Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. ANESTESIOLOGIA ETA KIZKORKETAKO MEDIKUA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1137/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian (fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionaletako hainbat lanpostu) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Medikuen kategorian (fakultatibo espezialista medikoko hainbat postu funtzional) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN (FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOKO HAINBAT POSTU FUNTZIONAL) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako (fakultatibo espezialista medikoko hainbat postu funtzional) destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak, jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko:
      DESTINOAK PERTSONALA
      Anatomia patologikoa: 1
      Anestesiologia eta bizkortzea: 3
      Digestio aparatua: 1
      Kardiologia: 1
      Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia: 3
      Kirurgia orokorra eta digestio aparatua: 2
      Dermatologia mediku kirurgikoa eta benereologia: 1
      Endokrinologia eta nutrizioa: 1
      Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioa: 1
      Barne medikuntza: 1
      Neurologia: 1
      Obstetrizia eta ginekologia: 2
      Oftalmologia: 2
      Otorrinolaringologia: 1
      Ospitaleko pediatria: 1
      Psikiatria: 3
      Erradiodiagnostikoa: 1
      Urologia: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioa eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko modalitateko espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein modalitateko espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: FAKULTATIBO MEDIKU ESPEZIALISTAK.

KATEGORIA ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
01/06/ 2005 01/06/ 2008 01/12/ 2008
FAK. ESP. ANESTESIOLOGIA ETA KIZKORKETAKO MEDIKUA BASURTUKO OSPITALEA 5       5
BIDASOAKO OSPITALEA 3       3
GURUTZETAKO OSPITALEA 11       11
DONOSTIAKO OSPITALEA 7       7
GALDAKAOKO OSPITALEA 4       4
MENDAROKO OSPITALEA 3       3
SAN ELOY OSPITALEA 1       1
SANTIAGO OSPITALEA 3       3
TXAGORRITXU OSPITALEA 2       2
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 3       3
Guztira FAK. ESP. ANESTESIOLOGIA ETA KIZKORKETAKO MEDIKUA 42       42

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO ESPEZIALITATE EZBERDINETAKO MEDIKOEN KATEGORIAKO DESTINOEN ZERRENDA

KATEGORIA ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Guztira
FAK. ESP. ANESTESIOLOGIA ETA BIZKORKETAKO MEDIKUA DONOSTIAKO OSPITALEA 1 1
Guztira: FAK. ESP. ANESTESIOLOGIA ETA BIZKORKETAKO MEDIKUA 1 1

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKUEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO (FAKULTATIBO MEDIKU ESPEZIALISTEN HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.
    3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
    4. 4.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    5. 5.- Pediatriako espezialitatearen kasuan, Lehen Mailako Atentzioko pediatra gisa emandako hilabete bakoitzeko, 0,12 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):

        - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.

      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2.- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, dagokion espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, dagokion espezialitatetako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. -Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. -Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. -Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: ANATOMIA PATOLOGIKOA

  1. 1.- Printzipio farmakologikoak:
    1. 1.1.- Ospitaleko Anatomia Patologikoko prozesuak: Biopsia, zitologia eta autopsia. Eboluzioa.
    2. 1.2. Nerbio sistema autonomoaren fisiologia eta farmakologia
    3. 1.3. Inhalazio bidezko anestesikoak.
    4. 1.4. Benabarneko anestesia, agente ez opioideekin.
    5. 1.5. Opioideak.
    6. 1.6. Muskulu lasaigarriak.
    7. 1.7. Kolinesterasaren inhibitzaileak.
    8. 1.8. Anestesiko lokalak.
  2. 2.- Fisiologia eta anestesia:
    1. 2.1. Fisiologia eta arnas funtzioa anestesia garaian.
    2. 2.2. Bihotzeko fisiologia
    3. 2.3. Gibeleko fisiologia
    4. 2.4. Giltzurruneko fisiologia
    5. 2.5. Garuneko fisiologia
    6. 2.6. Fisiologia eta farmakologia
    7. 2.7. Oreka hidroelektrolitikoaren fisiologia eta oinarrizko azidoa.
  3. 3.- Oinarrizko praktika anestesikoa:
    1. 3.1. Arrisku anestesikoa
    2. 3.2. Operazio aurreko ebaluazioa
    3. 3.3. Gaixotasun interkurrenteetako inplikazio anestesikoak.
    4. 3.4. Operazio aurreko prestaketa
    5. 3.5. Pazientearen jarrera
    6. 3.6. Monitorizazioaren oinarrizko printzipioak anestesian
    7. 3.7. Sakontasun anestesikoaren monitorizazioa
    8. 3.8. Bihotz-hodietako monitorizazioa
    9. 3.9. Elektrokardiografia
    10. 3.10. Arnas monitorizazioa
    11. 3.11. Giltzurrunaren funtzioaren monitorizazioa
    12. 3.12. Monitorizazio neurologikoa
    13. 3.13. Monitorizazio neuromuskularra
    14. 3.14. Tenperaturaren monitorizazioa
    15. 3.15. Oinarrizko azido orekaren monitorizazioa
    16. 3.16. Inhalazio bidezko anestesia emateko sistemak
    17. 3.17. Benabarneko anestesia emateko sistemak
    18. 3.18. Arnasbidearen kontrola
    19. 3.19. Anestesia epidurala eta bizkarrezurrekoa
    20. 3.20. Nerbio blokeo periferikoak
    21. 3.21. Terapeutiko likido perioperatorioa.
    22. 3.22. Transfusio terapia
    23. 3.23. Toraxeko kirurgiarako anestesia
    24. 3.24. Bihotzeko kirurgiarako anestesia
    25. 3.25. - Kirurgia baskularrerako anestesia
    26. 3.26. Anestesia eta giltzurrun aparatua eta genitourinarioa.
    27. 3.27. Anestesia eta gibela
    28. 3.28. Organoen transplantea
    29. 3.29. Kontrol anestesikoa kirurgia laparoskopikoan
    30. 3.30. Anestesia obstetrizian
    31. 3.31. Jaioberriaren anestesia
    32. 3.32. Anestesia pediatrikoa
    33. 3.33. Kirurgia ortopedikorako anestesia
    34. 3.34. Anestesia eta sistema endokrinoa
    35. 3.35. Anestesia oftalmologian
    36. 3.36. Anestesia belarrien, sudurraren eta eztarriaren kirurgian
    37. 3.37. Anestesia eta kirurgia laserrarekin
    38. 3.38. Kirurgia anbulatoriorako anestesia
    39. 3.39. Anestesia paziente geriatrikoarentzat
    40. 3.40. Anestesia traumatismoetan eta erreduretan.
    41. 3.41. Anestesia operazio gelatik kanpo
    42. 3.42. Anestesia eta organoak ematea
    43. 3.43. Sedazioa
    44. 3.44. Operazio ondorengo errekuperazioa, operazio ondorengo zainketa unitatea
  4. 4.- Mina:
    1. 4.1. Operazio ondorengo min akutua
    2. 4.2. Min kronikoa
  5. 5.- Erreanimazioa edo suspertzea:
    1. 5.1. Bihotz-biriketako bizkortzea
    2. 5.2. Jaioberriaren bizkortzea.
    3. 5.3. Aurrebizkortze pediatrikoa.
    4. 5.4. Bihotz eta hodietako kirurgiaren operazio ondorengo zainketak.
    5. 5.5. Neurokirurgiako operazio ondorengo zainketak.
    6. 5.6. Organoen transplante kirurgiaren operazio ondorengo zainketak.
    7. 5.7. Toraxaren kirurgiaren ondorengo operazio ondorengo zainketak.
    8. 5.8. Paziente politraumatizatuari atentzioa.
    9. 5.9. Diagnostikoa eta asaldura hemorragikoen maneiua.
    10. 5.10. Organo abdominaletako disfuntzioa duen pazienteari atentzioa.
    11. 5.11. Shock egoeran dagoen pazienteari atentzioa.
    12. 5.12. Aireztapen mekanikoa
    13. 5.13. Inbasiozkoa ez den aireztapena.
    14. 5.14. Elikatze artifiziala.
    15. 5.15. Infekzio perioperatorioak
    16. 5.16. Asaldura endokrino perioperatorioak
    17. 5.17. Anafilaxia
    18. 5.18. Hipertermia gaiztoa

BIBLIOGRAFIA

  1. 1. Aldrete, JA. Farmacología para anestesiólogos, intensivistas, emergent ólogos 2006.
  2. 2. Aliaga, L. Anestesia regional hoy 2006.
  3. 3. Barash. Clinical Anestesia 5ª edición 2006.s and Sons Pub, Wiley 2002.
  4. 4. Barrett. Peripheral nerve blocks and perioperative pain 2004.
  5. 5. Brown DL Atlas de anestesia regional 3 edición 2006Clinical anestesia procedures of the Massachussets hospital 7 edici ón 2006.
  6. 6. Enciclopedia médico quirúrgica-Anestesia y reanimación (5 vol úmenes).
  7. 7. FFEA Fisiología aplicada a la anestesiología 2005.
  8. 8. Fleisher Anestesia and uncommon diseases 5ª edición 2006.
  9. 9. Guerrero Dolor aspectos básicos y clínicos 1 edición 2004.
  10. 10. Miller Anestesia 6ª edición 2006.
  11. 11. Morgan Clinical Anesthesiology 4 edicion 2006.
  12. 12. Raj P Textbook of regional anesthesia 1 edición 2002.
  13. 13. Stoelting Anestesia y enfermedades coexistentes 4 edición 2003.
  14. 14. Albert, R.K. Clinical critical care medicinE + CD-ROM 1ª Edición 2006.
  15. 15. Bigatello Critical care handbook of Massachusetts G.Hospital 4ª Edición: 2006.
  16. 16. Irwin–Rippe Manual of intensive care medicine 4ª Edición, 2006.
  17. 17. Lubin, M.F Medical management of the surgical patient 4ª Edición, 2006.
  18. 18. Marino, P.L The icu book 3ª Edición, 2006.
  19. 19. Shoemaker–Fink Shoemaker´s textbook of critical care- book & CD-ROM 5ª Edición: 2005.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación