Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO MEDIKUA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1188/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediko kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako Epidemiologia Klinikoko unitateetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako epidemiologia klinikoko unitateetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO UNITATEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede dira medikuen kategoriako destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako epidemiologia kliniko unitateetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein espezialitateko titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b)Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Ondorengoen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein espezialitateko titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: MEDIKUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK.ESP. EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO MEDIKUA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-data Guztira
1/06/05
ERAKUNDE ZENTRALA 1 1
Kategoria destino kopurua 1  1 

(*)Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO UNITATEAK DESTINO DITUZTEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate automoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, epidemiologia klinikoko eremuetan edo unitateetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,18 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean epidemiologia klinikoko eremuetan edo unitateetan.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,08 puntu.
    3. 3.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,04 puntu.
    1. Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1).- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):
      1. Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
        1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
          1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
        2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
        3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
        4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
        5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
        6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2).- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako edozein espezialitatetan prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako edozein espezialitatetan prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, edozein espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, edozein espezialitatetako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3).- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4).- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. - Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. - Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. - Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. - Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5).- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):
      1. Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):
        1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
        2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
        3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
        4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
        5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
        6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
        7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
        8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
        9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
        10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

OSPITALEKO IKERKUNTZA-EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO UNITATEAN MEDIKU KATEGORIARAKO GAI ZERRENDA

  1. 1.- Epidemiologiaren oinarriak:
    1. 1.1.- Epidemiologiaren ikuspuntua eta eboluzioa
    2. 1.2.- Kausalitatea
    3. 1.3.- Gaixotasunen maiztasun neurria
    4. 1.4.- Gaixotasunen maiztasunen alderaketa
    5. 1.5.- Osasun publikoko datuen iturriak
    6. 1.6.- Deskripzio epidemiologia
    7. 1.7.- Azterketa epidemiologikoen diseinuen ikuspegi orokorra
    8. 1.8.- Esperimentuen azterketak: entsegu klinikoa
    9. 1.9.- Kohorteen azterketak
    10. 1.10.- Kasuen-kontrol azterketak
    11. 1.11.- Zeharkako azterketak
    12. 1.12.- Azterketa ekologikoak
    13. 1.13.- Zehaztapena eta baliotasuna
      1. 1.13.1.- Barneko eta kanpoko baliotasuna
      2. 1.13.2.- Isuriak
      3. 1.13.3.- Nahasteko faktoreak
      4. 1.13.4.- Aleazio akatsa
      5. 1.13.5.- Eraginaren aldaketa
    14. 1.14.- Baheak osasun publikoan
    15. 1.15.- Beste ikerketa mota batzuk
      1. 1.15.1.- Azterketa kuasi-esperimentalak
      2. 1.15.2.- Azterketa kualitatiboak
  2. 2.- Bioestatistika:
    1. 2.1.- Datuen aurkezpena
    2. 2.2.- Neurri numerikoak (joera zentralaren neurria. Batez bestekoa. Mediana. Sakabanatze neurriak. Heina. Kuartilarteko tarteerdia. Bariantza eta desbiderapen estandarra. Aldakuntza koefizientea. Multzokatutako datuak. Elkartutako batez bestekoa. Elkartutako bariantza. Chebycheven ezberdintasuna).
    3. 2.3.- Tasak eta estandarizazioa (Tasak. Tasen estandarizazioa. Estandarizazioko metodo zuzena. Estandarizazioko zeharkako metodoa. Tasa estandarizatuen erabilera).
    4. 2.4.- Bizitzako taulak.
    5. 2.5.- Probabilitatea (kalkuluak probabilitatearekin eta ekitaldiekin. Baldintzazko probabilitatea. Bayesen teorema. Test diagnostikoa. Sentsibilitatea eta espezifikotasuna. Bayesen teoremaren aplikazioak. ROC kurbak).
    6. 2.6.- Probabilitatearen banaketa (Banaketak. Binomiala. Poisson. Normala).
    7. 2.7.- Batez bestekoaren laginketako banaketa. Mugaren teorema zentrala).
    8. 2.8.- Konfiantza tarteak (bi ilararen konfiantza tarteak. Ilara batekoa. Studenten t banaketa).
    9. 2.9.- Hipotesien kontrastea (Kontzeptu orokorrak. Aldebiko hipotesien kontrastea. Alde bakarrekoak. Akats motak. Potentzia. Lagin neurriaren estimazioa).
    10. 2.10.- Bi batez bestekoren konparazioa (Lagin binakatuak. Lagin independenteak. Bariantzen berdintasuna. Bariantzen ezberdintasuna).
    11. 2.11.- Bariantza-ANOVA azterketa (faktore baten bariantzaren azterketa. Konparazio anizkoitzen prozedurak. Bi faktoreren bariantza azterketa).
    12. 2.12.- Metodo ez parametrikoak (Wilcoxonen zeinu testa. Wilcoxonen heinen testa. Metodo ez parametrikoen abantailak eta desabantailak).
    13. 2.13.- Proportzioen inferentzia (Banaketa binomialaren gerturatze arrunta. Proportzio baten lagin banaketa. Konfiantza tarteak. Hipotesi testa. Lagin neurriaren estimazioa. Bi proportzioren konparazioa).
    14. 2.14.- Kontingentzia taula (hi-karratuaren testa. 2x2 taulak. r x c taulak. Mcnemarren testa. Oddsen arrazoia (Odds Ratio). Berksonen falazia).
    15. 2.15.- 2x2ko taula anizkoitzak (Simpsonen paradoxa. Mantel-Haenszelen metodoa. Oddsen arrazoi laburpena. Homogeneotasun testa).
    16. 2.16.- Korrelazioa (Aldagai biko dispertsio diagrama. Pearsonen korrelazio koefizientea. Spearmanen korrelazio koefizientea).
    17. 2.17.- Erregresio lineal soila (kontzeptu orokorrak. Eredua. Biztanleriaren erregresio lineala. Karratu txikienen metodoa. Erregresio koefizienteen inferentzia. Aurresateko balioen inferentzia. Ereduaren ebaluazioa. Determinazio koefizientea. Hondakinen grafikoa. Transformazioa).
    18. 2.18.- Erregresio lineal anizkoitza (Eredua. Karratu txikienen ekuazioa. Erregresio koefizienteen inferentzia. Ereduaren ebaluazioa. Interakzioko eta nahasketako ebaluazioa. Aldagai adierazleak. Indikazio aldiak. Ereduen aukeraketa). Datu longitudinalen azterketa: oinarrizko printzipioak.
    19. 2.19.- Erregresio logistikoa (Eredua. Funtzio logistikoa. Erregresio logistiko anizkoitza. Aldagai adierazleak).
    20. 2.20.- Biziraupeneko azterketa (bizi taularen metodoa. Muga produktuaren metodoa. Log-rank testa. Arrisku proportzionalen erregresioa edo Cox).
    21. 2.21.- Erregresio anizkoitzeko beste eredu batzuk (Poissonen erregresioa, modelo mistoak. Oinarrizko printzipioak).
    22. 2.22.- Aldagai anitzeko analisia (osagai nagusien analisia, faktore analisia, korrespondentzien analisia, cluster analisia: oinarrizko printzipioak).
    23. 2.23.- Maila anitzeko analisia: oinarrizko printzipioak.
    24. 2.24.- Laginketa teorikoa (Laginketa konbinatua. Ausazko laginketa soila. Laginketa sistematikoa. Mordoen laginketa. Laginketa multzokatua. Probabilitateen araberakoa ez den laginketa).
  3. 3.- Epidemiologiaren praktika eremu klinikoan.
  4. 4.- Ikerketa proiektuaren diseinua eta garapena eremu klinikoan:
    1. 4.1.- Ikerketa protokoloaren elementuak: Protokolo bat sortzea.
    2. 4.2.- Agentzia finantzatzaileei laguntzak eskatzea eta laguntza motak (Ikerketa Sanitarioen Funtsa, Osasun Saila, ministerioak, Europako funtsak, eta abar).
    3. 4.3.- Ikerketa proiektuaren garapena (datu baseak sortzea, informazioa jasotzea, ikerketa pilotuak, informazioaren kalitate ikerketak...).
  5. 5.- Erabakiak hartzearen azterketa ikerkuntza klinikoan. Proba diagnostikoen ebaluazioa.
  6. 6.- Probetan oinarritutako medikuntza.
    1. 6.1. Bibliografia bilaketa.
    2. 6.2. Argitalpen biomedikoetako datu baseak.
    3. 6.3. Literatura zientifikoaren errebisio sistematikoak.
    4. 6.4. Eraginkortasunaren ebaluazioa.
    5. 6.5. Meta-analisia.
  7. 7.- Osasun zainketen emaitzen neurketa eta analisia.
    1. 7.1.- Galdetegiak sortzea eta baliozkotzea.
    2. 7.2.- Osasunarekin eta emaitzen neurketarekin lotura duten bizi kalitatea neurtzeko instrumentuak.
    3. 7.3.- Baliotasun, fidagarritasun eta aldaketarekiko sentiberatasun ikerketak.
    4. 7.4.- Pazientearen iritziaren ebaluazioa.
  8. 8.- Osasun zerbitzuen ikerketa:
    1. 8.1. Erabileraren, beharraren, sarbidearen, egokitzearen edo aldakortasunaren ikerketak osasun zerbitzuen eskaintzan.
    2. 8.2. Ekitatearen ebaluazio ikerketak osasun zerbitzuen eskaintzan.
    3. 8.3. Eraginkortasunaren ebaluazioa praktika klinikoan.
    4. 8.4. Osasun teknologikoen ebaluazioa.
    5. 8.5. Osasun politikaren ebaluazioa. Osasun politiken, prestazioaren eta kalitate programen ebaluazioa.
  9. 9.- Ebaluazio ekonomikoaren ikerketak osasun eremuaren baitan:
    1. 9.1.- Kostuak minimizatzeko ikerketak, kostua-eraginkortasuna eta kostua-erabilera. Eraginkortasunaren ebaluazioa.
  10. 10.- Kalitatearen eta segurtasunaren ebaluazioa osasun asistentzian.
    1. 10.1.- Asistentzia kalitatearen ebaluazioa. Ebaluazio zikloa: Egitura, prozesua, emaitzak.
    2. 10.2.- Kudeaketako eta kalitateko osasun adierazleen erabilera ikerkuntzan.
    3. 10.3.- Segurtasunaren ebaluazioa osasun asistentzian.
    4. 10.4.- Asistentziako kalitatea hobetzeko programen ebaluazioa.
    5. 0.5.- Praktika klinikoko gidak sortzea eta ebaluatzea.
  11. 11.- Bigarren mailako ikerkuntza: ikerketak datu base administratiboekin:
    1. 11.1.- Ikerketak datu base administratiboekin garatzea. Arriskua doitzea.
    2. 11.2.- Pertsonen osasunari buruzko datuen iturriak eta osasun arloko inkestak.
    3. 11.3.- Ospitaletako datu baseak (CMBD).
    4. 11.4.- Osasuneko arazo espezifikoak erregistratzeko sistemak.
  12. 12.- Bioestatistikako oinarrizko informatikako programak (SAS/SPSS/STATA):
    1. 12.1.- Datuen programazioa, maneiua eta azterketa estatistikoa.
  13. 13.- Ikerkuntzaren egitura eta araudia Espainian eta Euskadin:
    1. 13.1.- Biomedikuntza 2004-2007ko I+G+b-ko plan nazionala.
    2. 13.2.- Osasun ikerkuntzen funtsa: Instituto de Salud Carlos III institutua. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Hezkuntza Ministerioa.
    3. 13.3.- Euskadi: Osasun, Industria Saila. Osakidetza. BIOEF.
    4. 13.4.- Unibertsitatea.
    5. 13.5.- Finantzazio pribatuko iturriak.
  14. 14.- Artikuluak idaztea eta aurkezpenak prestatzea:
    1. 14.1.- Ikerkuntza artikulua prestatzeko eta editatzeko arauak.
    2. 14.2.- Ahozko komunikazio bat edo poster bidezko aurkezpena prestatzeko arauak.
  15. 15.- Bioetika eta praktika kliniko ona ikerkuntzan:
    1. 15.1.- Bioetikako printzipioak ikerkuntzan.
    2. 15.2.- Asistentziako etika batzordeak: araudia eta funtzionamendua.
    3. 15.3.- Ikerkuntza batzordeak: funtzioak.

BIBLIOGRAFIA

Oinarrizko bibliografia.

  1. 1.- Ann Aschengrau, Sc.D. and George R. Seage, III, Sc.D. Essentials of Epidemiology for Public Health. Jones and Bartlett Publishers; 2003.
  2. 2.- Robert Fletcher, Suzanne W. Fletcher. Clinical Epidemiology: The Essentials. 4th ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins; 2005.
  3. 3.- Stephen B. Hulley, Cummings, Thomas B. Newman, Warren S. Browner, Steven R. Cummings. Designing Clinical Research: An Epidemiologic Approach. 2nd edition. Lippincott Williams & Wilkins; October 2000.  
  4. 4.- Marcello Pagano, Kimberlee Gauvreau. Principles of Biostatistics. 2nd Edition. Publisher Brooks/Cole; 2000.
  5. 5.- Bernard Rosner. Fundamentals of Biostatistics. Editorial Thomson Brooks/Cole. 2005.

Bibliografia aurreratua.

  1. 6.- Rothman KJ. Modern epidemiology. 2nd ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins; 1998.
  2. 7.- Szklo M, Nieto FJ. Epidemiología intermedia. Madril: Ediciones Díaz de Santos SA; 2002.

Bibliografia espezializatua.

  1. 8.- Myriam Hunink, Paul Glasziou, Joanna Siegel, Jane Weeks, Joseph Pliskin, Arthur Elstein, Milton C. Weinstein. Decision Making in Health and Medicine: Integrating Evidence and Values. Cambridge University Press; 2001.
  2. 9.- Evidence-Based Medicine Working Group, Drummond Rennie, Gordon H. Guyatt. Users' Guides to the Medical Literature: Essentials of Evidence-Based Clinical Practice. Chicago, IL: AMA Press; 2002.
  3. 10.- Drummond M. O’Brien B. Stoddart G. Torrance G. Métodos para la Evaluación Económica de los Programas de Asistencia Sanitaria. Madril: Editorial Díaz de Santos; 2001.
  4. 11.- Sánchez-Caro J, Abellán F. Ensayos Clínicos en España. Aspectos científicos, bioéticos y jurídicos. Badalona: Ediciones Médicas; 2005.
  5. 12.- Fayers P.M., Machin D. Quality of life: assessment, analysis and interpretation. New York: Wiley; 2000.
  6. 13.- Twisk JWR. Applied multilevel analysis. Cambridge: Cambridge University Press; 2006.
  7. 14.- Joseph F. Hair, Ronald L. Tatham, Rolph E. Anderson. Multivariate Data Analysis. 5 edition. Prentice Hall; 1998
  8. 15.- David Machin, Martin Worner, Yin Bun Cheung, Mahesh Parmar. Survival Analysis: A Practical Approach. Wiley, John & Sons, Incorporated; 2006.
  9. 16.- David W. Jr. Hosmer, Stanley Lemeshow. Applied Logistic Regression. 2 edition. Wiley-Interscience; 2000.
  10. 17.- Hall GM. How to write a paper. BMJ Books; 2003.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación