztapena.
  13. 13.- Datuak ikusteko pantailekin lan egitearekin lotura duen arriskua. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea eta horren prebentzioa.
  14. 14.- Txandakako lana: txanden osasunean eragiten dituzten alterazioen prebentzio eta detekzio goiztiarra. Erritmo biologikoak.
  15. 15.- Arrisku psikosozialaren faktoreak osasun langileetan. Ebaluatzeko erremintak. Indarkeria lanpostuan.
  16. 16.- Adikzio jarreren prebentzio eta detekzio goiztiarra lanean. Osasun arloko langileen ezaugarri espezifikoak.
  17. 17.- Laneko arriskuen prebentzioko kudeaketa sistemak osasun arloko enpresan. Prebentzioa kudeaketaren arloan barneratzea. Erantzukizunak esleitzea.
  18. 18.- Laneko baldintzen azterketa: aplikazioak osasun enpresan. Identifikazioa, ebaluazioa, prebentzio jarduera eta jarraipena. Bereziki sentsibleak diren langileei eta amatasunaren babesari buruzko oharrak.
  19. 19.- Estatistika deskriptiboa. Biztanleria eta lagina. Joera zentraleko eta dispertsioko neurriak.
  20. 20.- Estatistika inferentziala. Hipotesi testak eta estimazioak. Korrelazioa eta erregresioa.
  21. 21.- Metodo epidemiologikoa laneko osasunean. Maiztasuneko eta eragineko neurriak. Behaketa bidezko zeharkako eta luzetarako ikerketak eta ikerketa esperimentalak.
  22. 22.- Ikerketa epidemiologikoen baliotasuna eta zehaztapena. Errore sistematikoa eta errore aleatorioa. Langile osasuntsuaren eragina.
  23. 23.- Baheen erabilera edo screeninga gaixotasunak modu goiztiarrean detektatzeko. Osasunaren arloan aplikatzea.
  24. 24.- Segurtasuna osasun enpresan. Arriskuaren estimazioa, planifikatutako ikuskapenak eta prebentziozko ikuskapenak. Gorabeheren eta istripuen kudeaketa. Ikerketarako metodologia.
  25. 25.- Emergentziako planak eta autobabeserako eskuliburuak osasunaren arloan.
  26. 26.- Osasun hondakinen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.
  27. 27.- Higiene industriala gaixotasun profesionalen prebentziorako teknika gisa. Arlo metodologikoak. Arrisku higienikoko balorazioaren irizpideak. Laginketako eta analisirako metodoak. Horien aplikazioa osasun arloan.
  28. 28.- Osasunerako arrisku faktoreak ingurune sanitarioko ingurumen fisikoan. zarata, tenperatura, argiak eta kolorea.
  29. 29.- Toxikologia: esposizioaren eta osasunean dituen eraginen monitorizazio biologikoa. Muga balio biologikoak. Osasun arloko langileen osasunaren zainketan aplikatzea.
  30. 30.- Osasun arloko lanean agente kimikoekin lotura izatea. Arrisku agente nagusiak. Arriskuaren ebaluazioa eta prebentzio jarduera. Arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea.
  31. 31.- Sanitatean dauden beste agente genotoxiko batzuk ukitzeko arriskuaren ebaluazioa. Kartzinogenoen arriskupean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea. Sanitatearen arloko teratogeno profesional nagusiak. Osasunaren zainketa teratogenoen arriskupean dauden kasuetan.
  32. 32.- Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa osasunaren sektorean. Lanpostuen diseinua.
  33. 33.- Laneko Arriskuen Prebentzioan osasun sektorearekin lotura duten legediko arloak. Lan Arriskuen Prebentziorako Legea. Osasun sektorean aplikatu beharreko dekretuak. Lan osasuna Sanitatearen Lege Orokorrean.
  34. 34.- Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko agente nagusiak. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el trabajo, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.
  35. 35.- Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europar Batasuna eta Lan Arriskuen Prebentzioa.
  36. 36.- Prebentzio Zerbitzuen Araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetzan. Zerbitzu medikoen antolaketa Prebentzio Zerbitzuetan. Prebentzioko espezialitate ugarien berezko funtzioak eta partekatutakoak. Lan arriskuen prebentzio arloko erantzukizunak.
  37. 37.- Langileen parte hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.
  38. 38.- Arrisku profesionalen menpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Gai zerrendarekin zerikusia duten Gida Teknikoak, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeek argitaratuak.
  2. 2.- Zainketa Sanitario Espezifikoaren protokoloak, gai zerrendarekin zerikusia dutenak. Grupo de Trabajo de Salud Laboral de la Comisión de Salud Pública del Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud.
  3. 3.- Documentos Técnicos de Salud Pública (Osasun Publikoko dokumentu teknikoak). Salud Laboral. Protocolos Sanitarios Específicos de Vigilancia Médica de los Trabajadores (IV). Osasun Saila. 1993.
  4. 4.- Gai zerrendarekin lotura duten prebentzioko ohar teknikoak, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeak argitaratutakoak.
  5. 5.- Manual para la implantación de un plan de PRL en la empresa. I. Olaciregui eta I. M. Azkoaga. Osalan. 2005.
  6. 6.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemaren dokumentuak.
  7. 7.- Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo. Vol.2, capítulo 27- Control biológico, capítulo 30- Higiene Industrial, capítulo 33- Toxicología; Vol 3, capítulo 97- Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. OIT 2001. Ministerio de Trabajo y Asuntos sociales (Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa).
  8. 8.- OHSAS 18.001:2000 y 18.002:2000, Sistemas de Gestión de la Seguridad y Salud en el trabajo. AENOR 2004.
  9. 9.- Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo.
  10. 10.- Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides, 2. edizioa, 2000. Editorial Masson.
  11. 11.- Epidemiología laboral. A. de la Iglesia Huerta y cols. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo. 1992.
  12. 12.- Salud Pública F. Martínez Navarro y cols: capítulo 16, “Estudios experimentales en la salud ocupacional”, Manolis Kogevinas y Jordi Castellsague. Editorial McGraww-Hill – Interamericana España SAU. 1999. ISBN: 84-486-0188-2.
  13. 13.- Tuberkulosia prebenitzeko eta kontrolatzeko programa. Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzua. 2001eko maiatza.
  14. 14.- Osakidetzako azpiegiturekin lotutako arrisku mikrobiologikoak txikiagotzeko gomendioak. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. 1998.
  15. 15.- El acoso Moral en el trabajo. Evaluación, prevención e intervención. E. Fernandez y otros. Osalan. 2004.
  16. 16.- American Thoracic Society, Centres for Disease Control and Prevention, Infectious Disease Society of America, American Academy of Pediatrics. Targeted Tuberculin testing and treatment of latent Tuberculosis Infection. Am J Respir Crit Care Med 2000; 166: S 221-S 247.
  17. 17.- CDC: Update U.S. Public Healt Service Guidelines for the Management of Occupational Exposures to HBV, HCV, and HIV and Recommendations for Postexposure Prophylaxis. MMWR 2001; 50 (Nº RR-11); 1-42.
  18. 18.- CDC: Update U.S. Public Healt Service Guidelines for the Management of Occupational Exposures to HIV and Recommendations for Postexposure Prophylaxis. MMWR 2005; 54 (Nº RR-9); 1-24.
  19. 19.- Txertaketa eskuliburua. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2001.
  20. 20.- Directrices sobre sistemas de gestión de la seguridad y la salud en el trabajo. Oficina Internacional del Trabajo, Geneva. MEOSH/2001/2 (Rev.)

LEGEDIA

  1. 1.- Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
  2. 2.- Azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.
  3. 3.- 57/2005 Dekretua, martxoaren 15ekoa, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena (VII. titulua).
  4. 4.- Abenduaren 21eko 7/1993 Legea, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  5. 5.- 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena.
  6. 6.- 18/1998 Legea, uztailaren 25ekoa, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
  7. 7.- 28/2005 Legea, abenduaren 26koa, tabakismoaren kontrako osasun neurriak ematekoa eta tabakoaren salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzekoa.
  8. 8.- 313/1996 Dekretua, abenduaren 24koa, Euskal Autonomia Elkartean hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeko dena.
  9. 9.- Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad.
  10. 10.- Real Decreto Legislativo 1/1994, de 20 de junio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley General de la Seguridad Social eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  11. 11.- 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  12. 12.- Real Decreto 39/1997, de 17 de enero por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
  13. 13.- Uztailaren 27ko 306/1999 Dekretua, prebentzioko zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.
  14. 14.- Real Decreto 485/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas en materia de señalización de seguridad y salud en el trabajo.
  15. 15.- Real Decreto 486/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud en los lugares de trabajo.
  16. 16.- Real Decreto 487/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la manipulación manual de cargas que entrañe riesgos, en particular dorsolumbares, para los trabajadores.
  17. 17.- Real Decreto 488/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas al trabajo con equipos que incluyen pantallas de visualización de datos.
  18. 18.- Real Decreto 664/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos durante el trabajo.
  19. 19.- Real Decreto 665/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes cancerígenos durante el trabajo.
  20. 20.- Real Decreto 773/1997, de 30 de mayo, sobre las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la utilización por los trabajadores de equipos de protección individual.
  21. 21.- Real Decreto 1215/1997, de 18 de julio, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud para la utilización por los trabajadores de los equipos de trabajo.
  22. 22.- Real Decreto 374/2001, de 5 de abril, sobre la protección de la salud y seguridad de los trabajadores contra los riesgos relacionados con los agentes químicos durante el trabajo.
  23. 23.- Real Decreto 783/2001, de 2 de julio, por el que se aprueba el reglamento sobre protección sanitaria contra radiaciones ionizantes.
  24. 24.- Real Decreto 815/2001, de 13 de julio, sobre justificación del uso de las radiaciones ionizantes para la protección radiológica de las personas con ocasión de exposiciones médicas.
  25. 25.- Real Decreto 286/2006, de 10 de marzo, sobre la protección de la salud y seguridad de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición al ruido.
  26. 26.- Documento básico SI ( SI1, SI3, SI4) del anexo del Real Decreto 314/2006, de 17 de marzo, por el que se aprueba el Código Técnico de Edificación.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación