Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. FAMILIA-MEDIKUA (LMT)

Inprimatu  EHAArako sarbidea

XXXXX

OSASUN SAILA

(Euskal Osasun Zerbitzua)



.@@@.1083/2006 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.@@@

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 EBAZPENAren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.- Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarren.- Medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarren.- Ebazpen honekin batera agertzen den II Eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarren.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. Eranskinean dagoena.

Bosgarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Gasteizen, 2006ko urriaren 4(e)an.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.-

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ

I. ERANSKINA

OINARRI ESPEZIFIKOAK, MEDIKUEN KATEGORIAN (FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE PROBAK ARAUTUKO DITUZTENAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.

  1. 1.- DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
    1. 1.1.- Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak jarraian zehaztuko diren Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. ERANSKINAN bilduak.
      Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
    2. 1.2.- Deitutako destinoen artean ondorengoak gordeko dira pertsonal ezinduak betetzeko: 19
  2. 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte.

    1. a) Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    2. b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
  3. 3.- OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
    1. 3.1.- Oposizioaldia

      Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Proba horretan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko webgunean lortu ahal izango diren galderen multzo itxiari buruzko galderen zerrendari erantzun beharko zaio, ezarritako gehieneko epearen baitan, idatziz.

    2. 3.2.- Oinarri orokorretako 10.7 oinarrian ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 10.7.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
      1. - Hurrengo tituluen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatu titulua, eta Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako batena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinak ezarritakoaren arabera.
    3. 3.3.- Lehiaketaldia.
      1. a) Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. Eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
      2. b) Frantses, ingeles eta alemaneko azterketak: izangaiei ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza egiaztatzera dei egingo zaie, proba egin baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez, eta deiarekin batera eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

        Deialdi hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzu erakundeetako iragarki oholetan eta bere web orrian emango da ezagutzera.

        Merezimendu honek 0 eta 2 puntu bitarteko balioa izango du, eta hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lor daitezke gehienez ere.

        Hizkuntza jakin bateko azterketa egiteaz salbuetsita egongo dira hizkuntza horretako Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila egiaztatuta daukatenak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    4. 3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

      Oinarri orokorretako 10.10 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean.

      1. - Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II.ERANSKINA(*)

DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA: FAMMILIAKO MEDIKUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA-LMT

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01 2006-07-20 2008-06-01  
ARABAKO ESKUALDEA 42 8     50
BARRUALDEKO ESKUALDEA 14 15   9 38
BILBOKO ESKUALDEA 27 11     38
EZKERRALDEA-ENKARTAZIOETAKO ESKUALDEA 24 5     29
GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKULADEA 15 26   5 46
GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA 23 20 1 10 54
HEMODERIBATUEN EUSKAL ZENTROA 1       1
URIBEKO ESKUALDEA 15 9 4 1 29
Kategoria destino kopurua 161 94 5 25 285

EUSKADIKO ANTOLAMENDU SANITARIOAREN 8/1997 LEGEAK ALDI BATERAKO HIRUGARREN XEDAPENEAN EZARRITAKOAREN ARABERAKO DESTINOEN ZERRENDA

ZERBITZU ERAKUNDEA Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun data Guztira
    2005-06-01  
BARRUALDEKO ESKUALDEA   1 1
Kategoria destino kopurua   1 1

(*) Zerrenda honetako destinoen artean ez daude Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako lanpostu sortu berriak, ezta 2005eko lekualdatze-lehiaketaren ondorengo fasea burututakoan hutsik geratzen direnak ere. Oinarri orokorren 1.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehaztuko dira deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin.batera.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKUEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO (FAMILIAKO MEDIKUEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

  1. A).- Lan esperientzia: gehienez, 40 puntu.

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50eko ehunekoa.

    Lehen Mailako Atentzioko Landa Aldeko Osasun barrutietan errefortzu izendapenaz aritutako pertsonalaren zerbitzuak baloratzeko, zerbitzu hilabete osoa onartuko zaie ondoko arauen arabera:

    1. a).- Hilabete, edo proportzioan dagokion zatia, lan egindako ehun eta berrogeita bost orduko edo zatiko.
    2. b).- Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, hilabete bakarrik baloratuko da, eta soberako orduak ezin izango dira emandako zerbitzuen konputurako aplikatu a) arauak dioenenaren arabera.

      Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 eguneko multzoa hartuko da.

    1. 1.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lehiatzen den kategoria berean, kupoko eta zonako mediku orokor gisa, Etengabeko Atentzioko Guneko mediku orokor gisa eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko mediku orokor gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,18 puntu.
    2. 2.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitaleko urgentzietan, emergentzietako lurralde unitateetan eta etxeko ospitalizazioan mediku gisa edo barne medikuntzako mediku gisa edo lehen mailako atentzioko pediatra gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,09 puntu.
    3. 3.- Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, legez onartutako beste edozein espezialitateren batean mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,04 puntu.
    4. 4.- Erakunde sanitario publikoetan goi mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,02 puntu.

      Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

      1. a).- E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
      2. b).- D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.
      3. c).- C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
      4. d).- B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
      5. e).- A taldean (pertsonal ez sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
      6. f).- A taldean (pertsonal sanitarioa) eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. B).- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
    1. 1.- Prestakuntza akademikoa (gehienez, 6 puntu):

      Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:

      1. a).- Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 2 puntu):
        1. - Lizentziatura ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza), 0,20 puntu.
      2. b).- Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
      3. c).- Ikertzeko nahikotasuna: puntu 1.
      4. d).- Unibertsitateko masterra (gutxienez, 60 kreditu): 2 puntu (gehienez, 4 puntu).
      5. e).- Doktoretzako gradua: 4 puntu.
      6. f).- Doktorea cum laude: 5 puntu.
    2. 2.- Prestakuntza espezializatua.
      1. 1.- Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak, 13 puntu.
      2. 2.- Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean bete duten goi mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu, 13 puntu.
      3. 3.- Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko hobekuntza ikastaroa gainditu duten goi mailako tituludunak, 264/1989 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, eta Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratua gainditu duten goi mailako tituludunak, uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera. 5 puntu.
      4. 4.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, betiere titulu horiek BAME programako egoiliar bezala prestakuntza aldian lortutakoak badira, edo graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean prestakuntza aldi osoa bete badute, puntu 1.
      5. 5.- Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,5 puntu.
    3. 3.- Etengabeko prestakuntza (gehienez, 6 puntu). Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroak.

      Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

      ORDU PUNTU
      9 ordu arte: 0,05 puntu
      10-19 ordu: 0,1 puntu
      20-29 ordu: 0,2 puntu
      30-49 ordu: 0,4 puntu
      50-99 ordu: 0,6 puntu
      100-199 ordu: puntu 1
      200-599 ordu: 1,5 puntu
      600 ordu edo gehiago: 2 puntu

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

      Ikastaroen ziurtagirietan bai ordu kopurua bai kreditu kopurua agertzen direnean, kredituen balorazioa nagusituko da.

      Ziurtagirietan ez bada adierazten ikastaroaren gutxieneko ordu kopurua edo kredituen baliokidetasuna ordutan, prestakuntza hori eman duen administrazio publikoak onartuta, epaimahaiak emango du dagokion puntuazioa aurkeztutako dokumentazioa eta ikastaroaren edukia aztertu ostean. Ematen duen puntuazioa ezin izango da 0,05 puntutik beherakoa izan.

    4. 4.- Irakaskuntzako jarduerak: (gehienez, 2,5 puntu)
      1. -Medikuntzako fakultateko katedraduna: 1,20 puntu.
      2. -Medikuntzako fakultateko irakasle numerarioa: 0,60 puntu.
      3. -Irakasle tutorea (gutxienez, urtebete): 0,30 puntu.
      4. -Irakaskuntzako jarduerak prestakuntzako ikastaro programatuetan, espezialitatearekin zerikusia dutenak eta zentro ofizialetan garatutakoak, gutxienez 50 ordukoak: 0,15 puntu.
    5. 5.- Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 4 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahainguruetan parte hartzearren, honela banatuta (4 puntu gehienez):

      1. - Mahainguru edo txosten autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko, 0,05 puntu.
      2. - Mahainguru edo txosten nazional bakoitzeko, puntu 0,1.
      3. - Nazioarteko mahainguru edo txosten bakoitzeko, 0,2 puntu
      4. - Aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi autonomiko/eskualdeko/lokal bakoitzeko: 0,025 puntu.
      5. - Estatu mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo hormairudi edo poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
      6. - Nazioarteko mailan aurkeztutako ahozko komunikazio edo horma irudi bakoitzeko: 0,1 puntu.
      7. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,60 puntu.
      8. - Nazioarteko argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,30 puntu.
      9. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) 0,30 puntu.
      10. - Estatu mailako argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,15 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    6. 6.- Hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.
      1. Frantsesa, gehienez 1,5 puntu.
      2. Ingelesa, gehienez 1,5 puntu.
      3. Alemana, gehienez 1,5 puntu.
    7. 7).- Informatikako ezagutzak. Gehienez, 2 puntu.
  3. C).- Euskera.
      PUNTU
    2HE 16 puntu
    1HE 8 puntu




Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación