Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1137/2006 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian (fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionaletako hainbat lanpostu) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Medikuen kategorian (fakultatibo espezialista medikoko hainbat postu funtzional) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. Eranskinean dagoena.

Seigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak.

Gasteizen, 2006ko urriaren 19(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN (FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOKO HAINBAT POSTU FUNTZIONAL) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako (fakultatibo espezialista medikoko hainbat postu funtzional) destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak, jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. Eranskinean bilduak.

      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko:
      DESTINOAK PERTSONALA
      Anatomia patologikoa: 1
      Anestesiologia eta bizkortzea: 3
      Digestio aparatua: 1
      Kardiologia: 1
      Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia: 3
      Kirurgia orokorra eta digestio aparatua: 2
      Dermatologia mediku kirurgikoa eta benereologia: 1
      Endokrinologia eta nutrizioa: 1
      Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioa: 1
      Barne medikuntza: 1
      Neurologia: 1
      Obstetrizia eta ginekologia: 2
      Oftalmologia: 2
      Otorrinolaringologia: 1
      Ospitaleko pediatria: 1
      Psikiatria: 3
      Erradiodiagnostikoa: 1
      Urologia: 1
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioa eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko modalitateko espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia.
      1. 1.- Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
        1. a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. Eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

          Halaber, aipatutako eranskinean sartuko da proba prestatzeko bibliografia orientagarria, loteslea edo derrigorrezkoa ez bada ere.

        2. b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

          Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezko edozein modalitateko espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. Eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

      Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

      Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

      Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: FAKULTATIBO MEDIKU ESPEZIALISTAK.

KATEGORIA ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
01/06/ 2005 01/06/ 2008 01/12/ 2008
FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA BASURTUKO OSPITALEA 1       1
DONOSTIAKO OSPITALEA 1       1
GALDAKAOKO OSPITALEA 1       1
SANTIAGO OSPITALEA 2       2
TXAGORRITXU OSPITALEA 1       1
ZUMARRAGAKO OSPITALEA 1       1
Guztira FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA 7       7

* Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKUEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO (FAKULTATIBO MEDIKU ESPEZIALISTEN HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren %170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

      Halaber, konputu hori aplikagarria izango da espezialitate bereko Ataleko Buruzagitzan, Zerbitzuko Buruzagitzan edo Saileko Buruzagitzan lan egin denean eta Zuzendariordetza Medikoko postuak bete direnean.

    2. 2.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.
    3. 3.- Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
    4. 4.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,045 puntu.
    5. 5.- Pediatriako espezialitatearen kasuan, Lehen Mailako Atentzioko pediatra gisa emandako hilabete bakoitzeko, 0,12 puntu.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
    2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
    3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
    4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
    5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
    6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1.-Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):

        - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.

      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2.- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Legez aitortutako dagokion espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentroren batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik, Prestakuntzako Espezialista plaza eskuratu izanagatik, dagokion espezialitateko mediku espezialista titulua lortu duten goi mailako tituludunak, haiekin hitzartutako herri administrazioren edo erakunde sanitarioren batek deituta eta dagokion espezialitaterako ezarritako prestakuntzako urteak etengabe eta irakaskuntzako erregimen beraren pean egin dituztela ziurtatzen badute, Administrazio horrek emandako irakaskuntzako bekako kontraturen edo izendapenen baten bidez. Aurrekontuetan aldian-aldian zordundutako ordaindutako harreman profesionala bildu beharko du: 13 puntu.
      4. 4.- Irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuan aurrez ikusitako salbuespeneko prozeduraren arabera, dagokion espezialitatetako mediku espezialista titulua eskuratu duten goi mailako tituldunak: 5 puntu.
      5. 5.- Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak, egoiliar gisa, aurretik, urtarrilaren 11ko 127/1984 Errege Dekretuaren bidez onartutako prestakuntza mediko edo farmazeutiko espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
      6. 6.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
    3. 3.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,75 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4.- Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 2,5 puntu):
      1. -Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. -Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. -Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko : 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6).- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskara.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: ANATOMIA PATOLOGIKOA

  1. 1.- ANATOMIA PATOLOGIKOA EGUNGO OSPITALEAN:
    1. 1.1.- Ospitaleko Anatomia Patologikoko prozesuak: Biopsia, zitologia eta autopsia. Eboluzioa.
    2. 1.2.- Biopsiaren diagnostiko txostenean, prezisioa lortzen laguntzen eta hori birbaloratzen duten egungo teknikak. Immuno histokimika, biologia molekularra eta zitogenetika. Esfoliazio bidezko zitologia likidotan.
    3. 1.3.- Anatomia Patologikoaren artxiboa. Biltegiratze arazoak. Informatika.
    4. 1.4.- Informazio fluxua klinikoaren eta patologoaren artean: Batzorde anatomo-klinikoak. Anatomia Patologikoko eta kliniko-patologikoko saioak.
  2. 2.- ZELULEN LESIOA ETA EGOKITZEA:
    1. 2.1.- Egokitze zelularra: Atrofia, hipertrofia, hiperplasia, metaplasma.
    2. 2.2.- Lesio itzulgarria eta itzulezina. Heriotza zelularra: Nekrosia eta Apoptosia.
  3. 3.- INFLAMAZIOA:
    1. 3.1.- Inflamazio edo hantura akutua: Aldaketa baskularrak eta zelularrak.
    2. 3.2.- Inflamazio edo hantura kronikoa: Inflamazio granulomatosoa.
    3. 3.3.- Inflamazioaren eboluzioa: Hedapen lokala, ganglionarra eta sistemikoa.
    4. 3.4.- Osaketa itzulketa eta zikatrizazioarekin. Osaketa anomaloa.
  4. 4.- IMMUNITATEA:
    1. 4.1.- Gizakiaren immunitate sistema.
    2. 4.2.- Hipersentikortasuneko erreakzioak: I mota, alergia eta anafilaxia. II mota, antigorputzen araberakoa. III mota, immunokonplexuek eragina dutena. IV mota, zelularraren araberakoa.
    3. 4.3.- Transplanteen errefusa. Giltzurrun transplantea. Gibel transplantea. Bihotz transplantea. Ostalariaren aurkako injerto erreakzioa.
    4. 4.4.- Gaixotasun autoimmuneak: Lupus eritematoso sistemikoa, pixkanakako esklerosi sistematikoa, Sjögren sindromea, artritis erreumatoidea.
    5. 4.5.- Immunoeskasiak. Sortzetikoak. Lortutakoak. HIESa.
  5. 5.- ASALDU HEMODINAMIKOAK:
    1. 5.1.- Edema. Hiperemia. Hemorragia.
    2. 5.2.- Tronbosia. Enbolia.
    3. 5.3.- Infartua.
    4. 5.4.- Shocka.
  6. 6.- INFEKZIOA:
    1. 6.1.- Sortzen ari diren agente infekziosoak eta berriak.
    2. 6.2.- Inflamazio erantzuna morfopatologia infekzioaren aurrean: Bakteriek eta kokoek sortutako lesioak. Rickettsia bidezkoak. birus bidezkoak. Prioi bidezkoak.
    3. 6.3.- Ehunetan mikroorganismoak identifikatzeko teknikak.
    4. 6.4.- Gure inguruan ohikoenak diren parasitoak. Parasitosia, emigrazioa eta turismoa.
  7. 7.- HAURREN PATOLOGIA:
    1. 7.1.- Patologia genetikoa: Akats monogenetikoak Herentzia multifaktorial autonomikodun eta sexualdun gaixotasunak.
    2. 7.2.- Ohikoena den haurren patologia: Sortzetiko anomaliak, infekzioak, prematuritatea. Mintz hialinoak, enterokolitis nekrotizantea, fibrosi kistikoa.
    3. 7.3.- Haurren tumore gaiztoak: Neuroblastoma, nefroblastoma, erretinoblastoma.
  8. 8.- NEOPLASIA:
    1. 8.1.- Kontzeptu orokorrak eta nomenklatura. Neoplasia gaiztoa eta onbera.
    2. 8.2.- "in situ" displasia eta kartzinoma.
    3. 8.3.- Minbizi inbaditzailea eta modalitateak. Gainazaleko kartzinomaren kontzeptua.
    4. 8.4.- Epidemiologia.
    5. 8.5.- Kartzinogenesia.
    6. 8.6.- Sindrome neoplasikoa eta paraneoplasikoa.
    7. 8.7.- Teknika immunohistokimikoak eta molekularrak neoplasien diagnostikoan.
    8. 8.8.- Metastasia. Identifikazio sistemak.
    9. 8.9.- Tumoreen mailaketa eta estadifikazioa klinika onkologikoan. Ohikoenak diren mailaketak. TNMa eta berezitasun erregional organikoak.
  9. 9.- INGURUMEN PATOLOGIA ETA GAIXOTASUN PROFESIONALA:
    1. 9.1.- Neumokoniosia: Silikosia eta asbestosia.
    2. 9.2.- Tabakoa eta alkohola.
    3. 9.3.- Terapeutikoak ez diren drogak eta medikamentuak.
    4. 9.4.- Toxikoak: Beruna, CO.
  10. 10.- PATOLOGIA BASKULARRA:
    1. 10.1.-Arterioesklerosia. Ateroma plaka.
    2. 10.2.-Hipertentsio onbera eta gaiztoa.
    3. 10.3.- Baskulitia.
    4. 10.4.- Tumore baskular onberak eta gaiztoak.
  11. 11.- PATOLOGIA KARDIAKOA EDO BIHOTZEKOA:
    1. 11.1.- Bihotz malformazioak eta odol hodi nagusienak
    2. 11.2.- Kardiopatia iskemikoa.
    3. 11.3.- Miokardiopatiak, miokarditia eta perikarditia. Diagnostikoa anatomia patologikoan.
    4. 11.4.- Endokarditisa eta tratamendua.
    5. 11.5.- Bihotz errefusaren patologia.
    6. 11.6.- Bihotzeko tumoreak.
  12. 12.- DIGESTIOKO GOIKO AIREKO BIDEEN (VADS) ETA BIRIKEN PATOLOGIA:
    1. 12.1.- Ahoko mukosaren eta ezpainen patologia.
    2. 12.2.- Masailezurren inflamazioa eta tumoreak.
    3. 12.3.- Listu guruinen patologia..
    4. 12.4.- Nasofaringeko kartzinoma.
    5. 12.5.- Laringeko kartzinoma.
    6. 12.6.- Buxadurazko pneumopatia, baskularra eta infekziozkoa.
    7. 12.7.- Biriketako tumoreak. Pleurako tumoreak.
  13. 13.- SISTEMA HEMOPOIETIKOKO PATOLOGIA:
    1. 13.1.- Anemiak eta polizitemiak
    2. 13.2.- Gongoil linfatikoetako patologia. Erreakzioko linfoadenopatiak
    3. 13.3.- Linfoma ez Hodkinak.
    4. 13.4.- Hodgkinen gaixotasuna.
    5. 13.5.- Leuzemia mieloide akutuak eta kronikoak
    6. 13.6.- Barearen patologia.
    7. 13.7.- Timoaren patologia. Timoma.
    8. 13.8.- Zelula plasmatikoen diskrasiak eta tumoreak: Mieloma anizkoitza.
  14. 14.- DIGESTIO APARATUAREN PATOLOGIA:
    1. 14.1.- ESOFAGOA edo HESTEGORRIA: Barretten esofagoa. Tumoreak.
    2. 14.2.- URDAILA: Gastritisa, Ultzera, Polipoak eta Tumoreak. Gainazaleko kartzinoma gastrikoa.
    3. 14.3.- HESTE MEHARRA ETA LODIA: Malabsortzioaren sindromeak. Sortzetiko megakolona. Hesteen inflamazio gaixotasun idiopatikoa. Dibertikuluak. Tumoreak: Polipoak, poliposiak eta kartzinomak. GIST (estroma gastrointestinalaren tumoreak). Kartzinoideak.
    4. 14.4.- MALTen patologia.
  15. 15.- GIBELAREN PATOLOGIA:
    1. 15.1.- Hepatitisa. Sortzetiko metabolopatia toxikoak
    2. 15.2.- Zirrosia: barietateak. Portako hipertentsioa. Tumore hepatikoak.
    3. 15.3.- Kolelitiasisa eta kolezistitisa. Besikulako eta behazun hodien tumoreak.
    4. 15.4.- Gibeleko transplantearen patologia.
  16. 16.- PANKREAREN PATOLOGIA:
    1. 16.1.- Pankrea exokrinoa: Pankreatitisa. Pankrearen kartzinoma
    2. 16.2.- Pankrea endokrinoa: Diabetes Mellitusa. Ohikoenak diren tumore eta sindrome paraneoplasikoak.
  17. 17.- GILTZURRUNAREN ETA ESKREZIO BIDEEN PATOLOGIA:
    1. 17.1.- Glomerulopatiak: Lehen eta bigarren mailakoak. Sindrome nefrotikoa eta sindrome nefritikoa. Hematuria-proteinuria. Bizkor garatzen den giltzurrunen gutxiegitasun kronikoa.
    2. 17.2.-. Nefritis tubulointerstizialak: pielonefritisa, giltzurrunen tuberkulosia, nefritis interstiziala, nekrosi tubular akutua.
    3. 17.3.- Nefroesklerosi onbera eta gaiztoa
    4. 17.4.- Giltzurruneko transplantearen patologia.
    5. 17.5.- Giltzurrunetako tumoreak.
    6. 17.6.- Urolitiasisa. Hidronefrosia.
    7. 17.7.- Maskuriko eta eskrezio sistemako tumoreak. Mailaketa eta estadiajea.
  18. 18.- GIZONEZKOEN APARATU GENITALAREN PATOLOGIA:
    1. 18.1.- Prostataren patologia: Hiperplasia nodularra. Prostatitisa. Minbizia.
    2. 18.2.- Testikuluaren patologia. Inflamazioa eta tumoreak.
    3. 18.3.- Zakila: Inflamazioa eta tumoreak.
  19. 19.- PATOLOGIA GINEKOLOGIKOA ETA BULARRETAKO PATOLOGIA:
    1. 19.1.- Bulbaren eta baginaren patologia: Likena, kondilomak, Paget, Kartzinoma. botrioides sarkoma.
    2. 19.2.- Uteroaren lepoko tumoreak.
    3. 19.3.- Uteroaren gorputzeko patologia: Endometrioaren patologia funtzionala eta tumorala. Patologia miometriala.
    4. 19.4.- Obarioaren eta umetokiaren tronpa: Tumoreak.
    5. 19.5.- Haurdunaldiaren patologia. Gaixotasun trofoblastikoa. Eklanpsia.
    6. 19.6.- BULARRETAKO PATOLOGIA: Displasia, Tumore onberak, tumore gaiztoak. Diagnostikoa, mailaketa, estadiajea eta tratamendua
    7. 19.7.- Gizonezkoaren bularra: Ginekomastia eta kartzinoma
  20. 20.- SISTEMA ENDOKRINOA:
    1. 20.1.- Hipofisiko tumoreak.
    2. 20.2.- Tiroiditisa. Goloa. Tiroideko tumoreak.
    3. 20.3.- Paratiroidea: Lehen eta bigarren mailetako hiperparatiroidismoa..
    4. 20.4.- Suprarrenala: Cushingen eta Addisonen sindromeak. Neoplasia kortikalak. Feocromozitoma. Neuroblastoma
    5. 20.5.- 1 eta 2 motetako MEN.
  21. 21.- PATOLOGIA OSTEOARTIKULARRA:
    1. 21.1.- Osteogenesiaren trastornoak eta hezurren birmoldaketa.
    2. 21.2.- Osteomielitis akutua eta kronikoa, hezurren tuberkulosia.
    3. 21.3.- Tumore onberak eta lesio pseudotumoralak.
    4. 21.4.- Kartilagoaren eta hezurren tumore gaiztoak. Ewingen sarkoma. Kordoma.
    5. 21.5.- Artikulazioen patologia: Artritisa, artrosia, hezueria, tumoreak.
  22. 22.- ZATI BIGUNEN PATOLOGIA
    1. 22.1.- Gantz tumoreak.
    2. 22.2.- Zuntz ehunaren tumoreak eta proliferazio anomaloak.
    3. 22.3.- Muskuluetako tumoreak: Muskulu lisoa eta ildaskatua.
    4. 22.4.- GIST onbera eta gaiztoa.
    5. 22.5.- Beste tumore misto, konposatu eta jatorri ezezaguneko batzuk.
    6. 22.6.- Muskulu ildaskatuaren patologia: Miositisa, denerbazioa, miopatiak.
  23. 23.- ZENTZUMENEN ORGANOAK:
    1. 23.1.- Begiaren eta egitura erantsien patologia.
    2. 23.2.- Kanpoko eta barneko belarriaren patologia.
  24. 24.- DERMATOPATOLOGIA:
    1. 24.1.- Dermatosis akutuak eta kronikoak. Anpoiladun gaixotasunak.
    2. 24.2.- Larruazaleko eta larruazaleko erantsitakoen tumoreak.
    3. 24.3.- Tumore melanozitiko onberak eta gaiztoak.
  25. 25.- NERBIO SISTEMA ZENTRALA ETA PERIFERIKOA:
    1. 25.1.- Gaixotasun baskularrak: Hemorragia eta infartua.
    2. 25.2.- Nerbio sistema zentraleko meningeen eta parenkimen infekzioak.
    3. 25.3.- Nerbio sistema zentraleko eta nerbio periferikoetako neoplasiak.
    4. 25.4.- Nerbio sistema zentraleko endekapenezko gaixotasunak. Endekapenezko neuropatia periferikoak.

BIBLIOGRAFIA

  1. 1.- Robbins Patología Humana. 7ª ed Kumar-Cotran-Robbins. (Traducción de Robbins Basic Pathology 7th ed Elsevier 2004) Elsevier. Madril 2004.
  2. 2.- Robbins and Cotran Pathologic Basis of Disease Updated 7ª ed. Elsevier 2005.
  3. 3.- ATLAS TNM. Cllassification of malignant Tumours 6th ed. UICC (International Union Against Cancer).A John Williams and Sons Pub, Wiley 2002.
  4. 4.- TNM Supplement. 3rd ed UICC (International Union Against Cancer). A. John Williams and Sons Pub, Wiley 2003.
  5. 5.- Rosai and Ackerman’s Surgical Pathology .Mosby Edinburgh 2004.
  6. 6.- Sternberg Diagnostic Surgical Pathology. (2 Vols.). Stacey E Mills ed. Lippincott Williams & Wilkins Publishers; 2004
  7. 7.- Christopher DM Fletcher Ed: Diagnostic Histopathology of Tumors. Churchill Livingstone. Londres, 2000.
  8. 8.- WORLD HEALTH ORGANIZATION CLASSIFICATION OF TUMOURS. PATHOLOGY AND GENETICS (10 liburuki):
    1. 8.1.-TUMOURS OF THE NERVOUS SYSTEM-2000
    2. 8.2.-TUMORS OF THE DIGESTIVE SYSTEM-2000
    3. 8.3.-TUMOURS OF HAEMATOPOIETIC AND LYMPHOID TISSUES-2001.
    4. 8.4.-TUMOURS OF THE SOFT TISSUE AND BONE-2002
    5. 8.5.-TUMOURS OF THE BREAST AND FEMALE GENITAL ORGANS-2003
    6. 8.6.-TUMOURS OF THE URINARY SYSTEM AND MALE GENITAL ORGANS-2004
    7. 8.7.-TUMOURS OF THE LUNG, PLEURA, THYMUS AND HEART-2004
    8. 8.8.-TUMOURS OF ENDOCRINE ORGANS-2004
    9. 8.9.-HEAD AND NECK TUMOURS-2005
    10. 8.10.-SKIN TUMOURS-2006
  9. 9.- AFIP Atlas of Tumors. 3rd and 4th series.




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación